Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errusiar Inperioko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errusiar Inperioko armarriak hiru aldaera ditu: Handia, Tartekoa eta Txikia.Errusiar Inperioaren ikur nazionala zen zigiluarekin batera.

EgungoErrusiako armarria Erdi Aroko armarriaren eguneratzea da.

Armarri handia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Armarri Handia, Presented drawing of Artist Igor Barbe, 2006,"Greater Coat of Arms of the Russian Empire" 1882-1917

Errusiar Inperioko armarri handia1882ko azaroaren 3an ezarria izan zen. Hiru koroa inperialek inguratutakourrezko armarri baten barruan dagoen bi burukoarrano bat da.Moskuko armarri bat dago arranoaren bularrean. Armarria,Gabriel etaMikelgoiaingeruek eutsitakoAleksandr Nevskiren kaskoak koroatzen du, eta leloak honela dio: Съ нами Богъ! (S námi Bog! (Jainkoa gurekin dago!). Tontorrean, beste armarri bat dago. Armarri nagusia, hamabost erresuma eta printzerri nagusien armarriez inguratua dago. Honako hauek.

Zenbakitutako armarria
Armarri txikia

Sei armarri tontorrean

Eboluzio historikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Moskovia eta Errusiar Inperioko armarri sinplea
Bizantziar Inperioaren armarria

Burubiko arranoa Errusiako armarrira1452an iritsi zenBizantziar Inperiotik etorria. Garai hartan kristau munduak garai zailak bizi zituen berriki gertatu zenKonstantinoplaren Erorketarekin, turkiarren esku gertatu zena, hauek lurraldeak okupatzen jarraitu zutelarik,Grezian eta Mediterranioan sartuz etaItaliaren subirautza etaVatikanoren existentzia mehatxatuz.

Paulo II.aaita santuak, defendatzeko baliabide bakar bezala, Bizantziar Inperioko azken enperadorea izan zen eta Konstantinoplaren hartzean hila gertatu zenKonstantino XI.a Paleologoren anaia zenTomas Paleologoren familiari laguntza eskatzea izan zuen,Erroman erbesteratua zegoena. Tomasek bazuen alaba bat, Sofia printzesa. Aitak eragin handiko pertsona batekin ezkondu nahi zuen bere alaba, garai zail horretan Erromaren papera indartuko zuen norbaitekin.

Aliantza mesedegarri baten bila, TomasekMoskovia aukeratu zuen, nonIvan III.a Errusiakoa Printze Handiak gobernatzen zuen. Printzea, 20 urte baino ez zituena, jada ezkonduta egon zen eta orain alargun zegoen. Aita Santuak Printzea Bizantziar Inperioko oinordekoarekin ezkonduz gero, turkiarren aurkako gerra batean Konstantinopla birkonkistatzera eramango zuela pentsatzen zuen. Honela, bi gazteen arteko ezkontza moldatu zen, ezkontza honek errusiar printzea lurralde erraldoi baten oinordeko bihurtuko zuelarik, non, antzinako Errusia "kristautasunaren argi" izango zen.

Sofiaren ezkontzaren zatirik garrantzitsuena Bizantzioren babesa zen, azken enperadorearen armarriko burubiko arranoa, ekialdeko lurraldeen domeinua eta independentzia eta inperioko mendebaldeko pertsona sinbolizatuz (ondorioz bi buruak). Bi koroadun burubiko arranoa errusiarrak miresteko egin zen bere indar enigmatikoaren ondorioz.

Armarriak ez zuen aldaketarik jasanIvan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealdia arte. Tsar honek arranoaren paparrean herensuge baten aurka borrokatzen ari denSan Jurgi santuaren irudia zuen armarri bat jartzea agindu zuen.

  • Ivan III.aren zigilua
    Ivan III.aren zigilua
  • Errusiako armarria, 1589
    Errusiako armarria, 1589
  • Errusiako armarria, 1650s
    Errusiako armarria, 1650s
  • Errusiako armarria, 1800
  • Errusiako armarria, 1. aldaera, 1825
    Errusiako armarria, 1. aldaera, 1825
  • Armarri handia, 1857
    Armarri handia, 1857

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errusiar_Inperioko_armarria&oldid=10347195"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp