Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errusiako Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusiako Gerra Zibila
Data1917ko azaroa -1922ko urria
LekuaErrusiar Inperio ohia,Mongolia,Tuva,Pertsia
Emaitza
Gudulariak
Errusiako SESF eta beste Sobietar ErrepublikakMugimendu Zuria
Buruzagiak
Vladimir Lenin
Leon Trotsky
Mikhail Tukhatxevski
Mikhail Frunze
Alexander Koltxak
Lavr Kornilov
Anton Denikin
Pyotr Wrangel
Nikolai Iudenitx
Indarra
3.000.0002.400.000 gehi 255.000 aliatu
Galerak
1.212.824 biktima1.500.000 gutxienez

Errusiako Gerra Zibila (errusieraz: Гражданская война́ в Росси́и,Grazhdanskaya voyna v Rossiy) alderdi anitzeko gerra izan zen,Errusiar Inperio ohian gertatutakoa,1917ko azarotik1922ko urrira arte. BertanboltxebikeenArmada Gorria eta boltxebikeen aurkakoArmada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar batzuek (Amerikako Estatu Batuak,Japonia,Frantzia,Britainiar Inperioa) Armada Zuria sustengatu zuten[1].

1919an Armada GorriaUkraina etaSiberian nagusitu zen. Zuriek,Pyotr Wrangel buru zutela,Krimean gotortu eta1920ko udazkenera arte eutsi zuten. Errusiar Inperioa desegitean sortutako independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartu zuten gerran. Batzuek -Finlandia,Estonia,Letonia,Lituania etaPoloniak- burujabetasuna erdietsi zuten. Gainerako lurraldeek 1922anSobietar Batasuna eratu zuten.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Armada Gorriaren tropak gerran

1918-1921 bitarteanboltxebikeek gerra zibilari aurre egin behar izan zioten. Gerraren sorburuan bi arrazoi nagusi izan ziren: alde batetik,Armada Zuriaren sorrera, errejimentsarista edota 1917ko urrian eraitsitako behin behineko gobernua berrezartzeko helburuz eta, bestetik,Estatu Batuetako,Britainia Handiko,Frantzia etaJaponiako gudarosteak herrialdean sartu izana.

Armada Zuriaren barnean izan ziren zatiketak eta beren proposamenen arrakastarik eza (ez zuten, adibidez, biztanle sektore behartsuenen egoera aldatzeko konponbiderik eskaintzen eta beren etsaiak bezala, bortizkeriara emanak ziren) lagungarri izan ziren boltxebikeentzat. Gerra zibila 1921ean amaitu zen, Armada Zuria menderatua izan zenean.

Urte horietan, gerra-komunismoa nagusitu zen[2], industria erabat estatuaren esku utzi eta ekonomia jarduera pribatu oro eragotzi zuena. Uste izatekoa denez, herrialdearen egoera ekonomikoa ez zen, gerra zibila tarteko, hoberena. Egoera horretan kokatu behar da disidentzia oro zapaltzeko politikarekin segitzen zela ahaztu gabe,Kronstadteko gerra ontzidiaren basean izan zenmatxinada anarkista.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. John SIMKIN:«The Russian Civil War» Spartacus.schoolnet.co.uk
  2. John SIMKIN:«War Communism»[Betiko hautsitako esteka]Spartacus.schoolnet.co.uk

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errusiako_Gerra_Zibila&oldid=10459328"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp