Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Eslaviar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eslaviarren ohiko sailkapena:     Mendebaldeko eslaviarrak     Ekialdeko eslaviarrak     Hegoaldeko eslaviarrak

EslaviarrakEuropakoerdialdean etaekialdean bizi diren zenbaitgizabanako etaetnia dira.II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, etaeslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Herri horiekVI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa etaBalkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora,Bohemiatik etaItsaso AdriatikotikUraletako mendietaraino hedatu ziren:Siberia etaErdialdeko Asian ere kokatu ziren etaXVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten.Europako erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Egungo herrialdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Jugoslaviako banaketa etnikoa (1991).[1]

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta izen hori hartzen dute egungoerrusiarrek,bielorrusiarrek,ukrainarrek,poloniarrek,sorabiarrek,txekiarrek,eslovakiarrek,esloveniarrek,kroaziarrek,serbiarrek,bosniarrek,montenegroarrek etabulgariarrek.

Oro har, ekialdeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean); mendebaldekoak (sorabiarrak, poloniarrak, txekiarrak eta eslovakiarrak, sartaldean); eta hegoaldeko eslaviarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak, montenegroarrak eta bulgariarrak) bereizten dira.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kristau ortodoxoak dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk),musulmanak bakarren batzuk (bosniakoak) etakatolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN9788484383345..

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Ekialdeko eslaviar
Mendebaldeko eslaviar
Hegoaldeko eslaviar
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eslaviar&oldid=10109340"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp