Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Errege Magoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Mago» orritik birbideratua)
Adoración de los Magos,Bartolomé Esteban Murillo margolariaren koadroa (XVII. mendea).

Errege Magoak edoHiru Erregeak[1]Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandakoBibliako pertsonaiak dira.Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, "Ekialdetik" joandakoak "juduen errege jaioberria" gurtzera. Mateoren arabera,[2]urrea,intsentsua etamirra eskaini zioten Jesusi. Euskarazkoebanjelioen itzulpenetan, jakintsuak, zuhurrak, magoak, aztiak, hitzak erabili izan dira[3].

Pasartea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ravenna Basilikako "Apollinare Nuovo" mosaikoa, VI. mendekoa. Hiru Jakintsuak. Ezagutzen den lekukotasunik zaharrena.

Biblian, honela agertzen da Erregen etorrera (Mateo 2,1-2):

«1 JesusJudeakoBelen herrian jaio zen,Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, "sortaldeko jakintsu" batzuk azaldu zirenJerusalemen,2 galdezka: –Non da juduen errege jaioberria?Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.»

Mateo 2, 1-2[4]


Kopurua eta izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Botticelli (1445-1510).Jakintsuen gurtza.
XVI. mendeko irudia, ustezIoannis Permeniatisek egina, (1526-1528 inguruan margotua). Jakintsuetako bat emakumea dela ematen du.
Joseph van Bredael (1688-1739).Jakintsuen gurtza.

Mateoren ebanjelioak kopururik zehazten ez badu ere, tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, agi denez Mateoren ebanjelioak hiru opari mota zehazten dituelako, etaVI. mendetikMeltxor,Gaspar etaBaltasar izenak eman zizkieten (euskarazko forma arautuak), antzeko formak ere gorde direlarik.

«Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahozpezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, eskuerakutsiak eskaini zizkioten:urrea,intsentsua etamirra.»

Mateo 2, 11


Ekialdeko eliza kristau batzuetan beste izen batzuk erabiltzen dira, adibidez erritosiriarreko kristauen arteanLarvandad,Gushnasaph eta Hormisdas;Etiopiako elizan Hor,Karsudan, etaBasanater, etaArmeniako elizan Kagpha, Badadakharida eta Badalilma.[5] Siria eta Armeniako elizetan, halaber, 12 errege mago aipatzen dituzten tradizioak ere izan dira.

Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeetan, Berpizkundeko artista handienek margotu zituzten erregeetan, oso maiz, emakume bat ageri da bi gizonekin batera Errege Magoen paperean.[6]

Epifania

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Epifania»

Aztiekin lotutako jaieguna ospatzen daurtarrilaren 6an batez ereEspainian eta gazteleraz egiten duten herrialdeetan. Horren arabera, ume txintxoeiopariak ekartzen dizkiete horiek aurretik idatzitakoeskaera gutunen arabera. Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean, tradizio handia daukate espainiar hirietanErregeen kabalgata edo desfilea, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere oso arrakastatsua dena.Alcoi (Alacant) herrian horrelako desfilerik zaharrena egiten omen dute.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Mt 2:11
  3. «Magoen antidotoa» astekaria.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-17).
  4. Mt 2:1-2
  5. (Ingelesez)Dhabliwala, Fr Neil. (2020-01-01). «Where Do We Get the Names of the Three Magi?» St. Catherine (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  6. «Hiru errege mago ekialdetik? Lau hitz eta lau oker» Argia (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Egunak
Pertsonaiak
Ohiturak eta tradizioak
Sukaldaritza
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Errege_Magoak&oldid=10025712"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp