Eskriba eseria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. III. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako lanak]] |
Jatorrizko herrialdea | Egiptoko IV. dinastia |
Aurkikuntza lekua | Saqqara |
Aurkikuntza data | 1850ekoazaroaren 19a |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Auguste Mariette(en)![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | kareharria,kuartzoa,kobrea etakohl(en)![]() |
Dimentsioak | 53,7 (![]() ![]() ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Louvre-Lens Louvre-Lens Glass Pavilion(en) ![]() 635. aretoa |
Bilduma | Louvre museoko Egiptoko Zaharkinen Saila |
Inbentarioa | E 3023 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Eskriba eseria —Louvreko eskriba eseria izenez ere ezaguna—Egiptoko V. dinastiako eskulturak eman zuenestatuarik nabarmenenetako bat da, etaEgiptoar zibilizazio osoko ospetsuenetako eta hobekien kontserbatuenetako bat.K.a.1 etaK.a. 2016. urteen bitartean zizelkatu zuten.
Egipto bere garairik loriatsuenean zegoen, eta piramideen eraikuntza alde batera utzi zen garai batean egin zen: artisauek zelai gehiago hartzen dituzte, hilobi etatenpluek arkitektura konplexuago bat dute, eta artea objektu txikiagoez arduratzen da, eguneroko bizitza irudikatuz.Eskribak, estatu biziki zentralizatuan ezinbestekoak direnak, sarri irudikatuak dira.
Estatua hau,Saqqarakonekropolian aurkitu zen,Niloren mendebaldeko ibarrean dagoena, antzinakoMenfis hiriaren parean,Egiptoko Antzinako Inperioaren hiriburua izan zena, eta, uste denez, administrazioko maila altuko funtzionario bat irudikatzen du. Hilobi batetako gurtza kaperan jarria, estatuak, zeremonietan parte hartzen zuen eta hildakoarentzako ofrendak jasotzen zituen, eta, ondorioz, hil funtzio bat zuen.
Artistak,eskriba eserita eta hankak gurutzatuta zegoela eta hauen gainean luzatutakopapiro bat duela idazten ari zen bitartean irudikatu zuen, eskriba bezala bere lana egiteko zorian dagoen bitartean, ondorioz, eskuankalamu bat duelarik. Janzki gisa,shenti bat darama, non papiroa jartzen duen.
Kareharriz,harkaitz beiraz,kobrez etamagnesioz egina, bere aurpegia adi dago, eta bere begirada, bizia da; gorputzaren zati hau oso errealista da, masailgainak nabarmentzen dira eta masailak hutsik daude, begiek xehetasun ugari dituzten bitartean. Eskuak, xehetasunari nolabaiteko arreta jarriz zizelkatuak daude. Bere postura pixkat hieratikoa da, eta bere jarrera, zurruna. Forma ugari ditu, sabelaldean, bere loditasuna nabarmentzen dutenak. Bere kontserbazio egoera onak, antzinako polikromia ikustea ahalbidetzen du, kolore ezberdinen erabilpenarekin.
Antzinako Inperioko eskultura, jarrera nahiko hieratiko bategatik bereizten zen; eta, beraz, nahiko bitxia da lan honen errealismoa eta eskribaren loditasunaren irudikapena. Ez ohikoa da, baita ere, bere lana egiten ari dela irudikatzea. Errealismoaren beste xehetasun bat, begiak dira, oso xehetuak.
Gaur egun, estatua,Louvre museoan dago,Parisen.