Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Eon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eonen eskala geologikoa:Hadearra, gorriz;Arkearra, arrosaz;Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak,Fanerozoikoa irudikatzen.

EonaLurraren historiageologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Eonagarai geologikoen taulan erabiltzen da, denbora tarte luzeenak adierazteko.Unitate geokronologiko bat ere bada. Lau eon bereizten dira:Hadearra,Arkearra,Proterozoikoa etaFanerozoikoa.[2] Eonaren baliokidekronoestratigrafikoa eontema da, denbora tarte horretan eratutakoarroka gorputza.[2]

Eona 1957an unitate gisa onartzeko proposatu zuten hainbat zientzialarik, mila milioi urte balioko zuen unitate gisa, baina proposamena ez zen onartua izan. Gaur egun, eon bat beste batetik bereizteko, bizidunen artean oinarrizko aldaketa bat gertatu behar da.

Onartutako eonak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta:Hadearra (Priskoarra ere deitua),Arkearra,Proterozoikoa etaFanerozoikoa, Lurraren historiaren kronologiaren ordenan. Lehen hirurakKanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude.

Hadearra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hadearra»

Lurraren sorreratik (duela 4600 milioi urte) Arkearraren hasieraraino iraun zuen.

Arkearra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arkearra»

Duela 4000 milioi urte hasi eta Proterozoikoaren hasieraraino iraun zuen. Lehenengo bizi aztarnak garai honetakoak dira; zehazki, duela 3800 milioi urtekoak.

Proterozoikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Proterozoiko»

Duela 2500 milioi urtetik, duela 542 milioi urtera iraun zuen. Aldi hartan, bizia garatu zen, eta lehenizaki zelulaniztunak sortu ziren.

Fanerozoikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Fanerozoiko»

Bizidun makroskopiko gehien bizi izan ziren eta diren garaia:algak,onddoak,animaliak etalandareak. Fanerozoikoa duela 543 milioi urte hasi zen, eta gaur egun arte irauten du.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. ab«eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Zenozoikoa¹
(gaur egun–66.0 Mya)
Kuaternarioa(gaur egun–2.588 Mya)
Neogenoa(2.588–23.03 Mya)
Paleogenoa(23.03–66.0 Mya)
Mesozoikoa¹
(66.0–251.902 Mya)
Kretazeoa(66.0–145.0 Mya)
Jurasikoa(145.0–201.3 Mya)
Triasikoa(201.3–251.902 Mya)
Paleozoikoa¹
(251.902–541.0 Mya)
Permiarra(251.902–298.9 Mya)
Karboniferoa(298.9–358.9 Mya)
Devoniarra(358.9–419.2 Mya)
Siluriarra(419.2–443.8 Mya)
Ordoviziarra(443.8–485.4 Mya)
Kanbriarra(485.4–541.0 Mya)
Proterozoikoa²
(541.0 Mya–2.5 Gya)
Neoproterozoikoa(541.0 Mya–1 Gya)
Mesoproterozoikoa(1–1.6 Gya)
Paleoproterozoikoa(1.6–2.5 Gya)
Arkearra²(2.5–4 Gya)
Aroak
Hadearra²(4–4.6 Gya)
 
 
kya bat = duela mila urte. Mya bat = duela milioi bat urte. Gya bat = duela mila milioi urte. = ¹Fanerozoiko eona. = ²Kanbriarraurre supereona.
Estekak:(2017/02).Nazioarteko Estratigrafia Batzordea. 2015eko uztailaren 13an kontsultatua.Divisions of Geologic Time—Major Chronostratigraphic and Geochronologic Units USGS 2013ko martxoaren 10ean kontsultatua.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eon&oldid=8790814"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp