Antzinako erromatarren izenek arau batzuk jarraitu zituzten, eta pertsonaren estatusaren arabera alda zitezkeen. Gizonezko hiritarrek, emakumezko hiritarrek, libre ez hiritarrek eta esklaboek izendapen sistema ezberdinak erabili zituzten. Horietan, ezagunenaTria nomina delakoa da. Zenbait mendetan,erromatarrek eta Italiako beste herri batzuek nomenklatura-sistema bat erabili zuten, Europako etaMediterraneo Itsasoko beste kultura batzuek erabiltzen zuten ez bezalakoa, hots, izen pertsonalen eta familiarren konbinazioa.Tria nomina deitu ohi zaion izen forma horri,praenomen,nomen etacognomen konbinazioa ena. Izatezko erromatar izenaren oinarrizko elementutzat hartu izan direnak, garapen prozesu jarraitu baten ondorioa dira, beti erabili izan ez zen arren, K.a. VII. mendetik K.a. VII. mendearen amaiera arte aurki genezake. Sistema horren zati gisa garatu ziren izenak zibilizazio erromatarraren ezaugarri definitzaile bihurtu ziren, eta nahiz eta sistema beraErdi Aro Goiztiarrean desagertu zen, eragin handia izan zuen europar deitura praktiketan. Gainera, erromatar izen askok iraun egiten dute hizkuntza modernoetan: Pablo, Mark, Jullien, Mattin, Livia...
Hala eta guztiz ere, Mendebaldeko Historiografian eta Filologian,Tria nominaren hurrenkera, erromatar izen perfektuaren sistema gisa ikusi izan bada ere, kontuan izan behar dugu, batetik, Erromako historia osoaren zati batean besterik ez zela ohikoa izan, eta gizartearen zati batek besterik ezin izan zuela erabili[1] . Gaur egun, horren ezaguna izatearen arrazoia da, aurkitu diren inskripzio gehienak, eta iritsi zaizkigun idazle klasikoetan, sistema hori erabili izan zen mendeetakoak direla, bai eta Inperioaren garai ezagunena, etaprosopografiak gehien landu dituen urteak: Errepublika amaiera eta Goi Inperio garaiak hain zuzen.
Izen pertsonal etaabizen erregularrak erabiltzea izan zen erromatarraren ezaugarria. Europa osoan eta Mediterraneo osoan, antzinako beste zibilizazio batzuek gizabanakoak bereizi zituzten, izen pertsonal bakarrak erabiliz, gehienetan bi osagaiez osatua. Bi elementu edo "gai" izanik, izen horiek ehunka edo milaka konbinazio posible egin zituzten. Baina nomenklatura-sistema nabarmen desberdina sortu zen Italian, izen pertsonala herentziazko abizen batekin lotuta baitzegoen. Denborarekin, sistema hori hedatu egin zen izen eta izendapen gehigarriak sartzeko[1][2].
Izen horietatik, garrantzitsuenanomen gentiliciumaizan zen, edo, besterik gabe, nomen, pertsona batgen (familia zabala) jakin bateko kide gisa identifikatzen zuen abizen hereditarioa. Horren aurretikpraenomen edo "aurre izena" izaten zuen, familia bateko kideak bereizteko balio izan zuen izen pertsonala, hain zuzen. Adibidez,Publius Lemonius izeneko erromatar batekPublius,Lucius etaGaius Lemonius izeneko seme-alabak izan zitzakeen. Hor, Lemonius da nomena, eta familiako pertsona bakoitzaLemonia gens horretako kide gisa identifikatzen du;Publius,Lucius etaGaiuspraenomina dira haien artean bereizteko erabiltzen zuten[2].
Hasierako bi izenez osatutako izenaren jatorria historiaurrean galtzen da, baina badirudiLazion etaEtrurian gutxienez K.a. 650an ezarri zela[1]. Idatziz, nomenari, eskuarki,filiazio bat gehitzen zitzaion, hau da, pertsona horren aitaren izen pertsonala adierazten zen, eta batzuetan amaren edo beste aurrekari batenizena.Errepublika Erromatarraren amaieran, herritarren hauteskunde-tribu baten izena ere erabiltzen hasi ziren. Azkenik, elementu horien ondoren abizen gehigarriak edocognomina ager zitezkeen, pertsonalak edo jaraunspenezkoak, edo bien konbinazioa[2].
Adibidea: Lucius Pompeius Quirina tribu Fauentinus.
Luciuspraenomen-a da,Pompeius nomen-a,Quirina tribu, bere hauteskunde tribuaren izena, beti pluralean, eta Fauentiuscognomen-a da. Kasu horretan ez da filiazioa adierazi, hau da, noren semea den. Horrela izan balitz genitiboan (Noren forma) idatzitako izen baten atzetikfilius hitza (edo horren laburdura denf letra edofil) agertuko litzateke.
Errepublikaren garaian,praenomena etanomena ziren izenaren funtsezko elementuak;cognomena Errepublikaren hasieran agertu zen lehen aldiz aristokraten artean, bainaplebeioek ez zuten maiz erabili, erromatar herriaren gehiengoa osatzen zutenak, hain zuzen, K.a. II. mendera arte. Orduan ere, herritar erromatar guztiek ez zutencognominarik, eta Errepublikaren amaierara artecognomena izen ofiziala baino zerbait gutxiagotzat zuten. Aldiz, garai inperialetancognomenak izen erromatarraren elementu bereizgarri nagusi bihurtu ziren, etapraenomena inoiz guztiz desagertu ez zen arren, bigarren mendetik aurrera izen erromatarraren funtsezko elementuaknomena etacognomena izan ziren[1].
Emakumearentzako izendapen-konbentzioak aldatu egiten ziren. Hasieran, emakume erromatarrek gizonen nomenklatura binominala partekatu zuten; baina denborarekinpraenomen delakoa ez zen hain baliagarria izan elementu bereizle gisa, eta emakumeenpraenomena pixkanaka baztertu egin zen, edo izen informalaren bidez ordeztu. Errepublikaren amaieran, emakume erromatar gehienek ez zuten edo ez zuten erabiltzenpraenomenik. Emakume gehienei berenomenagatik edonomena etacognomenaren konbinazioagatik ezagutu zitzaien.Praenomena beharrezkoa zenean familiak eman ziezaiokeen alaba jaioberriari, eta gizonenpraenome-ekin gertatu bezala, inperio garaian erabiltzen jarraitu zen, bainacognomen pertsonalaren ugaritzeak, azkenean, zaharkituta utzi zituen emakumeenpraenomenak[2][1].
Inperioaren garaian, aristokrazia erromatarreko kideek hainbat eskema erabili zituztennomena etacognomena "irabazteko" edo oinordetzan hartzeko, bai haien maila adierazteko, bai eta haien familia- eta gizarte-loturak adierazteko. Erromatar batzuk izen alternatiboen bidez edosigniaren bidez ezagutuak izan ziren, baina iturri epigrafikoen faltagatik, erromatar gehienen nomenklatura osoa, aristokraziaren artean ere, nekez erregistratu da
Hala, nahiz eta Erromako historian zehar hiru osagaiez konposaturiko izenak ("Tria nomina" delakoa) beti existitu ziren, hiritar gehienek hiru izen izan zituzten aldia nahiko laburra izan zen[1].
Hainbat arrazoirengatik, erromatar nomenklaturaren sistema gainbehera etorri zen mendebaldeko autoritate inperialaren kolapsoaren ondorengo mendeetan.Praenomen delakoa urria izatera iritsi zen IV. mendean idatzitako iturrietan, eta V. menderako antzinako aristokrazia erromatarraren elementu kontserbadoreenek bakarrik atxiki zuten. VI. mendean zehar, erakunde erromatarrak eta gizarte-egiturak pixkanaka erori ahala,nomena etacognomena bereizteko beharra ere desagertu egin zen. VII. mendearen amaieran, Italiako eta Mendebaldeko Europako herritarrak izen bakarretara itzuli ziren. Bainatria nominaren parte gisa sortu ziren izen asko erabilera horretara egokitu ziren, eta garai modernoetan iraun zuten[2][1].
Antzinako erromatarren izenek arau batzuk jarraitu zituzten, eta pertsonaren estatusaren araberakoa alda zitekeen. Gizonezko hiritarrek, emakumezko hiritarrek, libre ez hiritarrek eta esklaboek izendapen sistema ezberdinak erabili zituzten. Horietan, ezagunenaTria nomina delakoa da.
Beste kultura batzuetan bezala, Italiako lehen herriek izen bakarra erabili zuten ziurrenik, geropraenomen bihurtuko zutena[2].Marcus Terentius Varrok idatzi zuen lehen italiarrek izen sinpleak erabiltzen zituztela. Mota horretako izenak ohorezkoak edo handinahikeriaz jarrita, jainkoen, berezitasun fisikoen edo jaiotzaren inguruabarren aipu egiteko goitizen modukoak izan zitekeen[3][2]. Hasierako aldi hartan, izen pertsonalen kopuruak nahiko zabala izango zen, baina izen gehigarriak garatu ahala, kopuru hori murriztu egin zen, oro har[2]. Errepublikaren hasieran, hiru dozena bat latindarpraenomina latino erabiltzen ziren; horietako batzuk arraroak ziren jada; patrizioek hemezortzi inguru erabiltzen zituzten[4]. Dozena batpraenomina baino ez zen egon Inperioan, nahiz eta familia aristokratikoek, batzuetan, aurrekopraenomina berpiztu zituzten, edo beste batzukcognominean sartu[2].
Latinez, familia izen gehienak adjektibo atzizki bat gehituz osatu ziren, gehienetan-ius, hitz edo izen baten zurtoinari. Sarritan, horrek lotura-elementu bat eskatzen zuen, hala nola -e-, -id-, -il-, edo -on-. Izen arrunt asko ugazaben gisa sortu ziren; adibidez,Marcius izenapraenomen Marcusetik eratorria zen, eta hasieran Marci filius esan nahi zuen, "Marcus-en semea".Sextius,Publilius etaLucilius praenomina Sextus, Publius eta Luciusetik sortu ziren. Horrek frogatzen du ezen, ondorengo Europako abizenek bezala, izendapenik goiztiarrenak ez zirela nahitaez herentziazkoak, baizik eta nahierara hartu eta baztertu zitezkeela eta belaunaldi batetik bestera aldatu.[2]Patronimiko horiek sortu ziren praktikak ere filiazioa ekarri zuen, eta ondorengo garaietan,nomenak finkatu ostean,nomenenaren atzetik erabili ziren ia beti. Beste nomina batzuk geroagocognomina gisa hartu ziren izenetatik eratorri ziren, hala nola Plancius dePlancus edoFlavius Flavusetik; edo leku izenetatik, hala nolaNorbanus herritk(Lazioko herri bat), Norbanus[2].
Azkenean,praenomen etanomena Italia osoan zabaldu ziren. Hizkuntza eta eskualde desberdinetakonomenak dira askotan ezaugarri bereizgarriak; latinezkonomenak -ius, -us, -aius, -eius, -eus edo -aeus-en amaitzen ziren;Oskoen artean (Italia hegoaldeko herri indoeuropar bat) izenak, berriz,-is edo-iis bukaera izan zuten maiz;Umbrian, -as,-anas, -enas,-inas, eta -arna, -erna,-enna. Oskoen eta Umbriako aldaerak, euren jatorrizko hizkuntzak eraginda, inskripzioetan agertzen dira, literatura erromatarrean, izen horiek latinizatuta egoten baitira maiz[4].
Pertsona askok abizen gehigarri bat edocognomena gehitu zuten, familia handiagoetako adar ezberdinen artean bereizten laguntzeko. Hasieran izen pertsonalak besterik ez ziren, pertsona baten ezaugarri fisikoetatik, ezaugarri pertsonaletatik, okupaziotik, jatorrizko lekutik edo pertsona bat elkartuta zegoen objektu batetik erator zitezkeenak.Cognomen batzuk pertsona bat familia batetik bestera adoptatzearen ondorioz sortu ziren, edo atzerriko izenetatik eratorri ziren, gizon aske batekpraenomen erromatar bat etanomen bat jasotzen zuenean bezala. Beste batzuek pertsona bati lotutako gertaera garrantzitsuak ospatzeko sortu ziren. Horrelakoak dira adibidez: gizon batek irabazitako borroka baten izenacognomen gisa hartzen zuenean; Aulus Postumius Albus Regillensisek, Regillus lakuaren guduan parte hartu zuen kontsula eta diktadorea izan zen eta Regilllus cognomena hartu zuen guda hartan irabazi ondoren. Irabazitako hiri baten izenetik eratorrita izan zitekeen: Gnaeus Marcius Coriolanus,volskoen Corioli hiria hartu zuen. Balizko gertaera miragarri baten ondoren erecognomen bat eman zitzaien norbanako batzuei, hori gertatu zitzaion Marcus Valerius Corvus-i (edo Corvinus-i),corvus, belea da, eta elezaharrak zioen bele batek bizia salbatu ziola Corvusi. Gramatikari berantiarrekcognomen batzukagnomina gisa bereizi zituzten[2].
Nahiz eta hasieran izen pertsonala izan, sarritan hereditario bihurtu ziren, batez ere familia handietan,stirpe izeneko adar desberdinak identifikatzeko balio izan baitzuten. Erromatar batzuekcognomen bat baino gehiago izan zuten, eta familia aristokratikoetan ez zen harritzekoa gizabanakoek hiru izatea; horietako batzuk jaraunsleak eta beste batzuk pertsonalak izan zitekeen. Abizen horiek, hasieran, familia patrizioenak ziren, baina, denborarekin, plebeioek ere hartu zituzten. Hala ere, zenbaitgensplebeiar nabarmendu, hala nolaAntonii-tarrak (Marko Antonioren familia) etaMarii-tarrak (Gaio Marioren familia), ez ziren inoiz adar desberdinetan banatu, eta familia horietancognomena salbuespena izan zen[2].
Cognomena Errepublika garaiaren hasieratik ezagutzen da, baina izen informaltzat hartzen zen, eta K.a. II. mendea baino lehenagoko erregistro ofizial gehienetatik kanpo geratzen zen. Errepublikaren lehen mendeetako pertsonaiak oroitzeko idatzi ziren ondorengo inskripzioek ematen dituzte falta direncognomina haien berri. Aldi berean, eta inskripzio horiek garai berekoak ez direlako, haietan agertzen diren izenen benetakotasuna eztabaidagarria da. Inperioaren garaian, ordea,cognomen-ek garrantzi handia hartu zuten, eta aristokrazia erromatarrak bere gain hartutakocognomen kopurua esponentzialki biderkatu zen[2].
Izen aristokratikoen konplexutasunari batuta, batzuetan, aitaren eta amaren arbasoen nomenklatura osoa konbinatzen zen, eta, ondorioz, pertsona batzuek bi izen oso edo gehiago zituztela zirudien. Izen bikoiztuak edo politikoki egokiek ez ziren izenak alde batera utz zitezkeen eta izenen hurrenkera alda zitekeen, eramaileari ospe handiena emango zioten izen-abizenak nabarmentzeko[1].
K.o. 212an,Karakalla enperadorea zela,Constitutio Antoniana indarrean jarri zen ondoren, erromatar hiritartasuna Erromatar Inperioan bizi diren gizon libre guztiei eman zitzaienean,praenomen etanomenak galdu egin zuten beren bereizgarritasua hein handi batean, herritar pribatu berri guztiekMarcus Aurelius izena partekatzen baitzuten.Praenomena, eta batzuetan,nomena, pixkanaka desagertu ziren erregsitro publikotik. V. mendean idatzi ziren inskripzioek oso gutxitan ematen dute herritar baten nomenklatura osoa[2][1].
Inperioaren azken mendeetan, nomenklatura tradizionala, batzuetan, izen alternatiboek ordezkatu zuten,signa izenekoek. VI. mendean, Mendebaldean agintaritza zentrala eraitsi zenean eta erakunde erromatarrak desagertu zirenean, nomenklatura erromatarraren forma konplexuak erabat utzi ziren, eta Italiako eta Mendebaldeko Europako herriak izen bakarretara itzuli ziren. Europako nomenklatura modernoa eredu erromatarretik aparte garatu zenErdi Aroan etaErrenazimentuan.
Praenomena benetakoizen pertsonala zen, haur baten gurasoek aukeratua, etadies lustricius, edo "purifikazio egunean", purifikazio erritu baten bidez ematen zitzaiona. Haurra jaio eta, neska b azen, zortzigarren egunean edo, mutila bazen, bederatzigarren egunean ospatzen zen. Normalean, familia bateko haur guztiek izango luketepraenomen desberdina. Nahiz eta ez zegoenpraenomen espezifikoaren erabilera murriztuko zuen legerik, gurasoen hautaketa ohituraren eta familia-tradizioaren arabera egite zen. Seme nagusiak aitarenpraenomen bera jaso ohi zuen, eta seme gazteenak aitaren anaienak edo beste arbaso maskulino batena. Horrela,praenomen berberak belaunaldi batetik bestera transmititzen ziren familia berean. Horrek familia baten jarraipena belaunaldiz belaunaldi nabarmentzeko balio izan zuen, eta aldi berean,praenomen multzo baten hautaketakgens bat besteengandik bereizteko balio izan zuen. Gens patrizioek, bereziki, aukeratzen zituztenpraenomen kopurua mugatzeko joera izan zuten, eta horrek euren gizarte-izaeraren esklusibotasuna indartzen zuen[5].
Jakina, salbuespen asko izan ziren praktika orokor horietan. Seme bat bere amaren ahaide baten omenez izenda zitekeen[6]. Pertsona batzuek hiruzpalaupraenomen erabili zituztenez, izen berriak ager zitekeen familia batek hiru edo lau seme baino gehiago zituenean. Gainera, familia patrizio zahar eta eragin handienetako batzuek ohiz kanpoko izenak aukeratzeko ohitura zuten; bereziki, Fabi-tarrak, Emili-tarrak, Furi-tarrak, Claudi-tarrak,Corneli-tarrak eta Valeri-tarrak familiek oso ohikoa ez zenpraenomina erabiltzen zuten patrizioen artean, edo erabilera orokorretik kanpo erori zen. Errepublikaren azken bi mendeetan, eta Inperio goiztiarraren azpian, modan zegoen familia aristokratikoentzatpraenomina zaharra berraktibatzea[2].
Errepublikaren hasieran hiru dozena bat latindarpraenomen erabiltzen ziren, baina hemezortzi bat baino ez ziren ohikoak. Kopuru hori pixkanaka jaitsi zen eta K.o. lehen mendearen bueltan, dozena bat ingurupraenomen besterik ez ziren erabiltzen, familia jakin batzuetan erabiltzen ziren beste bakan batzuekin batera[4].Praenomenen jatorria eta erabilera erromatarrentzako jakin-mina izan zen;DePraenominibus idazlenean,Probuokpraenomen zahar batzuk eta haien esanahiak azaltzen ditu[7].Praenomen gehienak modu jakin batean laburtu ziren, eta oso gutxitan idatzi ziren osorik[4][8], hori argi ikus daiteke gariko inskripzioetan.
Italiako Oscako, Umbriako eta Etruriako hizkuntzetan bestepraenomen batzuk erabili zituzten, eta horietako askok ere laburdura erregularrak zituzten. [hitzordua (Italiako herriek erabiltzen dituzten praenomina-zerrendak, ohiko laburdurekin batera,praenomen izenekoan daude.).
Gizon erromatar baten familiako kideak, bezero (clien) eta lagun hurbilek zirenpraenomena erabiltzen zuten hura izendatzeko, baina, zirkulu horretatik kanpo, beren izenengatik,cognomenengatik edopraenomen,nomen etacognomen edozein konbinazioarengatik dei zitekeen, nahikoa baitzen izen bereko beste gizon batzuetatik bereizteko[4]. Errepublikako literaturan, eta kasu formal guztietan,senatari bati deitzen zitzaionean, adibidez hitz egiteko, ohikoa zenpraenomen etanomenena erabiltzea; edo, hori ez bazen aski beregens bereko beste kide batzuengandik bereizteko,praenomena etacognomena erabil zitezkeen[2][4].
Inperioaren garaian,praenomen delakoa gero eta nahasgarriagoa bihurtu zen aristokraziaren praktikengatik. Enperadoreek, oro har,Imperator erabiltzen zuten eurenpraenomen gisa, eta, aldi berean, bere familiak emandakopraenomena ere bazuten; baina lehen enperadoreen artean, ohitura izan zen aurreko enperadoreak hurrengoa legalki adoptatzea, eta adoptatu berriak formalki izen berriak hartzen zituen. Julio-Klaudiar dinastiako zenbait kidek berepraenomen originala trukatu etacognomen bezala erabili zuten, edocognomen bat jaso zuten jaiotzeanpraenominenaren ordez. Enperadore batek esklabo talde handi bat emantzipatu zezakeen aldi berean, eta liberto guztiek automatikoki enperadorearenpraenomen eta nomena jasotzen zuten.
K.o. I. mendean hasi zen beste praktika arrunt bat: hainbat semeripraenomen bera ematea etacognomen desberdinak erabiliz bereiztea; bigarren menderako arau bihurtzen ari zen hori, salbuespenaren ordez. Beste praktika nahasgarri bat amaren arbasoen nomenklatura osoa oinarrizkotria nomina-ri gehitzea izan zen; beraz, gizon batek bipraenomen zituela eman zezakeen, bietako bat bere izenaren erdian agertzen zena[1].
Praktika horien eta beste batzuen pisupean,praenomen delakoa gizonen artean bereizteko baliagarritasuna gutxitzen jarraitu zuen, harik eta tradizioaren indarrak bakarrik eragotzi zuen erabat uztea. III. mendean zehar,praenomenak gero eta urriagoa bihurtu ziren erregistro idatzietan, eta IV. mendetik aurrera ohiz kanpo agertu zen. KarakallarenAntoniniar Konstituzioak hiritartasuna onartu zizkien gizon-emakume haien ondorengoekpraenomina erabiltzeari erabat utzi ziotela ematen du, eta mendebaldeko inperioaren amaieran, familia erromatar zaharrenek bakarrik jarraitu zuten erabiltzen[2][1].
Sakontzeko, irakurri: «nomen»
"Gentiliciumnomen", edo "gentile name",izenekoak herritar erromatar bat gens bateko kide gisa izendatzen zuen. Gens bat, "familia zabala" edo "klan" gisa itzul dezakegu. gens bateko kide guztiek "abizen" (nomen) bera zuten, eta arbaso komun bateko ondorengoak zirela aldarrikatzen zuten. Batez ere Errepublika primitiboan, gens-ek Estatuaren barruan funtzionatzen zuten azpi-estatuak ziren, beren erritu sakratuak betez eta lege pribatuak ezarriz, beren kideentzat lotesleak zirenak, baina ez komunitate osoarentzat[9].
Sakontzeko, irakurri: «cognomen»
Cognomena,tria nomina-ren hirugarren osagaia, izen pertsonal gehigarri gisa hasi zen. Ez zen Erromakoa bakarrik, baina Erroman loratu zirencognomak; Errepublikaren lehen urteetan, aristokrata erromatar batzuek hirucognomen zituzten, horietako batzuk herentziazkoak, eta beste batzuk pertsonalak[2].
Nomenak bezala,cognomen-ak edozein faktoretatik sor litezke: ezaugarri pertsonalak, ohiturak, lanbideak, jatorrizko lekuak, ekintza heroikoak, etab.Bazen Cognomina klase bat hein handi, Errepublika amaieran gutxi erabilitakoakpraenomen arkaikoetan zuen jatorria[10].Cognomen askok ohiz kanpoko bukaerak zituzten izen latindarra izateko, -a, -o, -io edo-io, eta haien esanahiak sarritan ilunak dira, baita antzinatean ere; horrek erakusten du nolacognomen asko ezizenetatik sortu ziren. Azken finean, latinezkonomen-etan ohikoa den-ius amaiera ez zen erabili K.a. IV. mendera arte erabili. Horrek erraztu egiten dunomenaren etacognomenaren arteko bereizketa, Mendebaldeko Inperioko azken mendeetara arte[1].
Nomenak ez bezala, aitarengandik semera aldatu gabe transmititu baitzen, cognomen-ak agertu eta ia nahi gabe desager zitekeen. Normalean, eramaten zituzten pertsonek ez zuten eurek aukeratu, irabazi egiten zuten edo besteek ematen zietan, eta horrexegatikcognomen gisa erabili ziren izen ez asko ez ziren oso desiragarriak. Ezbairik gabe,cognomen batzuk ironikoki erabili ziren, eta beste batzuk, berriz, neurri handi batean erabiltzen jarraitu zuten, haien jatorria edozein izanik ere, erabilgarriak zirelako norbanakoak eta familia handien adarrak bereizteko.Cognomen berriak asmatu eta modan jartzen ziren erromatar ezberdinetan[2]
Inperioaren garian,cognomen kopurua izugarri handitu zen. Etxe patriziar nobleenekcognomen bat baino gehiago behin bakarrik erabiltzen bazituzten ere, jatorri eta maila sozial guztietako erromatarrek hainbatcognomen eraman zitzaketen. III. menderako, hori arau bihurtu zen erromatar herritar libreen artean. IV. eta IV. mendeetako idazle batzukagnomina terminoa erabiltzen hasi zirencognomen ezberdinak bereizteko[4].
Errepublikaren garai gehienean,praenomen etanomenen forma binomialaren bidez bereizten ziren pertsonak. Bainapraenomek izen bereizgarri gisa zuen balioa galdu zuenez, cognomenek hartu zuten aurrekoen funtzioa, eta gizabanakoak identifikatzeko ohiko moduanomena etacognomena bilakatu ziren; funtsean, nomenklatura binomialaren forma bat beste batek ordeztu zuen, hainbat mendetan. Modu pertsonalean edo abizen jaraunsle gisa erabil zitekeenez,cognomenak indar handia hartu zuen Inperioaren garaian[1].
EnperadoreekImperator,Augustus etaCaesar izenak hartu zituzten titulutzat. Inperioaren lehen mendeetan, enperadore gehienak aurreko enperadoreak adoptatu zituzten aurreko enperadorearen izena bereganatzen zuten. Emaitza izan zen enperadore bakoitzak bazituela aurreko enperadorearekin zerikusi handiagoa zuten izen batzuk jaiotako izenekin baino; gainera,cognomen berriak gehitu zituzten borrokatzen eta etsaiak eta lur berriak konkistatzen zituztenean. Gainera, aurreko enperadoreekin lotzeko, haiekiko senditartasun lotura adierazten zuten eta bestalde, jainko batzuen oinordeko gisa aurkezten zuten bere burua. Inskripzio batzuetan, Enperadore batzuk izendatzeko, lerro batzuk behar ziren. Adibidez,Baleareetan dagoen Sant Climent herrian aurkitutako idazkun batean, honela dedikatzen zaio estatu bat Caracalla enperadoreari:
Imperatori Caesari Divi Severi Pii Filio Divi Marci Aurelii Nepoti Divi Antonini Pii Pronepoti Divi Hadriani Abnepoti Divi Traiani Parthici et Divi Nervae Adnepoti Marco Aurelio Antonino Pio Felici Augusto Particho Maximo Britanico Maximo
"Zesar Enperadore (den), Severo jainkotiarraren semea (den), Marco Antonio jainkotiarraren biloba (den), Antonino Pio jainkotiarraren birbiloba (den), Adriano jainkotiarraren hereniloba (den) (eta) Trajano Partiarra jainkotiarraren "semearen bilobaren biloba" den Marco Aurelio Antonino Nerva Pío Zoriontsua Augusto, Partiarra (Partiako konkistatzaile gorena) Maximoa, Britaniarra Maximo (Britiniako konkistatzaile gorena)-ri...[11]
ikusi:Zerrenda:Erromatar enperadoreak
Nahiz eta nomena Erromako nomenklaturan mendebaldeko inperioaren amaierara arte eskatzen zen elementua izan, izen bereizgarri gisa zuen baliagarritasuna murriztu egin zen inperio garaian zehar, zeren eta biztanleriaren zati gero eta handiagobatekFlavio edoAurelio bezalako abizenak (nomenak) baitzituen. Gogoratu behar da Flaviar dinastiak eta Caracalaren konstituzioak boto-eskubideak zituzten herritar berri ugari sortu zituela, eta hiritar berri horiek, hiritartasuna eman zien enperadorearen familia-izena hartu zutela euren familia-izentzat. Horren ondorioz, III. menderakocognomenak izen erromatarraren elementurik garrantzitsuena bihurtu ziren, eta, sarritan, norbanakoak bereizteko balio zuen bakarra. Geroagoko inperioan,cognomenen ugaritzea hain handia izan zen ezen ez zen indibiduo gehienen nomenklatura osoa erregistratzen, eta, kasu askotan, erregistroen bidez iritsi zaizkigun izen bakarrakcognomina dira[1].
Inperioaren azken mendeetancognomen-ak ugaritu egin zirenez, idazle batzuekagnomen gisa sailkatu zituztencognomen batzuk.
IV. mendeko Pseudo-Probo esaten zaion idazleak, adibidez, Eszipion Afrikarraren nomenklatura erabiltzen du adibide gisa, eta honela deskribatzen du:
Gizonen izen pertsonala lau motakoa dira,praenomen,nomen,cognomen etaagnomen: 'praenomen-a, adibidez, Publius du, nomenaCornelius, cognomen-aScipio eta agnomen-aAfricanus.
Klase horren barruan, bicognomen-mota nagusi bereiztu ziren:cognomen ex virtute, eta nomen batetik eratorritakocognomena,gens batetik bestera adoptatutako erromatarren filiazioa adierazteko erabiltzen zena. Izen horiek erromatarren historian zehar existitu ziren arren, garai berantiar hartan bakarrik bereizi ziren bestecognomen batzuetatik[4].
Egungo ikerketa lanetan, nahasmendua egon daitekecognomen etaagnomen terminoen artean, oinarrian berdinak baitira, eta iturri klasikoetan, berandu arte ez zenagnomen terminoa erabiltzen hasi, gorago aipatu den bezala.
Cognomen ex virtute motako "abizena" edo "goitizena", eramaileari esleitutako gertaera bertutetsu edo heroikoren baten ondorio zen. Erromatarren historia bere ekintzen ondoriozcognomen bat lortu zuten pertsonaiez beteta dago:Aulus Postumius Albus Regillensis Regillus lakuko batailan erromatar armada zuzendu zuena izan zen;Gaius Marcius Coriolanus, Corioli hiria konkistatu zuen; galiar erraldoi bat garitu zuen eta harentorkea eramaten zuen garaipena oroitzeko,Marcus Valerius Corvusek, beste galiar erraldoi bat garaitu zuen bele (corvus) baten laguntzarekin. Adibide ezagunenena, dena den,Eszipion Afrikarraren kasua da: Africanus goitizena irabazi zuenBigarren Gerra Pubikoan Zaman,Kartago garaitu zuenean.
Adopzioa prozesu komun eta formala izan zen kultura erromatarrean. Haren helburu nagusiak ez zuen zerikusirik haurrei famili ematearekin; bestela desagertu zitezkeen familia lerroen jarraipena bermatzea baizik. Erromaren hasieran, hori oso garrantzitsua zen patrizioentzat, oso estatus eta pribilegio handiak baitzituzten plebearekin alderatuta. Erregeak kanporatu ondoren familia gutxi onartu zirenez patrizioen baitan, plebeioen kopurua etengabe hazi zen bitartean, patrizioak beren aberastasuna eta eragina gordetzeko borrokatzen ziren etengabe. Seme-alabarik ez zuen gizon batek, bere jabetza hartu eta familiaren izena gordetzeko, beste familia bateko seme gazteenetako bat adoptatuko zuen. Denborarekin, plebeioek ere aberastasuna lortu eta estatu erromatarreko ardurak hartu ahala, haiek adopziorako sistema erromatarrean parte hartu zuten[12][13].
Adopzioaren helburu nagusia adoptatzailearen izena eta izaera gordetzea zenez, adoptatutako seme batek adopziozko aitarenpraenomena etanomena ere hartuko zituen beretzat, herentziazko edozeincongnomenekin batera, beste edozein semek egingo lukeen bezala. Hala ere, adoptatutako semearen jaiotza-izen osoa ez zen bertan behera uzten. Semearen jatorrizko izena (edo noizbehinkacognomena ere) abizen berri baten oinarri bihurtzen zen, erroari-anus edo-inus atzizki deribatikoa gehituz osatzen zena. Hori gertatu zen Publius Cornelius Scipiok,Luczio Emilio Paulo Mazedonikoren seme bat adoptatu zuenean. Seme horrekPublius Cornelius Scipio Aemilianus izena hartu zuen. Beste adibide Julio Zesarren familian gertatu zen: bere testamentuan,Gaius Julius Caesardiktadoreak bere iloba-biloba zen Gaius Octavius adopzioena hartu zuen eta lehen enperadorea izango zena,Gaius Julius Caesar Octavianus izena hartu zuen[2][4][12].
Praenomen izenaz gain,filiazioa izen erromatarraren elementurik zaharrena zen. Nomena jaraunspenezko deitura gisa garatu aurretik jada, ohikoa zen pertsona baten aitaren izena erabiltzea izen pertsonal bereko beste batzuengandik bereizteko, patronimiko gisa;Lucius, Marcus-en semea Lucius, Marci filius zen eta Paulla, Quintusen alaba, Paulla, Quinti filia. Nomen asko horrela sortu zirenziren, patronimiko patetik alegia, eta horrexegatikpraenomen gehienek gutxienez antzekonomen bat dute, hala nola Lucilius, Marcius, Publilius, Quinctius edo Servilius (erro berdina zutenpraenomen hauetatik eratorriak: Lucius, Marcus, Publius, Quintus eta Servius). Horiei deitura patronimikoak esaten zaie, jatorrizko eramailearen aitaren izenaren ondorio baitira.Nomena etacognomena garatu ondoren ere, filiazioa familia handi bateko kideak bereizteko bitarteko erabilgarria izan zen[4].
Filiazioak normaleannomenaren eta edozeincognomen artean idazten zen, eta praenominetarako erabiltzen zituzten ohiko laburdurak hemen ere erabiliz; ondoren, f letra jartzen zenmfilius (seme) edofilia (alaba) adieraziz, eta, batzuetan, n. nepos (biloba) edoneptis (biloba) adierazteko. Beraz, S. POSTIMIUS A. F.P. n. ALBUS REGILLENSIS izenak honela ulertu behar da: "Spurius Postumius Albus Regillensis, Aulus-en semea, Publius-en biloba" esan nahi du. Zenbat eta formalagoa izan idazketa, orduan eta belaunaldi gehiago sartzen ziren; PRON edo PRONEPpronepos EDOproneptisi birbiloba zen, ABN edo ABNEP (abnepos edoabneptis) herenbiloba, eta abar. Hala ere, forma luze horiek oso gutxitan sartzen ziren izen baten parte gisa, ez bazen izen aristrokratikoenaten[14].
Filiazioan, kasu bakan batzuetan, amaren izena sartzen zen, eta kasu horretan,gnatus hitza amaren izenari jarraituko zion,filius edofiliaren ordez. Hori oso ohikoa da jatorrietruskoko familietan. Bestalde, emakume ezkonduen izenak, batzuetan, senarraren eta emaztearen izenak izan ziren. NFabius Q. F. M. n. Furia gnatus Maximus, "Numerius Fabius Maximus, Quintus, Marcus-en biloba, Furiatik jaioa" esan nahi du, eta CLAUDIA L. VALERI UXOR, berriz, "Claudia, Lucius Valerius-en emaztea".
Esklaboek etalibertoek ere filiazioak zituzten, baina kasu horretan aipatzen zena esklaboaren jabea izan ohi zen, aita baino gehiago. Laburdura horien artean daudeservus edoserva-rako s. hizkia, eta l.libertus edoliberta adierazteko. Esklabo batek jabe bat baino gehiago izan zitzaken; orduan, izenak jarraian eman zitezkeen. Kasu batzuetan eskalbuek eta libertoek jabearennomena edocognomena erabili zuten praenomenaren ordez edo preanomenaz gain. Emakume libertoen izenetan, batzuetan atzekoz-aurrerako "C" bat erabiltzen zuen, praenomen femeninoa esan nahi zuena, Gaia alegia, kasu horretan generikoki edozein emakumeri buruz hitz egiteko erabiltzen zena; eta alderantzizko "M" baten adibide batzuk ere badaude, nahiz eta ez dagoen argi oro har emkumeentzat edo propio emakumeen Marka edoMarcia praenomenarentzt erabili ote zen[15].
Eskaboen eta libertoen filiazioaren adibide bat honako hau litzateke: ALEXANDER CORNELI L. S., "Alexander, Lucius Corneliusen esklaboa". Emantzipatu ondoren, ziurrenik L. CORNELIUS L. L. ALEXANDER izango zen. Alexander, "Lucius Cornelius Alexander, Luciusen libertoa"; ohikoa zen liberto batek bere lehengo jabearenpraenomena hartzea, lehendik ez bazuen, eta bere jatorrizko izen pertsonalacognomen gisa erabiltzea. Beste adibide bat SALVAI POMPEIA CN. Ɔ. L. izena litzateke, "Salvia Pompeia, Gnaeus (Ponpeius)-en erta Gaiaren liberta" da. Hor Gaia generikoki erabiltzen da, Ponpeius delakoaren emaztearen izena Gaia izan ala ez. Enperadorearen libertoak AUG. L. -Augusti libertus (Augustoren liberota)- filiazioa izan zezaketen.
Nahiz eta filiazioa Errepublikaren historian zehar eta garai inperialetan ohikoa izan, lege bakar batek ere ez zuen arautu haren idatzizko erabilera. Ohituraz eta komenigarritasunez erabili zen, baina ezezaguna edo baztertua izan zitekeen, idazlearen beharretara egokitzen baitzen.
Errepublika Erromatarraren hasieratik, hiritar guztiak "tribuen batzarra" osatzen zuten tribuetako batean inskribatzen zen. Hori izan zen Erromako Errepublikako hiru batzar nagusietako demokratikoena, herritar guztiek berdintasunean parte har zezaketelako, aberastasuna edo estatus soziala kontuan hartu gabe. Denborarekin, haren dekretuak (plebi scita edo "plebiszituak" izenekoak) lotesleak izan ziren herritar erromatar guztientzat. Enperadoreek batzarreko agintearen zati handi bat usurpatu bazuten ere, tribu bateko kide izaten jarraitu zuten erromatar hiritarrak, eta, beraz, tribuaren izena herritar baten nomenklaturan txertatu zen[16][17][18].
Denborarekin aldatu egin zen tribuen kopurua; tradizioak esaten zuen Erromako seigarren erregea izan zen Servius Tulliusek hogeita hamar tribu sortu zituela, baina horietako hamar suntsitu egin ziren Errepublikaren hasieran. Zenbait tribu K.a. 387. eta 241. urteen artean gehitu ziren, Italiako beste herri batzuk erromatarren kontrolpean geratu baitziren, eta, ondorioz, tribuen kopuru osoa hogeitabostera iritsi zen eta K.a. 88anGerra Soziala amaieran egindako esperimentu labur batengatik izan ezik, kopuru hori finko mantendu zen. Tribuen izaera nagusiki geografikoa zen, etnikoa baino gehiago; Erroma hiriko biztanle bakoitzak, teorian, lau tribu "hiritarretako" bati esleitzen zitzaizkion; hiritik kanpoko lurraldea, berriz, "landa-tribu" bati esleitzen zitzaion[16][17].
Geografia ez zen faktore erabakigarri bakarra tribua esleitzerakoan; batzuetan, lau hiri-tribuei gizon libreak esleitzea zen helburua, hartara botoak kontzentratuz etakomitia tributan eragina mugatuz. Agian, antzeko arrazoiengatik, probintzialen kopuru handi batek hiritastasuna lortu zuenean, landa-tribu batzuk hobetsi egin ziren izena emateko. Herritarrak ez zuten normalean tribua aldatzen eskualde batetik bestera joaten zirenean; bainazentsoreek hiritar bat zigortzeko ahalmena zuten, landa-tribu batetik bota eta hiri-tribu bati esleitzeko. Azkeneko garaietan, herritar gehienak geografia bazter utzita, edozein tributan zeuden inskribatuta[17].
Erromaren antolaketa administratibo zahar hau, erromatar hiritar guztientzako amankomuna zen,patrizio zeinplebeioentzako, batzuk eta besteak, tribu[oh 1] berdinetako kideak baitziren.K.a. 495ean,Tito Livioren arabera, Erromako tribuen kopurua, hogeita batekoa zen, lau hirikoak eta beste hamazazpiak landatarrak.
Hiritar baten tribuaren izena nomenklatura osoaren zati gisa noiz hasi zen erabiltzen ez dago argi. Tribuaren izenak, normalean, filiazioari jarraitzen zaio, eta edozeincognomen baino lehen jartzen da, eta horrek iradokitzen du tribuaren aipamena gehitzen hasi zela,cognomena formalki erabiltzen hasi aurretik, beraz, K.a. II. mendean beranduenez. Hala ere, bai idazlanetan, bai inskripzioetan, tribua askoz gutxiagotan aurkitzen da izenaren beste zati batzuk baino; beraz, tribua idazteko ohitura ez dirudi oso sustraitua egon zenik. Filiazioarekin bezala, ohikoa zen tribuaren izena laburtzea. Bost tribuen izenetarako eta haien laburduretarako, adibidez, Galeria (Gal.), Papiria (Pap.), Esquilina (Esq.), etab[16].
Tribuak adierazten du gizabanakoa erromatar hiritarra dela. Gorago esan den bezala, jatorrian, tribua barruti bat izan zen, herritarrak bizilekuaren arabera bozkatu behar zutelako. Hala ere, tribuko atxikipena oinordeko bihurtu zen eta ez zen finkatzen helbidearen arabera.Tribua filiazioaren ondoren eta cognomenaren aurretik jartzen da. Hogeita hamabost tribu zeuden K.a. III. mendean, lau hiritar (Collina, Esquilina, Palatina, Suburbana) eta hogeita hamaika landa ingurunekoak. Hauek dira:
Laburdura | Izena | Laburdura | Izena |
---|---|---|---|
AEM | Aem(ilia) | PAL | Pal(atina) |
ANI | Ani(ensia) | PAP | Pap(iria) |
ARN | Arn(ensia) | POL | Pol(lia) |
CAM | Cam(ilia) | POM | Pom (ptina) |
CLA | Cla(udia) | BPB | Pub(Lilia) |
CLV | Clua(stumina) | QVIR | Quir(ina) |
COL | Col(lina) | ROM | Rom(ilia) |
COR | Cor(nelia) | SAB | Sab(atina) |
ESQ | Esq(uilina) | SCAP | Scap (tia) |
FAB | Fab(ia) | SER | Ser(gia) |
FAL | Fal(erna) | STE | Ste(llatina) |
GAL | Gal(eria) | SVB | Sub(urana) |
HOR | Hor (atia) | TER | Ter(entia) |
LEM | Lem(onia) | TRO | Troa(mentina) |
MAEC | Maec(ia) | VEL | Vel(ina) |
MEN | Men(enia) | VOL | Vol(tinia) |
FEB | Ouf(entina) | VOT | Vot(uria) |
Adibidez,Zizeronen izen ofiziala, honela idazen zen inskripzioetan: M. TULLIUS M. F. M. N. COR. CICERO zen; hau da, Marcus Tullius Marci Filius Marci Nepos Cicero Cornellia Cicero, itzulita, Marco Tulio, Marcoren semea, Marcoren biloba,Cornelia tribukoa, Zizeron[19].
Erromak lurraldeak konkistatu ahala, lurralde horiek tribu jakin bati esleitzen zaizkio, non lurraldeko biztanle guztiak atxikiko baitira. Nomenklatura hori erabil zitekeen libre jaiotako herritarra izanez gero (latinez,ingenuus).
Urterik goiztiarrenean,praenomen-nomenen nomenklatura binomiala Italia osoan garatu zen, eta gizonek eta emakumeek partekatu zuten[2].Praenomen gehienek forma maskulinoak eta femeninoak zituzten, baina emakumeentzat arruntak zirenpraenomen batzuk oso gutxitan erabili ziren edo ez zituzten gizonek erabili. Gizonenpraenomenak bezala, emakumeen izen pertsonalak aldian-aldian laburtu ziren, osorik idatzi beharrean[4][8]. (praenomen artikuluan emakumezkoenpraenomenen zerrenda dago.).
Hainbat arrazoirengatik, emakumeenpraenomena ez zen kontuan hartu erromatar historian zehar, eta Errepublikaren amaieran, emakume gehienek ez zeukatenpraenomenik edo ez zuten erabiltzen. Ez ziren erabat desagertu, eta ez ziren izen pertsonalik gabeko emakume erromatarrak izan; baina Erromako historiako emakume gehienak (idazleen idazlanetan aipatu zirenak), batez ere bere nomen edocognomenaren bidez izan ziren ezagunak[2].
Beste faktore bat izan zen, seguruenik,praenomena ez zela beharrezkoa familia barruko emakumeak bereizteko. Emakume erromatar bat ezkontzen zenean bere izena aldatzen ez zuenez, bere nomena familiako beste kide bakoitzarengandik bereizteko nahikoa zen. Izen latindarrek forma maskulino eta femenino bereizgarriak zituztenez,nomenak nahikoak ziren alaba bat gurasoengandik eta anaiengandik bereizteko. Beraz, ez zegoen izen pertsonalik beharrik, etxe berean hainbat alab bat baino gehiago egon ezean[1].
Hori gertatzen zenean,praenomena erabil zitekeen, eta maiz erabili zen, ahizpak bereizteko. Hala ere, oso ohikoa zen ahizpak hainbat izen erabiliz identifikatzea. Horietako batzukpraenomina edocognomina gisa erabil zitezkeen. Adibidez, Publius Serviliusek bi alaba baditu, normalean Servilia Major etaServilia Minor deituko zaie. Alaba gehiago izanez gero, zaharrenak Servilia Prima edoServilia Máxima izan zitekeen eta alaba gazteagoak, Servilia Secunda, Tertia, Quarta, etab. Izen horiek guztiakpraenomina gisa erabil zitezkeennomenen aurretik, baina ondorengo Errepublikaren azken urteetan, ohikoa egin zencognomen pertsonal gisa erabiltzea; izen horiek edozein posiziotan agertzen direnean, askotan ezin da zehaztupraenomen edocognomen moduan erabiltzen ari ziren[20][8].Emakumeenpraenomen gutxi erabili zenErrepublika berantiarrean, baina Inperio garaian, erabiltzen jarraitu zen beharrezkoa zenean. Italiako beste herrien artean, emakumeenpraenomina erregulartasunez erabiltzen jarraitu zen biztanleria erromatartu zen arte. Kulturaetruskoan, non emakumeek Erroman edo beste gizarte zahar batzuetan baino estatus sozial askoz handiagoa baitzuten, emakumeei buruzko inskripzioekpraenoena idatzita izaten dute ia beti[8].
Emakume erromatar gehienak berennomenagatik ezagutzen zituzten, baina bereizketa handiagoa behar izanez gero, herritar jakin baten alaba edo emaztetzat har zitezkeen. Adibidez, Errepublika amaierako idazlea izan zenZizeronek "Annia P. Anni senatoris filia" beti buruz idazten du, hau da: "Annia, Publius Annius senatariaren alaba"[1] . Hala ere, Errepublikaren amaiera aldean, herentziazkonomena izen propiotzat hartu zenez, emakume bat bere cognomenaren bidez izenda zitekeen edonomen-cognomen konbinazioaren bidez; Lucius Caecilius Metellusen alabari, oro har,Caecilia Metella esaten zioten. Batzuetan,cognomena txikigarri bat izan zitekeen, hala nolaAgrippina (Agrippinaren alaba) edoDrusilla (Drusoren alaba)[2].
Erromatarren lurraldea Italiatik haratago hedatu zen heinean, atzerritar askok hiritartasun erromatarra lortu zuten eta izen erromatarra hartu zuten. Sarritan tropa auzxiliarretako soldaduak izaten ziren, edo Erromari atxikitako hiri edo herri beten buruzagiak. Normalean, hiritar berriak bere patroiarenpraenomen eta nomena hartuko zituen, hura adoptatu edo askatu zuen pertsonarena, edo bestela hiritartasuna lortzea eskura jarri zion pertsonarena. Baina gizabanako horietako askok jatorrizko izenen zati bat gorde zuten, gehienetancognomen gisa. Hori bereziki egia izaqn zen greziar jatorriko herritarrentzat. T. Flavius Aristodemus edo GAIUS JULIUS HYGINUS bezalako izen bat pertsona horien tipikoa litzateke. Forma aldetik izen horiek ezin diren bereizi liberatuen izenengandik[2].
Caracallak K.o. 212an aldarrikatutakoAntoniniar Konstituzioa izan zen, agian, inperio osoan bizi ziren ez-herritarrei eskubideak emateko egin zen dekretu inperial askoren artean zabalena. Hiritartasuna inperioko biztanle aske guztietara zabaldu zuen, eta guztiekMarcus Aurelius izena hartu zuten, enperadorearenpraenomen eta nomen ondoren. Emaitza izan zen inoiz praenominarik izan ez zuten pertsona askok formalki izen bera zutela. Era berean, "erromatar berri" askok berehala baztertu zuten praenomena, eta ez zioten nomenari kasurik egin, formaltasunak hala eskatzen zuenean izan ezik. Horren ondorioz, herritar horiek hartutako cognomena, beren jatorrizko izen ez-latinoak barne, beren nomenklaturaren zatirik garrantzitsuena bihurtu zen[1].
Emakumeakpraenomen-ik erabiltzen ez zuenez edo ez zuenez, emakume baten libertoak emakume horren aitarenpraenomena hartzen zuen, eta praenomenean, libertus hitzaren ondoren, buruz beherako C bat erabili zezakeen.
Garai arkaikoetan, banakako izenak ez ziren esklaboentzat. Legez, esklaboak objektutzat hartzen ziren eta. Ondorioz, esklabo arkaikoen izenak sortu ziren, jabearen izen pertsonala, familiaren aita eta "puer" hitza (haurra, semea) konbinatuz: Gaipor, Lucipor, Marcipor, Publipor, Quintipor, Naepor (Gnaeus + puer), Olipor (Olos - Aulus izen pertsonalaren forma arkaikoa).
Esklabotzaren garapenarekin, esklaboentzat izen pertsonala ematearen beharra sortu zen. Gehienetan, libre zirenean zuten izena gordetzen zuten. Sarritan, jatorri grekoko izenak zituzten: Alexander, Antigon, Hippokrat, Diadumen, Museus, Phelodespot, Philokal, Philonik, Eros eta beste batzuk. Batzuetan izen grekoak ere ematen zitzaizkien esklabo barbaroei.
Esklabo baten izenak bere jatorria edo jaioterria adieraz zezakeen ere: Dacus, Daziakoa; Corinthus - korintoarra; Siro, Siriako natiboa; Gallus, galiarra; Frigius, frigiarra, etab. InskripzioetanPeregrinus - atzerritarra, ez hiritarra, esan nahi duena- izeneko esklaboak ere aipatzen dira[21].
Inskripzioetan, esklaboak izen bakarra du, ondoren, jabearen izena genitiboan erabiltzen du etaservus (esklabu) hitza gehitzen du. Esklaboak jabe batetik bestera transferitu badira, esklaboak -anus-etan bukatutako bigarren izena du, hau da, transferitu dion jabearen izena. K.o. I. mendearen amaieran esklabo estatusa alde batera uzteko ohitura zabaltzen da.
Libertoek ere badute tria nomina:praenomen, nomen etacognomen.Praenomen-a etanomen-a bere patroiarenak (jabe ohiarenak) dira etacognomen-a, aldiz, garai bateko euren esklabo izena. Liberto izaera adierazteko hitza edo laburdura nomen etacognomen-aren artean kokatzen zen: patroiarenpraenomen izena genitiboan deklinatzen zen eta ondorenlibertus laburdura jartzen zen, adibidez: M(arcus) Tullius M(arci) lib(ertus) Titoa; itzulita: Marcus Tullio Marcoren libertoa, Tito. Libertoa enperadorearen esklabo ohia denean,praenomen-aren ordez Aug(usti) edo Caes(aris) n(ostri) l(ibertus) edo l(iberta) formula erabiltzen da. K.o. II. mendearen amaieran liberto-estatusa alde batera uzteko ohitura zabaltzen da.
Goi Inperioan, aristokrazia berria bi nomen edo gehiago hartzen hasi zen, "nomenklatura bitarra edo bikoitza" deitu zaion praktika[22]. Izen batean amaren jatorri bereizia sartzeko nahiaren ondorioz sortu zen ohitura hori. Batzuetan, jabetza jaraunsteko, pertsona betek bere testamentuan bere ondarea jasoko zuenari eskatzen zion baldintza baten ondorio ere izan zen[23]. Adibidez, K.o.118/9, Gaius Bruttius Praesens Lucius Fulvius Rusticuskontsulprefektuak izen bat du, tria nominaren bi multzo estandarrez osatua: bera zen Lucius Bruttius baten seme naturala, eta bere amaren aldeko aitonaren izena gehitu zion, Lucius Fulvius Rusticus[23].
Pedigri ospetsu bat edo beste lotura batzuk islatzeko, aristokraziak nomenklatura bitarraren kontzeptua zabaldu zuen, gizabanako baten aitaren eta amaren ondorengotzaren beste izendapen batzuk sartzeko[23]. Ez zegoen mugarik gehi zitezkeen izenen kopuruarentzat (polinomia izenaz ezagutzen dena), eta, adibidez, K.o. 169 urteko kontsulak (zeinari normalean Q. Sosius Priscus deitzen zaion) zortzi izen zituen, hiru belaunalditako pedigri konplexu bat islatzen duten hamalau nomina-multzokoak[23].
Praenomena delakoa, sistema klasikoaren ere, ez zen ia inoiz bereizgarria izan, haietako gutxi baitzeuden eskura[24]. Errepublika berantiarraren eta K.o. II. mendearen artean, praenomen delakoa gero eta gutxiago erabili zen, eta azkenean erabat desagertu zen[22]. Aristokrazia senatorialaren artean ere, K.o. 300. urte inguruan, bitxikeria bihurtu zen[22]. Neurri batean, familia bateko gizonezko guztiei praenomen bera emateko joeraren bidez gertatu zen hori; hala, fosilizatu egiten da praenomen/nomen konbinazio berezi bat, eta praenomen delakoa ez da batere bereizgarria. Adibidez, Vespasiano enperadorearen familiako gizon guztiek Titus Flavio konbinazioa zuten[25].
Cognomenak, beraz, Vespasioren familian bezala, banakoentzako bereizketa-funtzioa hartu zuten orduan; hori gertatu zenean, cognomenak praenomaren lekua hartu zuten etxe barruan. Ondorioz, bi izen erabili ziren ingurune publiko formalerako, baina praenomen + nomen ordez, nomen + cognomen bihurtu zen[25].
Antoniniar Konstituzioarekin 212an, Caracalla enperadoreak erromatar hiritartasuna eman zien inperioko biztanle libre guztiei. Pertsona bat herritar bilaktzen zenean, izen erromatar bat hartzeko ohitura aspaldikoa zen[26]. 212. urteko hiritatasun emakida masiboarekin, herritar berriek "Aurelius" izena hartu zuten Caracallaren mesedez aitortzeko (enperadorearen izen osoa Marcus Aurelius Severus Antoninus Augustus zen, Aurelius beraz, bere nomena zen)[25]. Aurelius, berehala, ekialdeko nomen arruntena bihurtu zen eta mendebaldeko bigarren arruntena ("Julius"en ondoren).[27] Inperioaren kontrola III. mendearen amaieratik hartu zuen elite agintari berriaren jatorriaren aldaketa bere izenetan ikus daiteke:Gallienus eta Dioklezianoren arteko hamaika enperadoreetatik zazpik (Claudio Gothicus, Quintillus,Probus, Carus, Carinus, Numeriano etaMaximian) "Marcus Aurelius" izena zuten[28].
Hispanian ez zen hori gertatu, Flaviar dinastiaren garaian, Hsipaniako hiri askori latindar hiritartasuna eman baizitzaien, eta ordutik, herritar asko erromatar hiritar ziren edo denborarekin bilakatu ziren.
Praenomina ez zuten onartu herritar berriek, erromatarren "zaharren" artean zegoen gainbehera islatuz, baina mendebaldean izen berriak erromatarren praktiken oinarri berean formulatu ziren[26][27]. Ekialdean, ordea, herritar berriek beren "Aurelius" izena jarri zuten beren izen ez-erromatarraren eta patronimikoaren aurretik[27]. Azken batean, "Aurelius" izenaren nonahikotasunak esan nahi zuen ezin zuela benetako izen bereizgarri gisa funtzionatu, eta, batez ere, edozein izeni erantsitako herritartasun-ikur bihurtu zen[27].
Nahiz eta luzaroan nomen bat beharrrezkoa zen gai ofizialetarako, eta, inperioko eta Italiako eskualde isolatu batzuetan, nomena VII. mendean erabili bazen ere, III. menderako nomen oro har ez erabiltzen izena idazterakoan (enperadoreen kasu barne).
Aipuaren errorea:<ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding<references group="oh"/>
tag was found