Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errekonkista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Granada hiri musulmandarraren kapitulazioa pintura batean

Errekonkista (gaztelaniaz etaportugesezReconquista,katalanezReconquesta)Iberiar Penintsulako iparraldeko erresumakristauekAl-Andalusmusulmana azpiratzeko prozesu militarrari Espainian eta nazioartean ematen zaion izena da. Espainiako historiografia tradizionalakCovadongako batailan ezarri izan du haren hasiera (722, edo 718), eta amaiera, berriz,1492koGranadako erresumako konkistak eman zion.

Historiografia modernoaren ikuspuntutik, 'errekonkista' (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere,Gaztelako erregeek euren buruaToledoko erresuma bisigodoaren ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, ikuspuntu moderno horren arabera, 'errekonkista' kontzeptua murritza da, Iberiar Penintsula iparraldeko erresuma kristauen bertsioa baino ez baitu erakusten, musulmanena edoAl-Andaluseko kristauena (mozarabiarrena) baztertuz. Ondorioz, konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki izan dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.

Al-Andalusko kolonizazioa ez da Iberiar Penintsulara mugatu daitekeen gertaera, garaiko testuinguru europarrean gizarte feudalaren hedapenaren garaia baita,feudalismoaren bihotzetatik (frankoen kokagunetik) kanporantz. Honela,Irlandako konkista ingelesa,alemaniarren ekialderako hedapena,Gurutzaden bidezLurralde Santuen okupazioa, besteak beste, prozesu beraren beste adibide batzuk izango lirateke.

Islamaren aurkako "errekonkista"

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun historialariek orokorrean ontzat ematen ez duten "errekonkista" hitzaren adibidea ondo azalduta dago behean. Claudio Sánchez Albornoz historialari eta, bere eran,espainiar nazionalistak ondo azaltzen du bere hitzekin[1]:

«Asturiar gunea hegoalderantz zabaltzen hasteanideologia bat sortu zen eta, horren arabera, borroka justifikatuta zegoen musulmanen erasoan galdutako erreinugodoa "errekuperatzeko" prozesu moduan. Izan ere,Pelaiok, lehenengo "erregeak", beharbada ez zuen batere loturarik izango Toledoko erreinu godo zaharrarekin. Al-Andalusetik emigratu zuten kristaumozarabiarrek gehitu zuten "errekonkista" espiritu hori.

Mende bat, bi... zazpi,Islamaren kontrako borroka latzean. Alferrik izango da mendeetako ekintza horren garrantzia kendu nahi izatea. Egia handia, lehenengo Espainia musulmanaren aginteari eutsi behar izan genion eta geroalmorabide,almohade etabenimerineen hiru erasoei (...) haietan gure mendeetako joera historikoa baieztatu egin zen (...) Pelaio,Covadonga eta gero beste hirumende, etengabe islamikoaren tirabiran

»


Berriro ere ikuspuntu kristauari buruzko liburuaren zati bat da behekoa. Nahiz eta zentzuzkoagoa izan, hasieran idatzita dagoen bezala eta goikoaren kasuaren antzera, gaur egungo historialari gehienek ez dute ontzat hartzen beheko azken paragrafoa[2]:

«(...) Erreinu bisigodoa erortzean, donRodrigo menderatu ondoren, erasotzaile musulmanek ez zuten erresistentziarik aurkitu hiri handi batzuetan baino. Penintsula oso erraz konkistatu zuten arren, iparraldeko herri independenteak ezin menderatu izan zituzten. Erreinu bisigodoaren egituraren ezaugarriak dira, alde batetik, jabetza handiak Elizaren esku egotea eta noblezia oso indartsua eta, beste aldetik, biztanleria gehiena zerbitzari edo erdi zerbitzari izatea. Horregatik izan daiteke musulmanak hain era pasiboan hartu izana (...) Alderantziz, kantabriar-asturiarrek etabaskoiek independentziaren bitartez gizarte erregimen berezia gorde zuten, bisigodoenetik guztiz aurkakoa, gizaki askeak gehienak izanik, gizarte taldeen arteko aldea oso txikia zelako. Beraz, bazuten euren askatasunari zergatik eutsi. Erreinu bisigodoko biztanle batzuk halako herrietan babestuko ziren inguruko eskualdeetatik etorrita. (...) Ondorioz, Errekonkista esaten zaion fenomeno historikoa hasieran ez zen egongo politika eta erlijio arrazoiekin bakarrik lotuta (...)

Menditarrrk bisigodoen arerio izan ziren eta eurei egotzi zaie sarritan haien ondorengo politiko izatea musulmanen aurrean; baina inoiz eduki ez zituzten lurrak "errekonkistatu" nahi izatea ezin da onartu geroago arte, erreinu bisigodoaren jarraipenerako benetako kontzientzia sortu arte (...)

Lehenago erreinu godokoak izandako lurralde horiek (Asturias,Galizia etaLeon) eta hango biztanleak bereganatuta, (...) (asturiarren erreinuak) bisigodoen kultura eta erakundeak bereganatu zituen. (...)

»


Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

  1. Sanchez Albornoz, Claudio. (1980-1999). La España cristiana de los siglos VIII al XI.. Espasa-Calpe ISBN84-239-4800-5. PMC9083069. (kontsulta data: 2020-10-04).
  2. Barbero, Abilio.. (1984). Sobre los orígenes sociales de la Reconquista. (1a ed. en Colección Ariel. argitaraldia) Editorial Ariel ISBN84-344-1017-6. PMC12091761. (kontsulta data: 2020-10-04).
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errekonkista&oldid=10276881"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp