Edozein errepidek horrelako itxura du.Errepidea baino gehiago erromatar galtzada da hau, errepideen aitzindaria.
Errepidea ("errege" eta "bide" hitzetatik eratorria)ibilgailuak ibiltzeko lurrean sortutako bi punturen artekobidea da. Errepideak ibilgailuen joan-etorrietarako egokituta daude, baizoladura erantsi zaielako bai beste edozein modutara bidearen gainazala hobetu delako.Lerro bakarra edo lerro bat baino gehiago eduki dezakete; bi lerro baino gehiago dituztenean normalean bakoitza zentzu bakarrekoa izan ohi da. Zolatuta daudenean, askotanbazterbideak ere izaten dituzte.
Jende orok erabil ditzakeen errepideei errepide publiko deritze.
Pertsiarrek,asiriarrek,babiloniarrek,kartagotarrek,etruskoek,txinatarrek etaperuarrek bazituzten errepideak baina haiek egindakoen arrastorik ordea, gaur egun ez da ia geratzen. Pertsiakoerrege bideak, esaterako, 2857 kilometro zituen eta K.a. 35000. urtetik K.o. 300. urtera bitartean erabili zen.Erromatarrak izan ziren, baina, errepideak egiteko teknikak lantzen hasi ziren lehendabizikoak; bereninperioa hedatzeko eta zaintzeko 85.000 kilometroko errepide edogaltzada sarea hedatu zuten; inperioren gainbeherarekin betera galduz joan ziren arren, horietako zenbaitek iraun du gaur egunera arte.Erdi Aroanerromes-bide nagusiei eutsi zitzaien, errepide berririk egin gabe, itsasoa edo ibaiak zirelako merkataritzarako bide nagusiak.XVIII. mendean, errepideak egiteari berriro ekin zitzaioneangainazal hobeak lantzen hasi ziren. Langintza horretanTrésaguet frantziarra etaTeldord etaMcAdam eskoziarrak nabarmendu ziren.1902anmacadam izeneko gainazala nagusitu zen; harri koskor zanpatuz egiten zen, alkaterna geruzaz estalia. Gaur egun, beribil kopurua haztearekin batera errepide sareak ere hedatu dira.[1]