Parke hauSnowdonia National Park Authority erakundeak kudeatzen du, berau Gwynedd eskualdeko agintaritzak,Galesko Gobernuak etaErresuma Batuko ordezkaritzak kudeatzen dutelarik. Beste herrialdeetako parkeak ez bezala, Eryri (Ingalaterra eta Galesko beste parkea batzuen antzera) lursail publiko eta pribatuez osatua dago, guztiak agintaritza zentral baten plangintzaren bidez kudeatzen direlarik. PArke honetako osaketa honako hau da:
Jabetza mota
Zatia (%)
Pribatua
69,9
Basoen Batzordea
15,8
Ondare Nazionala
8,9
Ingeles Natura/CCW
1,7
Parke Nazionaleko Agintaritza
1,2
Ur enpresak
0,9
Bestelakoak
1,6
Parkearen barnean 26.000 pertsona inguru bizi dira. Urtero milioika bisitari bertatarzen dira. Ingalaterra eta Galesko hirugarren parkerik handiena da. Parke honetako lursailen zati handi batnekazaritza jarduetarako ustiatzen da.1998an berrantolaketa bat izan ondoren, parkea Gwynedd etaConwy konderrietan barna hedatzen da. Parkearen agintaritza 18 kidek osatzen dute, haietako 9 Gwynedd konderriak hautatutakoak dira, 3 Conwy konderriak eta gainontzeko 6akGalesko Legebiltzarrak.Bitxikeria gisa, parkeko lursailen barnean erdialdeko gune txiki bat parketik kanpo gelditzen da, hain zuzen ere,Blaenau Ffestiniog udalerria eta berearbel harrobiari dagokion gunea. Gune hau nahitan laga zen kanpoan, bertako harrobien itxieraren ondorenindustria arinaren sorrera bultzatzeko asmoz.