Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errepublika

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Politika

Errepublika[1][2] bat (latinezkorēs pūblica, gauza ofizial, gauza publiko edo publiko; zatiak direlarikrēs gauza etapūblica publico) estatuaren antolamendu mota bat da, zeinaren autoritate gorena ez baitamonarka bat edo beste agintari bat,aristokrazian,parlamentarismoan,oligarkian edo gisakoetan den bezala.Aro garaikideko errepubliketan, presidenteak ordezkatzen du estatuburuaren irudia.

Errepublika terminoaK.a. 500. urtean sortu zen lehen aldizErroman, baina denborarekin hitzak zenbait esanahi aldaketa izan ditu. Hasieran,rēs pūblica termino latinoak «demokraziaren forma partziala» adierazten zuen, Erroman, K.a. 500. urtetik K.a. 27ra ezagutu zen moduan. Erromako lehen demokrazia partzial hartan, Erromako Senatuan aulki guztiak zituen klase aristokratikoaren edopatrizioen botereakontsulatuaren erakundeak kontrolatu zuen, herritar libreek edoplebeak urtero aukeratzen zituzten bikontsulen bitartez. Hitzaren antzinako erromatar definizioa aski aldatua dago erabilera modernoan, non ez baita uste lidergo posizioak «klase menderatzailera» mugatu behar direnik.[3]

Ez dira nahastu behar errepublika modernoak etazuzeneko demokraziaren (grekozko δμοκρροία,demokratía, herriaren boterea; eta hori δñμος,demos, herria eta ρκάοος,krátos, boterea) antzinako errepublikak, zeren eta printzipio desberdinen araberakoak baitira: errepublika modernoak legearen aginte dira, eta zuzeneko demokraziak esan nahi du herriaren agintea. Hauek dira zuzeneko demokraziaren eta ordezkaritza errepublikaren arteko bi desberdintasun nagusiak: lehenik, ordezkaritza errepublika batean gobernu ahalmena herritar kopuru txiki bati eskuordetzen zaio, herriak hautatuta; bigarrenik, ordezkaritza errepublikak herritar kopuru handiagoa eta lurralde hedadura handiagoa har ditzake.[4][5]

Estatu Batuetako ingelesean, errepublikaren definizioa gobernu modu zehatz bati buruzkoa ere izan daiteke, non hautatutako pertsonek herritarren multzoa ordezkatzen baitute,[6] eta errepublikakzuzenbide estatuaren arabera boterea erabiltzen baitu, konstituzio bat aintzat hartuta,botere banaketa zehatz batekin, herritarrek aukeratutakoestatuburu batekin, eta norbanakoaren eskubideak errespetatuta, hau da, errepublika konstituzional[7][8][9][10] edoordezkaritzako demokrazia bat.[11]

Ordezkapenezko lehenengo errepublikaAmeriketako Estatu Batuak izan ziren,independentzia gerraren ondoren konfederazio gisa sortu zena, eta, gero, errepublikakonstituzional federal libre eta zuzenbidezkoa gisa birformulatu zena, garaiko kontzeptu berriak ezarriz, hala nolabotere banaketa. Printzipio hori antzinako demokrazietan inspiratzeaz gain,Montesquieuren teoriekin hobetu zelarik, ingeles parlamentarismoaren ordezkapen sistemarekin batera, esan daiteke Estatu Batuetan sortu zirelakonstituzio idatzi baten ideia,presidentzialismoa etajustizia independentea.[4]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errepublika K.a. 509. urtean agertu zenErroman,Erromatar Monarkia deuseztatua izan zenen, erromatarrakTarkino Harroa erregearen aurka altxatu zirelarik,Erromatar Errepublika ezartzeko. Izenaren jatorriak argitzen duen gisan, errepublikaregnum (erresuma) edo «erregearen jabetza» ukatzen du. Estatu mota honek botere politikoaren iturri bihurtzen duherria, izan osorik, izan zati bat, izan gutxiengo pribilegiatu bat, gai publikoetan esku hartzekoeskubideaz. Hori da antzinako errepubliken kasua, nonherritartasuna gizabanako gutxi batzuei bakarrik ematen baitzitzaien, eta boterea, sarritan, familia boteretsuek menderatzen baitzuten,Erroman bezala; eredu bera daErdi Aroan agertu zirenerrepublika aristokratikoen kasua (berezikiVenezian).[12]

Errepublika klasikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erromatar Errepublikaren mapa.

Errepublika modernoa soil desberdina mundu klasikoan aurki genezakeen edozein estatu motaren aldean.[13][14] Hala ere,antzinate klasikoko estatu batzuei oraindik ere errepublika esaten zaie; antzinakoAtenas etaErromatar Errepublika, kasu. Estatu horien egitura eta gobernua oso desberdinak zirenez errepublika modernoen aldean, eztabaida bat sortzen da, ea zenbateraino ote dagoen jarraitasun historiko bat errepublika klasikoen, Erdi Arokoen eta modernoen artean. J. G A. Pocock historialariak argudiatu zuen tradizio errepublikano desberdin bat hedatzen dela mundu klasikotikaro garaikideraino.[15][16] Beste ikertzaile batzuk, ordea, ez daude ados. Paul Rahe[17] historialariak, adibidez, argudiatu izan du errepublika klasikoen gobernu formak ez duela ia loturarik herrialde modernoen errepublikekin.[18]

Nolanahi ere, errepublika klasikoenfilosofia politikoak eragina izan du beti pentsamendu errepublikanoan hurrengo mendeetan. Errepublikek aldezten zituzten filosofo eta politikariak, hala nolaMakiavelo,Montesquieu,John Adams etaJames Madison, neurri handi batean iturri klasiko greko eta erromatarren mende zeuden.

AristotelesenPolitika obrak zenbait gobernu mota eztabaidatzen ditu. Aristotelesek «politeia» deitu zuen forma bat, beste formen nahasketa, gobernu modu ideala zen haren aburuz.Polibiok ideia horietako asko zabaldu zituen, eta gobernu mistoaren ideian jarri zuen arreta berriro. Tradizio horretako erromatar obra garrantzitsuena daZizeronenDe re publica.

Denboraren poderioz, errepublika klasikoak inperio bihurtu ziren, edo inperioen mende gelditu ziren. Greziako errepublika gehienakAlexandro HandiarenMazedoniako Inperioaren agindupean izan ziren menderatuak.Erromatar Errepublika izugarri zabaldu zen,Mediterraneoko beste estatuak konkistatuz, errepublikatzat har zitezkeenak, hala nolaKartago. Horrela,Erromatar Inperioa bihurtu zen.

Antzinako beste errepublika batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

«Errepublika» terminoa ez da erabili izan hiri preklasikoak izendatzeko, batez ere Europatik kanpo etatradizio greko-erromatarraren eraginpetik kanpo. Hala ere, Europatik kanpoko estatu goiztiar batzuek bazituzten errepubliken antzeko estatu antolamenduak.

Antzinako Ekialde Hurbilean,ekialdeko Mediterraneoko zenbait hirik gobernu kolektiboa ezarri zuten.Arwad aipatu izan da errepublika baten lehen adibide ezagun gisa.[19] Monarkia Bateratuaren aurreko garaikoisraeldar konfederazioa ere errepublikatzat hartua izan da.[20]Afrikan,Axumgo Erresuma errepublika baten antzera gobernatutako konfederazio gisa antolatu zen.[21] Era berean,Igbo herria, orainNigeria dena, errepublika gisa zegoen antolatuta.[22]

Vajjian konfederazioko hiriburua zenVaishali, antzinakoIndiako errepublika bat.

AntzinakoIndiako azpikontinenteanMahajanapadak izeneko lehen errepublika batzuk izan ziren.[23] Mahajanapadak hamasei errepublika oligarkiko izan zirenK.a. VI. mendetikK.a. IV. mendera arte.[24] K. P. Jayaswal eta beste zenbait indiar ikerlariren arabera, antzinako Indiako zenbait estatuk errepublika forma zuten.[25][26][27] Indiaren historiaren garai horretatik bizirik iraun duen konstituzio edo filosofia politikoko lanik ez dagoen arren, erlijio testuen arabera estatu batzueksabhā edoGaira sangha zuten, hau da, kontseiluetan oinarritutako errepublika mota bat, monarkikoaren aurkakoa. Antzinako greziar idazleek aipatzen duteAlexandro Handiakhiri-estatuak aurkitu zituela, adineko kontseilu batek gobernatuak.[28]

Errepublika liberalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Europa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Europamodernoak botere monarkikoaren hazkunde handia ikusi zuen.Monarkia absolutuaren zabalkunde garaia izan zen,Erdi Aroan izandako monarkia txiki eta barreiatuen ordez. Aldi berean, baina, monarkiaren kontrol osoaren aurkako erreakzioa ere ikusi zuen,liberalismoaren ideologia sortu baitzen.[29]

Ilustrazioko pentsalari gehienek askoz interes handiagoa zuten monarkia konstituzionalaren ideietan errepubliketan baino.OliverCromwellen Britainiar Errepublikak guztiz itxuragabetu zuen errepublikanismoa, pentsalari gehienek uste baitzuten errepublika guztiak anarkia edo tirania bihurtzen zirela.[30] Horregatik,Voltaire eta beste filosofo batzuk monarkiaren alde agertu ziren, aldi berean absolutismoaren aurka egon arren.[31]

Jean-Jacques Rousseau etaMontesquieu errepublikaren aldekoak ziren,Greziakohiri-estatuak hartzen zituzten eredutzat. Hala ere, biek pentsatzen zutenFrantzia bezalako herrialde bat, 20 milioi biztanlerekin, ezin izango zela errepublika gisa gobernatu.[32] Rousseauk Korsikako esperimentu errepublikanoa miretsi zuen (1755-1769) eta bere egitura politiko ideala deskribatu zuen, komuna autonomo txikien bidez.[33] Montesquieuk uste zuen hiri-estatu batek errepublika izan behar zuela idealki, baina monarkia mugatua nazio handi batentzat egokiagoa zela.[34]

Frantziako Iraultza ere ez zen errepublikanoa izan hasieratik.Varennesko ihesak porrot egin ondoren, erregek bere aldeko guztiak galdu zituen, errepublika deklaratu zen etaLuisXVI.agillotinara bidali zuten. Frantziaren atzetik, Europako leku askotan errepublikak ezarri ziren armen indarrez, kontinente osoan zenbait errepublikajakobino ezarri ziren heinean.Napoleonen boterea sendotu ahala,Frantziako Lehen Errepublika eta haren kidekoak amaitu ziren, Napoleonek ezarritako «monarkiek» ordezkatuta. Napoleonen garaian, garaileek kontinenteko errepublika zaharrenetako asko suntsitu zituzten, besteak besteVeneziako Errepublika,Genoako Errepublika etaHolandako Errepublika. Horiek guztiak monarkia bihurtu ziren edo inguruko monarkiek xurgatu zituzten.Suitzak bakarrik iraun zuen errepublika gisa.

Europako estatuen bilakaera historian zehar
1815     Monarkiak (55)     Errepublikak (9)1914     Monarkiak (22)     Errepublikak (4)1930     Monarkiak (20)     Errepublikak (15)1950     Monarkiak (13)     Errepublikak (21)2015     Monarkiak (12)     Errepublikak (35)

Amerika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako matxinadaBritainia Handiko Parlamentuko autoritateak kolonien gainean ezarritako agintearen gaitzespen gisa hasi zen, ez, zehazki, monarkiaren aurka. Lehenik, britainiar monarkak porrot egin zuen koloniak babesten, bere iritziz ordezkaritzako gobernu eskubideen urraketatik; bigarrenik, erregeak zigortu egin zituen ordaina eskatzen zutenak, traidore gisa; eta, azkenik, borroka tropak bidali zituen, agintea bermatzeko. Hiru faktore horien ondorioz, britainiar monarkia tiranikotzat hartua izan zen, orobat; Ameriketan.[35]

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Aldarrikapenarekin, matxinadaren buruzagiekmonarkia irmoki errefusatu zuten eta errepublika,botereen banaketa,presidentzialismoa etaordezkaritzako demokrazia sortu zituzten.[36] Iraultzako buruzagiak ongi jantzita zeuden pentsalari liberal frantsesen idazkietan, baita errepublika klasikoen historian ere.John Adamsek liburu bat idatzi zuen errepubliken historiari buruz.[37] Gainera,Thomas PainerenCommon Sense idatziak ideia errepublikanoak eta independentziaren aldekoak aurkeztu zituen, modu labur eta argian publiko orokorrarentzat, oso zabaldua izan baitzen eta ozen irakurria, maiz.Estatu Batuetako Konstituzioak (1788) errepublika federal bat sortu zuen, batasun indartsu gisa, konfederazio ahul bat ordezteko. Konstituzioari egindako lehen hamar zuzenketak (Bill of Rights izenekoa) norbanakoen eskubide batzuk bermatzeko egin ziren, funtsezkoak baitziren iraultza justifikatzen zuten ideia errepublikanoentzat.[38]

Gerra napoleonikoen ondoriozEspainiako erresumaren menpeko Amerikako estatuek independentzia lortu zutenean, errepublika multzo zabal bat sortu zen. Ideologia liberalak eragin mugatua izan zuen errepublika berri horietan.Emantzipazioaren sostengu nagusia bertako biztanleriakreolea izan zen, europar jatorrikoa izan arren Espainiak ezarritako gobernatzaileekiko gatazka larria zuena. Elite kreoleak ez zuten batere interesikamerindiar taldeei boterea eta ordezkaritza emateko.Simón Bolívar, matxinaden bultzatzaile nagusia eta teorialari garrantzitsuenetako bat,ideal liberalekin bat zetorren, baina uste zuen Amerika hispanoak ez zuela beharrezko gizarte kohesiorik sistema horrek funtziona zezan etaautokraziaren alde egiten zuen, beharrezkoa zenean.[39]

Mexikon soilik hartu zuen autokraziak, labur, monarkiaren formaMexikoko Lehen Inperioan.Iberiar Penintsulako Gerraren ondorioz,Portugalgo gorteaBrasilera joan zen 1808an. Brasilek independentzia lortu zuen monarkia gisa 1822ko irailaren 7an, etaBrasilgo Inperioak 1889 arte iraun zuen. Beste estatuetan, errepublika autokratikoaren zenbait forma izan ziren, gehienak XX. mendearen amaieran liberalizatu ziren arte.[15]

Errepublikanismoaren zabalkundea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Frantziako Bigarren Errepublika iraupen laburrekoa izan zen: 1848an sortu etaNapoleon III.a bere lehen presidente bakarrak indargabetu zuen, 1852an, bere burua enperadore izendatzeko.Frantziako Hirugarren ErrepublikaFrantzia-Prusia Gerraren ostean ezarri zen, 1870-71n,Borbondarren oinordekoek ez baitzuten onartzen hiru koloreko bandera. Zernahi gisaz, 1880ko hamarkadaren erdialdera, Errepublika erabat finkatu zen Frantzian. Espainian,Lehen Errepublika eratu zen 1873-74an, baina berehala berrezarri zuten monarkia. XX. mendearen hasieran,Frantzia,Suitza etaSan Marino ziren Europako errepublika bakarrak.Portugalen,1908anKarlos I.a Portugalgoa eta haren seme Luis hil zituztelarik, 1910eko urriaren 5eko iraultzakPortugalgo Errepublika ezarri zuen.

1920ko kartel batean, Txinako Errepublikako presidente iraunkorra,Yuan Shikai, eta Errepublikako behin-behineko lehendakaria,Sun Yat-sen, omentzen dira.

Asiako ekialdean, XIX. mendean Txinan oso zabalduta zegoenQing dinastiaren aurkako sentimendu, etamonarkia konstituzionala eskatzen zuten zenbait protesta mugimendu garatu ziren. Ahalegin horietako lider nagusiaSun Yat-sen izan zen, eta haren «Herriaren Hiru Printzipioak» konbinazio bat izan ziren, estatubatuar, europar eta txinatar ideien artean. Haren gidaritzapean,Txinako Errepublika aldarrikatu zuten, 1912ko urtarrilaren 1ean.[40]

Errepublikanismoa nabarmen hedatu zenLehen Mundu Gerraren ondoren, Europako inperio handienetako batzuk erori zirenean:Errusiako Inperioa (1917),Alemaniar Inperioa (1918),Austro-Hungariako Inperioa (1918) etaOtomandar Inperioa (1922); haien ordez, errepublikak ezarri ziren nonahi. Estatu berriek independentzia lortu zuten asaldura egoera hartan, eta horietako askok, hala nolaIrlandak,Poloniak,Finlandiak edoTxekoslovakiak errepublika sistemak hobetsi zituzten.Greko-turkiar gerran (1919-1922) porrot egin ondoren, Bigarren Errepublika Helenikoak (1924-35) ordeztu zuen monarkiaGrezian. Espainian, estatu kolpe batez bidez suntsitu zutenEspainiako Bigarren Errepublika (1931-36), eta horren ondorioz piztutakogerraren ostean,diktadurafrankista ezarri zuten 39 urtez.

Ideia errepublikazaleak zabaltzen ari ziren, batez ereAsian. Estatu Batuak eragin nabarmena izaten hasi zirenekialdeko Asian XIX. mendearen azken zatian, etamisiolariprotestanteek zeregin nagusia izan zuten horretan.Mendebaldeko idazleliberal etaerrepublikanoek ere eragina izan zuten. Horiek guztiak konbinatu zirenkonfuzianismoan oinarritutakofilosofia politikoarekin, denbora luzez argudiatu izan baitzuen herriak eskubidea zuela gobernu bat errefusatzeko, «zeruaren agindua» galtzen bazuen.[41]

Ekialdeko Asian, iraupen laburreko bi errepublika sortu ziren,Formosako Errepublika (1895) eta Filipinetako Lehen Errepublika (1899).

Definizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Errepublikak seme-alabak elikatu eta hezten ditu.Honoré Daumierren margoa (1848).

Tradizioz, honela definitu izan da errepublika: herriak boterea erabiltzekosubiranotasuna eta ahalmena duen herrialdeetako gobernatzeko modua, nahiz eta herri subiranoak modu batera edo bestera aukeratzen dituen gobernarien esku utzi. Praktikan, pentsatu ohi da herrialde baten estatu moduamonarkia delaerregea badu, eta errepublika, berriz, erregerik ez badu. Funtsean, errepublika bat «legearen agintean» oinarritzen da, eta ez «gizakien agintean».[4]

Mendebaldeko kulturakerrepublika kontzeptuari buruz egin duen definizio tradizionalean parte hartzen duten elementuak dira:[42]

  1. Karguakhautatzeko maiztasuna.
  2. Legearen nagusitasuna.
  3. Berdintasuna legearen aurrean.
  4. Gobernu egintzen publizitatea: estatuaren sekretua ez da posible.
  5. Politikarien etafuntzionario publikoen erantzukizuna.
  6. Herritartasunaren jarduna, erabakien oinarria.
  7. Botereen arteko bereizkuntza.
  8. Begirunea besteren ideien aurrean, ez soiliktolerantzia.
  9. Egokitasun printzipioa, kargu publikoetan jarduteko.

Estatuak, hau da, gobernua gauzatzen duen eta legeak lurralde mugatu baten gainean subiranotasunez aplikatzen dituen erakundeen multzoak, behar du gobernuak erabiltzen duen aginte hori nolabait antolatuta egotea. Hala, oinarrizko antolamendu horimonarkia edo errepublika izan daiteke.

Aristotelesek berePolitika obran hiru funtsezko oinarri ezartzen ditu errepublika batentzat:[43]

  • Botereen arteko banaketa eta elkarrekiko kontrola.
  • Herritarren parte hartze politiko aktiboa, horrek esan nahi baitu estatuaren ekintzen publikotasuna eta herritarrak heztea zientzia juridiko eta politikoetan.
  • Klase sozial guztiak ordezkatuta egotea gobernu egituretan, eskumen eta lehentasun maila berarekin.

Errepublika eta erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erlijioaren eremua garrantzizkoa izan zen, historikoki, monarkien gainbehera arrazoitzeko eta errepublikaren aldeko mugimenduak finkatzeko.

Izan ere, monarkia guztiek erlijio ofizial bat zuten, nahitaez aintzat hartu beharrekoa. Aldiz, errepublikak —batez erefrantziarrak[44] etaestatubatuarrak[45] aro modernokokonstituzio gehienek jasotzen dutenzuzenbidearen oinarriak ezarri zituztenetik—,kultu askatasuna aldarrikatzen dute, erlijioaren alderdi hori herritarren aukera askearen mende lagata.

Errepublika laizistak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Askotan,monarkiak ordezteko iraultza errepublikanoak osolaizistak izan dira, eta horrek, batzuetan, sentimenduantiklerikal handi bat sorrarazi du, erlijio konfesio batzuek, berezikikatolizismoak,Antzinako Erregimenari emandako laguntzagatik eta sinbolismoagatik, edooligarkiarekin duen lotura estuagatik, bai etaElizaren hierarkiakstatu quoa babesteko erakutsi ohi duen jarrera guztiz atzerakoiagatik ere. Herritarrek eta klase zapalduek frustrazioa eta sufrimendua urte luzez metatu izan dituzten kasu historikoetan, Elizaren aurkako oldarraldi bortitzak piztu izan dira:elizak erretzea,apaizak etalekaimeak jazartzea,arte sakroa suntsitzea eta abar. Halakoak gertatu zirenFrantziako Iraultzan, edo iraultza sozialista batzuetan, hala nolaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortzekoiraultzan, baitaVietnam,Ipar Korea,Txinako Herri Errepublika,Mexikon. Halaber,Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1936ko estatu kolpearen ondoren,anarkistek eta langileriaren beste sektore politiko batzuek bultzatutako iraultza sozialaren barruan ereEliza katolikoaren aurkako eraso ugari izan ziren.[46] Hala ere, monarkiak edo estatu totalitarioak ezarri izan direnean, maiz gertatu dira gutxiengo erlijiosoen aurkako oldarraldiak ―esate baterako,judaismoaren aurkanazien garaian, edokristauen aurkaEdo AroanJaponian―, edo boterea erlijioan legitimatu dute, hala nolaFrancisco Franco jeneralarendiktadurak eta harennazionalkatolizismoak.[47]

Estatu Batuetan ez zen horrelakorik gertatu, ziurrenik,iraultza baino gehiago,independentzia gerra izan zelako batez ere, britainiar monarkiaren gehiegikeriak alde batera uzteko. Hala ere, nazio jaio berriak ez zuen estatu erlijiorik aukeratu bereziki, nahiz eta batzuetanBiblia edoJainkoa aipatzen dituen, esate baterako bere konstituzioan.Frantziak, erlijioaren eta estatuaren independentzian aitzindari izaki,XX. mendearen hasieran onartuko zuen estatuaren laikotasuna.

Errepublika konfesionalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egia izan arren askotanerlijioaren aurkako sentimendua erabili izan dela erregimen errepublikanoa ezartzeko, beste batzuetan, alderantziz, sentimendu erlijiosoa erabili izan da (batzuetan, baitafundamentalista ere), helburu berarekin.

Sentimendu erlijiosoak garrantzi handia izan zuen, esate baterako,IranenXahren erregimena eraisteko, eta haren ordez,aiatola edo buruzagi espiritualislamiarrek zuzendutako errepublika bat ezartzeko. Geroztik, Iranen izena da ofizialkiIrango Islamiar Errepublika[48] (persieraz:جمهوری اسلامی ایران,Jomhūrī-ye Eslāmī-ye Īrān).

Herrialde batzuk errepublika gisa antolatu dira, hain zuzen ere, konstituzioan estatu erlijio bat ezartzeko. Adibiderik nabariena islamiar errepublikak dira, nahiz eta ez diren bakarrak, antzeko zerbait gertatzen baitaIsraelgo Estatuan, nahiz legez ez duen erlijio ofizialik.[49]

Historikoki, errepublika asko erlijio baten arabera definitu izan dira, hala nolaDominikar Errepublika,domingotarren ordenakatolikoaren presentzia nagusiari zor baitio izena; beste horrenbeste,Irlandako Errepublika (katolikoa)[50] edoHerbehereetako Errepublika (protestantea).[51]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. «Bilaketa >errepublika» Euskaltzaindiaren Hiztegia (www.euskaltzaindia.eus) (kontsulta data: 2024-04-07).
  2. Euskaltzaindia. «Bilaketa >errepublika» Lexikoaren Behatokia (lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus) (kontsulta data: 2024-04-07).
  3. (Ingelesez)Dey, Rakesh. (2020-07-12). «How Democratic Was the Roman Republic and Empire?» International Journal of Scientific and Research Publications (IJSRP) 10 (7): 514-519.  doi:10.29322/ijsrp.10.07.2020.p10355. ISSN2250-3153. (kontsulta data: 2024-04-07).
  4. abc (Ingelesez)García-Trevijano, Antonio. (2009). A pure theory of democracy. Lanham: University Press of America ISBN978-0761848561. OCLC.435421569.
  5. (Ingelesez)Madison, James. (1787). «The Union as a Safeguard Against Domestic Faction and Insurrection» Federalist n. 10 - The Federalist Papers: Primary Documents in American History (Research Guides at Library of Congress (web.archive.org)) (kontsulta data: 2024-04-07).
  6. (Ingelesez)«Republic, definition & meaning» Merriam-Webster (web.archive.org) 2024-01-06 (kontsulta data: 2024-04-08).
  7. (Ingelesez)Woodburn, James Albert. (1916). American politics. The American republic and its government. New York: G.P. Putnam's Sons OCLC.2511257.
  8. (Ingelesez)Scheb, John M.; Sharma, Hemant. (2023). An introduction to the American legal system. Frederick: Aspen Publishing ISBN978-1543858228. OCLC.1375105443.
  9. (Ingelesez)Allan, Trevor R. S.. (2003). Constitutional Justice: A Liberal Theory of the Rule of Law. Oxford University Press ISBN978-0199267880. OCLC.1261259954 (kontsulta data: 2024-04-08).
  10. (Ingelesez)Peacock, Anthony Arthur. (2010). Freedom and the Rule of Law. Rowman & Littlefield ISBN978-0739136188. OCLC.659560668 (kontsulta data: 2024-04-08).
  11. (Ingelesez)«From Alexander Hamilton to Gouverneur Morris, 19 May 1777» Founders Online (web.archive.org) 2023-12-03 (kontsulta data: 2024-04-08).
  12. (Frantsesez)«République» Encyclopédie Larousse (web.archive.org) 2023-03-26 (kontsulta data: 2024-04-08).
  13. (Ingelesez)Nippel, Wilfried; Fontana, Biancamaria (ed.). (1994). «Ancient and Modern Republicanism» The Invention of the Modern Republic (Cambridge University Press): 6. or. ISBN978-0521430883. (kontsulta data: 2024-04-08).
  14. (Ingelesez)Darity, William A.. (2008). International encyclopedia of the social sciences. Detroit: Macmillan Reference USA ISBN978-0028659657. OCLC.162146038.
  15. ab (Ingelesez)Horowitz, Maryanne Cline (ed.). (2005). New Dictionary of the History of Ideas. Farmington Hills: Thomson Gale (web.archive.org) ISBN978-0684313774. OCLC.55800981.
  16. (Ingelesez)Pocock, J. G. A.; Whatmore, Richard. (2016). The Machiavellian Moment: Florentine Political Thought and the Atlantic Republican Tradition. Princeton: Princeton University Press  doi:10.1515/9781400883516. ISBN978-1400883516. OCLC.1165547370.
  17. (Ingelesez)«Paul Rahe» Hillsdale College (web.archive.org) 2023-12-09 (kontsulta data: 2024-04-08).
  18. (Ingelesez)Rahe, Paul Anthony. (1994). Republics ancient and modern. Chapel Hill: University of North Carolina Press ISBN978-0807844731. OCLC.29877363.
  19. Bernal, Martin. (2001). Black Athena Writes Back: Martin Bernal Responds to His Critics. Duke University Press ISBN978-0822327066. (kontsulta data: 2024-04-09).
  20. (Ingelesez)Everdell, William R.. (1983). The End of Kings: A History of Republics and Republicans. Free Press ISBN978-0029099308. OCLC.42080394 (kontsulta data: 2024-04-09).
  21. (Ingelesez)«Aksum» UNESCO World Heritage Centre (web.archive.org) 2024-01-27 (kontsulta data: 2024-04-09).
  22. Nwauwa, Apollos O.. (2003). «Concepts of Democracy and Democratization in Africa Revisited» Fourth Annual Kent State University Symposium on Democracy (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-04-09).
  23. (Ingelesez)«Sixteen Mahajanapadas, Ancient India» iloveindia.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-04-09).
  24. (Ingelesez)Singh, Upinder. (2008). A History of Ancient and Early Medieval India: From the Stone Age to the 12th Century. Pearson Education India ISBN978-8131711200. (kontsulta data: 2024-04-09).
  25. (Ingelesez)«Vaishali, Ancient city» Encyclopaedia Britannica (web.archive.org) 2022-12-03 (kontsulta data: 2024-04-09).
  26. (Ingelesez)Kulke, Hermann; Rothermund, Dietmar. (2004). A History of India. Psychology Press ISBN978-0415329194. (kontsulta data: 2024-04-09).
  27. (Ingelesez)Sharma, Ram Sharan. (1991). Aspects of Political Ideas and Institutions in Ancient India. Motilal Banarsidass Publ. ISBN978-8120808270. (kontsulta data: 2024-04-09).
  28. (Ingelesez)Altekar, Anant Sadashiv. (2002-04). State and Government in Ancient India. Motilal Banarsidass Publ. ISBN978-8120810099. (kontsulta data: 2024-04-09).
  29. (Frantsesez)Laine, Mathieu. (2012). Dictionnaire du libéralisme. Paris: Larousse ISBN978-2035841858. OCLC.1009997587.
  30. (Ingelesez)Kors, Alan Charles. (2003). Encyclopedia of the Enlightenment. Oxford: Oxford University Press ISBN978-0195104301. OCLC.848778043.
  31. (Frantsesez)«Il faut des romans aux peuples corrompus : le romanesque républicain dans la Suisse des Lumières» Voltaire Foundation (web.archive.org) 2021-05-27 (kontsulta data: 2024-04-09).
  32. (Frantsesez)Labro, Catherine. (2012). «Le débat Rousseau/Montesquieu dans le premier Discours : réception et médiations» Revue Française d'Histoire des Idées Politiques 35 (1): 135–145.  doi:10.3917/rfhip.035.0135. ISSN1266-7862. (kontsulta data: 2024-04-09).
  33. (Frantsesez)Petit, Pauline. (2022-03-23). «Quand Rousseau rêvait l'autonomie politique de la Corse» Radio France (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-04-09).
  34. (Frantsesez)Bacot, Guillaume. (2007). «Montesquieu et la question de la nature monarchique de la Constitution anglaise» Revue Française d'Histoire des Idées Politiques 25 (1): 3–31.  doi:10.3917/rfhip.025.0003. ISSN1266-7862. (kontsulta data: 2024-04-09).
  35. (Ingelesez)«American Revolution | Causes, Battles, Aftermath, & Facts» Encyclopaedia Britannica (www.britannica.com) 2024-04-04 (kontsulta data: 2024-04-09).
  36. Fabbrini, Sergio. (1999). «The American System of Separated Government: An Historical-Institutional Interpretation» International Political Science Review / Revue internationale de science politique 20 (1): 95-116. ISSN0192-5121. (kontsulta data: 2024-04-09).
  37. (Ingelesez)Marraro, Howard R.. (1969-12). «President John Adams' Views on the Italian Republics» Forum Italicum: A Journal of Italian Studies 3 (4): 591-594.  doi:10.1177/001458586900300406. ISSN0014-5858. (kontsulta data: 2024-04-09).
  38. (Ingelesez)Kyvig, David E.. (1996). Explicit and authentic acts : amending the U.S. Constitution, 1776-1995. Lawrence: University Press of Kansas (web.archive.org) ISBN978-0700607921. (kontsulta data: 2024-04-09).
  39. (Gaztelaniaz)Oquendo, Luís J. González. (2008-11-18). «Bolívar y la constitución del discurso nacionalista en Venezuela» Amérique Latine Histoire et Mémoire. Les Cahiers ALHIM. Les Cahiers ALHIM (16)  doi:10.4000/alhim.3060. ISSN1777-5175. (kontsulta data: 2024-04-09).
  40. (Ingelesez)Ye, Lang; Fei, Zhenggang; Wang, Tianyou. (2007). China: Five Thousand Years of History and Civilization. City University of HK Press ISBN978-9629371401. OCLC.1142373741 (kontsulta data: 2024-04-12).
  41. (Ingelesez)Gao, Sophia; Walayat, Aaron J.. (2021-05-11). «Confucianism and Democracy: Four Models of Compatibility» Journal of Chinese Humanities 6 (2-3): 213–234.  doi:10.1163/23521341-12340098. ISSN2352-1333. (kontsulta data: 2024-04-12).
  42. (Ingelesez)Bellamy, Richard. (2021). «Republicanism: Non-domination and the free state» Routledge International Handbook of Contemporary Social and Political Theory (Routledge)  doi:10.4324/9781003111399-12. ISBN978-1003111399. (kontsulta data: 2024-04-12).
  43. (Frantsesez)Aristote, (edizio elebiduna grezieraz eta frantsesez). (2024-03-31). Politique - Table des matières. web.archive.org (kontsulta data: 2024-04-13).
  44. (Frantsesez)Gaudemet, Yves. (2015). «La laïcité, forme française de la liberté religieuse» Administration & Éducation 148 (4): 111-120.  doi:10.3917/admed.148.0111. ISSN0222-674X. (kontsulta data: 2024-04-13).
  45. (Ingelesez)«Thomas Jefferson and Religious Freedom» Thomas Jefferson's Monticello (web.archive.org) 2024-01-23 (kontsulta data: 2024-04-13).
  46. (Gaztelaniaz)Raguer, Hilari. (1977). La Espada y la cruz: la Iglesia 1936-1939. Barcelona: Bruguera OCLC.462649765.
  47. (Gaztelaniaz)Botti, Alfonso. (1993). Cielo y dinero: el nacionalcatolicismo en España (1881-1975). Madril: Alianza Editorial ISBN978-8420627175. OCLC.1187007355.
  48. Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. euskaltzaindia.net (kontsulta data: 2017-2-1).
  49. (Ingelesez)Sharot, Stephen; Demerath, Jay. (2007). «Judaism in Israel: Public Religion, Neo-Traditionalism, Messianism, and Ethno-Religious Conflict» The SAGE Handbook of the Sociology of Religion (London and Thousand Oaks, California: SAGE): 671-672. ISBN978-1446206522. (kontsulta data: 2024-04-14).
  50. (Ingelesez)Kenny, David. (202-10-31). «God in the Irish Constitution - Talk About: Law and Religion» Byu Law - International Center for Law and Religious Studies (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-04-14).
  51. (Ingelesez)Getty Trust, J. Paul. (2013-01-04). «Our Lord in the Attic: A Case Study» Netherlands Institute for Cultural Heritage (web.archive.org) (kontsulta data: 2024-04-14).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errepublika&oldid=10251097"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp