Hortaz, Mendebaldea, Erdi Aroan, erromatar kristautasunarekin dago lotuta ezinbestez. Gerra eta misioak zirela kausa, Erdi Aroan zehar hedatu zen eremu hori Europan bertan.XVI. mendean, kontinente zaharretik kanpora ere zabaldu zen egin ziren aurkikuntza handiak zirela eta (Amerika,Indiarako bidea...). Hala eta guztiz ere, Erdi Aroko mendebalde hori ez zen guztiz batutakokultura eremua. Izan ere, hizkuntza- eta politika-bereizketa ugari egon bazeuden,inperioa ezartzeko saioak gorabehera. Gainera, latinetik eratorritako hizkuntzak garai honetan garatu ziren. XVI. mendean,protestantismoaren sorrerarekin, batasun erlijiosoa ere hautsi zen.
Zibilizazio hartan, gizarteak piramide bat osatzen zuen. Behean, nekazariak zeuden, populazioaren %90. Erpinean,erregea zegoen. Erdian, bi adar antzeman daitezke:noblezia etaapaizteria. Bien goiko aldean,printzea etaapezpikua zeuden hurrenez hurren. Printzearen azpian,baroiak, beheko noblezia (infantzoiak,jauntxoak) eta lur-jabeak.
Kristautasuna Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo.ErromakoAita Santuaren inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira.
Erromatar Inperioaren garaian (Milango ediktuaren bidez,313an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasunaEuropan zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen.Erlijioaren zabalkuntzarekin batera, elizarenhierarkia ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espiritualaPetri apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.
Bilakaera hau motela izan zen (V. mendetikXIII. mendera), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen. Lehenik eta behin, Elizako dogmak kontzilioetan finkatzen ziren, eta, horretarako, denbora igarotzea beharrezkoa zen. Izan ere, zenbait dogma ez onartzerakoan,heresiak sortzen ziren, Elizaren ustetan, desagertu beharrekoak, onartutako sinesmen aitormena nagusi zedin. Horietako batbisigodoenarrianismoa izan zen, zeinekIberiar penintsulanVII. mendera arte iraun zuen.
Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak.Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, askoz boteretsuago suertatu zenzutik zirauen Inperioaren hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarrenikonoklasiaren krisialdiarekin (726–843), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean.Ekialdeko Zisma gertatzerakoan (1054an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.
Hori bezain garrantzitsualiturgia bakarra ezartzeko auzia da. Izan ere, tokian tokiko elizak bere usadioak zituen ekitaldi kristauak ospatzerakoan.Irlandako liturgiakPazkoa beste data batean kokatzen zuen, etaBritainia Handian ere eragin handia izan zuenWhitbyko sinodora arte (664). Kristautasuna hedatu ahala (batik bat erresuma anglo-saxoietan etafrankoen artean), Erroma saiatu zen Elizako ohitura orok bat egin zezan, besteak beste, bere nagusitasuna bermatzeko.
Elizak beste oztopo bat botere laikoetan topatu zuen, Aita Santuaren eraginari aurre egin baitzioten, nork bestearen aferetan eskua sartu nahi baitzuen bere kasa zuzentzeko. Esaterako, lonbartar erregeek Erroma azpiratu nahi zuten. Hori zela eta, Aita Santuak Karolingiarrengana zuzendu ziren laguntza eskeanVIII. mendearen erdialdean. Elkarrenganako laguntza honen ondorioz, mendebaldean inperioa sortu zen berriroKarlos Handiarekin (800). Hala ere, Enperadorearen eta Aita Santuaren paperak ez zeuden zehaztuta. Hastapenean, Aita Santuaren eraginaren kalterako izan zen, baina geroagoenperadore titulua desagertu egin zen, hain ahulduta zegoen eta.X.,XI. etaXII. mendeetan elizaren barnean hainbat erreforma egin ondoren, indartu zen Aita Santuaren papera.Inbestiduren Auzia deritzon prozesuan, germaniar Enperadoreari aurre egin zion.XIII. mendean, botere erlijiosoa gailendu zen, hein handi batean eskumikatzeko gaitasunari esker, baitagurutzadak eta lortutako benetako boterea eta aberastasuna zirela-eta ere.Inozentzio III.ak, bere agintaldian (1198–1216), abian jarri zituenDictatus Papae izenekobuldan ezarritako printzipioak (1075), pontifize-teokrazia zeritzona, alegia.
Klovisen bataioa. Eliza etafrankoen arteko ituna ezarri zen horrela.
Ebanjelioetako apostoluen ereduari begira, irizpide katolikoen arabera, «lurreko mugetaraino» hedatu behar duElizak, fedeak batzen duen erakundeak. Horretarako, Erdi Aroan bi modu erabili ziren; alde batetik, era bakezalea eta espirituala, predikazioa, gizabanakoen borondatezko konbertsioa; beste aldetik, ordea, era bortitza eta borrokazalea, Germanian gertatu zen bezala, non kristautzeko prozesuafrankoen konkisten eskutik joan zen.
Goi Erdi Aroan,Erromak, ahal zuenean, babestutako misiolarien lanak bi helburu nagusi zituen, kristautzeari dagokionez. Lehenengoa herri baten elitea edo buru nagusia konbertitzea zen, honek herriaren gainerakoak kristautzeko egundoko babesa ekarriko liekeelakoan. Honen ereduafrankoen kristautzea izango litzateke, haren erregeaKlovisek496an edo498an kristautasun erlijioa hartu zuenean (kristautu zen lehen errege germaniar paganoa). Bigarrena, nagusien azpian zeuden jende xeheeiKristoren mezua helaraztea izango litzateke, neurtzen zailagoa den prozesua (ez dago ahazterik «paganus» landetan bizi denari izendatzen zitzaionlatinez). Apaiz askoren lana izan zen, eta haietako batzuk ezagunak dira:San KolonbanoGalian,San Agustin CanterburykoaKent eskualdean, edoSan BonifazioFrisian.
Antzinako germaniarrak kristautzeko prozesuan, lehenengo pausoakErromatar Inperioan bertan eman ziren, honek eta honen erlijio kristauak zeukan ospea zirela eta. Hala ere, eskala txikiko banan banako konbertsioak izan ziren.
IV. mendean gertatu ziren lehendabiziko kristautze masiboak,godoekarrianismoa (Eliza Katolikoakheresia izendatutako adar kristau bat) hartu baitzuten. Kristautasun katolikoa bere erlijiotzat jo zuen lehen germaniar herriafrankoak izan ziren,496an edo498anReimsen bataiatu zirenean. Hala ere,VII. mendean ere hainbat usadio paganok bizirik zirauten.Lonbardiarrak ere,Italian sartzerakoan,VI. mendean, kristautu ziren.
Nolanahi ere, horren aurretikIrlandako kristautzea iritsi zen,San Patrizioren eskutikV. mendearen lehen erdialdean. Irlanda, kontinenteko mugimenduetatik at egon arren, azkar kristautu zen, eta590 inguruz geroztik misiolari andana abiatu ziren bertatikEuropa (Britainia Handia eta Germania batik bat) kristau bihurtzera.Britainia Handiaren konbertsioaGregorio I.aAita SantuakKentera bidalitako komisio batekin hasi zen596an.X. mendera arte, hein handi batean era independentean, irla kristautzean jardun zuten.
Bulgaria, mendebaldeko eta ekialdeko elizen artean,Boris I.aren agintaldian hasi zen konbertitzen ekialdeko elizaren eskutik. Eliza horrek egungoBielorrusia,Errusia etaUkraina ere kristautu zituen,VIII. mendean hasita. Nolanahi ere,980 inguruan hartu zuen kristautasuna Vladimir Handiak, eta prozesuaXIII. mendera arte ez zen burutu.
Islama erlijio nagusia zuten tokitan ere hedatu zen kristautasuna Erdi Aroan, bortizkeria erabiliz gehienetan. Hala, gertatu zenIberiar penintsulan722tik (Covadongako borrokaren ustezko data)1492ra arte, nonGranada, zutik zirauen azken erresuma musulmana, erori zen.Ekialde Hurbilean prozesu berdintsua gertatu zen, era handiagoan, lehen aldiz1095eanUrbano II.ak deitutakoGurutzaden bidez. Nolanahi ere, Ekialde Hurbilean eratutako estatu kristauak azkenean ere erori ziren,Bizantziar InperioakOtomandar Inperio musulmanaren aurrean (1453) egin zuen bezala. Prozesu honetan kristautasunak atzera egin zuen islamaren mesederako.
Heresiaren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnean. Erdi Aroko Mendebaldean,arrianismoa izan zen lehenengoetakoa, zeinekHirutasuna zalantzan jartzen zuen.Godoek kristautasunaren adar hau onartu arren,Rekaredo erregeak589an katolizismoa hartu zuen.
Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere1000. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zenOkzitaniankatarismoarekin, edoBohemianJean Husekin (1369–1415), besteak beste.
Erdi Aroko Mendebaldeaerregeek gobernatu zuten, baina ez era ahalguztidunean, mugak baitzituen. Izan ere, monarkek beste botere batzuk (tokian tokiko nobleak, edoEliza Katolikoa) aintzat hartu behar zituzten.Behe Erdi Aroan, ordea, erregeen boterea handituz joan ziren hainbat tokitan (Ingalaterran,Frantzian edoIberiar penintsulan).
MonarkiaErromatar Inperioaren erortzean etaerrege barbaroak etortzean sortu zen Europan. Errege boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da, leinuak osatuz. Haren estatus gorena erakustearren, zenbait ikur bereganatuz joan ziren: koroa, tronua, zeremonia-multzoa, altxamendua...
Dena den, monarkia Europan garaiko sistema politikorik hedatuena bazen ere, ez zen bakarra. Hainbat errepublika sortu ziren,Veneziakoa esaterako.Aita Santuen Lurraldean, Eliza zen jauna, Aita Santuak erregeen antzera gobernatzen zuelarik. Eskumikua arma gisa erabilita, edozein lur-botereri,enperadoreei ere, aurre egiteko gai izan zen. Izan ere, enperadorearen papera bitxia da. Alde teorikoan, botere unibertsala du, kristautasun osoaren gainekoa. Hala ere, Eliza eta tokian tokiko nobleak eta erregeak topatuko ditu aurrez aurre.
Muga lausoko kontzeptua bada ere, esan daiteke Erdi Aroko sistema politiko nagusia feudalismoa izan zela. Horretan, elkarrenganako betebeharrak zituzten jaunek eta haien mendeko basailuek, omenaldiko zeremonia batean ezarri den bezala. Basailuaren betetzekoa leialtasun militarra eta politikoa (auxilium et consilium) ematea da. Horren trukean, jaunak basailuari mantenua eman behar dio, (gehienetan) lurralde baten gaineko atarramentua (feudo bat) alegia.
Sistema feudal hauX. etaXI. mendeetan botere publikoaren ahultze-prozesuaren ondorioa izan da.Enperadoreak,erregeak etaprintzeak ez ziren tokian tokiko jaunen gainean euren boterea ezartzeko gauza. Hori zela eta, aurrez aurreko erlazioa nagusitu zen, elkarrenganako mesederakoak ziren eskubideak eta betebeharraz eratuz. Honela, piramide bat osatu zen non erpinean erregea zegoen. Haren azpian, zehazki kokaturik, gainerako nobleak garrantziaren arabera.
Erdi Aroko artelan gehiena erlijiosoa zen, gehienetanElizak, edo Elizaren gizabanako boteretsuek, apezpikuek esaterako, edo bizitza amankomuneko elkarteek, komentuek esaterako, eskatzen eta ordaintzen baitzuten artea. Gainera, oso maiz erabilpen liturgikoa zeukan: gurutzeak edo erretaulak, besteak beste.
Erdi Aroko funtsezko gaietako baterrealismo eza da. Irudigintzako perspektibaren inguruko eta gizakien figura ulertzeko ezaguera frankoErromako erorketarekin galdu zen. Hala ere, historialari ugarik adierazi dute errealismoa ez zela Erdi Aroko artisten kezka nagusia. Mezu erlijiosoa iragarri nahian, irudi ikonikoak zehaztasun handiz egindakoak baino ziren beharrezkoak.
Erromanikoa, estilo nagusiaXI. etaXII. mendeetan, Europa osoko lehen estiloa izan zenErromako garaietatik. Izan ere, adibideak kontinente osoan zehar daude. Puntu erdiko arkuak ditu ezaugarri behinena. Honen eratorria,XII. mendekoSaint-Denisko abadian sortu zen bezala, artegotikoa izan zen. Honetan, teknikan emandako aurrerapausoak zirela eta, altuera handiko katedralak dira ikur nagusia.
Lehen aipatu den bezala, eskuarki Erdi Aroko hasiera eta bukaera datak K. o.V. etaXV. mendeak izaten dira. Hala ere, herrialde eta historialarien arabera, data horiek gora edo behera egiten dute.
Hasiera data476an kokatzen da jeneralean,Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorea,Romulo Augustulo, tronutik at utzi zutenean. Hala ere, data hori ez da, berez, oso garrantzitsua, orduko enperadoreen benetako boterea oso ahula baitzen. Historialari batzuek Erdi Aroaren hasieraIII. mendeko krisialdiaren ostean kokatzen dute, ekonomian (hiriak hustu ziren), gizartean (kristautasuna nagusitu zen) eta politikan (Diokleziano etaKonstantino enperadoreek ezarritako erreforma ugariei esker hein handi batean) aldaketa andana gertatu baitziren. Beste batzuek,Henri Pirennek edoPeter Brownek kasu, aldiz, Erdi Aroaren hastapenaVII. etaVIII. mendeetan kokatzen dute,islamaren hedapenarekin batera. Garai horriBerant Antzinaroa deitzen diote.
Gainera, Mendebaldeko Europan, Erdi Aroa bera beste garai txikiagotan ere banantzen da. Hemen ere, herrialde eta eskolaren arabera, izen bat edo bestea jasotzen dute garai horiek, aditu guztiak bat ez datozelako. Datak, ordea, finkoagoak dira. Hemen eredu frantsesari eutsi zaio. Lehenengo aroa, Erromatar Inperioaren amaieratik1000 arte, gutxi gorabehera (batzuetan atzerago eramaten da),Goi Erdi Aroa izango litzateke, nahiz eta hainbat tokitanLehen Erdi Aroa ere deitu. Bigarrena,XI,XII. etaXIII. mendeekErdi Aro Klasikoa osatuko lukete (urte horietan Erdi Aroko ezaugarri nagusiak –basailutza,gurutzadak, Aita Santuen etaAlemaniako enperadoreen arteko gatazka– gailurrean leudeke). Hirugarrena,XIV. etaXV. mendeakBehe Erdi Aroa (beste tokietanAzken Erdi Aroa) izango lirateke (XIV. mendeko krisialdiak -krisialdi ekonomikoak,Izurri Beltzak, Ehun Urteko Gerrak- aldaketa ekarriko bailuke).
III. mendeko krisialdiarekin,Erromatar Inperioak gainbehera latza pairatu behar izan zuen. Aurrera egiteko, zenbait erromatar agintarik,Dioklezianok besteak beste, erreforma andana abian jarri behar izan zituzten. Berrikuntza prozesu horrek aldaketa ugari eragin zuen arlo frankotan (ekonomikoan, erlijiosoan, sozialean, militarrean...), eta oso bestelako gizartea sortu zen,kristaua, hein handi batean, eta ez hain hiritarra, esate baterako.
Inperioa Ekialdean eta Mendebaldean erdibituta,IV. mendetik aurrera mugaz bestaldeko herriek gero eta presio handiagoa egin zuten Inperioaren aurka. Mugen barneko lehendabiziko porrot garrantzitsua Adrianopoliskoa izan zen (378)godoen kontra. Hainbat herri barbarok406ko neguanRhingo ibia zeharkatu ahal izan zuten, eta,410ean,Erroma bera arpilatu zuten godoek. Azkenean,Mendebaldeko Inperioa476an erori zen,Romulo Augustulo azken enperadoreaOdoakro buruzagigermaniarrak boteretik kanporatzean.
Ekialdeko Inperioak Mendebaldekoak izan ziren lurraldeen gaineko jabetza aldarrikatu zuen, etaJustiniano enperadorea zela, zati handi samarra bereganatu zuten. Alabaina,Mendebaldeko Europa herri barbaroen erregetzaren azpian geratu zen.
Germaniarren migrazioak aspaldikoak ziren,godoakItsaso BeltzaraIII. mendean ere iritsi baitziren. Hala ere,hunoen etorrerak (372–375) egoera aldatu zuen. Izan ere, hunoen gerrarako ahalmenaren aurrean, godoek ekialdera mugitu behar izan zuten, erromatarren lurraldera hain zuzen ere (376). Godoek Adrianopolisko guduan erromatar armada garaitu zuten378an. Hortik aurrera, germaniarrak erromatarren buruhauste nagusia bilakatu ziren.
Bisigodoak418an finkatu zirenTolosaren inguruan, itun (foedus) baten bidez. BurgundiarrekLyon hartuta (457),Rodano etaSaonaren arroetan hedatu ziren hurrengo hurteetan.FrankoekKlovis zuten buru nagusia (481-511). Horren zuzendaritzapean, kristau bihurtzeaz gain,Galiako iparraldean gotortzetik bisigodoak garaitzera (506) eta hegoaldera mugiaraztera iritsi ziren.
Muhammad profetaren heriotzaren ostean,islamaren buru edokalifaAbu Bakr (632–634) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapeanArabiar Penintsularen erdialdea musulmanen menpean geratu zen.Umar I.a bigarren kalifarekin (634–644), «fededunen burua» (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta,Siria,Jordania,Palestina etaIrak bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan.EgiptoUtman hirugarren kalifak konkistatu zuen645eanBizantziar Inperiotik.Ali ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.
Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka etaLehen Gerra Zibil Islamdarra piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean,Muawiya I.ak boterea bereganatu zuenOmeiatar leinua sortuz eta hiriburuaDamaskon ezarriz. Aliren jarraitzaileak, azkenean,xii bilakatu ziren. Omeiarren erpinaAbd al-Malik (685–705) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere,Erdialdeko Asia etaIparraldeko Afrika azpiratzeaz gain, estatua arabiartu zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.
Konstantinopla bera ere hartzen saiatu ziren (717). Porrot egindakoan, Omeiarren ospeak behera egin zuen. Azkenean,750ean,Abasidar leinuak Omeiarrak boteretik kendu zituen, hiriburuaBagdadera mugituz. Ia-ia omeiarren klan osoa erail zuten, baina printze bat,Abd al-Rahman I.a, bizirik Iberiar penintsulara heldu ahal izan zen. Hor,Kordobako Emirerria sortu zuen (756), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausua izan zen hori,IX. mendean zehar desegin baitzen.
Nolanahi ere, karolingiarren errege nabarmenena Pepinen semea izan zen,Karlos Handia edoKarlomagno zeritzona. Boterea768an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion:Iparraldeko Italia (774),Iberiar penintsulako iparraldea (Bartzelona800ean konkistatu zuen, bainaOrreagako guduan -778- galtzaile atera ziren frankoak), zeinsaxoien,bavariarren,avararren etaeslaviarren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen,erromatar garaietatik ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela,800ko gabonean,Aita Santuak Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ereKarolingiar Pizkundeaz hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.
Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen,Ludoviko Pio. Honen heriotzean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen arteanVerdungo Itunari esker (843).Lotario I.ak, zaharrenak, enperadore titulua,Italia (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina,Aachenen ingurua (Rhinen ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea.Ludwig Germaniarrak Ekialdeko Frantzia jaso zuen etaKarlos Burusoilak Mendebaldekoa. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta,887an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituztenMendebaldeko Europan,bikingoen zeinErdialdeko Asiatik etorritako herrien (hungariarrak esaterako) eskuetatik. Arrisku horiekX. mendean desagertuta edo gaindituta,955ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari,Germaniako Erromatar Inperio Sainduari hain zuzen ere, zegokion.
Erromatarren ondorengotzak ekialdean jarraitu zuen,Konstantinopla hiriburu zuenBizantziar Inperioan hain zuzen ere. Ekialdeko merkataritza-bideak kontrolpean, inperio aberatsa zen. Gainera, armada boteretsuagoa eta diplomazia garatuagoa edukita,barbaroen migrazioei eutsi ahal izan zien.
Justinianoren agintaldiko hedapenak.
Mendebaldean galdutakoa ere berreskuratzen saiatu zirenJustiniano I.aren agintaldian (527–565). Izan ere,Italian,Iparraldeko Afrikan etaIberiar penintsulako hegoaldean ere bere agindua zabaltzea lortu zuten. Horretaz gain, Justinianok erromatar legea kode batean idatzi zuen, (zeinekEuropako hainbat tokitanXIX. mendera arte ere iraun zuen), eta garaiko eraikinik teknikoki garatuena eta handiena,Hagia Sofia, altxatu zuen.
Justinianoren ondorengo batzuek,Mauriziok etaHerakliokavararren,bulgariarren etaeslaviarren inbasioei eutsi behar izan zieten. Konstantinoplak, garaiko Europako hiririk handienak,persiarren eta avararren setioa pairatu behar izan zuen626an. Persiarren arriskua gainditu zuen Herakliok, haien hiriburua hartuta eta haien monarka erailda. Nolanahi ere, Heraklio oraindik ere bizirik zegoen arabiarren izugarrizko hedapena ikusteko. Ehun urte baino epe laburragoan,Siria,Palestina,Egipto etaIparraldeko Afrika bereganatu zituzten erraztasun txundigarriaz. Izan ere, erlijioaren aldetik zegoen batasun ezak (heresia andana sortu ziren,monofisismoa etanestorianismoa nabarmenak izanik) erraztu zuenmusulman bihurtzeko prozesua.
Inperioa oso ahulduta suertatu zen, nahiz eta Heraklioren ondorengoek Konstantinopla salbon utzi zuten bi arabiar setioetatik (674–677 eta717).VIII. etaIX. mendeetan inperioaIkonoklasiaren Auziak suntsitu zuen, gorteko alderdien ezberdinen arteko borrokek areagotuta.Bulgariarrak etaeslaviarrak gatazka horietaz probestu zirenIliria,Trazia etaGrezia bera inbaditzeko.
Mehatxu hauei aurre egiteko, administrazio-sistema berria abian jarri zen. Tokian tokiko administrazio zibila zein militarra jeneral baten esku utzi ziren. Dena den, mazedoniar leinuaren eskutik (867) baino ez ziren arazo horiek gainditu, beste urrezko aro bati hasiera emanez.Nizeforo Fokas gisako jeneral arrakastatsuei esker mugak hedatu ziren, etaLeon VI.a etaKonstantino VII.a gisako enperadoreekin kultura loratu zen berriro Konstantinoplan.
Enperadore hauek, berriz, ez zeukaten Mendebaldean gertatzen zenaren gainean interes handirik, nahiz etaKarlos Handiaren koroazio inperialaren aurrean (800) protestak zabaldu zituzten. Nolanahi ere,frankoen hedapenen ondorioz, eslaviarrek hegoaldera jo zuten. Izan ere,VII. mendean,Danubioaren hegoaldera etaDnieperren ekialdera mugitu ziren.
Oro har, historialarien artean garai honen inguruan ikusmolde baikorragoa dago, aurreko eta ondorengo aroen aldean batez ere. Izan ere,Erdi Aro Klasikoan (Goi Erdi Aroa ere hainbatetan deituta)Europak bizitzako arlo gehienetan gora egin zuen. Hasteko eskandinaviarrak eta hungariarrak kristautu eta baketu ziren. Zenbait erresumak,Frantziakoak,Ingalaterrakoak,Gaztelakoak edoAragoikoak, botere handia eskuratu zuten, estatuaren funtzionamendu garatuari esker.Mongoldar inbasioak izan ezik, garai honetan Europak ez zuen kanpoko inbasiorik jasan behar.
Hala ere, ezaugarri behinena populazioaren handitzea izan zen, eta, lehengo mendeetan ez bezala,hiriak suspertzea eta zabalzea Europan zehar.Antzinaroko hiriakMediterraneoaren inguruan kokatuta bazeuden, oraingo honetanErdialdeko etaIparraldeko Europan ere loratu ziren, itsasoz edo ibaiez elkarren artean lotuta. Epe honen amaierako,Parisek 200.000 biztanle inguru izanen zituen.Iparraldeko Italian zeinFlandrian, hein batean edo bestean bere burua gobernatzen zuten hiriak izugarri handitu ziren, kontinente osoko ekonomia suspertuz.Itsaso Baltiko inguruko hiriakHansan batu ziren, etaItaliako hiri-estatuek,Veneziak,Genoak edoPisak esaterako, Mediterraneo osoan zehar zabaldu zuten merkatua.
Aro horretan Europakozibilizazioa hedatu zen, era bortitzean gehienetan.Iberiar penintsulan etaEkialde Hurbileanmusulmanen kontra jo zen. Baina kontinenteko ipar-ekialderaino ere Europako ezaugarri kulturalak iritsi ziren. Hor,Iparraldeko Gurutzadak eta erresuma kristauen aurrerapenak zirela eta, jatorrizko paganoak, baltiarrak eta finlandiarrak batik bat, europartu ziren.
Kanpoko inbasioak amaitu arren,Europan barneko borrokak ez ziren desagertu.Ingalaterran, normandiarren inbasioak (Hastingseko gudua,1066) daniarren agintaldia amaiarazi zuen.Normandiako kontea Ingalaterrako errege bihurtzeakFrantziarekiko gatazkak areagotu zituen. Izan ere, Normandiako kontea izanik,de jure, Frantziako erregearen menpe zegoen Ingalaterrakoa, baina praktikan, boteretsuagoa zen, ezkontza-politika zela-eta, Frantziako mendebaldeko zati handia kontrolatzen baitzuen (Angevinar Inperioa deitu zaio zonalde horri). Nolanahi ere, zenbait errege ahaltsuei esker,Filipe Augustori (1180–1223) esaterako, Ingalaterra garaitu (Bouvinesko gudua,1214) eta herrialdea Europako indartsuena bilakatu zen, hala nolaSaint Louis (1226–1270) edoFilipe Ederraren (1285–1314) agintaldiekin. Ingalaterran,JoanLurgabea erregeakMagna Carta eman behar izan zion nobleziari, hainbat eskubide bermatuz.
Gainera,XI. mendetik aurreraEuropa osoan zehar ikasteko toki berria,unibertsitatea, zabaldu zen. Hor, filosofia berria,eskolastizismoa, garatu zen, Antselmo Canterburykoak lehendabiziz eraginda (1033–1109). Eskolastikoek uste zutenEliza Katolikoaren dotrina ikasketa, arrazoi eta logikaren bidez bultzatu behar zela,platondar etaaugustinar pentsamoldetik aldenduz eta Aristotelesengana hurbiltzeaEnpirismoan oinarrituta. Eskolastiko nabarmenduak Tomas Akinokoa, Alberto Magno, Bonaventura, Abelardo edo Petri Lombardo izan ziren. Beste aldetikDuns Scoto, Gilen Ockhamkoa, edo Bernardo Clairvauxkoa beste pentsalari nabarmenduak ere izan ziren.
Filosofian ez ezik, artean (eskulturan, musikan eta arkitekturan batik bat) aurrerapauso handiak eman ziren. Garai honetankatedral franko eraiki ziren Europa osoan zehar, hasieran estiloerromanikoan eta geroagogotikoan.
Kultura eta pentsamendua Elizari lotuta zeuden ezinbestez aro hartan, eta ikusmolde berriek Elizan barnan ere eragina izan zuten. Lehen monasterio-erreforma nagusia X. mendekoa izan zen, nonCluny (909an sortua) monasterioaren bitartez saiatu zen jatorrizko diziplinetara itzultzen. Izan ere, bizitza zuzena izan ezean, mojek zeregin garrantzitsuak, Jaingoikoari bertutetsuentzat mundu hobea eskatzeak alegia, haien izatearen beraren arrazoiak, zentzua galtzen zuen.Zistertar erreforma (1098an sortuta) berriro saiatu zen jatorrizko diziplinara itzultzen klunitarrek bizkarra eman ziotelakoan.
Nolanahi ere, erreforma batzuek elizen mugak gainditzen zituzten.Waldotarrak etahumiliati gaitzetsi zituzten kalostrapeko bizitza ez onartzeagatik.Kataroek bere burua baizik ez zuten garbitzat jotzen. Eskeko ordenak, ordea, onartu zituzten Aita SantuekXIII. mendean, eta honela,frantziskotarrak,domingotarrak,karmeldarrak etaagustindarrak sortu ziren, domingotarren kasuan, hein handi batean aipaturiko heresien aurka borrokatzeko.
Behe Erdi Aroa gorabeheraz eta lazeriaz betetako epea da. Klima-historialariek dokumentatutakoklima aldaketa gertatu zen, eta nekazaritza kaltetuta atera zen. Garaikideek goseteen bidez pairatu behar izan zuten, hala nola1315–17koa.
Edonola ere, hondamendi larriena1340ko hamarkadakoIzurrite Beltza izan zen. Sua lastoan bezala hedatuta,bakterio-gaixotasun horrekEuropako biztanleria txikitu egin zuen, europarren heren bat hil zen, eta hainbat tokitan hildakoen kopurua % 50era ere iritsi zen. Zenbait lekutanXIX. mendera arte ez zen berreskuratu populazio-maila. Landa-eremu ugari biztanlerik gabe geratu ziren. Laborarien murrizketa zela medio, soldatak handitu egin ziren, eta jabeek lurretara lotu nahi izan zituzten langileak.
Gerra ere ohiko bilakatu zen toki batzuetan, hala nolaEhun Urteko Gerra pairatu behar izan zuten tokietan. Bizi-baldintza kaskarrak zirela eta, nahigabea zabaldu eta matxinadak gertatu ziren Europa osoan. Krisialdiari aurre egiteko beste bide bat barneko erlijioa izan zen. Garai hartanEliza Katolikoa ere krisian egon zen,Mendebaldeko Zismaren garaian elkar onartzen ez zuten hiruaita santu izatera iritsi baitzen. Hainbat erreforma-saio egin ziren, arrakastarik gabe, baina nahigabeak bidea irekita utzi zuenXVI. menderako.
Inperioaren koroa habsburgotarren eskuetara igaro zen1438an, non Inperioa desegin arte (1806) iraun zuen. Nolanahi ere, Inperioak zatikatuta jarraitzen zuen, eta benetako boterea tokian tokiko nobleziak edoHansa hiri merkatarien elkarteak zeukaten.Eskandinavian,Kalmarko Batasuna sortu zen1397an,Suedia,Danimarka etaNorvegia batuta.Groenlandiako norvegiar kolonia desagertu egin zen XV. mendean, ziurrenik eguraldi gogorra zela kausa.
Garai horretako gatazka luzeek, Ingalaterra eta Frantziaren artean borrokatutakoEhun Urteko Gerrak kasu, erresumarekiko erregeen boterea areagotu zuten. Gerra-premiak estatuaren eraginkortasuna handitu zuen.Administrazioa burokrazia ikasiaren esku geratu zen: horrek postua erregeari zor zion, harekiko leialtasuna bermatuta.
Nobleziarekin adostasuna bilatu zuten erregeekparlamentuen estreinako bertsioen bidez: Frantziako Estatu Orokorrak, Ingalaterrako Parlamentua, Nafarroako Gorteak... Merkatariek gobernatutako hiriek ere beren tokia izan zuten biltzar horietan eta, oro har, erregeak babestu zituzten hirien ordezkariek. Horrek tokian tokiko jaunengandik aldentzen utzi zien monarkei.XIV. etaXV. mendeetan lortutako boterearen ondorioz, Behe Erdi Aroko erregeek benetakoestatu modernoen lehenengo zutabeak eraiki zituzten: erregeen nahietarazergak ezarri,gerra deklaratu edolegeak sortu ahal zen.XV. mendearen bigarren erdirako,Ingalaterrako Henry VII.ak edoFrantziako Louis XI.ak gobernatu ahal izan zuten, baroien esku-sartzea nabaritu gabe.
Konstanzako kontzilioan (1414–1418) aita santu bakarra ezarri zen berriro. Kontzilio edo biltzarren sistema aintzat hartu zen Elizaren barneko arazoak konpontzeko, baina berehala arbuiatu zen. Batasun berria gorabehera, Mendebaldeko Zismak kalte handia eragin zuen kristautasunean barnan.
Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako batOxfordeko Unibertsitateko irakasleJohn Wyclifena (1325 inguru -1384) izan zen. Wyclifek adierazi zuenBiblia baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber,transubstantziazio,zelibato edoindulgentzien aurka mintzatu zen.Ingalaterran jarraitzaleak,lolardarrak izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.
Jan Hus (1369–1415)txekiarraren irakaspenak John Wyclifenetan oinarrituta zeuden. Nolanahi ere, haren jarraitzaileek,hustarrek, lolardarrek baino eragin politiko handiagoa izan zuten. Itzala handia eskuratu zuen HusekBohemian, eta1415ean heresiarengatik erre zutenean, matxinada etaHustar gerrak piztu ziren.