Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua, normalkiErresuma Batua gisa ezaguna (ingelesezUnited Kingdom of Great Britain and Northern Ireland edotaUnited Kingdom, laburduraUK) eta testuinguru batzuetanBritainia gisa[oh 1],Europa ipar-mendebaldeko kostaldearen aurrean dagoenestatu burujabea da[1]. GeografikokiBritainia Handiko irlak,Irlandako irlaren ipar-ekialdeak (Ipar Irlanda) etaBritainiar uharteen inguruko irla txikiek osatzen dute[2]. Ipar Irlanda da lurreko muga duen herrialdeko lurralde bakarra,Irlandako Errepublikarengandik banantzen duena. Erresuma BatuakOzeano Atlantikoa du mugatzat ipar eta mendebaldean,Ipar itsasoa ekialdean,Mantxako kanala hegoaldean etaIrlandako itsasoarekin mendebaldean. 240.000 kilometro koadro inguru baditu ere, munduko hamabigarren herrialdea da kosta kilometroei dagokionez.
Erresuma Batua herrialde burujabe bat bada ere, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda askotan aipatzen dira herrialde (country) gisa[25]. Erresuma Batuko Lehen Ministroaren webgunean agertu izan da "herrialdeen barneko herrialdeak" esaldia Erresuma Batua definitzeko. Laburpen estatistikoak egiterakoan, adibidez Erresuma Batuak dituenNUTS 1 hamabi eskualdeetan, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda "eskualde" gisa agertzen dira[26][27]. Era berean, Ipar Irlanda "probintzia" gisa ere aipatu ohi da[25][28]. Kasu honetan, erabiltzen den izenak eztabaidak piztu ditzake, eta norberaren ikuspuntu politikoa iradoki dezake[29].
"Britainia Handia" terminoak, normalki,Britainia Handia uharteari egiten dio erreferentzia, hau da, Ingalaterrak, Eskoziak eta Galesek osatzen duten elkarteari[30][31][12]. Baina, batzuetan, Erresuma Batuaren sinonimo gisa ere erabiltzen da.
Britainiar enbaxadaBudapesten. EnbaxadetanBritish terminoa erabiltzea hobesten du gobernuak.
"Britainia" terminoa izan daiteke, aldi berean, Britainia Handiaren sinonimo[32][33] edo Erresuma Batuaren sinonimo[34][35]. Erabilera nahasia izaten da: Erresuma Batuko gobernuak nahiago du "UK" erabiltzea "Britain" edo "British" baino bere webgunean, ez bada enbaxaden inguruan hitz egiteko[36], baina onartzen du bi terminoek Erresuma Batuari egiten diotela erreferentzia eta "Britainiar Gobernua" zein "Erresuma Batuko gobernua" kopuru antzekoan erabiltzen direla[1]. Erresuma Batuko Izen Geografikoen Batzorde Iraunkorrak "Erresuma Batua", "UK" edo "U.K." erabiltzen ditu herrialde osoari buruz hitz egiteko; ez du "Britainia" zerrendatzen, baina esaten du "Britainia Handia" dela Ipar Irlanda ahazten duen termino bakarra. BBCk nahiago izan du, historikoki, Britainia erabiltzea Britainia Handia esan nahi duenean, baina gaur egungo estilo gidak ez du posiziorik babesten, baina aipatzen du "Britainia Handia" terminoak Ipar Irlanda kanpo uzten duela[37].
"Britainiar" adjektiboa normalki Erresuma Batuarekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko erabiltzen da, adibide gisa herritartasun legeetan erabiltzen da[38]. Erresuma Batuko herritarrek izen ezberdinak erabiltzen dituzte euren nazionalitateari buruz galdetuz gero, euren buruabritainiar,ingeles,eskoziar,galestar,ipar-irlandar edoirlandar gisa aurkezten baitute[39]; edo, batzuetan, horien arteko konbinazio bat[40]. Erresuma Batuko herritarren izendapen ofiziala "Britainiar herritar" da[1].
Erresuma Batuan hitz egiten diren beste hizkuntzatan honakoa da herrialdearen izen osoa:kornubieraz:Rywvaneth Unys Breten Veur ha Kledhbarth Iwerdhon,irlanderaz:Ríocht Aontaithe na Breataine Móire agus Thuaisceart Éireann,eskozieraz:Unitit Kinrick o Great Breetain an Northren Ireland,Eskoziako gaeleraz:Rìoghachd Aonaichte Bhreatainn is Èireann a Tuath,galesez:Teyrnas Unedig Prydain Fawr a Gogledd Iwerddon.
Erresuma Batua 49º eta 61º Nlatitudeen eta 9º W eta 2º Elongitudeen artean dago. Ipar Irlandak 360 kilometroko lurreko muga duIrlandako Errepublikarekin. Erresuma Batuaren kostaldeak 17.820 kilometro neurtzen ditu[45]. Europa kontinentalarekin lotzen daEurotunelaren bidez, 38 kilometro itsaso azpian dituen 50 kilometroko tunela. Munduko itsaso azpiko tunelik luzeena da[46].
Ingalaterra Erresuma Batuaren %53 da lurraldeari dagokionez, 130.395 kilometro koadrorekin[47]. Herrialdearen eremurik handiena lurralde lau eta baxua da, baina ipar-mendebaldean pixka bat menditsuagoa da,Tees-Exe lerroan,Lake District,Peninoak,Exmoor etaDartmoor barne hartzen duen lerroa. Ibai nagusienakTamesis,Severn ibaia etaHumber dira. Ingalaterrako mendirik altuenaScafell Pike da, 978 metrorekin, Lake Districten.
Eskozia lurraldearen heren bat da (%32), 78.772 kilometro koadrorekin[48]. 800 uharte inguru ditu Eskoziak[49], batez ere bere mendebalde eta iparraldean; nabarmenak diraHebridak,Orkadak etaShetlandak. Eskozia da Erresuma Batuko naziorik menditsuena eta bere topografiaHighlandeko Muga Failak markatzen du, haustura geologiko nabarmen bat EskoziaArranetik mendebaldeanStonehavenera ekialdean gurutzatzen duena[50].Faila honek bi eremu ondo bereizten ditu; iparraldeanHighlandsak daude, eta hegoaldean eta ekialdeanLowlandsak. Highlandsak menditsuagoak dira, baita malkartsuagoak ere; bertan daude Eskoziako mendi nagusiak, baitaBen Nevis ere, Britainiar Uharteetako punturik altuena 1.345 metrorekin[51]. Lowlandeko eskualdeak, berezikiClydeko fiordoaren etaFortheko fiordoaren artekoa,Erdialdeko Lowland izenarekin ezagutzen dena, lauagoa da eta biztanle gehienak biltzen ditu; bertan daudeGlasgow, hiririk populatuena eta Einburgo, hiruburua eta zentru politikoa. Hala ere, badaude mendiak lerro honen hegoaldean ere.
Gales lurraldearen %9 baino ez da, 20.779 kilometro koadrorekin[52]. Menditsua da, bainaHegoaldeko Gales ez daIparraldeko Gales etaErdialdeko Gales bezain menditsua. Hego Galesen dauden ingurune industrial nagusienak, batez ereCardiff,Swansee etaNewport, etaHegoaldeko Galesko Haranak bere hegoaldean. Galesko mendirik altuenakSnowdonian daude,Yr Wyddfa barne, 1.085 metrorekin, Highlandsetatik kanpo dagoen Erresuma Batuko mendirik altuena. Galesek 2.704 kilometro kostalde ditu. Hainbat uharte ere baditu, handienaAnglesey (Ynys Môn) da, ipar-mendebaldean.
Erresuma Batuko lurralde gehienak klima epela du, normalki tenperatura freskoarekin eta euri askorekin urte osoan zehar. Tenperaturaurtaroen arabera aldatzen da, baina oso gutxitan jaisten da -20 °Ctik edo igotzen 35 °C baino gehiago[56][57]. Kostaldetik urrunen dauden inguruneak, bereziki Ingalaterrako gune altuek, Ipar Irlandak eta Eskoziako gune askokklima ozeaniko azpipolarra dute. Eskoziako gunerik altuenekklima kontinental azpiartikoa dute eta mendiektundrako klima[58].Haize nagusia hego-mendebaldekoa da, Ozeano Atlantikoko tenperatura epelagoak ekartzen dituena, bere hezetasunarekin batera. Mendiek haize hau gelditzen dute eta, horregatik, ekialdea lehorragoa da mendebaldea baino.Golkoko itsaslasterrak negua hain hotza ez izatea lortzen du, bereziki mendebaldean[59]. Uda beroagoa da Ingalaterrako hego-ekialdean eta hotzagoa iparraldean.Elurte handiak izan daitezke neguan zein udaberriaren hasieran.
Erresuma Batuacommon law-en oinarritutako monarkia parlamentarioa den arren, ez daukakonstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioakMagna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinetea, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.
Britainiar erregea Estatuburua etaIngalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio.
Botere betearazlea ministroek osatzen dute, Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. GobernatzekoKomunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernua osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu.
Britainiar sistema, nahiz eta alderdianitza izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da:Alderdi Kontserbadorea edoTory etaAlderdi Laborista edoLabourLehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta.2010eko auteskundeetan joera aldatu egin da Liberal Demokraten koalizioa behar izan baitute Kontserbadoreek boterea berreskuratzeko.Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handiaren paperaEuropar Batasunaren barruan. Britainiareuroeszeptizismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begiko nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen daSchengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da.Bigarren Mundu Gerraz geroztik, alderdi politikoekWelfare State edoOngizate Estatua adostu zuten, heroiek (gudan borrokatu zuten soldaduek) merezi zuten herriaren ideiapean. Hala ere, esku-hartze eta nazionalizatzaile programak apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzelen galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuenMargaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politikaneoliberalak hartu zituen.Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburuaLondres (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zati edo herritan banatuta dago:Ingalaterra,Eskozia,Gales etaIpar Irlanda. Estatuaren hiriburua Ingalaterrarena da. Beste herrien hiriburuakEdinburgh,Cardiff etaBelfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomia ere badauka.
Erresuma Batuakkonderrietan edoshiretan duen banaketa geografikoa Ingalaterran eta Eskozian hasi zenErdi Aroaren hasieran eta Britainia Handian eta Irlandan osatu zenAro Modernoaren hasieran[62]. Xedapen administratiboak bananduta garatu ziren Erresuma Batuko herrialde bakoitzean, sarritan Erresuma Batua sortu baino lehenagokoak diren jatorriekin. Tokiko gobernu modernoa, hautatutako kontseiluen bidez, neurri batean antzinako konderrietan oinarritua, modu bananduan sortu zen: Ingalaterran eta Galesen1888ko lege batean, Eskozian1889ko lege batean eta Irlandan1898ko lege batean; honela, ez dago gobernu lokalen administrazioen lege orokorrik Erresuma Batu osorako[63]. XIX. mendera arte ia ez zen aldaketarik izan xedapen horietan, baina orduz geroztik etengabeko bilakaera izan dute eginkizunek eta funtzioek[64].
Ingalaterrako tokiko gobernuaren antolaketa konplexua da, eta funtzioen banaketa tokiko xedapenen arabera aldatzen da.Ingalaterrako goi mailako azpiatalak bederatzi eskualdeak dira, gaur egun nagusiki helburu estatistikoetarako erabiltzen direnak[65]. Eskualde batek,Londres Handiak, batzar bat eta alkate bat ditu, zuzenean 2000. urtetik hautatuak, herritarrekerreferendum batean proposamenari emandako babesaren ondoren[66]. Asmoa zen beste eskualde batzuek ere beren eskualde-biltzar propioak izatea, bainaipar-ekialdeko eskualdean batzar proposamen bat baztertua izan zen2004ko erreferendum batean[67]. 2011tik, hamarautoritate konbinatu sortu dira Ingalaterran. Horietako zortzik alkate hautatuak dituzte, eta lehen hauteskundeak 2017komaiatzaren 4an egin ziren[68]. Eskualde mailatik behera, Ingalaterrako toki batzuekkonderri-kontseiluak eta barruti-kontseiluak dituzte, eta beste batzuek agintari unitarioak; Londres, berriz,Londresko 32 udalerrik etaLondresko hiriak osatzen dute. Zinegotziak gehiengo soileko sistemaren bidez aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan, edo kide anitzeko sistemaren bidez, izen anitzeko barrutietan[69].
Tokiko gobernuari dagokionez, Eskozia32 kontseilu-eremutan banatuta dago, eta aldaketa handiak daude, bai tamainari dagokionez, bai biztanleriari dagokionez. Glasgow, Edinburgo,Aberdeen etaDundee hiriak banandutako kontseilu guneak dira,Lur Garaien Kontseilua bezala, Eskoziaren azaleraren herena hartzen duena, baina soilik 200.000 pertsona baino gehixeago. Tokiko kontseiluak hautatutako zinegotziek osatzen dituzte, eta horietatik 1.223 zinegotzi daude[70]; lanaldi partzialeko soldata jasotzen dute. Hauteskundeakboto bakar transferigarriaren bidez egiten dira, hiruzpalau zinegotzi hautatzen dituzten barruti plurinominaletan. Kontseilu bakoitzak probestu edo deitzaile bat aukeratzen du, kontseiluaren bileretako buru izango dena eta eremuaren buru gisa jardungo duena.
Ipar Irlandako tokiko gobernua 1973tik barrutiko 26 kontseilutan antolatuta dago, horietako bakoitza boto bakar transferigarriaren bidez aukeratua. Bere eskumenak zerbitzu hauetara mugatzen dira: hondakinen bilketa, txakurren kontrola eta parke eta hilerrien mantentzea[71]. 2008an, gobernuak 11 kontseilu berri sortzeko eta egungo sistema ordezkatzeko proposamenak adostu zituen[72].
2011eko erroldaren arabera Erresuma Batuak 63.181.775 biztanletako opulazioa dauka eta honek Europar Batasuneko hirugarren herrialde populatuena egiten du. Hauetatik 53 milioi Ingalaterran bizi dira eta ondorioz Ingalaterra da munduan dentsitate handiena duen herrialdea, 420 biztanle kilometro koadroko.
Britainiarren gehiengoa XI mendearen aurretik jadanik bazeuden herrietatik dator, hala nola, zeltiarrak, erromatarrak, anglo-saxoiak, norvegiarrak eta normandiarrak. 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen populazioaren erdiak germaniarren Y kromosomak dituztela. Bestetik gaur egungo britainiarren %75aren jatorri genetikoa duela 6.200 urte iritsi ziren herrietatik datozela etaeuskaldunekin arbaso komunak dituzten ikerketak ere badira.
XVIII mendetik aurrera inmigrazio handia izan du Erresuma Batuak, hala esklabu trafikoaren ondorioz, nola Britainiar Inperiotik metropolira etorri zirenen ondorioz. 1948tik aurrera Afrika, Karibe tea Asia hegoaldetik jende andana iritsi zen uharteetara. Hauek dira etnia ugarienak:
Aurrez aipaturiko inmigrazioaren eraginez mundu zabaleko hainbat hizkuntza ere hitzegiten dira. Biztanleen %2.7ak Asia hegoaldeko hizkuntzak erabiltzen ditu. Poloniera ere oso zabalduta dago, 546.000 hiztunekin Ingalaterrako bigarren hizkuntza erabiliena da.
Erresuma Batua munduko herrialde nagusietariko bat da merkataritzan eta industrian. Harenbarne produktu gordina (BPG) munduko bosgarrena zen 2006an (aurretik zituenAmeriketako Estatu Batuak,Japonia,Alemania etaTxina). 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolar izan zen, hau da, 41.777 dolar per capita.
Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eta apurka-apurka koloniak galtzen ari zela, herrialdeak behin indartsu izandako bere ekonomiaren sustapenari ekin zion bi harreman sendotuaz: alde batetik,Europar Batasunean parte hartzen, eta bestetikEstatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker,XX. mendearen bigarren zatian zehar eta XXI. mendearen hasieran garapena iraunkor eta sendo mantendu du.
Herrialde garatu guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ereTxina,Taiwan,India etaHego Korea, dira.
Historia luzea dauka Erresuma Batuko literaturak eta mundu mailan erreferentziazko idazle bihurtu diren idazle eta antzerkigile askoren jaioterria izan da. Ezagunenak honako hauek dira:
Musika klasikoaren konposatzaile asko izan bazituen ere Erresuma Batua musika modernoarekin oso loturik dago eta estilo ugari sortu izan dira bertan, gerora mundu osoan zabaldu direnak, hala popa, rocka, punka edo heavya. Azken 50 urtetan oso ezagunak izan diren musikari eta taldeen zerrenda da honako hau:
Kirol gehienen jatorria Erresuma Batuan dago edo bertan izan dute garapena, hala nola, futbola, rugbya, golfa, cricketa, tenisa. Gehienen kasuan XIX mendean ezarri ziren arauak eta orduan sortu ziren lehenengo txapelketak.
Futbolari dagokionez munduko liga indartsuenetakoa daPremier Leaguea, eta Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen kirola da. 1992an eratu zen arren, Ingalaterrako liga 1889an abiatu zen, baina Kopa 1872tik aurrera jokatzen da. Ondoren etorri ziren Eskoziako Liga (1891) eta Kopa (1873), Galesko Kopa (1878) eta Irlandako Liga (1890) eta Kopa (1881), gaur egun Ipar Irlandako taldeek jokatzen dutena. Talde ezagunenakManchester United,Liverpool,Arsenal eta EskozianCeltic Glasgow etaGlasgow Rangers dira.
Errugbiak ere zaletu asko ditu, Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen bigarrena da, batez ere urtero jokatzen denSei Nazioen Txapelketak. 1883an hasi zen jokatzen etaIngalaterra (27) etaGales (26) dira garaipen gehien dituzten selekzioak. Aipatzekoa daIrlandako errugbi selekzioak Irlanda eta Ipar Irlandako jokalariak dituela.
↑Erabilera nahasia izaten da.Guardian edoTelegraph egunkariek, adibidez, Britainia (Britain) erabiltzen dute Erresuma Batuaren sinonimo gisa. Hala ere, Britainiako Gobernuaren zerbitzu digitalaren estilo gidak gomendatzen dugov.uk webgunean erabiltzerakoan "Erresuma Batua edo UK erabiltzea lehentasunez, Britain edo British beharrean, baina Britainiar Enbaxada erabiltzea eta ez Erresuma Batuaren enbaxada".
↑Erresuma Batuak ez du kodetutako konstituzio bat, baina baditu Parlamentuko Legeak, epaitegien ondorioak, tradizioak eta konbentzioak.[3]