Ernest Renanen jaiotetxea,Tréguier herrian (Bretainia). Gaur egun, haren bizitzari eta lanari buruzko museoa da.
Bere jaioterriko apaizgaitegian hasi zituen ikasketak, baina karrera utzi zuen, fede krisi baten pean zegoenean, eta Parisko Unibertsitatera joan zen. 1847an Volney saria eskuratu zuenEssai historique et theórique sur les langues sémitiques (Hizkuntza semitikoei buruzko saiakera historikoa eta teorikoa) saiakera liburuari esker. 1848. urteko iraultzan oinarriturik,L´Avenir de la science (Zientziaren etorkizuna) obra idatzi zuen,humanismoaren eta zientziaren bidez, gizadiaren askatasuna iritsiko zela proposatzen zuena. Aipatutako tesiaÉtudes d´histoire religieuse (1857,Erlijio-historiaren azterketak) etaEssais de morale et de critique (1859,Kritika eta moralari buruzko saiakerak) obretan zabaldu eta ondu zuen. Obra horietan, halaber,zibilizazioaren oinarri etikoak argitzeko erlijioaren jatorriak ikertzea proposatu zuen, eta gizartearen erreforma aristokrata intelektualek bideratu behar zutela azaldu zuen.
1862. urtean,Libanon etaSirian zehar arkeologia espedizio bat egin ondoren, hebreerako katedradun izendatu zuten Frantziako Collègen. Sarrerako hitzaldi iskanbilatsua izan zuen, ordea, Jesusigizon konparaezina deitu baitzion, eta Elizaren presioz kargutik kendu zuten. Urtebete geroago argitaratu zuenVie de Jésus (Jesusen bizitza),Histoire des origines du christianisme (1863–1881,Kristautasunaren jatorriaren historia), zazpi liburukiz osaturiko bildumako lehen alea. 1870ean unibertsitateko kargua itzuli zioten. Bere bizitzako azken urteetan errepublikaren aldeko agertu zen. Harena da, halaber,Histoire du peuple d´Israël (1887–1893,Israelgo herriaren historia) obra.
Bere teoria politikoak, batez erenazioaren identitatearekin loturikoak oso ezagunak bihurtu ziren. Aldi berean, influentzia handia izan zutennazionalismoaren teorian bere idei askorekin kontradikzioak zituenFichte alemaniarrarekin batera.
Liburu ezagunenaQu'est-ce qu'une nation? (Zer da nazioa?) izan zen, eta hor nazioaren bere teoria politikoei buruz idatzi zuen. Herrialde mugakideen arteko muga arazoak konpontzeko, bertako herritarrei iritziaren aldekoa zen,erreferendumak eginez. Hona hemen zati bat:
«
Nazio batarima bat da, printzipio espiritual bat [...]. Nazio bat izandako sufrimenduen eta etorkizunean izan beharrekoen sentimenduak sortutako elkartasun handia da. Iragana adierazten du, baina oraina berreskuratzen du, ekintza baten bitartez: elkarrekin jarraitzeko nahi argia eta horren onarpena. Nahi argi eta garbiarekin, hain zuzen ere. Nazioa egotea egunerokoplebiszitua da, eta banakoaren existentzia berriz, bizitzaren betiereko onespena.
»
—Renan,Zer da nazioa?, 1882.
Hainbat autorekZer da nazioa? liburua teorizazio politikoa beharrean testuinguruak baldintzatutako Renanen aldarri patriotiko eta oportunista dela defendatzen dute[2].Frantzia-Prusia Gerran Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu ondoren horienfrantsestasuna aldarrikatu nahi du Renanek. Aldiz,Zer da nazioa? konferentziako argudioak Renanen pentsamendu arrazista eta antidemokratikoarekin ez direla koherenteak azalduko dute autore horiek[3].