Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Estefania Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estefania Etxebeste Giraldo» orritik birbideratua)
Estefania Etxebeste

Bizitza
JaiotzaIturen2002koazaroaren 27a (22 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakHarri-jasotzea
Izengoitia(k)Estefi

Estefania Etxebeste Giraldo (Ituren,Nafarroa Garaia,2002koazaroaren 27a),Estefi,harri-jasotzailea da.[1] Nafarroako lehen emakume harri-jasotzailea da eta 2024an, oraindik, bakarra.[2]

2024anEuskal Herriko txapelketan bigarren egin zuen.[3]

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estefania Iturengo Pioinean jaio zen. Lau anaia-arreben artean hirugarrena (Cristofer eta William neba zaharrenakKolonbian jaio ziren eta bera eta Shaila ahizpa txikiagoa Iturenen). Ama,Yamiled Giraldo, berak sei urte eta ahizpa txikiak urtebete baino ez zituenean hil zuten, 2009ko apirilaren 25ean, 14 urteko neba Cristofer-en aurrean.[4]

Ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zaletasuna ez datorkio etxetik, familian ez dago inor herri kirol munduan ibili denik, baina Estefaniari beti gustatu zaizkio herri kirolak: Iturengo lagunekin erakustaldiak, apustuak eta saioak ikustera joaten zen. Lagunengandik datorkio nolabait zaletasuna. Betidanik izan da emakume indartsua, baina ez zekien zein izango zen berari ondo etorriko zitzaion kirola eta harria probatu zuen. Izan ere, Daniel Vicenteren bitartezJoseba Ostolaza ezagutu zuen, 2023ko urrian, lagunei esker, Josebaren eskolara joan zen harria probatzera eta lehenengo egunetik zaletu zen.

Estefaniak aitortzen du indarra ez dela gauzarik garrantzitsuena, teknikak ere asko laguntzen duela. Harri handiak nahiago ditu. Bera handia denez eta, indar asko daukanez, hobeto moldatzen delako..

Jendeak erraten zidan ez nintzela inora ailegatuko, harri mundua ez dela jokoa eta niri horrek indar gehiago ematen zidan egiteko

Jokin Eizmendi zarauztar harri-jasotzailea da bere erreferenteetariko bat, baitaUdane Ostolaza ere.Oriora joaten da astelehen eta ostegunetan Joseba Ostolazaren Harri Eskolan entrenatzera. Etxean ere beti zerbait egitea gustatzen zaio.

2023ko urrian, hasi zen harri altxatzen Estefania eta jendaurrean egiten dituen altxaldi guztiak ama zenari eta osabari eskaintzen dizkie.[2]

2024anEuskal Herriko txapelketan bigarren egin zuen,Ainitze Zumetaren atzetik.

2025ean, irabazi zuen lehen Kirol Herria txapelketa, aizkora eta harri altxatzea konbinatu dituen txapelketako finalean.[5][6] Udan, abuztuaren 9an, marka berria ezarri zuen 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda, bosna minutuko bi kintzetan.Idoia Etxeberriak zuen 2014an 57 altxaldiko marka hobetzea lortu zuen.[7][8]

Erakustaldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2024koIturengo inauterietako kontuen egunean egin zuen lehen jendaurreko plaza.
  • Harri Herri ETBko saioan agertu zen.
  • 2024ko maiatzaren 25ean bere marka pertsonala egin zuenAian (Gipuzkoa), ehun kiloko zilindro zaharra hiru minututan hamar aldiz altxatuta.[9]
  • 2025ean, marka pertsonal berria finkatu zuen minutu batean ehun kiloko harri kopa hamabortz aldiz altxatzea lortu zuelarik.[10]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ««Indar handikoa naiz, eta teknika ikasten ari naiz pixkanaka» - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-16).
  2. abUriarte, Maite. (2024-08-15). «Estefania Etxebeste, harrijasotzaile navarra: "La fuerza mental es clave"» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-08-16).
  3. (Gaztelaniaz)N.G. (2024-10-20). «Ainitze Zumeta, nueva campeona de Euskal Herria» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-10-20).
  4. Díaz |Woman.es, Paka. (2020-07-31). «A Yamiled Giraldo la asesinaron delante de su hijo por atreverse a denunciar» woman.elperiodico.com (kontsulta data: 2024-08-16).
  5. «Estefi Etxebeste iturendarrak irabazi du lehen Kirol Herria txapelketa - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-12).
  6. «Estefania Etxebeste eta Txikia IV.a pozik azaldu dira,Kirol Herri saioko lehen ekitaldia irabazita» EITB 2025-07-16 (kontsulta data: 2025-08-12).
  7. AGIRRE MADARIAGA, ANARTZ; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; kopiatu, Esteka. (2025). «Etxebeste, nekatuta baina pozik 100 kiloko harri zilindrikoarekin 59 altxaldiko marka ezarri ostean» EITB (kontsulta data: 2025-08-12).
  8. (Gaztelaniaz)Agirre, Iker. (2025-08-22). «Estefanía Etxebeste, tras lograr el récord: "Después de tanto trabajo y sufrimiento, ha llegado el momento de disfrutar"» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-09-08).
  9. «[BIDEOA Estefi Etxebestek hamar aldiz altxatu du 100 kiloko zilindro zaharra - Malerreka»] Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-16).
  10. «100 kiloko harri kopa hamabortz aldiz altxatu du Estefi Etxebeste iturendarrak - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Estefania_Etxebeste&oldid=10398863"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp