Espainiako gerra zibila edo —besterik gabe eta letra larriz—Gerra Zibila[oh 1]1936. eta1939. urteen arteanEspainian (Hego Euskal Herria) barne, jazotakogerra izan zen.Espainiako Armadako militar batzuekBigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginikoestatu kolpe batez hasi zen. Gerra hartako aldeekAltxamendu Nazionala,matxinada faxista,Gerra Nazional-Iraultzailea,Herrialdearen Askapeneko Gurutzada ere deitu izan diote.
Haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdienFronte Popularrak,1936kootsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Espainiako agintea eskuratu izana.Uztailaren 17an eta18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuenErrepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen. Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian, 300.000; etaerrepresioaren ondorioz, 200.000. Guda zelaietatik at gertatutako hilketa horietatik, 50.000 errepublikanoen kontrolpeko eremuan izan ziren (gerra zibilaren lehen bost hilabeteetan izan zen kontrolik gabeko garaian, gehienak) eta gainerako 150.000ak frankistek kontrolatutako eremuan gertatu ziren. Errepublikako agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazteko ahalegin handiak egin zituzten; agintari frankisten aldetik, berriz, aurkariak eta balizko aurkariak hiltzea beren gobernua sendotzeko erabilitako estrategia izan zen.[1] 1939ko apirilaren 1ean gerra hura irabazitzat jo ondoren,Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak,Caudillo titulua hartuta.
Hala ere, hainbat gudari errepublikanokgerrillaritzat borrokatzen jarraitu zuten, mendietan eta basoetan ezkutatuta;Guardia Zibilak izan zuen haien aurka borrokatzeko ardura nagusia. Eta frankisten gerrako makinaria judizial errepresiboak gutxienez1948 arte[2] lanean jarraitu zuen. Beraz, Arnau Fernández Pasalodos historialariaren iritziz, gerra 1952an bukatu zen, Guardia Zibilak urte horretan adierazi baitzuen gerrillarien partida gehienak deuseztatu zituela.[3]
Gerra harkHego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik,eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, AlderdiKarlistak, Euskal Herriko zenbait gunetan oso indartsua zenak, eskuindarren alde jo eta berehalaNafarroa etaAraba gehiena eskuindarren ondoan lerrokatu ziren.Bizkaian,Gipuzkoan eta Arabako zati txiki batean,EAJk gidatuta,Eusko Jaurlaritza eratu zen. Urtebete geroago,Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunenaGernikako bonbardaketa izan zen.Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak etaPicassorenGernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.
Gerraren ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok eta ordu arte izan zutenekonomia ituna kendu zien; Arabak eta Nafarroak, ordea, mantendu egin zuten.
XIX. mendea oso mende gatazkatsua izan zen Espainian. Espainiako gobernua aldatzeko gogoa zutenliberalek askotan talka egin zutenkontserbadoreekin, erreformarik ez egitea nahi zutenak. Liberal batzuek,1812ko Espainiako Konstituzioarekin hasitako tradizioa jarraiki,Espainiako monarkiaren boterea mugatu eta estatu liberal bat ezarri nahi izan zuten. 1812ko erreformek ez zuten aurrera egin, etaFernando VII.akRiegok ezarritakoHirurteko Liberala amaitutzat eman zuen. 1814 eta 1874 bitartean hamabi kolpe arrakastatsu eman ziren[4].1850eko hamarkadara arteEspainiako ekonomianekazaritzan oinarritzen zen. Ez zegoen ia industriaburgesiak ez klase-komertzialik.Lurjabeenoligarkia oso boteretsua zen,latifundio oso handietan oinarritzen zen sistema babesten zuen pertsona talde oso murritza zegoen, botere-postuak betetzen zutenak, hain zuzen ere[5]. Euskal Herrian zein Katalunian, gainera, biKarlistaldi izan ziren garai honetan.
XIX. mendetik Espainiako gerra zibilera hedatzen den tartean ohiko bilakatu ziren militarren adierazpenak eta kolpeak: denbora tarte honetan 52 aldiz gertatu ziren horrelakoak Espainian, militarren gai politikoetan parte hartzen zuten grinaren erakusle. XIX. mendean iraultza burgesa gertatuko ote zen zen kezka, eta XX. mendean kezka iraultza sozialagatik zen[6].Baldomero Espartero jeneralaren erregentzia,Ramón María Narváezen gobernu moderatua,Joan Prim jeneralak gidatu zuen1868ko Iraultza edo ondoren aipatuko dugunPrimo de Riveraren diktadura honen adibide dira.
Alfontso XIII.aren Espainiak, baina baita ondoren sortuko den Errepublikak iraganeko arazoak jaso zituen: Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Extremadurakolatifundismoa; industrializazioaren ondorioz planifikaziorik gabe hazitako hiriak; diferentzia handiakAsturias,Bilbo Handi industrializatu eta Kataluniako langile antolaketaren eta nekazal-inguruetako antolaketaren artean; nazionalismoen sorrera periferiatan; Industria Iraultzarik ez ematea Gaztelan eta, amaitzekoerlijioaren inguruko gatazkak,Eliza Katolikoa argiki lerratu zelako klase agintariekin[6].
1930eko urtarrilean Miguel Primo de Riverak ezarritako diktaduraren porrota onartu eta dimisioa aurkeztu zuen[7]. Alfontso XIII.ak, orduan,Dámaso Berenguer izendatu zuen gobernuko presidente, baina horrek ez zuen monarkiak nahi zuen «normaltasun konstituzionala» berreskuratzea lortu (garai horri «Dictablanda» deitzen zaio, gaztelaniazko hitz jokoa eginez:diktadura hitzekodura —"gogorra"— etablanda —"biguna"— bukaerez) eta 1931ko otsaileanJuan Bautista Aznar almiranteak hartu zuen presidente kargua,apirilaren 12an udal hauteskundeak deituz[8]. Hauteskundeak 1930ekoDonostiako Ituna sinatu zuten indar errepublikazale-sozialistek irabazi zituzten, etaapirilaren 14an Alfontso XIII.ak erbesterako bidea hartu zuen,Guardia Zibilak eta Armadak ezin zutelako errepublikaren aldeko manifestazio jendetsuak geratzerik ziurtatu. Madrilen errepublikazale-sozialistek osatutako «batzorde iraultzaileak» errepublika aldarrikatu zuen etaNiceto Alcalá-Zamorak osatutako behin-behineko gobernuak boterea eskuratu zuen[9]. Ezaguna da aurreko egunean, apirilaren 13an,Eibarren errepublika aldarrikatu zela, aldarria egin zuen lehen instituzioa izanik[8].Sahagún etaJacak jarraitu zioten, baina 13an egin zuten udalerri bakarrak izan ziren.
Azañaren gobernuak ezarritako hainbat erreformek erresistentzia handia izan zuten botere faktikoen aldetik: lurjabeak, enpresari handiak, finantziari eta enpresariak, Eliza katolikoa eta hainbat orden erlijiosok, erregezaleek eta "afrikar" militarismoak oposizioa egin zioten. AzkenhonekJosé SanjurjorekinSanjurjada izeneko estatu-kolpe saiakera eginzuen, 1932ko abuztuan.[10] Baina, aldi berean, kontrako norabidean mugitzen zen mugimendu iraultzaile handia ere izan zen, batez ereanarkismoaren aldetik.CNTk etaFAIk uste zuten Errepublikak «burgesiaren ordena» ordezkatzen zuela, eta Diktadura eta Monarkiarekin ez zela oso ezberdina; bere aurka hasi ziren «komunismo libertarioa» ezartzen saiatzeko, 1933kourtarrila etaabenduan eman ziren altxamendu anarkistekin. Errepresio gogorra jaso zuten altxamendu hauek[11].
Azañak gidatutako koalizioa desegin zen eta 1933ko azaroan hauteskundeak deitu ziren berriro.CEDA eskuma katlikoak etaAlejandro LerrouxenPartido Republicano Radicalek irabazi zituzten hauteskunde horiek. Lehen aldiz emakumeek botorako eskubidea izan zuten. Gobernu berriak aurreko bi urteetako erreformak "zuzentzeko" helburua hartu zuen, baina ez deusezteko; helburua Errepublikaren alde eskuin "akzidentalista" jartzea zen, hau da, monarkiazale irekia ez zena. CEDAk zeinPartido Agrariok ordezkatzen zuten ikuspuntu hori[11].
1936kootsailaren 16an,hauteskundeak egin ziren etaFronte Popularra, ezkerreko alderdiek (tarteanEusko Abertzale Ekintza) osatutako koalizioa nagusitu zen[12]. Horren ostean,Emilio Mola jeneralak egitasmo zehatz bat prestatu zuen gobernuaz jabetzeko, eta Fronte Popularraren eskuinaldera zeuden talde guztiak,Euzko Alderdi Jeltzalea izan ezik, bildu zituen bere inguruan. Konspirazioaren buruJosé Sanjurjo jenerala izatekoa zen, Portugalen erbesteratua zegoena. Molaren egitasmoak armada buruzagitzako gehienak zituen aldeko, brigadako jeneral gutxi batzuk, dibisioko jeneral asko, eta ofizial ugari. Konspirazioaren helburua gobernua botatzea baino ez zen hasieran, eta mezu politiko zehatzik ez zuen, haren alde ahalik eta indar gehienak biltzearren. Alabaina,Manuel Goded jenerala izan ezik, armadako beste buruzagiak eta polizia buruak edo zalantzan egon ziren edo errepublikaren alde iraun zuten.
Biolentzia politikoa Espainiako Errepublikan zehar
Estatu-kolpea uztailaren 18rako pentsatuta zegoen,[oh 2] baina egun eta erdi aurreratu zen, halabeharrez, eta1936kouztailaren 17an hasi zenMarokoko Protektoratu Espainiarrean, jeneral buruzagirik gabe. Hilaren 18an, Franco jenerala, garai hartanKanarietako komandante nagusia zena, errepublikaren kontra altxatu zen. Aldi berean,Gonzalo Queipo de Llanok armadako buruzagi kargutik kendu zuenVilla-Abrile jeneralaSevillan. Errebelatuek, Marokotik presaka etorritako oste batzuen laguntzarekin,Cádiz etaAlgeciras hartu zituzten. Itsas armadako ofizialek matxinadaren alde egin zuten, baina marinelek gerra ontziez jabetu eta errepublikaren alde jarraitu zuten. Marokoko armada bakarrik eta bereiz geratu zen, eta Iberiar Penintsulako matxinatuei laguntzeko aireko zubi ahul bat besterik ez zuen, oso hegazkin gutxirekin.Madrilen errepublikaren aurka altxatu ziren militarrek ez zuten beren helburua lortu. Aldiz,Asturias,Bizkaian,Gipuzkoan etaKatalunian izan ezik, militarren matxinadak arrakasta izan zuen penintsulako iparralde guztian.
Espainiako gerra zibilaren (1936–1939) mapa orokorra.
Hasierako Eremu Nazionala – 1936ko uztaila Nazionalen aurrerabidea 1936ko iraila arte Nazionalen aurrerabidea 1937ko urria arte Nazionalen aurrerabidea 1938ko azaroa arte Nazionalen aurrerabidea 1939ko otsaila arte Errepublikaren kontrolpeko azken eremua Nazionalen gune nagusiak Errepublikazaleen gune nagusiak
Lehorreko guduak Itsas guduak Bonbardatutako hiriak Kontzentrazio esparruak Sarraskiak Iheslarientzako eremuak
Emakumeen gerrako rolari buruzko azalpena Zientzia Astean
Militar matxinatuen asmoa estatu kolpe azkar bat ematea zen berez. Baina ikusi zutenean gatazka luzerako zihoala, hegoaldeko eta iparraldeko armadak bateratzea izan zuten aurreneko helburua, eta horretarakoExtremadura hartu zuten lehenik.Madril hartzea izan zuten bigarren helburua; Madrilek, ordea, gogor eutsi zion erasoari eta guduak 1937. urtearen hasiera arte iraun zuen.FrancokMadril azkar ez zela eroriko konturatu etaIberiar Penintsulako iparraldea mendean hartzeari ekin zion. Batetik, oso eskualde interesgarria zen frankistentzat,Bizkaiko industria-ekoizpena etaAsturiasko mineral baliabideak zirela eta. Bestetik, bertako errepublikanoak politikoki banatuak eta txarto hornituak ziren. Hori zela eta,Francok Madrilgo frontean zuen armadak defentsa posizioa hartzea eta zituen baliabide erabilgarri guztiak iparraldera eramatea erabaki zuen[13]. Haiekin batera, italiarren eta alemaniarren osteak eta armak ere bidali zituen. Euskal gudarosteek gogor egin zuten borroka, baina soldadu frankistek eta karlistek askoz ere arma egokiagoak zituzten, eta nahi adina gainera. Hala, armen aldetik zegoen alde ikaragarriak garaipena eman zien errebelatuei.
Errepublikako buruzagiekBrunete etaTeruelgo erasoak jo zituzten, eta hasieran arrakasta handia izan bazuten ere, atzera egin behar izan zuten berehala. Francoren hurrengo helburua Mediterraneoa izan zen. Francoren gudarosteen erasoak bitan banatu zuen errepublikaren lurraldea, etaKatalunia etaValentzia bereizirik geratu ziren. Alderdi hartan Franco egiten ari zen presioa lasaitzearren,1938anRojo jeneral errepublikazaleak erasoaldi gogor bati ekin zion Ebroko frontean.Ebroko guduak hiru hilabete eta erdi iraun zuen eta bi alderdietako soldadu asko hil ziren.1938ko azaroan gauzak lehenean zeuden, errepublikarrek erasoaldia egin aurretik zeuden bezalaxe alegia. Orobat, 1938ko bukaera aldean buruzagi errepublikanoek beste eraso bat jo zuten Extremaduran, baina hark ere ez zuen ondorio aipagarririk ekarri. Hala, armada errepublikanoa indarrak ahituta geratzen ari zen, eta horrek bidea erraztu zien Francoren gudarosteei Katalunia hartzeko. Aldi berean,Municheko Konferentzian Frantziak eta Ingalaterrak amore eman zioten Hitler-i, eta Francoren garaipena onartu zuten, isilean izan bazen ere.
1939ko martxoanCasado koronelak estatu kolpea eman zuen Negrínen errepublikar gobernuaren kontra. Hark beste gerra berri bat piztu zuen lehengoaren barruan, eta errepublikaren eta gerraren amaiera ekarri zuen. Martxoaren 28an Francoren armada Madrilen sartu zen eta apirilaren 1ean Francok bukatutzat eman zuen gerra
Bi alde nagusi izan ziren elkarren aurka gerra-borrokan.Espainiako Bigarren Errepublikaren legea eta gobernu demokratikoa mantentzearen (edo Errepublikak ekarri zituen aldaketetan sakontzearen) aldeko alderdiarierrepublikazalea deitu izan zaio nagusiki. Gobernu demokratikoa kendu eta Espainiara errepublikak ekarritako aldaketa nagusiak ezeztatu nahi zituen alderdiari, berriz,nazionala deitzen zaio.
Nazionalen alderdian,monarkikoak,karlistak,tradizionalistak,falangistak eta abar elkartu ziren. Espainiako kapital handiaren laguntza ekonomikoa izan zuten, baina estatu kolpea izan behar zuena gerra zibil bihurtu zenean, militar matxinatuek kanpoan bilatu behar izan zuten laguntza.Adolf HitlerrenAlemania Naziak etaBenito MussolinirenItaliak gerrako materiala, armak eta soldadu ondo prestatuak bidali zituzten.
Errepublikazaleen alderdian, Bigarren Errepublikako legea mantentzearen aldekoekin bat egin zuten zenbait talde iraultzailek, komunistek eta anarkistek, esate baterako. Demokraziaren aldekoak eta errepublikak egindako zenbait ekarpen balioesten zuten beste zenbait talde ere izan ziren alde horretan,kristau demokrazia ideologiakoak,EAJ kasu. Errepublikazaleek zailtasun handiak izan zituen kanpotik laguntza lortzeko.Stalinek bakarrik bidali zituen armak, gerrako materiala eta gizonak, baina Alemaniak eta Italiak baino askoz ere gutxiago. Beste estatu bakar batzuek ere bidali zituzten armak, baina oso gutxi.
Espainiako gatazka nazioarteko arazo bilaka ez zedin, ez parte hartzeko batzorde bat eratu zen, eta borrokan ari ziren bi aldeetako bati nola edo hala laguntza ematen zioten estatu guztiek parte hartu zuten bertan. Hala ere, batzorde hura alemaniarren eta italiarren eskakizunetara makurtu zen beti, eta errepublikaren kalterako izan zen.
Fronteko gabeziak bizi dituzten horiek, aldi labur batean izan bada ere, biztanleria zibilaren nekeak beren begiekin ikusi dituzten horiek, ebakuatutako umeen, emakumeen eta zaharren nekeen aurrean lotsa eta atsekabea sentitu duten horiek, onartzerik izango al dute, besterik gabe eta ahulezia-une batean, hainbeste miseria eta atsekabe alferrikakoak izan direla? (...)
Eustea zen eta eustea da gaur egun garaipenerako bidea. Egunero, eustea zen eta eustea da gure joko-kartarik onena.
Batez ere Euskal Herrikoapaizak eta apezpikuak ados ez zeudelako, Espainiakoapezpikuek ezin izan zuten gutun bateratu bat idatzi, iparraldeko frontea erori zen arte. Hala eta guztiz ere, behean agertzen den gutuna, 1937ko Espainiako ElizaKatoliko zati handienaren adierazgarri da.
«
(...) Eta gaur, arazo zaila izanik ere, Espainiako gerrari buruzko iritzi kolektiboa ematen dugu, batetik, gerra izaera politiko edo sozialekoa izan bada ere, eragin kaltegarriak izan dituelako arazo erlijiosoan eta, gainera, oso argi geratu delako hasieratik borrokako alde batek erlijio katolikoa desagerrarazi nahi zuela Espainiatik. Beraz, horren aurrean, gotzain katolikoak ezin ginen uzkurtu (...).
Honako hauek baieztapen horren ondorioak dira:
1. Eliza, bake-jarrera izanda ere, gerrarik nahi ez arren eta kolaboratu ez duen arren, ezin zen borrokan ezer egin gabe geratu: doktrinak eta espirituak, irauteko senak eta Errusiako esperientziak geldiarazten zuten. Alde batetik, Jainkoa ezabatzeko arriskua zegoen, baina Eliza munduan Haren lana egiteko dago; gainera, Historia osoan erakunde batek pairatutako min guztia baino handiagoa egingo zitzaien jendeari, gauzei eta eskubideei; bestetik, gizakiaren akatsak edozein izanda ere, antzinako espiritu espainola eta kristaua gordetzeko ahalegina zegoen.
2. Eliza, hala ere, ezin izan da jarri gaur egun edo etorkizunean mugimendu nazionalaren eite jatorriagatik, ekintzengatik eta helburuengatik zintzoa dena desnaturalizatu lezaketen jarrera, joera edo helburuen alde.
3. Matxinada zibil-militarrak herritarren gogoan sustrai sendo bi egin dituela baieztaztzen dugu: batetik, aberri-sena, Espainia altxatu eta betiko hondamenditik ateratzeko bide bakarra omen delako eta, bestetik, erlijio-sena, Jainkoaren etsaien ezintasuna zapaltzeko indarra delako eta fedea eta erlijioa praktikatzen jarraitzeko bermea ematen duelako (...)
»
—48 gotzainek sinatzen dute,Isidro Gomá kardinala,Toledoko apezpikua, buru dutela)"
Pio XII.a Aita Santuak Franco jeneralari hurrengotelegrama bidali zion:
«
Bihotza Jaunarengana altxatuta, zinez eskertzen dugu, nahi zen garaipen katolikoa Espainian. Bakea lortuta, herri maite hori handi egin zuten lehenengotradizio kristauei gogor heltzea opa dugu. Sentimendu onak Bere Gorentasunari eta herri espainiar zintzo osoari gure bedeinkapenapostolikoa. Pio XII,a Aita Santua.
»
Francok Aita Santuaren telegramari hurrengo hau erantzun zion:
«
Emozio beroa eragin dit Bere Santutasunaren telegramak gure armen garaipen biribila dela eta,gurutzada heroikoan Erlijio, Herri etazibilizazio kristauaren arerioen aurka borrokatu dira eta. Espainiako herriak, hainbeste jasanda, Bere Santutasunarekin bihotza Jaunarengana altxatzen du, Hark Grazia bidali ziolako. Eta babesa eskatzen dio etorkizuneko lan handirako, eta nirekin batera Bere Santutasunari eskerrik beroena adierazten dio esaldi maitagarriak eta bedeinkapen apostolikoarengatik. Gogo handiz hartu ditu eta Bere Santutasunarenganako deboziorik handienaz. Francisco Franco, Espainiako Estatuaren Buruzagia".
Bi aldeetan izan zen zapalkuntza, baina matxinatuek etsaitzat zeuzkatenen izu eta deuseztapen sistematikoa praktikatu zuten. Errepublikaren lurraldeetan, erretagoardiako errepresioa fokalizatuagoa eta kontrolgabeagoa izan zen. 1936ko udakoa bereziki gogorra izan zen. Bi eragile nagusik piztu zuten matxinadaren sua; batetik arrazoi politikoak zeuden eta bestetik mendeku hartu nahia. Errepublikaren aurka matxinatu ziren errebelatuek eman zioten hasiera errepresioari. Aurreneko egunetan matxinadarekin bat etorri ez ziren jeneralak eta gobernadore zibilak hil zituzten. Ondoren herriko jendea hiltzen hasi ziren: eskola maisuak, langileak, errepublikazaleak, euskal eta katalan abertzaleak, etab. Bereziki gogorra eta odoltsua izan zen errepresioaBadajozen, 4.000 preso inguru hil baitzituzten han, zibilak gehienak.
Errepublikaren aldetik alderdi politikoek eta sindikatuek eragin zuten zapalkuntza, eta estatua ez zen gai izan hura kontrolatzeko. Aristokraziak, aginpide ekonomikoa bere esku zuen burgesiak eta Fronte Popularreko kide ez ziren militarrek eta politikoek pairatu zuten, batik bat. Apaizen eta Elizaren aurkako zapalkuntza ere izan zen: 283 moja, 6.549 apaiz eta fraide eta 12apezpiku hil zituzten.
Izua etaerrepresioaren ildotik,gaztelaniaz hitz berri bat asmatu zuten, Espainiako gerra zibilean:saca. Besteespetxe batera eramateko aitzakiaz, presoak kartzelatik ateratzeari eta, gero, hiltzeari esaten zioten horrela. Bi bandoek sarritan egin zuten. Errepublikanoen artean,Paracuellos del Jaraman egin zutena da ezagunena.
Gehienbat errepublikanoen aurka (baina baita alderantziz ere) egindako hilketa mota bat izan zen. Alderdi edo pertsona zehatz batzuk bilatu, bahitu, "paseoan" eraman, hil eta bide-ertzean edohobi komunean botatzeko jarduera izan zen.
Frankisten aldekoen garaipena jazo eta berehala, bere aurkari politikoen aurka lege gogorrak ezarri zituzten, gizartea "depuratzeko" edo garbitzeko aitzakiaren izenean.
«
Depuraziorako batzordeek (...) testuan, irudietan edo estanpetan ideia nahasleak, kontzeptu inmoralak, doktrina marxistenpropaganda eta gure Armada loriatsuaren duintasunaren aurreko errespetua hautsi, Aberriaren batasuna borrokatu, ErlijioKatolikoa mesprezatu edo gureGurutzada Nazional handiaren esanahi eta helburuen aurka doan zernahi argitaraturiko liburu, liburuxka, aldizkari, agerkari, grabatu eta inprimakiak erretiraraziko dituzte.
»
Kultura eta Hezkuntza Batzordearen Agiria,Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1937ko irailaren 17a
Abuztuaren 17an, astelehena,Le Populairek hau zekarren lehenengo orrialdean: "Milamiliziano fusilatu dituzte faxistek Badajozen". Egun horretan bertan,Le Tempsek ere Jacques Bertheten kronika argitaratu zuen, Badajozeko borroka eta errepresioei buruzkoa: "Une honetan -abuztuak 15, gaueko 22:30- mila eta berrehun pertsona inguru fusilatu dituzte (...) Komandantzia Militarraren espaloiak odolez zikinduta ikusi ditugu (...) Atxiloketek eta exekuzioek ez dute etenik zezen plazan. Hiriko kaleak balaz josita daude, beiraz, teilaz eta bertan behera utzitako gorpuz beteta. San Juan kalean bakarrik hirurehun gorpu daude.
Mario Neves, bere egunkaria eta bere Gobernua bezala, matxinadaren aldekoa zen. Aldizkaria zentsuratuta zegoen,Portugalgo Gobernuak Espainiako gerra zibilean parte aktiboan hartzen zuen eta. Abuztuaren 15ean, larunbatez, Mario Nevesek zera idatzi zuen: "Izua eta hondamendia matxinatuek konkistatu duten hirian (...). Hondamendia eta ikara besterik ez dut ikusi, ez dut erraz ahaztuko (...) Komandantzia Militarreko hormen ondoan, kalea odolez zikinduta dago (...). Lurrean hilotzak ageri dira (...),katedralaren erdiko nabean, bi gorpu lur hartzeko zain daude (...). Gerra preso asko al zegoen galdetu genion (Yagüeri). Baietz erantzun zigun (...). Eta fusilamentuak (...) diogu guk. Bi mila egon omen dira. Yagüe komandanteak (...), harrituta galdera zela-eta, esan zuen: Ez dira hainbeste izango (...). Azkar (...) idatzi ditudan ohar hauek ez dute islatuko nik ikusi dudan hondamendia eta izua (...) Hiria isil-isilik dago,amesgaizto ikaragarri batetik iratzarri eta gero" Abuztuaren 16an, igandez, Mario Nevesek beste artikulu bat idatzi zuenDiario de Lisboan: "Justizia militarrak zorrotz eta tinko jazartzen du (...). Atzotik ehunka lagun hil dira Extremadurakohiriburuan (...) eta ez da astirik egon lur emateko (...). Gero, hiriko hobi komunera hurbildu gara eta gorpuz beterik dago: gaur goizeanfusilatu dituztenak dira (...)"
»
—Tenorio R.: "Las matanzas de Badajoz", inTiempo de Historia, 56. alea, 1979.
Gerra ZibilaEuskal Herrian ere izan zen1936 eta1937 urteen artean. Bertan,Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaioabertzaletasunaren inguruko eztabaida.
Uztailaren 19anEmilio Molamatxinatu zen Iruñean eta aginteaz jabetu zen karlisten laguntzarekin.Nafarroan biztanleriak zapalkuntza guztiz gogorra nozitu zuen (3.000 inguru hildako), eta eskuindar matxinoen kontrako edozein ahots berehala isilarazi zuten.Araban militarren matxinadak oso erresistentzia gutxi izan zuen; hala ere, ezkerrak oso zapalkuntza gogorra pairatu zuen han ere.Gipuzkoanuztailaren 21ean oldartu ziren militar errebelatuak, bainaDonostiako kaleetan egun gutxi batzuetan borrokan aritu ondoren, errepublikaren aldeko indarrak atera ziren garaile. Aginpidea, ordea, askoren artean banatuta geratu zen, alderdi politikoen eta sindikatuen mendeko batzorde armatu bakoitzak bere gudarostea baitzuen;junta edo batzorde bakoitzak barruti jakin bat zuen bere esku, baina ez zuten koordinaziorik elkarren artean.Bizkaian ez zen matxinadarik izan, armadako eta poliziako buruzagi gehienek errepublikaren alde egin baitzuten leial, eta matxinatuen aldeko ofizialak garaiz atxilotu zituzten
1936ko urriaren eta uztailaren artean alderdi eta sindikatu ezkertiarren esku egon zen batez ere gerra Gipuzkoan eta Bizkaian, eta politikan ere haiek izan zuten benetako indarra. 1936ko urriaren 7tik aurrera, ordea, euskal gobernu autonomoa eratu zen,Jose Antonio Agirre abertzalea buru zela. Egun hartatik aurrera euskal nazionalismoak bere gain hartu zituen gerraren eta politikaren erantzukizun guztiak gobernu berriaren esku zeuden lurraldeetan. Eusko Gobernuak hornidura ziurtatu zuen, ordena mantendu zuen herrian, euskara bultzatu zuen, medikuntza fakultate bat sortu zuen. Ez zituen enpresak eta bankuak nazionalizatu. Itsas merkataritza eta janarien banaketa, ordea, bere gain hartu zituen. Elizak zabalik egon ziren eta 1937koaste santuko elizkizunak gorabeherarik gabe egin ziren. Eusko Gobernuak armada bat antolatu zuen,Eusko Gudarostea, 1936ko azaroan 40.000 gudari bildu zituena.Itsas armada,Eusko Itsas Gudarostea, ere eratu zuen. Euskal gudarien osteekGasteiz etaLegutiotik barrenaMirandaren kontrako erasoaldian parte hartu zuten.
Errebelatuen alderdian berriz sistema militarista eta diktadura ezarri zen. Alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatuak izan ziren eta ezkertiarrak eta sindikalistak kartzelan sartu eta asko fusilatuta hil zituzten. Dena den, herriaren parte handi batek onartu eta laguntza eman zion Francoren sistema berri hari, eta asko izan zirenerrekete delakoekin bere borondatez joan zirenak.
Gipuzkoako kanpainaren hasieran, Emilio Mola jeneralak, Espainiako Gobernuari Frantziatik zetorkion laguntza eteteko,Irun konkistatzea zuen helburu, eta baitaDonostian setiaturik zeuden matxinatuei laguntzea, baina kanpaina desbideratu egin behar izan zuen, errepublikaren aldekoekEndarlatsako zubia bota zutenean. Gipuzkoan miliziano errepublikanoek Nafarroatik sartutako erreketeen kontra egin zuten borroka. Oso gizon gutxik parte hartu zuten ekinaldi hartan eta arma sotilak erabili zituzten bi alderdietan. Erreketeen beste oste batzuek, matxinatuen armadako ofizialak buru zituztela,Oria ibaiari jarraituz sarturik,Beasain (uztailaren 25ean) etaTolosa (abuztuaren 11) hartu zituzten. Nazionalak ez ziren, hala ere, garaiz iritsi Donostiako matxinadari laguntza emateko,Oiartzundik Irunerainoko bidea oso makal eta neke handiz egin baitzuten, milizianoek gogor egin zietelako aurre. Irailaren 5ean erori zen Irun, borroka latz baten ondoren (Irungo gudua, abuztuaren 19tik irailaren 4era iraun zuena)[14]; irailaren 13an Donostia, eta irailaren bukaerarako, Gipuzkoa osoa zegoen matxinatuen esku.
Borroka gogorren ondoren, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugan eutsi zieten errebelatuei gudaroste errepublikarrek eta nazionalistek arma txekiarrei esker. 1936ko azaroaren 30ean, euskal gudarosteekerasoaldi bati ekin zioten Legution, Araban. Atzera egin behar izan zuten, ordea, eguraldi txarraren erruz, batetik, eta euskal osteak zailduak ez zeudelako eta buruzagien artean koordinaziorik egon ez zelako, bestetik. Azkenik, 1937ko martxoaren 31n, Mola eta Franco jeneralen soldaduek erasoari ekin zioten Bizkaian. Matxinatuen armada oso indartuta zegoen italiar soldaduekin eta alemaniarKondor Legioa izeneko osteekin. Alemaniarrek, batez ere, artilleria eta gerrako hegazkinak ekarri zituzten eta horiek funtsezko armak gertatu ziren gerra irabazteko, euskal armadak ez baitzuen batere. Halaber, taktika berria erabili zuten matxinatuek: aurrena hegazkinek bonbardatzen zituzten etsaiaren lerroak; ondoren, artilleria bidaltzen zuten eta haren atzetik,infanteria. Aldi berean, airez ere izua eragin zuten herritarren artean; hala,Durango etaGernika bonbardatu zituzten eta 2.000 herritar inguru hil ziren bonbardaketa haietan.
Francoren osteak 1937ko ekainaren 19an sartu zirenBilbon.Santanderrerako errepidea ihesean zihoan jendez bete zen eta hegazkin frankistek tiro egin zioten jende multzo hari. Errepublikaren gudarostea Santanderren errenditu zen (Santoñako hitzarmena). Hala ere, euskal ezkertiarren gudarosteek borrokan segitu zutenAsturiasen, harik eta probintzia hura urrian erori zen arte.
Gerraren hasieratik bertatik, Ipar Euskal Herriko apaizgoa, politikariak eta herriaren gehienaAgirreren aurkako jarrera hartu zuten, eta matxinatuen alde. Komunikabide gehienek, baita euskaraz argitaratzen zuenEskualduna egunkariak ere, Francoren erregimenaren bertuteak goraipatzen zituzten aho batez.BaionakoSud-Ouest izan zen errepublikaren alde egin zuen egunkari bakarra.
Beraz, Ipar Euskal Herrian, oro har, oso harrera txarra egin zieten gerratik iheska muga igarotzen zutenei. Agintariek ere neurri zorrotzak hartu zituzten hegoaldeko erbesteratuen kontra: 1937ko urriaren 1ean erabaki zuten 1936ko uztailaren 18az geroztik Espainiatik etorritako guztiak mugaz bestaldera bidaltzea berriro, etxeetan edo elkarte baten babesean zeudenak edota erietxean gaixo zeudenak izan ezik.
Gerraren ondorioz, 300.000 pertsona inguru hil ziren. Gerra bukatu zenean, 270.000 preso zeuden kartzeletan, kontzentrazio esparruetan gatibu zeudenak kontatu gabe. Horrez gainera, 300.000 pertsona erbesteratu ziren zapalkuntzari iheska. Irabazle frankistek 30.000 pertsona inguru hil zituzten 1939. eta 1950. urteen artean, eta zapalkuntza politiko arrunt gogorra ezarri zuen. Pentsamendua eta ideologia zapaltzeko, Eliza Katolikoaren laguntza izan zuen.
Milaka lagun jasan zuten frankismoaren errepresioa, gerra osteko lehen urteetan gehienbat[15]. Kalkulatu da, esate baterako, Nafarroa Garaian 3.507 lagunek galdu zutela bizitza errepresioaren ondorioz.Sartaguda herriko errepresioa izan zen, proportzioan, gogorrena; gerra osteko lehen urteetan, Sartagudako biztanleriaren 67.63 ‰ galdu baitzuen bizitza.[16]
Produkzio baliabideen jabetza, enpresa handienen eta banku handienen jabetza,polizia indarrak, indarmilitarrak, hezkuntza sistema, osasun sistema, erlijio sistema, hedabideak... Sistema politiko eta ekonomikoa gerra irabazleen menpe geratu zen. Hiru botereak, —botere judiziala, exekutiboa eta legegilea—, gerra irabazleen menpe geratu ziren. Irabazleek sistema produktibokapitalista nonekoizpen-bideen jabetza gerra irabazleen esku zeuden ezarri zuten.Sindikatu bertikala ezarri zen, errepublika garaikosindikatuak ordezkatzeko. Hezkuntzan eta erlijioannazionalkatolizismo deitu izan den ideologia sustatu egin zen, non euskal kultura gutxietsi edo debekatu egin zen, behin eta berriro, non, kasurik onenean, euskara dialekto erregionaltzat jotzen zen eta folklore balioa besterik ez zitzaion ematen, hezkuntza sisteman eta hedabideetan baztertuz edo debekatuz.
Gerra irabazleek Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoretzat jo zituzten. Alkate, gobernadore eta goi mailako kudeatzaile politiko guztiak gerra irabazleen aldekoak ezarri zituzten. Espainia estatu zentralista bezala antolatu zen, non Araba eta Nafarroa Garaian foru zaharren berezitasun formalak ozta-ozta gorde ziren eta Bizkaia eta Gipuzkoa beste probintzia espainiar guztiak bezala gobernatuko ziren, aitzineko lege zahar guztiak erabat ezabatuz.
Gaztelania inposatu zen eta gainerako hizkuntzak jazarriak izan zirenː
Salbamen honen merezidun izan nahi badugu, eta salbatu gaituena ohoratu, espainiar guztiok hiru gauza egin behar dituguː Francok ezala pentsatu, sentitu eta hitz egin. Eta Francok noski, hizkuntza nazionalean jardunez inposatu du bere garaipena.Luis de Galinsoagaː Francok bezala hitz egitea.
»
—La Vanguardia, 1939.
«
Orain dela gutxiko xedapenaren arabera, debekatuta geratu da Kataluniako probintzietan kalalana bigarren hizkuntza fizial gisa erabiltzea. Hemendik aurrera, espainiera soilik hitz egin ahal izango da Kataluniako probintzietako hizkuntza ofizial gisa.