Escherichia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Escherichia [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Escherichia generoabakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo (kokobazilo) itxura dutenak.Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude.Anaerobio fakultatiboak dira etaglukosa ez ezik,laktosa ere hartzitzen dute. Mugikorrak dira eta ez duteesporarik sortzen.
Genero honen barruan 7 espezie daude,Escherichia coli ezaguna barne. Bakterio hau giza hestean bizi da,heste-floraren mikrobio garrantzitsuenetariko bat izanik (Kbitaminaren sintesian funtsezko zeregina garatzen baitu).
Escherichiak, oro har, ez dira patogenoak,E. coliren zenbaitserotipo kenduta (enteritisak -hesteko patologiak- etazistitisak -gernu infekzioak- eragiten dituztenak).
Ikerketa zientifikoanEscherichia coli oso tresna erabilgarria bilakatu da, bakterio horrekin lan eta aurkikuntza ugari burutu baitirabiokimika etagenetika arloan.
Escherichia coli-ren bilaketa oso ohikoa da mikrobiologiako laborategietan, ur eta janarien analisiak egiterakoan. Heste lodian bizi denez, bakterio haukutsadura fekalaren adierazlea da,koliforme guztien antzera. Analizatutako ur edo janari bateanE. Coli agertzen bada laginak hondar fekalak dituela ondorioztatu behar da, eta ez da kontsumorako gai.
Kutsadura fekala ez da berez larria, bainopatogeno garrantzitsu batzuen balizko agerpena (Salmonella,Shigella,Vibrio...) adierazten du. Gogoratu behar da gorozki-aho bidetik kutsatzen direlakolera,disenteria alasukar tifoide bezalako gaixotasunak. Hondar fekalek, beraz, arrisku horren berri ematen dute laginetan agertzen direnean.