«Erretoriko» orriak hona dakar. Diskurtso-figura edo literatura-figurari buruzko artikulua hau da: «Figura erretoriko»
Demostenes, Atenasko hizlaria,oratoria praktikatzenJean Lecomte du Nouÿ margolariaren irudiz (1842-1923).Apaiztegietan erretorika ikastea izaten zen apaizgai guztientzat landu beharreko arloa.Homiliak etaSermoiak izaten ziren apaizentzat beren ofizioko une garrantzitsuenetariko batzuk.
Erretorika hitzagrezieratik dator,ρητορική, eta euskaraz "erantzunik gabe" esan nahi du.Latinezars rhetorica izenaz ezagutu zen, "hizlariaren gladera".EuskaltzaindiarenLiteratura Terminoen Hiztegiak[1] honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina berezikioratoriageneroan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".[2] Horren arabera erretorikapertsuasioaren artea izango da.
ErretorikaGrezian sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, berezikiErromako garaietan.Erdi Aroan zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntzan garrantzi handia izan zuen, berezikijakintza humanistikoetan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikusten da, hala nolaLiteraturan,Politikan etaPublizitatean. Ildo horretan, ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari da, irudien bitartezmetaforak,sinboloak,pertsonifikazioak erraz adierazteko xedez.