Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errege Martxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Martxa
Partitura osoa
Jatorria
Argitaratze-data2015
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
TonoaDo maior
Bestelako lanak
MusikagileaManuel de Espinosa de los Monteros(en)Itzuli

Allmusic: mc0002548584Edit the value on Wikidata

Errege martxa (gaztelaniaz:Marcha Real)Espainiako Erresumakonazio ereserkia da,musikaduna baina letra ofizialik gabekoa.

Europako nazio ereserkien artean zaharrenetarikoa da: lehenengo aipamenaManuel de Espinosak idatzitakoLibro de Ordenanza de los toques militares de la Infantería Española liburuan ageri da,1761ean. Idatzi horrekErrege Martxaren partitura bildu zuen,Marcha Granadera izenburuarekin (egilerik gabekoa).

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hugo Kehrer idazlearen aburuz,Prusiako Federiko II. Handiak konposatu zuen himnoa. Edonola ere, baieztapen horrek ez dauka euskarririk. Beste hainbat adituren iritziz,Errege Martxak antz handia duKarlos V.ak erabilitako doinu militar batzuekin.

Karlos III.a errege zelarik, ohiturak eta herriaren oniritziak ereserki nazional ofizioso bilakatu zuten Martxa Erreala.

1868koIraultza Loriatsua gertatu ostean,Prim jeneralak nazio ereserki berria sortzeko txapelketarako deia egin zuen, baina saria eman gabe geratu zen, eta epaimahaiakErrege Martxak nazio ereserki izaten jarraitzea aholkatu zuen.

Bigarren ErrepublikakRiegoren ereserkia aukeratu zuenEspainiako nazio ereserkitzat. 1937an,Francisco Franco jeneral matxinatuak bere kontrolpeko eremuanErrege Martxa ereserki ofizialtzat ezarri zuen; eta,Espainiako Gerra Zibila bukatu ostean,Francoren diktadura ezartzearekin,Errege Martxa Espainiako nazio ereserkia izan zen berriro, oraingoanJose Maria Pemanen letrarekin. Orduz geroztik,Errege Martxa da Espainiako nazio ereserkia.1978ko Espainiako Konstituzioa onartu eta gutxira,Francisco Grau konpositoreak egungo bertsioa eman zuen.

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Errege-martxaren piano partitura.
Errege-martxa.


Hitzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hainbat letra izan ditu ereserkiak.Frankismoaren garaikoa hau zen:

Arriba España, alzad los brazos
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

¡Triunfa España! Los yunques y las ruedas
marchan al compás
del himno de la fe.

Juntos con ellos cantemos de pie
la vida nueva y fuerte de trabajo y paz.

Arriba España, alzad la frente
hijos del pueblo español,
que vuelve a resurgir.

Gloria a la Patria que supo seguir,
sobre el azul del mar, el caminar del sol.

2007an polemika sortu zen kirolariek ez zutelako letrarik ereserkiarekin abesteko. Hori dela etaEspainiako Komite Olinpikoak etaSGAEk lehiaketa abiatu zuten hitzak aurkitzeko. 2000 bat proposamen jaso ziren eta2008kourtarrilaren 11n jakin zen ematera hauek honako letra aukeratu zutela lehiaketan:

Gaztelaniaz

¡Viva España!
Cantemos todos juntos
con distinta voz
y un solo corazón.

¡Viva España!
Desde los verdes valles
al inmenso mar,
un himno de hermandad.

Ama a la Patria
pues sabe abrazar,
bajo su cielo azul,
pueblos de libertad.

Gloria a los hijos
que a la Historia dan
justicia y grandeza
democracia y paz.

Euskaraz[1]

Gora Espainia!
Denok batera abes dezagun
ahots ezberdinez
bihotz bakarrez

Gora Espainia!
Haran berdeetatik
itsaso zabaleraino
anaitasun ereserkia

Maita ezazu aberria
besarkada ematen dielako
zeru urdinaren pean
herri askeei

Justizia eta handitasuna
demokrazia eta bakea
Historiari ekartzen dioten
seme-alabei loria

Urtarrilaren 21etik aurrera sinadura bilketa bati ekin zioten letra hau ofiziala izan zedin.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ADN egunkariko artikulua[Betiko hautsitako esteka], 2008-01-11.
  2. ¡Viva España! Cantemos todos juntos. Elmundo.es

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Nazio ereserkiak

Euskal Herria
Euskal HerriaEusko Abendaren Ereserkia ·Nafarroako Foru ErkidegoaGorteen Ereserkia ·Gernikako Arbola** ·Euskal HerriaEusko Gudariak** ·Agur Jaunak**
Ez ofizialak**


Estaturik gabeko nazioak
BretainiaBro Gozh ma Zadoù ·AragoiHimno de Aragón ·KataluniaEls Segadors ·KorsikaDio vi Salve Regina ·Ey Raqîp ·EskoziaFlower of Scotland etaScotland the Brave
GalesHen Wlad Fy Nhadau ·GaliziaOs Pinos ·KornuallesTrelawney etaBro Goth Agan Tasow ·IrlandaGod Save Ireland ·ManArrane Ashoonagh dy Vannin
OkzitaniaSe canta ·ValoniaLi Chant des Wallons ·FlandriaDe Vlaamse Leeuw ·Palestinako EstatuaBiladi


Europako estatuak
Europar BatasunaEuropako ereserkia ·AlbaniaHymni i Flamurit ·AlemaniaDas Lied der Deutschen ·AndorraEl gran Carlemany ·ArmeniaMer Hayrenik ·AustriaLand der Berge, Land am Strome
AzerbaijanAzərbaycan marşı ·BelgikaLa Brabançonne ·BielorrusiaМы, беларусы ·Bosnia-HerzegovinaIntermeco ·BulgariaMila Rodino ·DanimarkaDer er et yndigt land ·Erresuma BatuaGod Save the Queen ·ErrumaniaDeşteaptă-te, române!
ErrusiaErrusiar Federazioko ereserkia ·EslovakiaNad Tatrou sa blýska ·EsloveniaZdravljica·EspainiaMarcha Real ·EstoniaMu isamaa, mu õnn ja rõõm ·FinlandiaMaamme ·FrantziaLa Marseillaise ·GeorgiaTavisupleba
GibraltarGibraltar Anthem etaGod Save the Queen ·GreziaImnos is tin Eleftherian ·HerbehereakHet Wilhelmus ·HungariaIsten, áldd meg a magyart ·Irlandako ErrepublikaAmhrán na bhFiann ·IslandiaLofsöngur ·ItaliaIl Canto degli Italiani
KazakhstanMeniñ Qazaqstanım ·KosovoEuropa ·KroaziaLijepa naša domovino ·LetoniaDievs, svētī Latviju! ·LiechtensteinOben am jungen Rhein ·LituaniaTautiška giesmė ·LuxenburgoOns Heemecht ·MaltaL-Innu Malti
Ipar Mazedoniako ErrepublikaDenes nad Makedonija ·MoldaviaLimba Noastră ·MonakoHymne Monégasque ·MontenegroOj, svijetla majska zoro ·NorvegiaJa, vi elsker dette landet etaKongesangen ·PoloniaMazurek Dąbrowskiego
PortugalA Portuguesa ·San MarinoInno Nazionale della Repubblica ·SerbiaBože Pravde ·SuediaDu gamla, Du fria·SuitzaSuitzar Psalmoa ·Turkiaİstiklâl Marşı ·TxekiaKde domov můj
UkrainaShche ne vmerla Ukraina ·Vatikano HiriaInno e Marcia Pontificale ·ZipreImnos is tin Eleftherian


Mundua
ArgentinaEn Unión y Libertad ·AustraliaAdvance Australia Fair ·BrasilHino Nacional Brasileiro ·BoliviaMorir antes que esclavos vivir ·EkuadorSalve, Oh Patria
EgiptoBiladi, Biladi, BiladiAmeriketako Estatu BatuakThe Star-Spangled Banner ·JaponiaKimi Ga Yo ·KanadaO Canada ·KolonbiaHimno Nacional de la República de Colombia ·KubaLa Bayamesa
HegoafrikaHegoafrikako ereserki nazionala ·IndiaJana Gana Mana ·IsraelHatikva ·MarokoAl-nashid al-sharif ·MexikoMexikoko ereserki nazionala ·PeruSomos libres, seámoslo siempre
TxileHimno Nacional de Chile ·Txinako Herri ErrepublikaYìyǒngjūn Jìnxíngqú ·UruguaiOrientales, la Patria o la tumba ·VenezuelaGloria al Bravo Pueblo ·Zeelanda BerriaGod defend New Zealand etaGod Save the Queen


Ereserkien zerrenda osoa ikusi

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errege_Martxa&oldid=9651718"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp