| Erasmus Quellinus II.a | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Anberes, 1607koazaroaren 19a |
| Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
| Heriotza | Anberes, 1678koazaroaren 7a (70 urte) |
| Familia | |
| Aita | Erasmus Quellinus I |
| Seme-alabak | ikusi |
| Haurrideak | |
| Familia | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Irakaslea(k) | Peter Paul Rubens |
| Ikaslea(k) | ikusi |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria,grabatzailea etamarrazkilaria |
| Lantokia(k) | Anberes |
| Mugimendua | Flemish Baroque painting(en) |
Erasmus Quellinus II.a, baitaErasmus Gazteaizenez ere ezaguna (Anberes,1607koazaroaren 19a,1678koazaroaren 7a)flandriar margolaria eta marrazkilaria. Artisten familia baten kidea; eskultoreak gehienak, besteak beste aita, Erasmus Quellinus I.a eta anaia,Artus Quellinus.
Aitak eman zizkion lehendabiziko ikasketak baina bizibidemargolaritza aukeratu zuenez,Caravaggioren estiloa erabiltzen zuten flandiar artistengan jarri zituen begiak, besteak beste Theodoor Rombouts edoGerard Seghersengan.
1633 urtean Anberesen margolari zela, San Lukas taldeko kide egin zen eta Rubensekin elkarlanean aritu izan zen. Anberesen, 1635 urteko apirilaren 15eko ospakizunerako, Fernando Austriakoaren behin-behineko luxuzko arkitektura lanak apaindu zituen. Ondoren Felipe IV.ak aginduta,Torre de la Parada apaindu zuen, Rubensekin elkarlanean.[1] Hemen Quellinusek Rubensek egindako sei zirriborroen margoak egin behar zituen, hauek guztiak Pradoko Museoan ikusgai gaur egun. Une horretatik aurrera bere pinturak hanpatu kutsua hartuko du eta bere margoen gaiakmitologia, historia edoerlijioa izango dira.
Daniel Seghersekin etaJan Felipe van Thielen ezkonanaiarekin ere elkarlanean aritu izan zen eta 1656 urteaz geroztik, Artus Quellinus anaiarekin batera, Amsterdamgo udaletxeko dekorazioan lan egin zuen.
Diseinu irudiak ere egin zituen, besteak besteThurn und Taxis familiaren historiari dagozkienak.
Bere estiloaren jarraitzaileen artean,Jan-Erasmus Quellinus semea izan zuen.