Eper grisa[1] (Perdix perdix)phasianidae familiakohegaztia da[2]. Espeziearen jatorrizko izen bat gehien iraun zuen eskualde euskaldunetaneper urdina da.
Hegazti hau garai historikoetan zabalduagoa egon zen Euskal Herrian, baina gizakiak eragindakohabitataren aldaketak zein geheiegizko ehizak galdu zuten espeziea leku gehienetan. Egun bakarrik Populazio txiki bat mantentzen da Nafarroako zein ZuberoakoPirinioetan. Azken urtetan dena den hainbat egitasmo abiatu dira eper urdina berreskuratzeko Euskal Herrian. Haren ondorioz, esate baterako, hainbat hegazti askatu diraGorbeiako natura parkean eta gauza berbera egiteko asmoa dagoValderejoko natura parkean ere[3].