Errekaldeberri | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′06″N2°56′46″W / 43.2517°N 2.9461°W /43.2517; -2.9461 |
Azalera | 1,11 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 17.167 (2023) |
Dentsitatea | 15.192 bizt/km² |
ErrekaldeberriBilboko hego-mendebaldean dagoen auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian dago,Errekaldeko barrutian alegia. Auzoak 110,53 hektareako azalera dauka eta 18.179 biztanle (2004ko datuen arabera). Barrutian biztanlerik gehien duen auzoa da, eta honi izena ematen dio. AntzinakoElgera erreka zegoen tokian eraiki da auzoa. Gaur egun erreka horrek lurpeko ibilbidea egiten duIbaizabal ibaiarekin batu arte.
Urteetan zehar hiritik dezente isolaturik egon da,FEVErenAmetzolako trenbideek bananduta. Gordonizeko eta Urkiola kaleko zubiek bakarrik lotzen zuten hiriarekin. Horrez gain, plangintza ezak eraginda,A-8 Autobideak bitan banatzen du auzoa; etxebizitzak autobidea baino lehenago eraikitzen hasteagatik, etxebizitzetako askok, ondo-ondoan dute autobidea.
Azken urteetan ordea, auzoa hobetuz doa pixkanaka.1998. urtetik aurrera ordea obra erraldoi baten bitartez trenbideak lurperatu zituzten, horrela auzoa hirigunearekin erabat lotuta geratu da.
Auzoko jaiakekainaren amaieran antolatzen dituzte.
Ipar-mendebaldeanBasurtu, ipar-ekialdeanAmetzola, ekialdeanIralabarri, hegoaldeanArraiz etaArnotegi mendia eta hego-mendebaldeanIturrigorri etaUretamendi auzoak mugakide ditu.
Gordoniz kalea da ardatz nagusia. Honen mendebaldean, paraleloki, Villabaso bidea kalea doa. Ekialdean, bestela, Errekaldeko plaza dago. Kale perpendikularrak, iparraldetik hegoaldera, Goya eta Ciudadela, Errekaldeberri, Altube, Anboto eta León de Uruñuela daude. Gordonizen jarraipena hegoalderuntz Iturrigorri bidea da.
Ciudadela kaleak hego-ekialderuntz Larraskitu errepidearekin jarraitzen du.
Bilbobusek linea hauek lotutako ditu auzoarekin:
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (minutu) |
---|---|---|
27 | Arabella - Betolatza | 15´ |
57 | Miribilla - Ospitalea | 60´ Asl-Osr. |
72 | Larraskitu - Gazteleku | 12´ |
76 | Artatzu/Xalbador - Moyua | 20´ |
77 | Peñascal - Larreagaburu | 12´ |
A8 | San Justi - Ametzola | 60´ |
Larraskitu dugu auzo honetako mendialdekobaserri-auzunea, jatorrizko euskal hiztunen bizilekua izan denaXX. mendearen amaiera arte.Pagasarri mendirako bidean dago, eta azpiegituren aldetikFango kiroldegia nabarmentzekoa da.
Kukutza gaztetxea erreferentziazko kulturgunea izan zen 15 urtezBilbon eta Euskal Herria osoan1996tik2011 arte. Okupazioa eta autokudeaketaren eredua izan zen.Iñaki Azkuna alkatea zela poliziaren bidez hustu eta eraitsi zuten, protesten artean.
Uretamendi auzorako igoeraren hasieran kokatuta zegoen.
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |