Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Eros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eros
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakKupido etaTurnu(en)Itzuli
Familia
AitaPoro,Ares,Zefiro,Eter,Kaos etaErebo
AmaPenia,Afrodita,Iris,Eris etaNix
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabakVoluptas(en)Itzuli etaHedone(en)Itzuli
Anai-arrebakAnteros,Himeros(en)Itzuli,Pothos(en)Itzuli,Nix,Gaia etaErebo

Greziar mitologian,Eros[1] (antzinako grezieraz:Ἔρως, "desio") maitasunaren jainkoa zen, sexu-erakarpenaren, maitasunaren eta koitoaren jainkoa; baita ugalkortasunaren jainkoa ere.

Mito batzuetan,Afroditaren etaAresen semea da, bainaPlatonenOturuntza obran agertzen denDiotimaren arabera,Porosek (oparotasuna) etaPeniak (txirotasuna) kontzebitu zuten, eta horri zor zaizkio maitasunaren alderdi hain desberdinak.[2]

Erromatar mitologian, Erosen baliokideaKupido zen.

Eratostenesen tradizioaren arabera, Erospederastiaren patroia zen, gizonen arteko maitasunaren patroia, eta Afrodita, berriz, gizonen eta emakumeen arteko maitasunaren patroia. Erosen estatua palestretan egoten zen, borroka-eskoletan, han elkartzen baitziren gizonak beren gizon maitaleekin, eta Erosi egiten zizkioten eskaintzakespartarrek guduaren aurretik.

Erosen kontzeptuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziar pentsamenduan bi alderdi daudeErosen kontzepzioan. Lehenengoan, jatorrizko jainkosa bat da, maitasun erotikoaren indarra ez ezik, beti loratzen den izaeraren, jatorrizko argiaren, sormenaren bultzada ere irudikatzen duena, kosmoseko gauza guztien sorkuntzaren eta ordenaren arduraduna dena.[3]HesiodorenTeogonian, greziar sortze mitoetan ospetsuena, jatorrizkokaosaren ondoren sortu zen Eros;Gea,Lurra,Tartaro etaInframundoarekin batera.Aristofanesen lanaren arabera, Eros Gauak (Nix) jarritako arrautza batetik sortu zen, iluntasunarekin (Ereboa) sortu zuena.Eleusiar misterioetanProtogono (Πρωτόγονος) bezala gurtua izan zen, “jaiotzen lehena”. Ondoren bertsio alternatiboa sortzen da, non ErosAfrodita etaAresen, edoHermesen, edoHefestoren semea da, edota Poros etaPeniarena, edotaIris etaZefirorena ere. Eros hau Afroditaren laguntzailea zen, maitasunaren indar nagusia zuzentzen zuena eta hilkorrei eramaten ziena.[4][5]

Beste bertsio batzuetan, bi anaia zituen, alde batetikAnteros (maitasun erantzukidearen pertsonifikazioa) eta bestetikHimero (desira sexualarena).[6]

Gurtza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erosen gurtza ez zen oso ohikoa Greziarik antzinakoenean, baina beranduago oso hedatua izatera iritsiko zen.Tespiasko emankortasunaren gurtza bat dela eta, oso gurtua izan zen, eta paper garrantzitsu bat bete zueneleusiar misterioetan.Atenasen, Afroditarekin oso gurtza ospetsua partekatu zuen, eta hilabete bakoitzeko laugarren egunean sagaratzen zuten.[6]

Galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Platon (2003):Sinposioa, Donostia, Jakin. 203b-e; 66, 67 or.ISBN 84-95234-17-3
  3. Erotikon : essays on Eros, ancient and modern. University of Chicago Press 2005 ISBN0-226-03838-6. PMC56685267. (kontsulta data: 2020-04-02).
  4. Martin, Hubert. (1969-04). «Amatorius, 756 E-F: Plutarch's Citation of Parmenides and Hesiod» The American Journal of Philology 90 (2): 183.  doi:10.2307/293426. ISSN0002-9475. (kontsulta data: 2020-04-02).
  5. Carson, Anne, 1950-. (1986). Eros the bittersweet : an essay. Princeton University Press ISBN0-691-06681-7. PMC13011363. (kontsulta data: 2020-04-02).
  6. abNygren, Anders. (2008). «Éros et agapè» Revue du MAUSS 32 (2): 165.  doi:10.3917/rdm.032.0165. ISSN1247-4819. (kontsulta data: 2020-04-02).


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eros&oldid=10237218"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp