Errusia (errusieraz: Росси́я,Rosia),[1] ofizialkiErrusiako Federazioa[2] (Росси́йская Федера́ция,Rosijskaia Fiedieratsia[1]),Eurasiako iparraldekoestatu burujabea da. Munduko estaturik handiena da, 17.075.400 kilometro koadroko eremua hartzen baitu,[3]Europan etaAsian.Sobietar Batasuna ohiaren errepublika nagusia izan zen. Egun munduko estaturik boteretsuenetako bat da, ekonomian nahiz politikan.Mosku du hiriburua eta hiri jendetsuena; etaSan Petersburgo du hiri jendetsuenetan bigarrena.2017an, 144,5 milioi biztanle zituen (146,8 milioiKrimea etaSebastopol barne).[4]
Eremuari dagokionez munduko herrialderik handiena bada ere, kokapen desegokia du itsasbide nagusiei dagokienez, 40.000 kilometro koadroko itsasertza izan arren; eta neurriz hain handia izanik ere, leku askotan lurra eta klima, hotzegiak edo beroegiak izanik, txarrak dira nekazaritzarako. Iparraldean, hilabete askoan egoten dira izoztuakOzeano Artikoko kostaldeko itsasoak. Mendebaldean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikotik urrun geratzen diraItsaso Baltikoa,Azoveko itsasoa etaItsaso Beltza, nahiz eta zenbait itsasarteren bidez loturik egon.Kaspiar itsasoa, munduko aintzirarik handiena, ertzetako herrialdeen arteko auzi sorburua da, oso aberatsa baitahidrokarburoetan. Aldiz,Ozeano Bareko itsasertza, mendebaldean, aski irekia da, baina Errusiako erdigunetik oso urruti egonik, nahiko bazterrekoa da.
Volga da Errusiak dituen 100.000 ibaietatik[10] ezagunena, Europako luzeena izateaz gainErrusiako historian garrantzia handia izan duelako.[9]Siberiako ibai handienak (Jenisei,Ob,Lena)Ozeano Artikora isurtzen dira. Oso arro handiak dauzkate.Neguan izozturik egoten dira.Amur ibaia,Ozeano Barean itsasoratzen dena, Siberiako Ipar-ekialdeko garraiobiderik garrantzitsuena da.
Siberiako hegoaldeanBaikal dago, munduko ur-gezakoaintzirarik handiena.[11] Aintzira honek munduko ur gezaren bostena du.[12] Beste aintzira nagusiakLadoga etaOnega dira, Europako handienak.
266ugaztun espezie eta 780hegazti espezie daude Errusian. 415 animalia espezie sartu ziren Errusiako Federazioaren Datu Liburu Gorrian1997an,[15] eta egun babestuak daude.
Errusiako Federaziokoklima faktore ugarik baldintzatzen du. Herrialdearen tamaina erraldoiak eta eskualde ugariren itsasoarekiko urruntasunakklima kontinental hezea etaazpiartikoaren nagusitasuna eragiten dute, orokorrena europar eta asiar Errusian,tundran eta hego-ekialde urrunean.[16] Hegoaldeko mendiekIndiako ozeanoko hego haize beroak galarazten dituzte eta iparraldeko zabaldiek bidea ematenArtikoko etaAtlantikoko haize hotzei.[17].
Latitudeak (50. paralelotik gora dago Errusiaren % 90) eta, batez ere, itsasotik urruti egoteak eta erliebearen nolakotasunak, esplikatzen dute klima kontinentala izatea, areago zenbat eta ekialderago; neguak ikaragarri gogorrak dira (tenperatura apalen absolutua -43 °C da Moskun eta -68 °CSiberia ekialdean). Itsasoek oso eragin moderatzaile gutxi dute eta, erliebe falta dela-eta, iparraldeko haize izoztuek oso barruraraino sartzen dira. Kaukasoaren iparraldean bakarrik da laburra negu gogorra: lurraldearen bi heren baino gehiagotan, hain zuzen ere, sei hilabete jarraitukoizotza izaten da, eta urtarrileko batez bestekoak -20 °Ctik beherakoak izaten dira.Pergelisolak (beti izoztua dagoen lurra), errusierazmerzlota deritzanak, lurralde osoaren % 59 estaltzen du, eta sakonean 1.500 metrora iristen daJakutian. Udaberria oso bat-batean hasten da eta izotzaren urtzeak (распутица,rasputitsa) uholdeak eragiten ditu, eta lurra lokatz bihurtzen. Uda beroa eta aski lehorra izaten da. Euria askoz gehiago egiten du Errusia europarrean Uralen ekialdean baino; mendikate hori klima muga zehatza da, mendiak garaiak izan ez arren.
Lurraldearen gehiengoan zehar biurtaro bereizi baino ez dira nabari,uda etanegua, udaberria eta udazkena garai oso laburrak baitira muturreko tenperatura handi eta txikien artean[17]. Hil hotzena urtarrila da (otsaila kostaldean) eta beroena uztaila. Neguan, tenperatura hozten doaz iparretik hegora eta mendebaldetik ekialdera[16]. Udak nahiko beroak eta hezeak izan daitezke,Siberian barne.Itsaso Beltzeko kostalde zati tziki batek,Sotxi inguruan,klima azpitropikala du.[18] Barnealde kontinentalak dira lehorrenak.
Datu klimatikoak (Errusia, muturreko tenperaturak)
Errusia zelai, oihan, basamortu etatundra hedadura izugarria da, garai nahasi asko bizi izan duena:mongolen agintea XIII-XV. mendeetan;tsarren agintaldi beldurgarriak; suediar, frantses eta alemaniarren inbasio masiboak, eta aro komunista (1917–1991), Errusiak eremu ikaragarri handiaSobietar Batasuna menderatzen zuena.
IX. mendeanbaregoak,Suediatik zetozennormandiarrak, sartu ziren Errusiako zabaldian, eta haien eraginaBaltikotikItsaso Beltzeraino hedatu zuten.Finlandiako herriekrus izenez ezagutzen zituzten baregoak. Soldaduak izateaz gainera, merkatariak ere ziren, eta lurralde haietan bizi ziren herri nomadaeslaviarren ekonomia aldarazi zuten; haiekin nahastu ziren, eta Baltiko eta Itsaso Beltza bitarteko ibai bazterretan, merkataritzan jardun ziren herriak sortu zituzten. Hura izan zenKiev,Smolensk etaNovgorod hirien sorrera.
X. mendean baregoak Konstantinoplara iritsi ziren eta harreman estuak ezarri zituztenBizantziar Inperioarekin. Harreman horien ondorio izan zen lurraldearen kristautzea etaalfabeto zirilikoa hartzea. Garai hartan, Kiev bihurtu zen inguruko eskualderik ahaltsuena.XII. mendean, haren aberastasunak gutiziatuz,hungariarrek eta poloniarrek eraso jo zioten Kievi. Orduan eten ziren Bizantziorekiko merkataritza harremanak eta, eten horren ondorioz, hiriaren beherakada etorri zen.
Aginpide batu bat izan ezean, eslaviarrak eskualde txikietan banatu ziren. Eskualde haietan indartsuena Novgorod zen, eta Novgorodek ekialdetik zabaldu zituen mugakUraletaraino.1240an,Alexander Nevskik, Novgorodko printzeak, hiria mehatxatzen zutenzaldun teutoiei irabazi zien,Peipus aintziraren ondoan.1240an Errusiako eskualdeak edo printzerriak mongolen mendean geratu ziren. Orduan garai berri bat hasi zen, Europarekin harremanik gabe eta Errusiako ohiturak eta bizimoldeak erabat aldatuta.1380anDimitri Donskoi errusiar printzeak mongolak garaitu zituen Kulikovoko guduan.
Mongolak garaituta,Moskuko Printzerria estatu ahaltsu bihurtu zen.Ivan III.a Handia (1462–1505) izan zentsar izena hartu zuen lehena. Nobleak bere mende hartu zituen etaSofia PaleologoaBizantzioko printzesarekin ezkondu zen; haren ondorioz, antzinako Bizantziar Inperioaren errituak bereganatu zuen Ivan III.ak, haren jabegai eta ondorengotzat baitzeukan bere burua. Hasieran, Errusiako iparraldea hartu zuen mende, eta gero hegoaldea, mongolen ondorengoek zeuzkaten lurraldeak alegia. Eta azkenik,Lituaniako Dukerri Handiaren zati bat ere hartu zuen.Ivan Izugarriak (1547–1584) nobleekiko harremana are estuago lotu zuen eta inperioaren mugak zabaldu zituen ekialdera eta hegoaldera.Baltikoan barrena egin zuen hedatze saioak suediarren eta poloniarren lurraldeekin egin zuen topo.
Ivan Izugarria hil zenean, barne gatazkaz betetako garai bat hasi zen, harik eta1613anRomanov dinastiakoMikel I.a aginpidera heldu zen arte. Lehen Romanovtarrek erregetzaren indarra finkatu zuten, baina nobleekiko borrokek jarraitu zuten.Petri I.a Handiak, erregetza europarren eredua hartuta, inperioa eraberritu nahi izan zuen. Nobleak hartu zituen mende,merkantilismoa bultzatu zuen eta Baltiko aldera hedatzera saiatu zen, Errusiak itsasora irtenune bat izan zezan. Suediarrak garaitu zituen1709an eta Baltikoko itsasertzean hiriburua eraiki zuen,San Petersburgo. Petri Handia hil zenean, nobleen azpikeriak eta tsarren ahulezia nagusitu zen, berriz, harik etaKatalina II.a Handia (1762–1796) erreginaren garaia arte. Katalinak, atzera, nobleak mendean hartu zituen, gobernua berriro antolatu zuen, eta arteak eta zientziak asko bultzatu zituen; nekazarien mendekotasuna gero eta handiagoa zen, ordea.Itsaso Beltzeraino eraman zituen eskualdeko mugak, eta Poloniaren banaketan parte hartu zuen.
Katalinaren semePaulo I.a matxinada ilun baten ondorioz, hil zuten. Haren seme zenAlexandro I.ak (1801–1825), hilketan nahastua bide zegoenak, ordezkatu zuen erregetzan, eta Moskuraino iritsi zirenNapoleonen osteei kontra egin behar izan zien.Vienako Batzarrean (1815), Napoleonek lur jo ondoren, Errusiak bere mugak zabaldu zituen eta gainerako herriek aintzakotzat hartu zuten, indar handiko herrialde gisa.Nikolas I.ak (1825–1855) burdinbidea ezarri eta sistema burokratikoa berritu zuen, baina ez zuen, ordea, aldakuntza sozialik onartu eta horren aldeko saio guztien kontra egin zuen. Erregetzaren azken urteetanIngalaterra,Frantzia etaOtomandar Inperioaren kontra borrokatu zenKrimeako Gerran (1853–1856).
XIX. mende erdi aldean inperioak berrogeita hamar milioi biztanle zituen; haietarik erdiak edo nekazariak ziren, batere eskubiderik gabekojopuak. Hala eta guztiz ere, literaturak, arteak eta zientziak garapen handia izan zuten. Inperioak bere hedadurarik handiena eskuratu zuen,Siberia guztia mendean hartuta,Ozeano Bareraino,Alaska barne,1867an AlaskaEstatu Batuei saldu behar izan bazion ere.
Alexandro II.ak erreforma politika bati ekin zion:jopuak galarazi zituen, unibertsitateari autonomia eman zion, erreforma judiziala egin zuen eta, aginpidea deszentralizatzeko asmoz, udal batzarrak sortu zituen. Hala ere, erreforma horiek guztiengatik ez zen gizarteko maila apalenen egoera ekonomikoa hobetu, eta oldar saioak piztu ziren.1874etik aurrera, tsarrak erreformak bazterrera utzi zituen.1881ean hil egin zuten.Alexandro III.ak (1881-1894) prentsa askatasuna murriztu zuen erabat, liburutegiak hustu zituen, eta autonomia kendu zion unibertsitateari, horrela bukatu nahi baitzuen bide iraultzaileekin. Inperio osoa berdintzen saiatu zen etaerrusiera ezarri nahi izan zuen nahitaez errepublika baltikoetan.Juduen kontrako legeak argitaratu zituen eta, horren ondorioz, askok alde egin behar izan zuten.Transiberiar Trenbidea eraiki zuten, etaSiberiaren kolonizazioa bultzatu zen.
Nikolas II.ak (1894-1917) aurrekoaren politikarekin segitu zuen, noble atzerakoienen laguntzarekin. Atzerriko inbertsioei esker, Errusia industrializatu egin zen berehala. Industrializatze horren ondorioz, langile klasea sortu zen; Errusiaren hedadura handia kontuan hartuta, langile gutxi ziren, hala ere, baina oso bilduak hiri nagusietan: oso soldata urriak jasotzen zituztenez, ekonomia arazo larriak zituzten. Nekazari gehienak miseriarik gorrienean bizi ziren, zergek estututa. Jauntxoek, gainera, ekoizten zen gehiena esportatu egiten zuten, eta barne hornidura arazoak sortu ziren, salneurriak gora egiten zuten, eta goseteak izan ziren.
Hala eta guztiz ere,1914ean inperioko biztanleria 175 milioiraino igo zen.1904ean,japoniaren kontrako gerra izan zen. Protesta ugari izan zen, gerra galdu eta hilen kopuru altua ikusita. Hurrengo urtean, urtarrilaren 22an, protestan zebiltzan langileen sarraskia izan zen (Igande Gorria), eta tsarraren ospe ona lur joa geratu zen. Uztailean,Potemkin korazatuaren eskifaia matxinatu egin zen. Hondamendia saihesteko, tsarrak Duma edo legebiltzarra antolatu zuen. Hala ere, langileen sobiet iraultzaileak birrindu ziren eta buruzagiak atxilotu eta deportatu zituzten. Lehen bi dumak,1906 eta1907an batere berrikuntzarik egin gabe ezereztatu ziren. Hirugarren dumak1912. urtera arte iraun zuen, eta gizarteko talde atzerakoienez osatuta zegoen. Bien bitartean, gizartearen oldar nahia hazi egin zen. Laugarren duma liberalagoa bazen ere, beranduegi zen erreformarik egiteko sistema autokratiko eta atzeratu hartan, egitura politikoa eta administratiboa ez baitzen batere eraginkorra.
Mikhail Gorbatxov Alderdi Komunistako idazkari orokorrak (1985-1991), komunismoa modernoagotzeko asmotan,glasnost (гласность, «gardentasuna») etaperestroika (перестройка, «berrikuntza») ezarri zituen; aldi berean ordea, abian jarri zuen Sobietar Batasuna 1991. urteko abenduan hamabost errepublika independeetan zatitu zuen prozesua.
1991ko abuztuan, gobernuko ministromarxista batzuekestatu kolpea jo zuten, Gorbatxoven gobernuaren erreformak baliogabetzeko eta errepubliken gaineko kontrola beren gain hartzeko. Kolpeak huts egin zuen, baina Gorbatxoven boterea asko ahuldu zen, etaBoris Jeltsinen ospeak gora egin zuen. Orduz geroztik, Errusiak ahalegin izugarriak egin zituen politika sistema demokratikoa eraikitzen etamerkatuko ekonomia egituratzen, aro komunistako gizarte, politika eta ekonomia kontrolak ordezkatuz. Erreforma ahalegin horiek ekonomia eta politika araudi eta praktika nahasiak ekarri zituzten. Industriak, nekazaritzak, egitura militarrak, gobernu zentralak eta diruak (errubloa) kalte handiak izan zituzten;[20] baina, aldi berean, 1991z geroztik, zenbait hauteskunde egitea lortu zen, lehendakaritzakoak eta legebiltzarrekoak batik bat, eta eskualdeko hauteskunde asko ere bai.
Boris Jeltsin presidenteak Gorbatxovek dimisioa ematean hartu zuen aginpidea. Estatu kolpe saioaren ondoren izandako jarreraren ondoren, Jeltsinek ospe handia izan zuen atzerrian, demokrataren itxuran agertu baitzen, baina bere agintaldia osoautokratikoa izan zen. Enfrentamendu handiak izan zituen legebiltzarrarekin, harik eta,1993an, legebiltzarra bonbadartzera tankeak bidali zituen arte. Harrezkero, ez zuen trabarik izan bere neurriko konstituzioa inposatzeko.[20]
Jeltsinen agintaldian bultzatutako erreforma ekonomikoek sekulako eragina izan zuten biztanle gehienen bizi mailan.1990eko hamarkadan, Errusia gainbehera ekonomiko batean amildu zen, eta miseria latzera eraman zituen milioika errusiar, heriotza eta pobrezia tasa ikusgarrietara helduz. Irakasleek eta funtzionarioek ez zuten kobratzen, pentsiodunei ez zitzaien dirurik heltzen. Jeltsin jarraitzailerik gabe geratu zen herritarren artean, boto-emaileen % 5 inguru zuen alde.[20] Testuinguru horretan, alderdi nazionalistak eta komunistak gora egin zuten. Erreforma ekonomikoen ondorioz,oligarka teknokratek eta sobietar sistema zaharreko arduradunek banatu egin zituzten kudeatzen zituzten aktiboak. Mendebaldeko erakunde ekonomikoen eraginez, ikaragarrizko pribatizazio prozesu bat jarri zuen abian Errusiako gobernuak, Anatoly Txubaisek gidaturik.[20] Aberats berrien klase berri bat sortu zen, askotanmafiatik oso hurbil zegoena.
1995. urteko hauteskundeak komunistek irabazi zituzten; emaitza horien ondorioz, Jeltsin beldur zen hurrengo urteko lehendakaritzarako hauteskundeetan galtzaile irtengo ote zen.Gennady Ziuganov komunista zen faborito, alde handiaz. Jeltsinek dirua eta ingeniaritza soziala behar zituen 1996ko hauteskundeetan irabazteko, eta lehendabizikorako errusiar bankariak, Clinton estatubatuarra eta IMF (Nazioarteko Diru Funtsa) hartu zituen bidaide; bigarrenerako, berriz,Clinton estatubatuar presidentearen hauteskunde kanpainen aditu taldea.[20] Nolanahi ere, errusiar bankariekin egin zuen tratuak goitik behera aldatuko zuen estatuaren egitura, errusiar oligarkia agintera ekarriz: haien maileguen trukean, estatuak bere industria astun eta meatzaritzaren konpainia handien akzioak emango zizkien bankariei irabaziz gero, baita hala gertatu ere:[oh 1][20] hauteskundeen bigarren saioan, Jeltsinek botoen % 53,8 lortu zuen, eta garaile irten zenAlexander Lebedekin (oposizioko hautagaietako bat) egin zuen itunari esker. Lebed estatuko segurtasun aholkulari izendatu zuen, eta kargura iritsi bezain azkar saiatu zenTxetxeniako gerra amaitzen.
Estatua baliabiderik gabe geratu zen beste beharrizan batzuei aurre egiteko. Jeltsinek ebakuntza bat egin behar zuelako albistea zabaldu zenean, Lebed etaViktor Txernomirdin lehen ministroa izan ziren gobernurako hautagai.1997an Jeltsin aginpidera itzuli zenean, bere taldea berriro antolatzen saiatu zen, eta estatuko gastuak murrizteko eta pribatizatzeko plan berri bat jarri zuen abian. Jeltsin fisikoki eta psikikoki abailduta zegoen eta,2000. urtean, Jeltsinek dimisioa eman zuen etaVladimir Putin,KGBko funtzionario ohia, izendatu zuten lehendakari. Gizarte kinka larriaren aurrean, Putinek demagogia nazionalistari heldu zion; oligarkak (kleptokrazia) onetsi zituen baina trukean, politikatik kanpora geratu behar ziren, eta botere betearazlea eta aginte militarra zeharo sendotu zituen.[20] Bigarren Txetxeniako Gerrari ekin zion, eraso bereziki gogor eta gordinari ekinez independentisten kontra, errusiar nazionalismo sutsuan oinarritua. 2002ko urriaren 23an, txetxeniar talde armatu batek MoskukoDuvrovka Antzokia hartu zuen, ikusleak bahituz; Putinek zakarki zapaldu zuen erasoa, hildako ugari eraginez. Jarrera gogor autoritarioak, baina, Putinen posizioa sendotu zuen.[20] 2007an, Putinen Errusia Mendebaldearen hegalpetik urruntzen hasi zen.[21]
Putinen agintaldiak2008 arte iraun zuen, eta erakundeen eta herritarren gaineko kontrol zorrotza izan zuen ezaugarrietako bat; aldi berean, mafiaren inguruko aberats berrien klasearen eta herri xehearen arteko aldea areagotuz joan zen, eta giza eskubideak gero eta gehiago urratuz joan ziren,Txetxenian ezarritako errepresio basatiak erakutsi zuen bezala. Inguruko errepublika batzuekiko liskarrak ere etengabeak ziren, hala nola,Ukrainarekin etaGeorgiarekin, biak ere NATOra eta Mendebaldera lerratuak, hainbesteraino, non 2008ko udan errusiar armadak Georgiaren parte bat inbaditu baitzuen, agerian utziz Mendebaldeak ez zuela esku hartuko.[21] Hala ere,SESBetik independentzia eskuratutako herrialde gehienetako agintariak lehengo Alderdi Komunistako nomenklaturako agintariak ziren, eta ondo konpontzen ziren Putinekin. Funtsean, herrialde horiek lehengaiz eta langilez hornitzen zuten Errusia.[20] 2008an, Putinen jarraitzaileDmitri Medvedev bihurtu zen Errusiako lehendakari. 2012ko hauteskundeen ostean, Putin lehendakaritzara itzuli zen; Medvedev lehen ministro izendatua izan zen.
2014an,Europar Batasunera hurbiltzearen aldeko taldeek agintetik kendu zutenViktor Janukovitx, Ukrainako presidente errusiazalea.[22] Horren ostean, Errusiako Parlamentuak baimena eman zion Putini errusiar tropak Ukrainan hedatzeko. Ukrainar agintariek Sebastopoleko portu garrantzitsutik bota nahi zuten Errusiako Itsas Armada, Krimeako penintsulan.Krimeak, berriz, martxoaren 16an egindako erreferendumean, erabaki zuen Ukrainatik bereizi eta Errusiarekin bat egitea.[23] Nazioartea aurka agertu bazen ere, Putinek onartu zuen Krimeako Parlamentuaren eskaria, etaKrimeako Errepublika Errusiako subjektu federal bilakatu zen.[24]Krimeako Gerra piztu zen. Harrezkero, Ukrainako Donbassen piztutako gerran, bertako gerrillari errusiazaleak babestu zituen eta, tentsioaren erdian, ErrusiakMalaysia Airlines konpainiako 17 hegaldia zartarazi zuen eraso batean, ukatu bazuen ere, Europarekin krisialdi bat piztuz. Nazioartean, Errusiak NATOren eta Nazioarteko Diru Funtsaren aurkako politika hartu zuen, haren eraginari aurka egiteko aliantza sistema bat jostea bilatuz. 2022ko otsailaren 4an, Errusiak hitzarmena sinatu zuen Txinarekin atzerri politikan bat egiteko, AEBren interbentzioen kontra eta Txinak Taiwanen gainean dituen anbizioen alde.[25]
1993ko konstituzioaren arabera[26], federazioa eta errepublika erdi-presidentziala da Errusia; presidentea daestatuburua, eta lehen ministroagobernuburua.Errusiako Biltzar Federala (errusieraz:Федера́льное Собра́ние, translit.:Federalnoye Sobraniye) izeneko parlamentua da organo legegilea; bi ganbera ditu:Estatu-Duma (450 kide) eta Federazio Kontseilua (166 kide).
Munduko herrialderik handiena izanik, Errusiak hainbat banaketa administratibo mota ezberdin ditu bere baitan. Alde batetik subjektuak (errusieraz: субъе́кт(ы),subjekt(i)) daude. Horiek 90 dira guztira eta bakoitzak 2 ordezkari ditu Federazio Kontseiluan.
Subjektu horiek guztiakbarruti federaletan (errusieraz: федера́льные округа́, sing. федера́льный о́круг; transliterazioa:federalnie okruga, sing. –federalni okrug) biltzen dira, 8 guztira. Haietako bakoitzak bere presidentea du, Errusiako presidenteak zuzenean izendatua. Horrezaz gain, afer ekonomikoetarako eskualde ekonomikoak daude. Era berean, herriguneak barruti etaselsovetetan bil daitezke.
SESBren ondorengo gisa, Errusiako Federazioak beto eskubidea duNBEko Segurtasun batzordean. Errusiako estatu berriak bi helburu nagusi ditu: batetik, potentzia handiaren estatutua nazioartean gorde eta, bestetik,gertuko atzerritarren herrian (hau da, antzinako sobietar espazioan) bere interesak zaindu. Nazioarteko erakunde handietan dago Errusia, eta ez du eten armak murrizteko plangintza. Harreman geopolitikoak ere gorde ditu, etaEstatu Batuen kontrakoa da mundu politikako puntu askotan.NATO ekialderantz zabaltzeak ekarri ditu tentsio handienak gerra hotzeko bi arerio ohien artera. Oso kontra egon ondoren, Errusiak onartu zuen Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika NATOri lotzea, eta 1994an «bakerako lankidetza» hitzarmen bat izenpetu zuen Atlantikoko Organizazioarekin. 1999ko udaberrikoKosovoko krisiak (NATOkJugoslavian egindako aireko erasoek biziagotua) argi azaldu zuen Errusiaren ahultzea nazioarteko mailan. HasieranSlobodan Miloševićen politikaren aurkako esku hartze militarraren guztiz kontrako agertu zen, baina gero, funtsean, onartu egin zituen NATOk erasoak gelditzeko jarri zituen baldintzak. Gatazkak iraun zuen hiru hilabeteetan, Errusia sarritan ahalegindu zen Miloševićen negoziazioak egiten, hein batean aliatuek bultzatuta, haiek ez baitzituzten negoziazioak baztertu nahi. Errusiaren eta Aliatuen lankidetza argia izan zen gatazka bukarazi zuen arautegian: bake plangintza, Miloševićek baldintzarik gabe onartua, Zazpi Handien taldeak eta Errusiak prestatua zen; Kosovoko bakea zaintzeko ipini zen gudaroste nazio-anitzean (KFOR), baziren errusiar osteak.
Arazo larriak ditu FederazioakMoldavian (Trandsniestria, non Sobiet Batasun ohiaren armadak esku hartu baitzuen errusiar hizkuntzazko gehiengoaren alde), eta Ukrainan (Krimearen estatutua eta Itsaso Beltzeko itsas ontzidia dela-eta). Estatu Burujabeen Batasunak, beraz, ez du pisu handirik eskualdeko erakunde gisa; aldiz, hitzarmenak bitarikoak edo askotarikoak dira, halaKazakhstan,Kirgizistan, etaBielorrusiarekin Errusiak 1996an izenpetu zuen hitzarmen laukoitza. Ildo beretik, 1996an errusiar-bielorrusiar «elkargo» bat sortu zen, hurrengo urtean «batasun hitzarmen» bat izenpetu zuten bi herrialdeek, eta 1998an bi estatuak etorkizunean bat egiteko akordio bat. Era berean, Ukrainarekiko gatazka, 1995ean oso larria izan zena, 1997an izenpetu zen adiskidetasun hitzarmen baten bidez konpondu bide da.Txetxenia errepublikan esku-hartze errepresibo nabarmena izan du 1990eko hamarkadatik, bertako independentzia-asmoen aurka. Nazioarteko giza eskubideen aldeko erakundeen protestak izan dira Errusiako gobernuak eta armadak izan duten jokabidea salatzeko.
Errusiak 144.498.215 biztanle baino gehiago zituen 2017 hasieran, 146.839.000Krimea etaSebastopol barne[4].Dentsitatea txikia da, 9 biztanle kilometro koadroko, baina eskualdeen araberako aldeak oso handiak dira: Europako Errusian bizi dira (lurralde osoaren laurden batean) biztanleen % 80 inguru. Asiako Errusian,Transiberiar Trenbidearen inguruan bizi da jendea, eta oso dentsitate txikia dago hortik landa.
1991n izan zuen Errusiak populaziorik handiena: 148.689.000 biztanle. Ordutik aurrera, biztanle kopuruak beherakada izugarria izan zuen (emankortasun tasa,1999an, 1,3 haur emakumeko zen). Beherakada horren arrazoiak hauek dira: bizitza maila jaistea,alkoholismoarekin etasuizidioarekin zerikusia duten heriotzak ugaritzea, difteria eta tuberkulosia eta antzeko izurriak zabaltzea, haurren heriotza tasa igotzea (23 heriotza 1.000 jaioberri biziko, 1999an). Egoera politikoak eta ekonomikoak ez zuen hazkunde demografikoa bultzatzen baina, horrezaz gainera, beste zenbait faktore ere hartu behar dira kontuan:Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desoreka; haurdun ez gelditzeko sistema gisa abortua erabiltzeak antzutasun kasuak gehitu zituen; haurren hilkortasuna zuzenean zegoen lotua ospitaleen egoera txarrari, eta jaioberrien elikadura eskasari. Sobietar Batasunaren garaian langabeziarik ez bazegoen ere, ekonomiaren aldaketaren ondorio zuzena langabezia haztea izan zen, eta1998an % 11ra iritsi zen. Zenbait lantegiren hondamenak eta ekonomia aparatu osoarenak, oro har, oso egoera larrian utzi zuen biztanleen zati handi bat.
Biztanleriaren hazkunde-tasa Errusiako subjektu federaletan 2015ean
Migrazioek orekatu zuten, hein batean, biztanleriaren beherakada. Sobietar Batasuneko antzinako errepubliketan zeuden errusiarren itzulerak (1960ko hamarkadan hasi zen), eta Sobietar Batasunaren desagertzeak areagotu egin zuen biztanleen mugimendua: errepublika askotan diskriminazio latza pairatzen zuten errusiarrek, eta alde egiten zuten. Migrazioaren balantza, hortaz, oso positiboa zen: urteen arabera, 100.000 eta 600.000 lagun bitartekoa (erdiak ez errusiarrak). 2016an, biztanleriaren hazkunde-tasa % -0,06 izan zen
Biztanleen % 74 bizi da hiriguneetan (2015)[9]. Izan ere,1950eko hamarkadaz gero da Errusian hirietako biztanleria landa aldekoa baino ugariagoa. Herri urrunegiak edo biztanle gutxikoak ezabatzeko politika bultzatu zen, modu kaotikoan, komunismoaren garaian, eta politika hori bazterrera utzi zenLeonid Brezhneven garaian. Aldiz,datxa kopuruak (landa aldeko etxeak) oso gora egin zuen 1980tik aurrera. Hirietako biztanleria asko hazi zen XX. mendean. Hiri gehienak sobietarren garaian sortu ziren; hiri handienen garapenari eman zitzaien garrantziak, errentagarriagoak eta arrazionalagoak zirelakoan, lurraldearen desoreka ekarri zuen. Hala, sobietar erregimenaren zentralizazio ezin zorrotzagoa izan zen desoreka horren sorburua. Azpiegiturak eskasak dira ordea, eta are eskasagoak sobietarrek hutsetik sortu zituzten hiri txikiagoetan (100.000 biztanletik behera).
Errusiar etniakoen ehunekoa Errusiako subjektu federaletan 2010ean >%80 %70—79 %50—69 %20—49 <%201991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa.[27]
Biztanleen ugaritasun etnikoa oso handia da: ia 200 talde etniko, 2010eko erroldaren arabera. Errusiarrak dira talde handiena (% 77,7);tatariarrak % 3,7 dira,ukrainarrak % 1,4,baxkirrak % 1,1,txuvaxak % 1 etatxetxenak % 1[9]. Errusiar ez direnen ia % 65k beren nazio lurraldea dute, errepublika edo eskualde autonomoa, eta, hortaz, lurralde propiorik gabeko etniek baino hobeto gorde dituzte kultura eta hizkuntza berezitasunak. Hiri gehienak etnia-anitzak dira, baina errusiarrek agintzen dute denetan, herri eta herrixketan ez bezala.
SESB desagertu zenetik,merkatu-ekonomia modernoa antolatzen saiatu zen Errusia.Barne produktu gordinak behera egin zuen nabarmen (-% 5, 1998an), nahiz etabaliabide natural asko duen, eta biztanleen heziketa maila garaia izan. Izan ere, errusiar ekonomiak arazo larriak zituen:finantza eta lege sistema atzeratua, egitura militar-industrialaren berriztatzea oso motela, eta aurrekontu defizita handia, besteak beste, gobernuak ez baitziren gai zergak biltzeko. Orobat oztopatu zuten Errusia merkatu ekonomian sartzea soldaten ordainketa atzerapenak, truke ekonomiak eta ustelkeriak. Biztanleriaren beherakada handiak areagotzen zuen ekonomia arazoen larritasuna.
1997. urtearen amaieran, Errusiak zenbait aurrerakuntza lortu zuen:inflazioa kontrolatu zen,errubloa egonkortu zen eta pribatizazio programa baten bidez milaka eta milaka enpresa esku pribatuetara igaro zen. Baina 1998an, Asiako finantza krisiaren ondorioz, lehenbizipetrolio esportazioak jaitsi ziren eta, ondoren, atzerriko inbertsioek alde egin zuten. Eta are gehiago larritu zen egoera 1998an gobernuak ezin geldiarazi izan zuenean errubloaren jaitsiera, eta ordaindu gabe utzi zituenean 40 mila milioi dolarreko errublo obligazio. Baina, petrolioaren prezioen gorakadari esker, Errusiako ekonomiak etengabeko hazkuntza izan zuen 1998–2008 bitartean (% 7 urteko, batez beste)[9], etaBPGak2007an erdietsi zuen1990eko maila. 2014tik aurrera, petrolioaren merkatzea eta, Ukrainako gerra zela-eta,Nazioarteak ezarritako zigor ekonomikoek kalte egin zioten Errusiako ekonomiari: errubloa erori, inflazioa handitu, eta herrialdea atzeraldian sartu zen (-% 3,72015ean, -% 0,82016an)[52][9].
Errusiako nekazaritza lurrek 1.237.294 kilometro koadroko eremua hartzen dute[53].1999-2009 bitartean sektorea etengabe hazi zen, eta munduko hirugarrenlabore esportatzaile bilakatu zen herrialdea,Europar Batasuna etaAEBren ondotik[54]. Haragi ekoizpena ere handitu zen: 1999an 6.813.000 tona produzitu ziren, eta 2008an 9.331.000 tona[55]. 2010eko hamarkadaren erdialdean,BPGaren % 4,7 ekartzen zuen, eta biztanle aktiboen % 9,4 enplegatzen zuen[9].
Errusia superbotereetako bat da energiaren arloan. Mundukogas natural-erreserba handienak dauzka, bigarrenharrikatz-erreserba handienak eta zortzigarrenpetrolio-erreserba handienak[9]. Munduko petrolio ekoizle handiena da, eta bigarren gas natural ekoizlea.Argindarrari dagokionez, munduko bosgarren ekoizlea da (2014)[9] eta,hidroelektrizitateari esker, bosgarren postuan dagoenergia berriztagarriaren produkzioan[56]. Azkenik,zentral nuklearretan ekoizten da argindarraren % 10,1 (2012)[9].
Garraioenazpiegituraren egoera oso larria da gaur Errusiako Federazioan. Alde batetik, Sobiet Batasuna desagertu delarik espazio koherente baten moduan antolatua zegoen hura, mugen ugalketarekin, izugarrizko kontraesanak eta arazoak sortu dira. Bestalde, garraioenpribatizazioak oso ondorio kaltegarriak izan ditu, egin beharreko inbertsioen zenbatekoa oso handia baita. Sektore horren ahultasuna nolanahi ere ez da berria, nahiz eta ahalegin handiak egin diren aspalditik, burdinbideetan bereziki. Hornikuntzak zaharkituak egoteak kinka larrian jarri du funtsezko sektore errusiar hori.
Hizkuntza hegemoniko eta ofizialaerrusiera bada ere, hizkuntza aniztasuna dago Errusiako Federazioan. Berrogeita hamar hizkuntza baino gehiago zerrendatzen diraerrusierazko Wikipedian.[57]
Horrahizkuntza ofizialen zerrenda[57], hainbat eskualde eta estatutanofizialak diren hizkuntzen zerrenda (kontuz, hizkuntza horien izenak, urdinez ez badaude, ez daude oraindik euskaraz etaingelesez ematen ditugu hemen):
Antzinako garaian, mendebaldeko tradiziotik urruti ibili zen Errusiako literatura. Lehenagotik ahozko tradizio handia bazegoen ere, literatura idatziaXI. mendean hasi zela esan daiteke,Bizantziok herri eslaviarrak kristautasunera bildu zituelarik. Literatura erlijiozkoa eta historikoa egin zen garai hartan.XVIII. mendean hasi zen garai modernoa,Petri Handiak Errusia mendebaldera begira jarri zuenean. Frantziako eragina sumatzen da idatzietan, eta antzerkiaren sorrera garai hartakoa da.XIX. mendea da urrezko aroa Errusian.
Literatura modernoaren sortzaileaAleksandr Puxkin (1799-1837) izan zen.Erromantizismoak eraginda eta poesia idatziz hasi bazen ere, berehala pasa zen hitz lauzko jardunera, eta mendean zehar nagusi izango zen errealismora. XIX. mendean mugimendurik garrantzitsuena eleberrigileena izan zen, bai Errusian bertan, bai kanpoan izan zuen eraginarengatik. Eleberrigile nagusiakNikolai Gogol,Fedor Dostoievski,Ivan Turgenev etaLev Tolstoi izan ziren. Pertsonaien ikerketa psikologiko sakona, kezka etikoak eta gizartearen azterketa, batez ere herri xehearena, erabiltzen dituzte beren lanetan. Idazle gehienek idatzi zituzten kontakizun laburrak, baina lan horretan goren mailaAnton Txekhovek (1860-1904) lortu zuen, eta antzerkigintzan ere bera nagusitu zen.XX. mendearen hasieran,1917ko Iraultzaren iragarpenak ikusten dira zenbait eleberrigilerengan, hala nolaMaksim Gorkirengan (1868-1936), eta poesian,abangoardismoarekin oso lotuta,futuristak izan ziren nagusi, eta haien arteanVladimir Maiakovski (1883-1930).
Errusiako artea, berez,X. mendean hasi zenVladimir I.a kristau egin zenetik aurrera. Aurretik buztinezko eta metalezko lanak agertu dira, urrezko eta kobrezkoak, bertako herri nomadenak,eszitiarrenak adibidez. X. mendetik aurrera, Errusiako artea kristautu egin zen etaBizantzioko eragina jaso zuen. XVIII. mendean, itzulikatze handia gertatu zen Errusian, Europako mendebaldeko moldeak onartu ziren eta arte profanoa nagusitu zen erabat, errealismoaren ildotik.
Arkitektura-monumenturik zaharrenakKieven daude, hiri hori baita kristautasunaren habia Errusian. Bizantzioko artearen eragina agertzen dute, kupulen erabileran eta materialen aberastasunean. Garai hartakoa daSanta Sofia katedrala Kieven bertan (1017–1037).Tatariarren inbasioak arte modu horren bilakaera moztu zuen1240an, eta Bizantzioko eraginetik askatu zen. Teilatuak piramide eran eraikitzen hasi ziren, zurezko eraikuntzetan bezala, elurraren pisuak honda ez zitzan. Alemaniako arteak ere izan zuen eraginik arte berri horretan.
XVII. mendera arte, Errusiako pintura osoa erlijiosoa izan zen, eta langintza nagusiaikono egitea izan zen. Lehen margolaritza lanakmosaikoak ziren,XII. mendekoak. Gero lehen horma-irudiak agertu ziren Kieven etaVladimirren, baina unerik garaienaXIV. mendean izan zen Moskun etaNovgoroden.Andrei Rubliov (1360–1430),Azken Epaiaren horma-irudia margotu zuen Vladimirko Ama Birjina Lokartuaren elizan. Berak eman zion ikonoari indar berria, eta bereHirutasun Santuaren ikonoa margolan nagusitzat hartua izan da.XVI. mendean, Stroganoven eskolak jarraitu zuen lan horrekin eta arte aristokratikoago bat lortu zuen, finagoa. Joera horri,1551n, beste bat kontrajarri zitzaion, tradizionalagoa, Ehun Kapituluren Kontzilioak eraginda. Haien arabera, antzinako irudiak zehazki jaso behar ziren, eta gai berriak sortu ziren (Apokalipsia,Ama Birjinaren koroatzea).XVII. mendeko eklektizismoak behera beharra iragarri zuen. Hala ere, margolari garrantzitsu batzuk izan ziren,Simon Uxakov esaterako.
XVIII. mendean tradizioarekiko etena izan zen, eta arteak mendebaldeko estilora jo zuen, Arte Ederretako Akademia sortu zenean. Margolari frantsesak jarri ziren irakasle. Erretratua izan zen haien lanik gailenena (Dmitri Levitski,Vladimir Borovikovski etaFiodor Alekseiev).XIX. mendean errealismo aldera jo zen, eta pintura sozialaren lehen markak ikusten hasi ziren. Ideia horri, ordea, arte hutsezko mugimendu bat kontrajarri zitzaion,Mir Iskusstva (1899, Мир искусства «Artearen mundua») aldizkariaren eskutik. Aldizkari horretan aritu zirenAlexandre Benois etaSergei Diagilev, eslaviarzaletasunaren lekuan ideal kosmopolita bat jarri zutenak. Beste margolari aipagarri batzuk izan zirenMikhail Vrubel,Valentin Serov etaIsaac Levitan.XX. mendearen hasieran Errusiako pintura abangoardiako margolariz betea agertzen da. Hor zeudenKazimir Malevitx,Mikhail Larionov etaNatalia Gontxarova.
Katusha etaTinkoff taldeak errusiarrak dira. Maila apalago batean, Gazprom-RusVelo eta Lokosphinx txirrindularitza taldeak daude. Azkenengo honek, Europan lasterka egiten du.Iñaki Barrenetxea bilbotarrak, talde honekin lasterka egin zuen1998ko Getxoko Zirkuitua.