- Artikulu hau punk taldeari buruzkoa da; gaixotasuna gaitzat duena beste hau da: «Eskorbuto»
Eskorbuto taldeaEuskal Herriak1980ko hamarkadan eman zituenpunk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen,Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Haien eragina gaur egun ere oso nabaria da.
Taldea1980an sortu zenSanturtzin (Bizkaia),punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten,1983an,Madrila zihoazela, poliziak atxilotu egin zituen haiek egindako maketa baten kanten hitzengatik (ETA edoMaldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren bitarteanEuskal Herriko zenbait sektorek abandonatuta sentitu ziren, eta horrekin abesti bat egin zutenA la mierda el País Vasco deiturikoa. Kanta horiRIP taldearekin erdibana ateratako diskoan sartu zuten1984an. Disko horrekZona Especial Norte izena zuen, etaEuskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Lehen album ofiziala1985ean iritsi zen,Eskizofrenia izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren.1986anAntitodo atera zuten: askoren iritziz, azken urteetako punk diskorik onena da. Urte berean,Impuestorevolucionario album bikoitza atera zuten, zuzenean grabatura, eta1987an,Los demenciales chicos acelerados, estudioan grabaturiko disko bikoitza.1988an autoekoizpena erabaki etaLas más macabras de las vidas diskoa argitaratu zuten.1992an,Demasiadosenemigos diskoa kaleratu zuten: garai hartan, Iosuk eta Jualmakheroinarekin arazo larriak zituzten. Iosudrogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992komaiatzaren 31n. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992kourriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil,1994anAki no keda ni dios atera zuten, Paco bateria-jotzaileak taldean segitzea erabaki baitzuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Horrengatik, taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. Eskorbuto izenarekinKalaña1996an, etaDecadencia1998an argitaratu ostean, Pakok musikan jarraitu zuen baina beste izenak erabiliz. Halere, ez zuen baztertu Eskorbuto izena berriro erabiltzea, material aproposa sortu ezkero.[1] Hain zuzen ere, une hori 2023 urtean etorri zen, "Reino sin futuro" izenpean 3 abesti argitaratu zituelarik.[2]
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, euren abestiak garai horretako ereserki bihurtu zirelako baizik, adibidez,Mucha policía poca diversión. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen eta harremanak beste talde batzuekin ez ziren onak izan, adibidezLa Polla Recordsekin, Eskorbutokoek gitarra bat lapurtu zieten-eta.[3]
- Zona Especial Norte (Plan ZEN) hauPSOEk egindako plan bat zen. Plan horren helburua poliziei eta militarrei botere bereziak ematea zen.
- Impuesto revolucionario edozerga iraultzaileaETAk borroka armatuarekin jarraitzeko eskatzen zuen dirua zen.
- “Impuesto revolucionario” diskoaren azalean, “por buen camino” irakur daiteke, PSOEren hauteskundeetako eslogana izan zena1986an.
- Francoren garaian zenbait liburu eta filmetan “de interés nacional” jartzen zuen. Horrekin txantxa bat egiteko, “Los demenciales chicos acelerados” diskoan irakur daiteke eslogan hori,Espainiako banderaren gainean. “Dios, patria rey” diskoan erekarlismoaren jarraitzaileen lemarekin txantxa bera egin zuten.
- “Altos hornos de nuestra ciudad” kanta desagertutakoBizkaiko Labe Garaiak lantegiari buruzkoa zen. Oso lantegi handia zen, baita industrializazioaren sinboloa ere.
- “El orgulloso puente colgante por debajo del gran Nervión”,Bizkaia Zubiari buruzko kanta bat da:Areeta (aberatsen herria) etaPortugalete (langileena) elkartzen ditu.
- “Picoletos de mierda”.Picoleto edopicolo hitzak Guardia Zibilei mespretxuz deitzeko erabiltzen dira.
- “LasGestoras Pro-Amnistia dormían mientras nosotros nos pudríamos de asco”. Abesti hori idatzi zutenMadrilen atxilotu zituztenean, erregearen kontra eta terrorismoaren alde kantatzeagatik
- “No keremos sus tanquetas, no keremos ver sus zetas, no keremos celulares”. Poliziak erabiltzen zituen autoen kontrako kanta da, garai hartanEuskal Herria okupatuta zegoela ematen zuelako.
Hego Euskal Herriko egoerak asko baldintzatu zuen taldea bera.
- Krisialdi ekonomiko gogorra. Euskal Herriko industriak etenaldi larria jaso zuen.
- 1980kobirmoldaketa industriala. EspainiaEuropako Komunitate Ekonomikoan sartu zenean. Birmoldaketa horrek euskal enpresa asko ixtera behartu zuen.
- Droga mota guztien agerpen masiboa. Euskal Herria, 1970 arte, drogarik gabe mantendu zen. Hamarkada horretan, berriz, droga nonahi agertu zen. Askok uste dute Espainiako poliziak sartu egiten zuela,euskal independentismoa akabatzeko.
- 1960ko hamarkadangorakada demografikoa izan zen Euskal Herrian, baita etorkin ugari iritsi ere. Belaunaldi horretan lan egiteko arazo asko zeuden eta hori adierazteko “Dónde está el porvenir” abestia egin zuten.
- Bortzikeria politikoa Euskal Herrian. 1980an,ETAk ehun pertsona baino gehiago hil zituen. Urte horretan hiru talde bortitz egotera iritsi ziren: ETA (m),ETA (pm) etaKomando Autonomoak.Gerra zikina ere puri-purian zegoen (Batallón Vasco Español,Triple A,GAL). Estatu kolpearen saiakerak ere aipamen asko izan zuen,1981eko otsailaren 23a. “Tanto plomo malgastado” edo “y los viejos militares querrán ganar su guerra” ahapaldiak ulertezinak dira testuinguru horiek gabe.
- 1980ko obsesioa, gudanuklearra. Gai horretan oinarritzen da “exterminio de la raza del mono” abestia eta “ Ha llegado el momento de la destrucción” ahapaldian.
- “Urteak pasa eta, hil eta gero, haiek gudak irabazten, elCid Campeadorren antzera”,Roberto Mosok idatzia.
- Bolok, Bilboko musikaren munduko pertsona garrantzitsuenetakoak zioenez, punk musikan bi talde izan ziren:Sex Pistols etaEskorbuto. BainaSexPistols bi urtean aritu ziren musika jotzen etaEskorbutok, ostera, hamarkada bat baino gehiago eman zuen horretan, nahiz eta zailtasun asko izan zituzten. Hori ereZarama taldeko abeslari Roberto Mosok esan zuen.
- “Mundu hau zapaldu duen talde zintzoena gara, baina hala ere, ez gara batere zintzoak",Eskorbuto taldeak esana.