Eskuairaangelu zuzenean (90º) batutako bi atalek osatzen dutentresna da, bi planoen arteko angelu zuzena frogatzeko edo planoetan angeluak marrazteko erabilia.
K. a. 2600 inguruanAntzinako Egipton asmatu zen. Egiptoko arkitektoak eskuairaz baliatzen ziren angelu zuzenak lortzeko. Asmakari honen ondorioz, arkitektoek angeluak neurtu, zehaztasun handiz paretak eraiki eta lurzoruen arteko desberdintasunak neurtu zitzaketen.
Marrazketa teknikoantriangelu angeluzuzen itxurako tresna da,angeluak marrazteko erabilia (batez ere angelu zuzenak). Tamaina ezberdinetakoak izan daitezke eta eskala grafiko bat izan dezakete,neurgailu bezala erabiltzeko.
Bi dira ohiko formak:
Gehienetan, bi eskuaira mota hauek batera erabiltzen dira,erregelarekin bat, lerroparaleloak,elkarzutak edo angelu ezberdinetakoak marrazteko. Material ezberdinez egina egon daiteke, baina, ohikoena eta erabiliena, plastikogardena da.
Eskuairak honako hauetan erabil daiteke: