Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ennis

Koordenatuak:52°50′47″N8°58′51″W / 52.8463°N 8.9807°W /52.8463; -8.9807
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ennis
Inis
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
KonderriaClare konderria
Geografia
Koordenatuak52°50′47″N8°58′51″W / 52.8463°N 8.9807°W /52.8463; -8.9807
Map
Altuera3 metro
Demografia
Biztanleria25.316 (2011)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia65

Ennis (irlanderazInis),Irlandako mendebaldean dagoen dagoen udalerri bat da,Clare konderrian. Konderri honetako hiriburua izateaz gainIrlandako Errepublikako seigarren hiririk handiena da.

Ennis udalerriaShannon aireportutik 19 kilometro eskasetara dago, baitaMoherreko amildegiak,The Burren eremua,Dromoland gaztelua edotaBunratty gaztelua turismo gunetatik oso hurbil ere. 2005 urtean Irlandako hiri garbiena izendatu zuten. Ennisek 25.360 biztanle ditu (2011).

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IrlanderazkoInis izenak "uhartea" esan nahi du, izan ereFergus ibaiaren Clonroad uhartean altxaturikofrantziskotar monasterio baten inguruan sortu baitzen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Thomond Erresumako agintari zen O'Brian familiak XII mendeanLimerick utzi eta Clonroad uhartean beren egoitza eraiki zuten. 1240an lurrak eman zizkien frantziskotarrei bertan monasterioa altxa zezaten. Inguruko ikasleak monasteriora etortzen ziren Teologia ikasketak egitera eta inguruan herria eratzen hasi zen. Harresirik ez zeukanez merkatari katolikoak aske ziren bertara etortzeko, gainontzeko herri hesituetan ez bazuten bizitzeko baimenik lortzen. Honek herriari garapen handia eman zion, harik eta XVI mendekoErreforma Protestantearen eraginek monasterioak itxi ziren arte.

Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdianClare konderri izendatua izan zen eta Ennis aukeratu zuten hiriburu izateko. 1610tik aurrera feriak eta merkatua izateko eskubideak jaso zituen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Clare konderrikofutbol gaeliko etahurling kiroletakoClare GAA taldeak udalerri honetakoCusack Park estadioan egoitza eta jokalekua du.

Fleadh Nuah, irlandar kulturaren jaialdia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urtero, maiatzean, udalerri honetan irlandar kultura eta musika herrikoia sustatzea helduru duenFleadh Nua jaialdia izaten da.

Hiritar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Daniel O'Connellen monumentua
  • Fergus ibaia Ennis zeharkatuz
    Fergus ibaia Ennis zeharkatuz
  • Gauez
    Gauez
  • Ennisko abadetxearen hondakinak
    Ennisko abadetxearen hondakinak
  • Parnell Street gauez.
    Parnell Street gauez.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Clare konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerri eta herriak
ArdnacrushaAughinishBallynacallyBallyvaughanBarefieldBodykeBridgetownBroadfordCahiraconCarrigaholtClarecastleClonlaraCloonanahaConnollyCooraclareCooreCorofinCratloeCreeCrossCrusheenDoolinDoonahaDoonbegEnnistymonFanoreFeakleHurlers CrossInaghIvarstownKilbahaKildysartKilfenoraKilkishenKillaloeKillimerKilmihilKilnaboyKilnamonaKilshannyKnockLabasheedaLahinchLiscannorLisdoonvarnaLisseycaseyMeelickMilltown MalbayMountshannonMoyastaMullaghMurrooghNewmarket-on-FergusO'Brien's BridgeO'Callaghans MillsParteenQuiltyQuinRuanScarriffSixmilebridgeSpancill HillSpanish PointTuamgraneyTullaTulligWhitegate
Irlandako
Errepublikako

hiriakIrlandako Errepublika
Dublin(Baile Átha Cliath)Cork(Corcaigh)Limerick(Luimneach)Galway(Gaillimh)Kilkenny(Cill Chainnigh)Dun LaoghaireKillarney(Cill Airne)Cashel(Caiseal)


Arklow(An t-Inbhear Mór)Athlone(Baile Átha Luain)Bray(Bré)Carlow(Ceatharlach)Castlebar(Caisleán an Bharraigh)Cavan(An Cabhán)Celbridge(Cill Droichid)Clonmel(Cluain Meala)Cobh(An Cóbh)Drogheda(Droichead Átha)Dundalk(Dún Dealgan)Ennis(Inis)Fermoy(Mainistir Fhear Maigh)Greystones(Na Clocha Liatha)Letterkenny(Leitir Ceanainn)Leixlip(Léim an Bhradáin)Longford(An Longfort)Malahide(Mullach Íde)Maynooth(Maigh Nuad)Monaghan(Muineachán)Mullingar(An Muileann gCearr)Naas(Nás na Ríogh)Navan(An Uaimh)Nenagh(An tAonach)Newbridge(An Droichead Nua)Portlaoise(Port Laoise)Sligo(Sligeach)Swords(Sord Cholm Cille)Tralee(Trá Lí)Trim(Baile Átha Troim)Tullamore(Tulach Mhór)Waterford(Port Láirge)Westport(Cathair na Mairt)Wexford(Loch Garman)
Ipar Irlandako
hiriakIpar Irlanda
Belfast(Béal Feirste)Derry(Doire)Armagh(Ard Mhacha)


Newry(Iúr Cinn Trá)Lisburn(Lios na gCearrbhach)Ballymena(an Baile Meánach)Bangor(Beannchor)Coleraine(Cúil Raithin)Downpatrick(Dún Pádraig)Enniskillen(Inis Ceithleann )Larne(Latharna )Omagh(An Ómaigh )Portadown(Port an Dúnáin)
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ennis&oldid=9963487"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp