Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henry Spencer (Jack Nance) gizon gazte depresibo eta beldurtia da, haurra zenetik amesgaizto arraroak egiten ditu eta haietatik ihes egiteko, bere irudimenaz baliatzen da. Egun batez, haren lagun Maryk (Charlotte Stewart) etxera afaltzera gonbidatu du; orduan, haurtxo goiztiar eta gizagabe baten aita izan dela jabetu da. Mary eta haurtxo bitxia Henryren etxea bizitzen jarri dira; bertan, erradiadorearen atzealdean dagoen eszenatoki argiztatuan, emakume bat agertzen da (Laurel Near).