Kinto Ennio (RudiaeK.a. 239-ErromaK.a. 169), antzerkigile eta olerkariepiko erromatar bat izan zen.
Rudiaen jaio zen, Lupiaetik gertu zegoenItaliakoMagna Graeciako eskualde batean (gaur egunLecce dena). Hirueleduna zen: erraztasun berdinarekin egiten zuengrezieraz,latinez etaoskoeraz. Greziar kulturan erakutsia,Marko Portzio KatonekErromara deitu zuenK.a. 204an, olerkaria,Sardinian zegoenean soldadutza egiten. Erroman, greziera irakatsi zuen, etaEszipionen taldean sartu zen.Marko Fulvio Nobiliorrekin ere izan zuen harremana. Bi pertsonaia hauek eragin handikoak ziren, eta hauek greziar kulturan barneratzen joan zen, erromatar gustura egokitzeaz arduratu zen arren idatzi zituen lanetan, eta gai erabat erromatarreko bi lan ere kontserbatzen dira:Sabinae etaAmbricia,Caupuncula komediarekin batera. Jatorrizkotzat pasa nahi izan zen bereSatirak lana, tradizio erromatarrean berria zirudien generoa, baina, bere jatorria, olerkariianbografo greziarren idazkietan eta satira menipeo greziarretan du.
Euripidesen lanetan oinarritutako hogeitragedia inguru idatzi zituen. Bere lanaren osotasunak, garrantzi handia izan zuen olerkaritza nazional erromatarraren sendotzena eta eragin nabarmena izan zuenLukrezio etaVirgilio bezalako olerkariengan. Ohi, Ennio, lehen erromatar olerkari epiko handitzat hartzen da, bereAnnalak izeneko lanagatik, nonhexametrotan idatzitako 18 liburutan, bere garairartekoErromaren historia kontatzen duen. Lan handi honetatik, txatal batzuk baino ez dira geratzen. Ennioren lana, funtsezkoa izan zen zaharkitua geratu zenbertso saturnio nazionala, jatorri greziarreko hexametro daktiloagatik ordezkatzeko gai narratibo edo epikozko lanak idazterakoan. Bera izan zen Erroman erabili zuen lehena.