Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Esther Takeuchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Takeuchi

(2023)
Bizitza
JaiotzaKansas City1953koirailaren 8a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria,asmatzailea etaunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Stony Brookeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Esther Takeuchik AEBko Berrikuntzako Domina Nazionala jaso zuen,desfibriladore ezargarriak[1] elikatzen dituen zilar oxidozko bateria asmatzeagatik

Esther Sans Takeuchi, jaiotzezEsther Sans eta letonez,Estere Sāns (Kansas City,AEB,1953koirailaren 8a)materialen zientzialaria etaingeniarikimikoa da, gailu biomedikoetarakoenergia metatzeko sistemetan lan egiten duena. Stony Brookeko Unibertsitatekoirakasle ospetsua da, etaBrookhaveneko Laborategi Nazionaleko zientzialaria. 145 patente baino gehiago ditu Estatu Batuetan.[2][3]

Bizitza eta karrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

TakeuchiLetoniakoBigarren Mundu Gerrako Mary eta Rudolf Sans errefuxiatuen alaba da.[4] Rudolfek eta Maryk 1945eansobietarrek okupatutako beren herrialdetikAlemaniara ihes egin zuten. Han, errefuxiatu-esparru batean bizi izan ziren urteetan, eta, azkenik,Estatu Batuetara emigratu zuten.[4] TakeuchiPensilvaniako Unibertsitatean graduatu zen 1975ean,Kimika etaHistorian. Ondoren, Ohioko Estatuko UnibertsitateanKimika Organikoko PhD lortzeko lan egin zuen.

Lan ibilaldia

Chapel HillekoIpar Carolinako Unibertsitatean eta Bufaloko Unibertsitateanelektrokimikako doktoratu ondoko entrenamendua amaitu ondoren, Greatbatch Inc. enpresan lan egin zuen Clarence-n (New York) 22 urtez. Han garatu zuen Li/SVO bateria, Wilson Greatbatchen finantziazioarekin. 2007an Bufaloko Unibertsitatean hasi zen lanean, energia-iturri aurreratuetako irakasle gisa. Irakasle saritua da Stony Brook-eko Unibertsitatean, kimikako eta materialen zientzietako eta ingeniaritzako sailetan. E.V. saria jasotzeko hautatu zuten 2013an. Murphree Industria eta Kimika Ingeniaritzan,American Chemical Society-ren eskutik.[5] Takeuchi Electrochemical Societyko kide da, eta haren lehendakari izan zen 2011 eta 2012 bitartean.[6]

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • E.V. Murphree Award in Industrial & Engineering Chemistry. American Chemical Society.
  • Hautatutako kidea, Estatu Batuetako Ingeniaritza Akademia Nazionala
  • Ingeniaritza Mediko eta Biologikoko Institutu Amerikarreko kidea
  • Teknologia eta Berrikuntzako Domina Nazionala,desfibriladore ezargarriak[1] elikatzen dituen zilar oxidozko bateria asmatzeagatik
  • National Inventors Hall of Fame-ko kidea, 2011[7]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab«Honoring Esther Sans Takeuchi Upon the Occasion of Receiving the National Medal of Technology and Innovation» New York Senate Resolution K1002-2009 22 de febrero de 2010.
  2. USPTO Patent Search for Esther Takeuchi..
  3. Esther Takeuchi Selected to Receive 2013 E.V. Murphree Award. SUNY Stony Brook 6 de septiembre de 2012.
  4. abJerry Zremski. (8 de octubre de 2009). Daughter of Latvian refugees receives top technological award at White House"..
  5. Esther Takeuchi Selected to Receive 2013 E.V. Murphree Award. Brookhaven National Laboratory.
  6. «ECS President Esther S. Takeuchi» The Electrochemical Society.
  7. Energy Innovator Esther Takeuchi Elected Fellow of Electrochemical Society..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Esther_Takeuchi&oldid=8896055"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp