Hiriaren benetako antolamendua, ordea,etruriarren eskutik etorri zenK.a. VI. mendearen bigarren erdialdean. Etruriarrek egin zituztenCloaca Maxima,Kapitolinoko tenplua etazazpi muinoak inguratzen zituen harresia. Etruriarren luxuaren ondoren, estilo soilagoak nagusitu ziren Erromako arteetan eta ohituretan,Errepublikaren garaian (K.a. V. mendea –K.a. II. mendea).Patrizioen etxeakPalatinoko muinoan eraiki ziren etaAventinora bildu ziren plebeioak. Kapitolioko muinoa zen hiriko gune nagusia; haren oinetan zabaltzen zenForum edo herrigune nagusia. Bertan zeudenForum Boarium («idien merkatua») etaForum Holiturium («barazkien merkatua») izeneko azokak.Circus Maximus izeneko zirkua zen jolastoki nagusia. Harresitik kanpora zabaltzen zenMarteren Zelaia (Campus Martius), bilkura militar eta zibiletarako lekunea.
Errepublikaren bukaeran (K.a. I. mendea), aldaketa handiak bideratu ziren hirian: lehen harrizko teatroa eraikiarazi zuenPonpeiok (K.a. 52),Forum-a berritu zuenZesarrek etaAgripak,Augustoren garaian Erromako gobernari nagusia izan zena (K.a. 33), ur hornidurarako azpiegitura berritu, iturri berriak antolatu, bainutegiak ugaritu etaPanteoia eraiki zuen. Augustoren garaian abiarazi zen erlijio berritzea indartzearren, tenplu ugari eraiki eta berritu zen Erroman: Apoloren tenplua, Palatinoan; Bakearen aldarea (Ara pacis augustae) etaAugustoren Mausoleoa. Augustoren ondorengo enperadoreek eraikuntza handiak jaso eta egokitze lan garrantzitsuak egin zituzten (Tiberio,Kaligula,Neron etaDomizianoren jauregiak;Forum-eko atontze lanak; garaipenari opaturiko monumentuakTito,Septimio Severo,Trajano; Panteoi berria,Hadrianoren garaikoa eta Erromako lehen eraikuntza gangaduna; aurrerago,Sant'Angelo gaztelua bihurtu zen Hadrianoren mausoleoa).
Erromako inperioko monumentu aipagarriak diraanfiteatroak edo jolastokiak (Koliseoa da ezagunena), eta termak edo bainu-etxeak (Neron,Trajano,Karakala,Diokleziano etaKonstantinorenak). Dohan zen bi eraikuntza mota hauetarako sarrera. Erroma Europako mendebaldeko eta Mediterraneoko hiriburua zen eta milioi bat biztanle zuen Hadrianoren garaian (270).Aurelianok barbaroen erasoetatik babesteko eraikiarazi zuen harresia etruriarrena halako hiru aldiz zabalagoa zen. Bestalde,Klaudioren eta Trajanoren garaian sendotu zirenOstia eta Portusko portuek ziurtatzen zuten erromatarren itsas merkataritza.
Kristauak beren hasierako urteetan egon ziren Erroman:epistola bat bidali zienSan Paulok Erromako kristauei eta, tradizio kristau baten arabera, Erroman hil zituztenSan Petri, bertako lehen apezpikua, eta San Paulo.II. mendetik aurrera hasi ziren kristauak beren hilerriak (katakonbak) antolatzen. Esetsaldi guztiengatik ere (Neron,Dezio,Valeriano,Maximiano), Erromako bazter eta giro guztietara zabaldu ziren kristauak eta erlijio nagusi bihurtu zen kristautasunaKonstantinoren garaian (313). Hiri kristau bihurtu zuen Erroma Konstantinok, eliza handiak eraikiarazi zituen bertan (San Joan Laterangoa, San Petri), bainaKonstantinopla hautatu zuen inperioko hiri nagusitzat324. urtean. Handik aurrera hasi zen Erromaren gainbehera.
Alarikok hartu zuen hiria410ean,Atilaren erasopean egon zen452an,Genserikok eta Rizimerok bipildu zuten455ean eta472an,ostrogodoen esku geratu zen476an, eta553. urteanNarses-ek ,Bizantzioko jeneralak, beretu zuenean, ia ezdeusean zegoen Erroma: 100.000 biztanle baizik ez zen geratzen, jendea Marteren Zelaian eta Tiber ibaitik bestaldean,Trasteveren etaVatikanon jarria zen bizitzen; aurreko eraikuntzak utziak ziren askotan, basilika eta eliza berriak zeuden (San Pedro in Vincoli,Santa Maria Nagusia), etaaita santuak ziren bertako agintari zibil eta erlijiozko nagusiak.
451. urtean, Erromako apezpikua kristau elizako lehena izatea erabaki zuen Kalzedoniako kontzilioak.Gregorio Handiak (590–604), eliza eta estatu gizon trebe zenak Italiako lurralde indartsuena batu eta osatu zuen. Laster hautsi zituen ErromakBizantziar Inperioarekiko loturak eta Ravennako exarkerria desagertu ondoren (752),Elizaren Estatuak antolatu zituen Erromako hierarkia kristauak (756),lombardiarrei nagusitu zitzaizkienfrankoen laguntzaz.800. urtean sortu zen lehen inperio kristaua,Karlomagno, frankoen erregea, Erroman enperadore izendatu ondoren. Handik aurrera, hiru aginte nagusi bildu ziren Erromara: aita santuak eta Elizako hierarkia, Erroma eta Germaniako enperadoreak eta Erromako bertako familia aberatsak (pornokraziako patrizioak, Crescenti, Tusculum, Frangipani, Savelli, Pierleoni, Conti familiak).
1145. urtean, Erromako herria aita santuen aurka altxatu eta senatu bat antolatu zuen, Arnaldo Bresciakoaren zuzendaritzapean.Frederiko Bizargorri enperadoreak galarazi zuen herri higikunde hau, Arnaldo Bresciakoa eta beste buruzagi batzuk hil ondoren. Hiru alderdi horien arteko borrokez gainera, aurre egin behar izan zien kanpoko erasoei Erromako hiriak:arabiarrak (846) etanormandiarrak (1084).Inozentzio III.a (1198–1216) etaBonifazio VIII.a (1294–1303) aita santuen garaian hiri oparoa bihurtu zen Erroma.XIV. mendean, ordea,Avignongo aita santuen auziak (1309),Cola di Rienzok aristokraziaren aurka egindako saioak, alferrekoak izan zirenak (1343–1354) eta eliza katolikoko zismak (1378–1417) neurri handi batean ahuldu zuten Erroma berriro.1420. urtean, 35.000 biztanle baizik ez zituen hiriak.
XVII. eta XVIII. mendeetan,kontraerreformako katolikoen hiriburua izan zen Erroma, eta baita arte eta musika hiri nagusia ere. 100.000 biztanle zituen XVIII. mendean.
1798an,Frantziako Iraultzaren ondoren, oste frantsesak sartu ziren Erroman, etaPio VI.a aita santuak ihes egin behar izan zuen.Pio VII.ak1804anNapoleon Bonaparte enperadore izendatu zuen eta1808an beretzat hartu zituenFrantziako Inperioak Elizaren Estatuak. Napoleonen ondoren, aita santuen eta Italiako liberalen eta nazionalisten arteko gatazka giroa berritu zen.1848. urtean, errepublika ezarri zuten Erroman, baina urtebete geroago oste frantsesek aita santuari agintea itzuli zioten.
1870ean, FrantziakoNapoleon III.a aginpidetik kanpo utzi zutenean, Erromarantz abiatu ziren italiar nazionalistak.Viktor Emanuel II.aren tropek hiria hartu zuten,Vatikanoko I. kontzilioak aita santuak hutsezinak direla onartzen ari zen une berean. Italiarrek Erroma izendatu zutenItaliako Erresumaren hiriburu; 200.000 lagun bizi ziren bertan, baina ez zuen behar bezalako azpiegiturarik.
XIX. mendearen bukaeran hiri plangintza bereziak abiarazi ziren, eta1922. urtean Erroma handi berri bat eraikitzen hasi zenMussolini.1929ko itunaren arabera (Letrango hitzarmena),Vatikanoko Hiriko Estatua sortu zen. Mussolinik gobernari berezi bat hautatu zuen Erromarako eta lan handiak egin zituen:Agro Romano edo Erromako etxaldeen egokitzapena;Stazione Termini geltokiaren eraikuntza; Esposizione Universale di Roma eta etorkinak jasoko zituen hainbatborgate edoaldiriren antolamendua. Era horretan,1936an 1.150.589 biztanle izatera iritsi zen.
Bigarren Mundu Gerran Italiako jende askok hartu zuen babesa Erroman.1943ko irailean, italiarrek etaAliatuek armistizioa izenpetu ondoren,alemaniarrak sartu ziren Erroman eta aliatuen bonbardaketak jasan behar izan zituzten erromatarrek,1944eko ekainean aliatuek hiria hartu zuten arte. Gerra amaituta,1946an, erreferendum baten bidez, Italiako Errepublika aldarrikatu zen, Erroma hiriburua zela. Ondoko urteetan, ahalegin bereziak egin ziren hiri berreraikitzeko, etaItaliako mirari ekonomikoaren isla nagusietakoa izan zen.1957an, bertan sinatu ziren Mendebaldeko Europako Ekonomia Elkarterako lehen erabakiak;1960an,Olinpiar Jokoen egoitza izan zen, eta1962-1965 bitartean, katoliko guztien hiriburu bihurtu zuenVatikanoko II. kontzilioak.1960ko eta1970eko hamarkadetan, modan jarri zen,la dolce vita («bizitza goxoa») delakoaren garaia izan baitzen.
Biztanle gehien1980ko hamarkadaren erdian izan zuen Erromak, 2.800.000ra iritsita. Hortik aurrera, populazioak emeki emeki aldendu zen hiriburutik aldameneko hirietara joateko. Izan ere, jendeak somatu zuen bizi-kalitateak behera egin zuela, eten gabeko trafiko-ilarak edo kutsadura zirela medio.
Erroma 15municipiok osatzen dute. Lehenengomunicipioan kokatzen daErroma historikoa, 22rione izeneko auzotan banatzen dena. Hionetaz gain badira hogeita hamabostquartieri (horietako hiru itsasertzean, Ostian eta Castel Fusanon), berriagoak; seisuburbi edo erabat urbanizatu gabe dauden aldiriak etaAgro Romano,Mussoliniren garaian paduretan antolatu zen Erromako baserri aldea.
1972an hiriaren botere eremua deszentralizatu nahian 20municipio eratu ziren. Bakoitzak bere gobernadorea eta lau kideko kontseilua ditu, bost urtean behin auzotarrek hauteskundetan aukeratuak. 1992an Fiumicino banatu egin zen, erreferendumean hala erabakita. Azken birrantolaketa 2013an izan zen, mugak aldatu eta 15municipio eratu zirenean.
Kapitolinoko hego eta hego-ekialdean antzinako hiria dago. Bertan foroak,Koliseoa, Trajanoren parkea, Urrezko etxea,Martzeloren antzokia,Palatinoko monumentuak,Zirku Nagusia eta Karakalaren bainu-etxeak daude. Kapitolinoan Erromako udaletxea dago eta bertatik abiatzen daMichelangelok marraztu zuen Kapitolioko plaza (Piazza di Campidoglio). Haren ondoren hedatzen da Veneziako plaza (Piazza Venezia), Erromako bideak egun biltzen dituen gune nagusia.
Kapitolinoaren mendebaldean dago,Tiber ibaiak inguraturik, Marteren Zelai zaharra (Campus Martius), antzinako Erroman eraiki ziren Panteoi eta tenpluak, etaErrenazimentu garaian jaso ziren eraikuntza ederrak (Farnesetarren jauregia, Medicien jauregiaSenatua,Navona enparantza,Gesùren eliza). Kapitolinoaren iparraldean zabaltzen dira Errenazimentuaren ondorengo auzo burgesak (banketxe eta prentsa idatziaren auzoa gaur egun); ipar-mendebaldean,via Vittorio Veneto izeneko hiribidea dago, luxuzko hotelak eta saltokiak direla nagusi. Ekialdean, via Nazionale hiribidea dago eta haren inguruan hedatzen da administrazioaren auzoa (lehendakariaren jauregia, Quirinalen; Italiako Kontseilu Nagusiaren egoitza, ministerioen egoitzak). Via Nazionalearen bukaeran daudepiazza Esedra, Dioklezianoren bainu-etxeak,Stazione Termini (Erromako geltoki nagusia) etaSanta Maria Nagusia basilika.
Erromako Borgoren iparraldean hedatzen da Prati izeneko auzo aberatsa. Honaino hedaturik zegoen antzinako Erroma,1870 arteAurelianoren garaiko harresiek inguratu zutena. Bertatik abiatzen ziren Erromatik kanporako bideak eta han ireki zirenkatakonbak, lehen kristauen lurpeko hilerriak (Santa Priszilako katakonbak,via Salaria; Santa Ineseko katakonbak,via Nomentana; San Kalistoko katakonbak,via Appia antica).
Munduko hiriburu zahar guztien antzera, gero eta bizilagun gutxiago du Erromako hirigune zaharrak (22rioni izeneko auzoek) eta administrazio, merkataritza eta zerbitzuetarako gune bihurtu da azkenaldi honetan.
Gero eta biztanle gehiago bizi da Erromakoquartieri edo auzo berrietan (2 milioi biztanletik gora). Bertara jo dute inguruko lurraldeetatik eta, batez ere, Italiako hegoaldetik joandako milaka etorkinek. Berdegune zabalak (Villa Borghese,Villa Savoia,Monte Mario), lorategiak (Janiculoko lorategiak,Villa Doria-Pamphili) eta kirolaldeak (Campo della Farnesina) daude hirialde horretan.
Guztiz aipagarria da, auzo berri horien artean,Esposizione Universale di Roma (E.U.R) delakoari dagokiona.1938an hasi ziren eraikitzen,1942an egin ez zen erakustaldi handi baterako. Administrazio mailako autonomia berezi batez hornitu zuen Mussolinik (gaurko egunean ere indarrean dirau autonomia erregimen horrek) eta, gerra ondoren bukatu eta gero, etxebizitza eta eraikuntza publikoez gainera, kultura (Erromako Zibilizazioaren Museoa), merkataritza (Erromako Feria), industria eta kirol (bertan egin ziren1960. urtean1960ko Udako Olinpiar Jokoak) eraikuntza handiak egin dira auzo horretan. Metro edo lurpeko burdinbide batek lotzen du E.U.R. auzoa Stazione Termini geltokiarekin.
Erroma antzinako munduko hiri nagusia eta mundu kristaueko hiriburu espirituala izan zen. Mendeetan zehar kanpotik ekarritakoez hornitu zen nagusiki. 1870. urtean, Italiako hiriburu bihurtu zenean, ez zuen industriarik. 2013an, 1,7 milioi bat langileetatik, % 84 zerbitzuen sektorean aritzen zen (% 19 – merkataritza eta ostalaritzan), % 8,5 – industrian (eraikuntza mekanikoa eta elektromekanikoa, papergintza, liburugintza,ehungintza, janari industria,kimika industria etapetrolio findegia), eta % 6,4 – eraikuntzan.[5]
Garrantzitsua da zinemaren inguruko industria (Cinecittá izeneko estudio eta laborategiak) eta munta handiko turismoa da Erromakoa (3 milioi bisitari urtean).FAO (Food and agriculture organization), Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundearen egoitza hiria da Erroma, 1945. urteaz geroztik.
Arkeologiaz eta arte oroitarriez gainera, Erromako museo eta galerietan munduko arte bilduma garrantzitsuenetakoak daude erakusgai (Vatikanoko museoa,villa Borghese, Galeria nazionala, Erromako museo nazionala,villa Giulia, Kapitolioko museoa).
Liburutegi garrantzitsuak daude (Liburutegi nazionala etaVatikanokoa), unibertsitate eta irakaskuntza erakundeak (Erromako Unibertsitatea, Unibertsitate Gregorianoa, Letrango Ateneoa) etaTeatro dell'Opera di Roma opera antzokia.
Erromako metroak 60 km-ko luzera zuen 2015ean, hiru lineatan banaturik;[6] zabaltzeko lanak oso zailak dira, lurpean arkeologia aberastasun handiak baitaude. Erromako kanpoaldean, autobide batek (Asse atrezzato) hiri guztia inguratzen du, gune historikoa eroso saihestu ahal izateko. Burdinbide sarean,Stazione Termini geltoki nagusiak eta beste bigarren mailako sei geltokik Italia osorako zerbitzuak bideratzen dituzte. Bi aireportu ditu hiriak:Erroma-Fiumicino nazioartekoa eta Ciampino.