Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baitaeslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere muntakoa da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri daNazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat dela.
Errusiera idazkeraalfabeto ziriliko errusiarra erabiliz idazten da; bigarren mailako artikulazio palatala duten kontsonantefonemak eta ez dutenak bereizten ditu: hots,bigunak etagogorrak deritzenak. Ia kontsonante orok du alde gogor edo bigun partea, eta, bereizketa hori, hizkuntzaren ezaugarri nabarmena da, idatziz agertzen dena ezkontsonantea aldatuz, baizik eta hurrengo bokala aldatuz. Beste alderdi garrantzitsu bat dabokal atonoakneutralizatzea.Azentuatzea, askotan aurreikusi ezina dena, ez da, normalean,ortografikoki adierazten[16], nahiz eta hautazkoazentu zorrotza erabil daitekeen markatzeko, adibidez, hitz homografikoak bereizteko (hala nola замо́к [zamók, 'sarraila'] eta за́мок [zámok, 'gaztelu']), edo ohikoak ez diren hitz edo izenen ahoskera egokia adierazteko.
Errusiera,indoeuropar familia zabalekoekialdeko eslaviar hizkuntza da.Ekialdeko antzinako eslavieraren ondorengoa da,Kieveko Rusan erabilitako hizkuntza,IX. mendearen amaieratikXIII. mendearen erdialdera arte izan zenekialdeko eslaviar tribu-pilaketa aske bat.Ahozko hizkuntzaren ikuspuntutik, haren ahaiderik hurbilenakukrainera,bielorrusiera etaRusiniera dira[17], ekialdeko eslaviar adarreko beste hiru hizkuntzak. Ukraina ekialdeko eta hegoaldeko leku askotan eta Bielorrusia osoan, hizkuntza horiek bereizketarik gabe hitz egiten dira, eta, zenbait arlotan, elebitasun tradizionalak hizkuntza nahasketak ekarri zituen, hala nolaUkraina ekialdekosurzhyk etaBielorrusiakotrasianka.Novgorod ekialdeko eslaviar dialekto zahar bat (XV. edo XVI. mendeetan desagertu bazen ere), batzuetan, errusiera modernoaren sorreran garrantzi handia izan zuela uste da. Halaber, errusierak antzekotasun lexiko nabarmenak ditubulgarierarekin, bi hizkuntzetan eliza eslaviarraren eragin komun bat dela eta, baina XIX. eta XX. mendeetako elkarreraginaren ondorioz, Bulgariako gramatika eta Errusiakoa oso ezberdinak dira[18].
Montereyko (Kalifornia) Defentsa Hizkuntzako Institutuaren arabera, Errusiera III. mailako hizkuntza gisa sailkatzen da, jatorrizko ingeles hiztunen ikasteko zailtasunari dagokionez, gutxi gorabehera 1.100 orduko murgiltze-instrukzioa behar izatea tarteko jarioa lortzeko[25].
PuxkinenЯ помню чудное мгновенье - «Une txundigarri hori gogoan dut» dut izeneko olerkia irakurtzea (errusieraz)
Zatiketa eta gatazka feudalek Errusiako printzerrien arteko oztopoak sortu zituzten mongolen agintearen aurretik, eta, bereziki, haien garaian. Horrek ezberdintasun dialektalak indartu zituen, eta denbora batez, hizkuntza nazional estandarizatu baten agerpena eragotzi zuen. Errusiar estatu bateratu eta zentralizatuaren eraketa XV eta XVI mendeetan eta espazio politiko, ekonomiko eta kultural komun baten pixkanakako berragerpenak hizkuntza estandar komun baten beharra sortu zuen. Normalizaziorako hasierako bultzada, gobernuaren burokraziatik etorri zen; bada, gai administratibo, juridiko eta judizialetan komunikazio tresna fidagarririk ez zegoenez, arazo praktiko nabaria bihurtu zen. Errusiera estandarizatzeko lehen saiakerak oinarritu ziren Moskuko kantzilertzan edo hizkuntza ofizial deitutakoan, XV-XVII. mende bitartean[26]. Harrezkero, Errusiako hizkuntza-politikaren joera estandarizazioa izan da, bai errusiar etnikoen arteko oztopo dialektikoak murrizteko zentzu mugatuan, bai errusieraren erabilera beste hizkuntzen ondoan edo haien alde zabaltzearen zentzurik zabalenean[26].
Errusieraren gaur egungo forma estandarra, oro har, errusiar hizkuntza literario modernotzat hartzen da (современный русский литературный язык – «sovremenny russky literaturny yazyk»). XVIII. mendearen hasieran sortu zen,Petri II.a Handiaren agintepean, Errusiako estatua modernizatzeko erreformekin, eta Moskuko dialekto-substratutik (erdialdeko errusiera) garatu zen, aurreko mendeko errusiar kantzilertza hizkuntza baten eraginpean[26].
Iraultza boltxebikearen aurretik, errusieraren forma mintzatua nobleziarena eta hiri-burgesiarena zen. Errusiar nekazariek, biztanleriaren gehiengo handiak, beren dialektoetan hitz egiten jarraitzen zuten. Hala ere, nekazarien hizketa ez zen inoiz sistematikoki aztertu, zeren filologoek, oro har, folklore-iturritzat eta jakin-minerako iturritzat hartzen baitzuten[27]. Hala aitortu zuenNikolai Karinsky dialektologo errusiar adituak, zeinak bere bizitzaren amaieran idatzi baitzuen: «Errusiar dialektoen adituek, gehienbat,fonetika etamorfologia aztertzen zituzten. Zenbait ikerlari eta bildumagilek tokian tokiko hiztegiak bildu zituzten. Ia-ia ez dugu errusiar dialektoenlexikoaren edosintaxiaren azterketarik»[28].
1917tik aurrera, hizkuntzalari marxistek ez zuten inolako interesik nekazarien dialekto ugaritasunean, eta haien hizkuntza azkar desagertuko zen iraganeko erlikiatzat hartu zuten, adituen arreta merezi ez zuena. Nakhimovskyk aipatzen dituA.M Ivanov etaL.P Yakubinsky akademiko sobietarrak, eta, 1930ean, idatzi zuen:
«
Nekazarien hizkuntzakfeudalismotik jasotako aniztasun heterogeneoa du. Proletalgoranzko bidean, nekazariak, fabrikari eta industriari, beren tokiko nekazari-dialektoak gehitzen dizkio, haien fonetika, gramatika eta hiztegiarekin, Nekazarien artean, langileak kontratatzeko prozesuak berak eta langileen mugikortasunak beste prozesu bat sortzen dute: nekazarien herentziaren likidazioa tokiko dialektoen berezitasunak berdinduz. Nekazari-eleaniztasunaren hondakinen gainean eta industria astuna garatzeko testuinguruan, kualitatiboki berria den entitate bat sortzen dela esan daiteke, langile-klasearen hizkuntza orokorra... Kapitalismoak gizarte jakin baten hiri hizkuntza orokorra sortzeko joera du[29].
Hemisferioaren ikuspegia, errusiera hizkuntza ofiziala den herrialdeena eta, gutxienez, biztanleen % 30ek lehen edo bigarren hizkuntza gisa hitz egiten duten baina hizkuntza ofiziala ez den herrialdeena.
Errusiera,Nazio Batuen Erakundekosei hizkuntza ofizialetako bat da. Errusierazko hezkuntza oraindik ere hautu herrikoia da, bai errusiera bigarren hizkuntza gisa, bai Errusiako jatorrizko hiztunentzat zein Sobietar Errepublika ohi askotan ere. Errusiera, oraindik ere antzinakoerrepublika sobietar gehienetan, haurrek ikasteko hizkuntza garrantzitsutzat ikusten da[33].
Errusiera idazten den bezala ahoskatzen da, ia. Hau da, soinu fonetikoak, morfologikoak, etimologikoak eta gramatikoak eta, adibidez, hizkuntza bizi gehienen antzera, bere logikak eta kontraesanak ditu barne.
Idazteko arauen azken berrikuntzak eta aldaketak 1918an egin ziren, eta arau guztiak 1956an amaitu. Hiztun batzuek, oraindik, ez dituzte azken aldaketak barneratu, eta, horren ondorioz, batzuetan, akatsak egiten dituzte.
Puntuazioabizantziargrezieratik hartu zuten hasiera batean, baina, 1700 eta 1800 artean, guztiz aldatu zen,frantses etaalemanezko ereduak hartu baitziren.
Errusierazkoizenek, izan ere,kasuak,numeroak (singularra eta plurala) eta generoak (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) dituzte. Deklinabide-sistema konplexua da, sei kasu gramatikal baitaude:
Nominatiboa: subjektua kasu horretan doa.
Отец тебя любит.Otets tebia liubit (Aitak maite zaitu).
Akusatiboa: osagarri zuzenarekin erabiltzen da.
Я люблю собаку. Ja liubliusobaku (Niktxakurra maite dut).
Datiboa: aditzaren ekintza nori zuzenduta dagoen adierazteko.
Я говорю тебе. Ja govoriutebe (Nikzuri esaten dizut).
Genitiboa: NOREN kasuarekin pareka genezake; era berean, ezezko esaldietan objektu zuzena adierazten du.
Машина сестры.Maxina sestry (Arrebaren /Ahizparen autoa);
У меня нет денег. U menia netdeneg (Nik ez dutdirurik).
Instrumentala: ZEREZ adierazten du; etorkizunean gertatzen diren esaldietan erabiltzen da halaber.
Я вижу глазами. Ja vizhuglazami (Nikbegiez ikusten dut).
Preposizionala: lekuzko eta abarreko ezaugarriak ematen dizkio hitzari.
В саду работает мужчина.V sadu rabotaiet muzhtxina (Lorategian gizon batek lan egiten du).
Alemanez jazotzen denaren antzera,preposizioek ondoren datorren hitzaren kasu gramatikala zehazten dute.
Напротив дома стоит моя машина.Naprotiv domastoit moja maxina. (Nire autoa etxearenaurrealdean dago).
↑abRussian.University of Torontojatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-28) (kontsulta data: 2021-07-09) Aipua: «"Russian is the most widespread of the Slavic languages and the largest native language in Europe. Of great political importance, it is one of the official languages of the United Nations – making it a natural area of study for those interested in geopolitics."».
↑Wakata, Koichi. My Long Mission in Space.JAXAjatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-26) (kontsulta data: 2021-07-18) Aipua: «"The official languages on the ISS are English and Russian, and when I was speaking with the Flight Control Room at JAXA's Tsukuba Space Center during ISS systems and payload operations, I was required to speak in either English or Russian."».
↑Official Languages. United Nations jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-13) (kontsulta data: 2021-07-16) Aipua: «"There are six official languages of the UN. These are Arabic, Chinese, English, French, Russian and Spanish. The correct interpretation and translation of these six languages, in both spoken and written form, is very important to the work of the Organization, because this enables clear and concise communication on issues of global importance."».
↑Waterson, Natalie. (1955). «The Turkic Languages of Central Asia: Problems of Planned Culture Contact by Stefan Wurm» Bulletin of the School of Oriental and African Studies, University of Londres 17 (2): 392–394. doi:10.1017/S0041977X00111954. ISSN0041-977X..
↑Nakhimovsky,A.D.(2019).The Language of Russian Peasants in the Twentieth Century: A Linguistic Analysis and Oral History.United Kingdom:Lexington Books. (Chapter 1)
↑Nakhimovsky,A.D.(2019).The Language of Russian Peasants in the Twentieth Century: A Linguistic Analysis and Oral History.United Kingdom:Lexington Books. (p.2)
Isurin, Ludmila. (2011). Russian Diaspora Culture, Identity, and Language Change. Berlin: Walter de Gruyter, Inc. ISBN9781934078457..
W.K. Matthews, Russian Historical Grammar, Londres, University of Londres, Athlone Press, 1960
O'Brien, M.A., New English–Russian and Russian–English Dictionary (New Orthography), New York, The Language Library 1944, Dover Publications.
Shohamy, Elana. (2006). Language policy: hidden agendas and new approaches. Londres: Routledge ISBN9780415328647..
Spolsky, Bernard; Shohamy, Elana. (1999). The languages of Israel: policy, ideology, and practice. Clevedon, UK: Multilingual Matters ISBN9781853594519..
A. Stender-Petersen, Anthology of old Russian literature, New York, Columbia University Press, 1954