Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Erango

Koordenatuak:43°26′37″N1°03′03″W / 43.4436°N 1.0508°W /43.4436; -1.0508
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erango
 Nafarroa Beherea,Euskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Arancou
Auzapeza
(2020-2026)
Alexandre Bordes
(independente)
Posta kodea31070
INSEE kodea64031
Herritarraerangoar
Kokapena
Koordenatuak43°26′37″N1°03′03″W / 43.4436°N 1.0508°W /43.4436; -1.0508
Azalera5,30 km2
Garaiera12-142 metro
Distantzia49,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria168 (2018:  5)
Dentsitatea26,23 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,33
Ugalkortasuna[1]‰ 91,07
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,46(2011)
Desberdintasuna[1]% 3,7(2011)
Langabezia[1]% 0(2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,83(2010)
Erabilera% 0,8(2011)
Datu gehigarriak
Webguneawww.arancou.fr


Erango[a]Euskal Herriko udalerri bat da,Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta.Agaramont eskualdean dago,Donibane Garazi hiriburutik 49,4 kilometrora. Altuera 12 eta 142 metro artekoa da, eta 5,30 km²-ko azalera hartzen du.2022kourtarrilaren 1a egunean 183 biztanle zituen.

ErangoXarnegu Herriko herri tradizional txiki bat da, nongaskoiar etaeuskal kulturaren eraginak nahasten diren, historian zeharGaskoiniako probintziakoa izan baitzen, nahiz eta jatorrian eta gaur egunnafarra izan. Udalerriko lehen giza aztarnakPaleolito garaikoak dira (17 000tik 10 000 urte atzera),Bourrouilla haitzuloan aurkitutakoak.Zohotatik datorrenLauhiraze ibaiak zeharkatzen du. Lurraldearen zatirik handiena laua da, eta jarduera nagusia nekazaritza da.

Bertako biztanleakerangoarrak dira.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erango beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aranchoen (1100)
  • Aranque (1119)
  • Arancoe (1200)
  • Aranquein (1246)
  • Arancoeyn (1305)
  • Aranquoeu (1328)
  • Arancoenh (1360)
  • Arrancoeynh (1372)
  • Arenchu (1400)
  • Aranco (1584)
  • Errangua (1823)
  • Arancou (1863)
  • Errango (1961)
  • Erango (1978)
  • Erango (2003)

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Orpustanentzat,Erango "haran"euskaratik dator, baina bi aukera proposatzen ditu:(h)aran +goien >arangoi >arango (goialdeko harana) edo(h)aran +-ko +gain >arankoain >arankoin >aranko (haran txikiko gaina).Gaskoiz /g/ soinua isilarazteak berez oso hurbil dauden /g/ eta /k/ soinuak trukatzen laguntzen du. HoriEuskal Herriko beste leku batzuetan ere gertatzen da (gaztelu /kastillu,gurutze /kurutz...).

Bénédicte Boyrie-Féniék Orpustanen lana osatzen du adieraziz hasierakoa- "a' protetiko" batekin nahastu zutela (Arrotxapea edoArrokiaga kasuen bezala),XVIII. mendeko ohiko fenomenoa, eta horregatik batzuetan-r- eta beste batzuetan-r- agertzen da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biduze ibaiaren eta Paueko ibaiaren ibaiadar bana igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerria mugakidea daBearnorekin ekialdean.

Etxeak eta Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Aranbide
  • Arnauchaus
  • Bachocq
  • Le Bayle
  • Bergerata
  • Camou
  • Sabai
  • Condéranne
  • Duc
  • Garaiko Borda
  • Lacoste
  • Lacrouts
  • Lagoubette
  • Laraillet
  • Larraldote
  • Lastaillades
  • Lauga
  • Lespiauc
  • Le Long
  • Loustalet
  • Mongette
  • Mouliot
  • San Martin
  • Saussa

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1973kourtarrilaren 1ean,Burgue, Erango etaErreiti herriak batu egin zirenudalerri bakar bat osatzeko.1977koazaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela,Burgue etaErreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
336353358357378379334378366
185618611866187218761881188618911896
331316310285306289263260265
190119061911192119261931193619461954
270275256239238224228205211
196219681975198219901999200920142020
192145124122122108120--

Oharra: 2004ko biztanleria,INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomialaborantzan oinarriturik dagoen arren, kareharriaren ustiapenerako harrobi bat badago.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • XVII eta XVIII. mendeko hainbat etxe eta baserri
  • Donejakue Bidean kokaturiko XIII. mendeko Jasokundearen eliza. Portale gotiko ederra du eta elizari itsatsita garbilekua ere badago.

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. /eʁ̞ánɣ̞ò/ ahoskatua(laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Erango - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Agaramont
Amiküze
Arberoa
Baigorri-Ortzaize
Garazi
Oztibarre
¹Nafarroa Beherea etaZuberoa arteko mugak erdia zeharkatzen duPagola udalerria, baina Herri BarneaZuberoan dago, metro gutxian.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Erango&oldid=9792881"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp