| Ernai | |
|---|---|
| Alderdia | Ezker Abertzalea |
| Sorrera | 2013komartxoaren 2a |
| Eremua | Hego Euskal Herria |
| Ideologia politikoa | Proiektu politikoa[1] Independentismoa Sozialismoa Feminismoa
|
| ernai.eus | |
Ernai 2013ko Martxoaren 2an sortu zen gazte erakundeabertzale eta ezkertiar gisa.Ezker AbertzaleakZutik Euskal Herria ebazpenaren bidez garatutako estrategia aldaketaren ondotik sortutako antolakundea izango da,Segi gazte erakundeak bere burua desegin ostean.Sortu,LAB sindikatuarekin etaEuskal Preso Politikoen Kolektiboarekin bateraezker abertzalearen antolaketa berriko ataletako bat da.Euskal Herriarenindependentzia,sozialismoa etafeminismoa aldarrikatzen ditu proiektu politiko gisa.
Herri eta eskualde eremuko antolakuntza eredu bati jarraikiz,Nafarroa Garaian,Araban,Bizkaian etaGipuzkoan jarduten du, ikuspegi eta estrategia nazional batetik.Ipar Euskal Herriko gazte erakundeekin,Aitzina!-rekin bereziki, harreman iraunkor eta zuzena izan zuen.
2013komartxoaren 2anGazte ZukGua sorrera prozesuari amaiera eman zitzaion Lizarrako frontoian ospaturiko I. Kongresuan[3]. Ilegalizazio fase bati aurre eginik[4], sorrera prozesuak 180 herrietan zehar 2.500 gazte inguru biltzea lortu zuen [5].
2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1eraGazte DanbadaGazte Topagunea ospatu zuenUrduñan. 7.000 bat gaztek parte hartu zuten kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta abar uztartu zituen ekimenean[6]. 2013ko martxoaren 30eanXabier Lopez PeñaEtakidea preso zegoelarik hilko da eta gazte erakundeak bere heriotza salatu zuen ekitaldi nagusian[7]. Gertakari hauen hariraAuzitegi Nazionalak Ernaiko bozeramaileak,Periko Solabarria militante historikoa etaTopatu.info atariko kazetari bat auziperatu zituen.
Epaiketa 2015eko maiatzaren 28an abiatu zen, baina bertan behera geratu behar izan zen epaituen protesta bat dela medio[8]. Ostera gazteak absolbituak izango baziren ere[9],Madrileko auzitegi arrunt batekAuzitegi Nazionalean epaitutako eta publiko gisa parte hartu zuten 40 lagunetik gora auziperatu zituen desorden publikoak egotzita. Kasu honetan aurreko epaiketan auziperatutakoak zigortuak izango dira eta gainontzekoak absolbituak izango dira.Hari beretik 2013ko apirilaren 26anAudientzia NazionalekoEloy Velasco epaileak Ernairen webgunea itxi zuen terrorismoa goratzea leporatuta eta gazte bat inputatu zuen[10]. 2014ko martxoanTopatu Gazte Danbadaren bideoak saretik ezabatzeko agindu zionAuzitegi Nazionalak[11].
2013ko apirileanDonostianAske Gunea burutu zuen herri mugimenduak lan politikoa egiteagatik espetxe zigorrera kondenatutako zazpi gazte independentista babesteko. 1.000 lagunek gazteen inguruan, epaiketak eta espetxeratzeak konponbidearen aurkako neurriak direla salatzeko bilduko dira[12]. Ekintza honek, hilabete batzuk lehenagoEkaitz Samaniego gazte gasteiztarrak ekin zion desobedientzia bideari[13] zein aurretik errepresaliatu ezberdinek hartutako jarrerari helduko dio,epaiketa politikoei aurre egiteko aro berri bat irekiz[14].
2013ko maiatzean,Urtza Alkortaren atxiloketa galaraztekoHerri Harresia ere antolatu zen[15].
2013ko maiatzaren 30eanEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deiturikoGreba Orokorrean partaidetza aktibo bat izango du.#KeinuBat kanpainaren bidez landuko dute greba deialdia.Hego Euskal Herrian 2007tik ospatutako zortzigarrena izan zen eta euskal gehiengo sindikalak bultzatu zuen[16].
2013ko azaroaren 7an Ernaik jarraipenak eta espioitza salatu zituen. Proba gisa bere egoitza nazionalaren atarian aurkitutako kamara eta audio grabagailuak aurkeztu zituen[17]. Salaketa publiko honen aurreanAmaiurrek galdera sorta bat aurkeztu zuenEspainiakoGorteetan.[18]
2013ko urrianIruñeanHerri Harresia antolatu zuen herri mugimenduak, kasu honetan Barañaingo bost gazte independentisten aurkako prozesu batean. 5 gazteetatik 3 absolbituak izan zirenEspainiako Auzitegi Gorenak sententzia berrikusi ostean, Xabier Sagardoi gaztea Herri Harresia burutu baino lehen atxilotua izango da eta Luis Goñi gaztea ekimenean bertan atxilotua izango da[19].
2014 martxoaren 3 eta 4eanBilbonGlobal Forum Spain izenpean nazioarteko foro ekonomiko bat ospatu zen EuropakoTroikaren partaidetzarekin. Beste hainbat ezkerreko eragileekin batera antolatu ziren aurkako herri mobilizazioak[20] sustatu zituen. Protestetan zehar hainbat gazte, sindikalista eta kazetari atxilotuak izan ziren.
2014ko martxoaren 27anIkasle Abertzaleak-ekHego Euskal Herrirako antolatutako ikasle grebarekinbat egin zuen.Ekin geroa marrazteari, ekin euskal eskola nazionalari lemapean egingo da greba deialdia, etaEspainiakoPP-ko gobernuaren hezkuntza erreformak salatzea eta euskal curriculuma aldarrikatzea zuen xede[21][22].
2014ko apirilaren 17tik 20raGazte Burutakzio topaketak ospatu zituztenAltsasun[23]. Bost ildoren baitan (mikropolitika, kanpo proiekzioa, desnormalizazioa, sormena eta komunikazio gerrilla) antolatutako tailer eta saio desberdinetanetan 1.200 gazte inguruk parte hartu zuten[24].
«Burutakzio topaketetan sistemari aurre egiteko ideia eta esperientziak trukatu ditugu. Orain, burutakzio bezala, guztiok elkartu eta praktikaren bidez sistema iraultzen jarraitzeko unea da»,aldarrikatu zuen Ernaik apirileko topagunearen ostean.Langileen Nazioarteko Egunaren eta mobilizazio nazionalaren hariraBarakaldon egindako salaketa ekimen baten harira, orduanPP-ko zinegotzi zenZoe Nublak salaketa jarri zuen Ernairen aurka; iritzita honekbideo batean bere intimitateari eraso egin ziola[25]. Hala, 2014ko maiatzaren 3an prekarietatean aurkako eta burujabetzaren aldeko mobilizazio nazionala egingo duBilbon. 2.000 gaztetik gorak parte hartu zuten ekimenez beteriko mobilizazioan[26]. Euskal autonomia erkidegokoespainiar polizia autonomikoak mobilizazioa etengo du eta manifestariak eserialdia burutu zuen,Periko Solabarria mobilizazio buruan zegoelarik.
2014ko maiatzaren 31anEuskal Herria Arraundeguorld egun internazionalista ospatu zuten Ernaik etaAskapenakArrankudiagan[27]. Topaketa hauen xedea «borroka eta konpromiso internazionalistan berrestea eta gazte eta ez hain gazteekin internazionalismoaren oinarriak lantzea eta bide batez disfrutatzea[28]» izango da.
2014ko ekainean espainiar estatuko hainbat gazte erakunde soberanistekin batera ikur arrotzen aurkako ekimen bateratuta burutu zuten[29]
2014ko iraileanLoiolakoHerri Harresia antolatu zenAuzitegi Nazionalean hasi behar zen epaiketa baten harira hainbat gaztek aurkezteari uko egin ostean. Ekimenean5 gazteak atxilotuak eta ostean espetxeratuak izan ziren.
2014ko urriaren 11nUrtzi eta Telle gazte grebalariak atxilotuak izango diraBilbon.Auzitegi Nazionalean garatutako makrosumarioen aurrean egin bezala, kasu honetan ere antzeko Herri Harresi bat antolatu zuen herri mugimenduak gazteen atxiloketa bisibilizatzeko eta oztopatzeko.
2014ko azaroaren 11nIkasle Abertzaleak-ek mobilizazio nazionala deitu zuenLeioako campusean eta Ernaik mobilizazioa sustengatu zuen.Ehunka ikasle bilduko dira EHUko Leioako Campusean EU2015 unibertsitate erreforma gaitzetsi eta herritik eta herriarentzat eraikia izango den hezkuntza sistema aldarrikatzeko. Martxak campus osoa zeharkatu ostean Errektoretzara sartzen ahalegindu eta lau fakultatetako Dekanotzak okupatu ostean,Goirizelaia errektorearekin hitz egin eta bilera baterako hitzordua jartzea lortu zuten.
2014koabenduan,11 Konpromiso Askatasunerantz lelopean hainbat ekimen antolatu zituzten. Abenduaren 19tik 30era bitarteanbaraualdiak antolatu zituzten[30], besteak beste. 2014koAbenduaren 30ean,Darocako espetxerako martxa egin zuten euskal preso eta iheslarien alde[31].
2014ko abenduaren 12anJone Amezaga gaztea atxilotu zuen espainiako polizia autonomikoak Gernikan. Espetxe zigorra bi urtekoa baino arinagoa izan arren espetxeratu zuten. Atxiloketa azkartzeko asmozErtzaintzak atxiloketa agindua jasotzeko egindako eskarian Ernaiko militantea izatea erabili zuen argudio gisa[32]. 20 egun ezkutuan egon ostean atxilotu zutenGernikako merkatu plazan. Segurtasun indarren biolentziaren ondorioz 94 urteko andre bati zauri larriak eragin zizkioten.
2014ko abenduaren 16anEmakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak ospatu ziren.
2015eko martxoan,Askapena etaBilgune Feministarekin batera,Kurdistango hainbat emakume ekintzaile ekarri zituzten Euskal Herritik bira politiko bat egin zezaten.
2015ekoapirilaren 2tik 4ra Ernaik etaAitzina!k mendi martxa bateratua antolatu zuten[33]. "Herria mugarri gazteok martxan!" lelopeanLekunberri -Irurtzun -Berriozar ibilbideari ekin zioten 2.000 gazte inguruk[34]
2015eko maiatzaren 30eanEuskal Herria Arraundeguorlden bigarren edizioa ospatu zenZumaian[35].
2015eko urriaren 12anTuteran aurkitzen denOsborneko zezena bota zuten. Espainiar ikur arrotzen aurkako ekimen honen bidez independentziaren aldeko deia egiteko baliatu zuten[36]
2015eko urrian ospaturikoAlternatiben herrian parte hartze aktiboa izan zuen[37].
2015eko abenduaren 6an mila bat gazte manifestatu zirenDurangon independetziaren aldarrikapean[38].
2015eko abenduaren 30ean 400 bat gazte kateatu ziren euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen alde[39]
2016ko martxoaren 25etik 28raGazte Danbadagazte topagunea burutu zutenLaudion[40]. 2016ko maiatzaren 27an gazte erakundeko kide bat atxilotu zuenGuardia ZibilakAmurrion, Gazte Danabdan aurkeztutako ustezko pankarta baten harira[41]. Kausa artxibatuko zen.
2016ko maiatzeanEzker AbertzaleakAbian prozesua bukatu zuen[42].
2016ko urriaren 29anInurritegia aurkeztu zuten, Ernairen II. Kongresu prozesua[43].
2016ko abenduanGu geu gara alternatiba topaketak ospatu zituzten gazte mugimenduek.[44]
2017ko apirilaren 13tik 16raGazte Akelarrea antolatu zuten Ernaik eta Aitzinak.Zornotzatik abiatu zen martxa bat lehen egunean, gainontzeko egunetanIgorren topagunea egin zelarik[45].
2017ko udan zeharHerria Bizirik lemapean euskal oligarkiak inposatzen duen herri eredua salatu zuten. Ekimen entsutezuenakturistifikazioaren aurkakoak izan ziren. Hona hemen dinamika honek utzitako hainbat ekimen:
Dinamika honen harira hainbat hedabideek eta Espainiar Estatuak Ernai etaArran gazte erakundeak jo puntuan jarri zituen[46]
2017ko iraila hasieranBaimenik ez aske izateko kanpaina abian jarri zuten[47]Kataluniako printzipatuko autodeterminazio prozesuari elkartasun internazionalistatik erantzuteko.
2018ko martxoaren 30etik Apirilaren 1eraGazte Akelarrea ospatu zutenOiartzunen[48].
2018ko ekainean, Altsasuko gazteen atxilotzeari erantzuteko hainbat ekimen burutu zituzten:
2018ko iraileanEzker Abertzalearen lehen gazte erakundearen sorreratik igarotako 40 urteak ospatzeko asmozBulkada Berrien Garaia da aurkeztu zuten 1.000tik gora militantekLeitzan[49].
2018ko urrian euskal gazteriaren prekarizazio prozesua borrokatzekoEuskal Herrian Bizi dinamikaren baitanGazte Bira deituriko ekimena burutu zuten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
2018ko abenduanNafarroan Bizi eguna ospatu zenIruñean[50]
2018ko abenduanMemoriaren astea ospatu zenBulkada Berrien Garaia da dinamikaren baitan.
2019ko otsailaren 16anPrekarietateari ateak itxi lemapean mobilizazio nazionala egingo du Bilbon[51].
2019ko apirilaren 19tik 22raAskatasun bulkadak independentziara! lemapeangazte topagune historikoa burutu zen 8.000 bat lagunen partaidetzaz[52].
2019ko ekaineanBizitzak Biziarazi izenpean hainbat ekimen egin ziren herriz herri,Gasteizen ekimen nazionala garatu zelarik[53]
Ernaik kapitalak sortzen dituen kontraesan anitzak nazio askapen borrokaren aterkipean ulertzen ditu. Horrenbestez, borroka sozial oroEuskal Nazio Askapen Borrokapean ulertzen du.
Modu berean autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko espazio zabalak sustengatzen ditu,Gure Esku Dago kasu.[54]
Ernaik bere sorreratikFeminismoa txertatu zuen proiektu politiko gisa. Modu honetan barne antolaketan eta kanpo jardunean egokitzapenak egingo dituprozesu feminista baten bidez. Prozesuaren emaitzakMaider Galardi kazetariak aztertu zituen[55].
I. Urrats Feministak lau bloke nagusi izango ditu:
2018an Ernaik II. Urrats Feminista iragarri zuen[56]
Kapitalismoaren krisi garaian sortua, euskal langileriaren eta herri sektoreen prekarizazio prozesuari aurre egin dio hasieratik.
2014an Ernai etaLAB-ek elkarlaneanGazteontzako lan eskubideen gida aurkeztu zuten.[57]
Euskal gazteriak pairatzen duen prekarizazio prozesuari aurre egiteko borroka hauspotzeko asmozEuskal Herrian Bizi dinamika abian jarri zuen 2018an.[58]
2018ko maiatzeanLAB-ekin bateraGazteria lana eta prekarietatea txostena aurkeztu zuten, gazte prekarietatearen argazki bat eta borrokarako proposamen bat eskaini asmoz. 2018ko maiatzean ereOraina borrokatzeko koordenadak txostena aurkeztu zuen Ernaik, lan prekarietateaz gain Euskal Gazteriak bizi duen bizi prekarietatearen gainontzeko alorrak jorratu asmoz.
2019ko ekainean aurkeztutakoBizitzak gure neurrira[Betiko hautsitako esteka] adierazpenean Ernaik prekarizazio prozesuari aurre egiteko oinarrizko gazte aldarriak bildu zituen.[59]
2018ko urrian ErnaikIkasle Abertzaleak antolakundearekin urte luzeetan zehar izandako aliantza estrategiaren agorpenaren berri eman zuen. Ondorioz hezkuntza eremuan "hezkuntza problematikaz eta ikasle borrokaz ahots propioz egiteko beharra" azpimarratuz Ernaik ikasle mugimenduaren espresio babestu ditu heziguneetan eta unibertsitateetan[60]. 2020tik erlazio estuak dituIkamarekin[61][62].
Espainiar estatuko gainontzeko gazte erakunde sobiranistekin harremana du. NagusikiArran,Briga,Darréu,Isca ,Jaleo! ,Purna,Yesca,Azarug etaInekarenekin. Eragile hauek batzen dituenPesadilla dinamikaren partaide aktiboa da.[63]
Nazioarteko foro ezberdinetan parte hartu du.
Hainbat borroka eta herriekiko elkartasun aktiboa erakutsi du:
2013ko azaroaren 5eanDenak Ala Inor Ez dinamika jarri zuten abian[70]. Dinamika honen baitan hamaika elkartasun ekimen egingo dituzte gazteek. Horien artean esanguratsuenak:
EPPK-ren eztabaida prozesuarekin loturik,2016anGazteok Zuekin lemapean Parisen eta Madrilen kateatu ziren hainbat gazte.MadrilgoEspetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusian etaParisekoParisko Justizia Jauregian kateatu dira Ernai etaAitzina! gazte antolakundeetako kideak,preso politikoen aurkako salbuespen neurriak salatu etaEPPK babesteko asmoz.
Ezker AbertzaleakKalera, Kalera dinamikapean preso, iheslari eta deportatu politikoen gaineko ildoaren lanketa propioari ekin zionean gazte erakundeak aldarri eta lelo berriarekin bat egin zuen, dinamikari amaiera emanez.
Indar okupatzaileakEuskal Herritik kanporatzearen aldeko dinamikari sustengua eman dio modu aktibo batean tokiko herri plataformetan parte hartuz.Altsasuko auziak euskal gazterian izan duen inpaktuarekin bat eginik, gazte erakundeak arreta berezia jarri dio beronen lanketari, zeharkako modu batean indar okupatzaileen afera ukituz.
Gatazka politikoaren gaineko errelatoa osatzeko eta ondorioak aztertzeko egindako ekimen nazional nagusiaBulkada Berrien Garaia da dinamikapean egindako memoriaren astea izan da.[71]
Ernaik gogoetak garatu ditu errepresioari aurre egitearen beharraz eta honen gaineko tresnetaz[72].
Dinamika nazionalaz gain Ernaik garapen lokal bat du herriz herri.