Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errublo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusiar errublo modernoa.
500 Bielorrusiar errublo balio duen billetea.

Artikulu hau dibisa izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errublo».

Errubloa (errusieraz:рубль)Errusia,Bielorrusia etaTransnistria ko monetaren izena da. Historian zehar,Moskuko Dukerri Handian,Errusiar Inperioan,Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan (1917-1922),Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean (1923-1992),Letonian, (1992-1993) etaTadjikistanen (1995-2000)erabili izan da errubloa.

Egun, izen hau daramaten legezko hiru moneta daude:Errusiar errubloa,Bielorrusiar errubloa etaTransinistriar errubloa.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errublo izena, Novgorod hirian aurkitutako izkribu batean azaltzen da lehendabizikoz, XIII. mendean. Izkribua,urkiaren enbor-azal bat da zehazki, 1281 eta 1299 urte bitartekoa.

XV. mendean errubloa moneta unitate bilakatu zen. Errublo baten balio ehundengaren parekoa zen.

Moneta unitateaknovgorodki etamoskovki ziren, eta ondoren,kopek etadengak. XVI. mendean errublo batek 100 kopek, edota 200 dengaren balioa zuen.

1704an, moneta sistema hamartarra erabiltzen zuen lehendabiziko herrialdea izan zen Errusia.Zilarrezko errubloak kobrezko 100 kopek-en balio bera zuen.

Inperio errusiarreko errubloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Honakoak ziren XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean, Errusiako inperioan erabiltzen ziren errubloak:

BalioaAurrealdeaAtzealdeaBalioaAurrealdeaAtzealdea
1
3
5
10
25
100

Sobietar errubloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
100 sobietar errublo. 1961.

1923 eta 1991ko abenduaren 26ra bitartean,sobietar errubloa izan zenSobietar Batasuneko moneta ofiziala. 1947ra arte, txervonets izeneko moneta ere erabiltzen zen. 1991 eta 1995 urte bitartean, errepublika sobietar izandako herrialdeek errublo sobietarra erabiltzeari utzi zioten. Herrialde bakoitzak bere moneta propioa sortu zuen.

Errublo berriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errublo sobietarraren desagerpenaren ostean, hainbat herrialdek (euren artean onartu gabeko herrialde bat) “errublo” izena aintza hartu zuten euren moneta izendatzeko:

Transnistriako errublo bat.

2014koabenduaren 1an, errubloa hondoratzen ari zenpetrolioaren prezio beherakadagatik[1].Abenduaren 16an, errubloak beherakada handia jasan zuen euroa eta dolarrarekikoMoskuko burtsan; eta ondorioz, euro bakoitzak 100 errublo balio izatera igaro zen[2].Abenduaren 17an,EBZren truke tasa ofizialean %10 indartu zen errubloa, eta 82,17 euroan trukatu zen[3].

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Errubloa amiltzen ari da, petrolioaren prezio beherakadak bultzatua»,Berria, 2014-12-02
  2. «Errubloak beherakada handia izan du euroa eta dolarrarekiko»,Berria, 2014-12-16
  3. «%10»,Berria, 2014-12-18

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errublo&oldid=9670936"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp