Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edohizkuntza eraikia da.
Ludwik Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak1887anLingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena,"Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.
Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.
Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.
Esperantoa oso erabilgarria da komunikazio neutralerako, eta ez du hizkuntza naturalik ordezten. Bestela esanda, ez du etnia, hizkuntza edo kultura jakin baten alde egiten; aitzitik, hizkuntza eta etnia berekoak ez diren gizabanakoen arteko komunikabide neutrala da. Eskubide berdintasuna, tolerantzia eta benetako internazionalismoa bultzatzen ditu. Hori ederki nabari da esperantozko hitzaldietan, liburuetan, aldizkarietan, musikan eta Interneteko edukietan, bai eta familia bizitzan ere.
Harremanetarako tresna da, bereziki gazteentzat: atzerriko etxeetan gonbidatu gisa egonaldiak eginez, zuzeneko harremana egin daiteke hango kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatu, hainbat gaitako mintegietan jakintza eskuratu, atzerriko hizkuntzekin harremanetan jarri, haiei buruz gehiago ikasi...
Esperantoa oso era ona da kanpo hizkuntzak ikasten hasteko. Beste ezein hizkuntzatatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira: ez du konjugaziorik eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik. Hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikaste aldera emateko lehen pausua izan liteke. Izan ere, hizkuntza propedeutikoa da, hots, esperantoa ikasita, gero errazago ikasten da beste edozein hizkuntza. Halaxe erakutsi dute Zeelanda Berrian,[1] Ameriketako Estatu Batuetan,[2][3][4] Alemanian,[5] Italian[6] eta Australian[7] egin diren ikerketek.
1894:ShakespearerenHamlet liburuaren esperantozko itzulpena (Hamleto: reĝido de Danujo) argitara eman zuen Zamenhofek.
1905: lehen batzar unibertsala antolatu zutenBoulogne-sur-Mer hirian (Frantzia). Han,Fundamento de Esperanto gramatika berraztertua aurkeztu zuten. Ordutik, jardunaldiak urtero egiten dituzte, bi mundu gerren etenaldietan izan ezik.
1908:Hector Hodler kazetari suitzarrak eta beste lagun batzuekUniversala Esperanto-Asocio (UEA, Nazioarteko Esperanto Elkartea) eratu zuten. Erakundeak bulegoa daukaNazio Batuen Erakundearen eraikinean,New Yorken.
1999:William Auld esperantozko poeta izendatu zuten Literatur Nobel Sarirako. Urte berean,Memoraĵoj de Eŭska Bovino argitaratu zuten,Bernardo AtxagarenBehi euskaldun baten memoriak liburuaren itzulpena.
2001:Vikipedio egitasmoa abiatu zen Interneten. Urte berean,La Baptofilino karrikaratu zuten,Jon MiranderenHaur Besoetakoa lanaren itzulpena.
2015:Aitor AranarenEuskara-Esperantoa-Euskara hiztegia / Eŭska-Esperanta-Eŭska Vortaro hiztegi elebiduna kaleratu zen.
XX. mendearen hasieran sortu ziren lehen elkarte esperantistak Euskal Herrian. 1905eanSestaon "Fido, scienco kaj tradicio" taldea, eta hurrengo urtean Bilbon, Portugaleten eta Donostian; eta 1910ean Iruñean. 1909an Bilbon “Nova Sento” izeneko aldizkaria hasi ziren argitaratzen[8].
1935eanTeodoro ElizondokEsperanto-Slosilo ikasliburua euskaratu zuen mendebaldeko euskalkian (izenburuaEsperantoa Giltza zuen). Ikasmaterial horretan, hiztegiaz gain, esperantoaren hamasei oinarrizko arauak eta egoki ahoskatzeko aholkuak biltzen dira.Aitor AranakEsperantoa ikasgai argitaratu zuen arte (1990), hura izan zen euskarazko azalpen gida bakarra. Aranak are lan mardulagoa argitaratu zuen urteen buruan, 2015ekoEuskara-Esperantoa-Euskara hiztegia / Eŭska-Esperanta-Eŭska Vortarohiztegi elebiduna[9].
Hizkuntza eraikia denez, esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Haren lexikoa latinotzat har daiteke; aldiz, ikuspegimorfologikoaren arabera, nagusikiaglutinatzailea da, baina maila batean izaera zertxobaitIsolatzailea izanda.Fonologia,gramatika,lexikologia etasemantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren. Fonema errepertorioari dagokionez, eslaviarra da. Tipologiaren aldetik,preposizioduna da; perpausen ordena normaleansubjektua,aditza +objektua da eta izen sintagmena,adjektiboa +izena. Hala ere, teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten dutenmorfemei esker, edozein ordena posible da.Aurrizkien etaatzizkien erabilera zabal-zabalak hitz berriak sortzea ahalbidetzen du.
Esperantoak bistbokal eta 23kontsonante ditu (horietako bi, erdibokalak). Ez du tonurik. Azentua ez da idazten, eta beti azkenaurreko silaban doa. Bokal bakoitzaksilaba bat adierazten du,ŭ letraz egindakodiptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].
Esperantoakeuskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten, eta ez dago bokal sudurkaririk.
Sei beheranzko diptongo daude:uj,oj,ej,aj,aŭ etaeŭ. Izan ere,j letraeuskara batukoj bezala ahoskatzen da (jadanik hitzean bezala), etaŭ letra ere kontsonantea da.
Hiztegia hizkuntza askotatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira —adibidez, japonieratik—, nazioartekoak direlako; baina ele gehienak hizkuntza erromantzeetatik —gehienbat latinetik eta frantsesetik—, alemanetik eta ingelesetik datoz.
↑Txostena:Enciklopedio de Esperanto entziklopediako artikulua (I. liburukia, 436. orrialdea), esperantoaren balio pedagogikoari buruzkoa.
↑Txostena: Christian Rudmick,The Wellesley College Danish-Esperanto experiment.
↑Txostena: Edward Thorndike,Language Learning. Bureau of Publications of Teachers College, 1933.Interlingua.org
↑Helen S. Eaton, "The Educational Value of an Artificial Language."The Modern Language Journal, 12. zenbakia, 87-94. orrialdeak (1927).Blackwellpublishing.com
↑"Laborkonferencoj: Interlingvistiko en Scienco kaj Klerigo" izenburuarekin Paderborn hirian urtero azaroan egiten diren bileretako protokoloak (lan biltzarra: Interlinguistics in Science and Education). Paderborn hiriko Pedagogia Zibernetikoko Erakundearengandik eskura daitezke.
↑Ikerlana. (Esperanto izenarekin ezaguna den) Nazioarteko Hizkuntzaren Batzordea, Ministerio arteko Dekretua, 1993ko apirilaren 29koa / urriaren 5ekoa, Italiako Irakazkuntza Publikoko Ministerioa.
↑Ikerlana. Monash Unibertsitateko EKPAROLI proiektuaren orri nagusia.