Enna (sizilieraz:Castrugiuvanni), antzinakoHenna, Siziliaren erdian dagoen udalerria da. Beste ezizen batzuk izan ditu, hala nola,Belvedere (bere panoramika ederrengatik) edo Siziliakoombelico (zilborra).
ZizeronekMediterranea maxime izena eman zion. Honekin adierazi nahi zuen, hiria hiru kostaldetako puntu hurbilenetik, egun bateko ibilaldira zegoela. Ennako kokapen berezia antzinako idazleek deskribatu zuten eta egia esan, Siziliako nabarmenetariko bat da. Mendixka baten gailurrean kokaturik eta amildegiz inguraturik, oso zaila zen konkistatzea, gainera haren sarbideak errazak ziren defendatzeko. Honetaz gain, bazuen ur edangarria, hainbat iturritakoa. Gailurra goi-lautada bat zen perimetroz bost kilometrokoa. Koba sakratu bateanProserpina jainkosa gurtzen zen.
Erromatar txanponetan testua ageri da; eta greziarretan, berriz,Eennakion. Hiriarenarabierazko izenaQas'r Ianni (Jonen gotorlekua) hitz nahasketa bat zen:qas'r (latinezkocastrum, «gotorlekua» hitzetik eratorria) etaIanni,Ennatik eratorria. Hiriak Castrugiuvanni (Castroiovanni) izena izan zuen, harik eta 1927anBenito Mussolinik Enna izenera aldatu arte.
Aurkikuntza arkeologikoek erakusten dute gizakiaren presentziaNeolito Arotik (K.a. XIV. mendea). K.a. XI. mendeko kokalekua, ustezkosikanoa, mendixkaren gainean aurkitu da, geroagosikuloen gunea izan zen.
Henna kolonia K.a. 664anGelako kolonizatzaileek fundatu zuten zonaldeko nekazaritza baliabideak ustiatzekotan.Esteban Bizantziokoaren ustezsirakusarrek K.a. 654an fundatu zuten, hau da, Sirakusako fundaziotik 80 urtera. Hala ere,Tuzididesek, Sirakusako koloniei buruz idaztean, ez du Henna aipatzen. Egia esan, historian agertzen denean sikuloen hiria zen, ez greziarra.
K.a. 397an SirakusakoDioniso I.ak hiria kontrolatu zuen. Hiria sirakusarren menpean egon zen K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Dioniso I.a saiatu zen hiria konkistatzen bere garrantzia militarrengatik. Eimmesto enniarraz baliatu zen arrakastarik gabeko estatu kolpe bat emateko. Geroago, laguntza eman zien hiritarrei tiranoaren kontra borrokatzeko. Azkenean, ez dakigu nola, baina hiria okupatu zuen.Agatoklesen (K.a. 317-289) garaian, sirakusar tiranoak, hiria kontrolatzen zuen, baina Afrikara joan behar zuenean,Agrigentokoek zenbait hiri askatu zuten. Enna izan zen horietariko bat (K.a. 309), Jenodiko Agrigentoko buruzagia etorri zenean ateak zabaldu zizkion.
Lehenengo Gerra Punikoan, Enna sarritan aipatu zen; lehenengoan,Hamilkarrek gidatuta, kartagotarrek hiria hartu zutenean eta geroago erromatarrek berreskuratzean. Bi eretitan ez zen indarra erabili, traizioa baino.
Bigarren Gerra Punikoan,Martzelok Sirakusa setiatzen zuen bitartean (K.a. 214), Ennako gobernadoreak, Pinario, irlaren biztanleen kartagotarren aldeko jarrera nabarituz, erromatar goarnizioari agindu zion hiritar guztiak hiltzea. Hau gertatu zen ennatarrek antzokian ikuskizun bat ikusten zuten bitartean. Hilketa gauzatu orduko, hiriari sua eman zion. Laurogei urte eta gero, Enna izan zenLehen Gerra Serbilean (K.a. 134-132) kuartel orokorra. Matxinada hiri honetan hasi zenEunoren zuzendaritzapean. Honek hiria kontrolatu ondoren txikizioak egin zituen irlan zehar.Rupilio prokontsulak asmatu zuen irla baretzen eta hiria konkistatu ondoren, populazioa gogor zigortu zuen. Ordutik, hiriko gainbehera etorri zen.
Zizeronen ustez, erromatar udalerri honetan moskatela ekoizten zen, bainaVerresen ordainarazpenak zirela eta oso kaltetuta geratu zen.Estrabonek zioenez, hiri hau biztanle gutxikoa zen.Plinio Zaharrak etaKlaudio Ptolomeok, berriz, Siziliako udalerrien kategoriaren artean kokatzen zuten. Enna berriro aipatuta daAntoninorenIbilbideetan etaPeutingerrren taulan.Erromatar Inperioa zatitzean 395ean, Sizilia Mendebaldeko Inperioaren parte bat izan zen. Nicomachi familia ospetsuak Sizilian landa eremuak zituen eta 408an politiko eta gramatikoakNikomako Flavianok, bere Ennako egoitzan zegoela, lan egin zuen lehenengo hamar Livi liburuetako argitalpenean. Honela idatzita dago Livi eskuizkribuen harpidetzetan.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren, Ennak garrantzia izan zuen Erdi Aroan, gehienbat bizantziar gotorlekua zelako. 859an, Siziliakoislamiar konkistan, zenbait eraso eta setio luzeren ondoren,sarrazenoak hiriaz jabetu ziren. Horretarako estolderiatik banan-banan sartu ziren hiriko defentsak apurtzeko.Normandiarrek Enna atzeman zuten 1087an.Frederiko II.a Hohenstaufen (1296-1337), Erromako Enperadore Santua eta Siziliako erregea, hiri honetan finkatu zen. Bere agintaldian, 1307an hasi zen katedralaren eraikuntza estilo gotikoan. Ennak zerikusi handia zuenSiziliar bezperetan, Aragoiko irlaren konkistara eraman zutenak. Honen ondoren, Ennak autonomia txiki bat izan zuen. SiziliakoFrederiko III.ak lagundu eta edertu zuen hiria. Espainiarren menperaldian gainbehera izan zuen. 1920ean probintziako hiriburua bilakatu zen eta 2002an hiri unibertsitarioa, nekazaritza gune bat izateaz gain.
Hiriaren ingurumariak mitologian ezagunak diraPlutonekProserpina bahitu zuelako. Tokia urmaela da,Ovidiok Pergos deitzen zuen etaKlaudio Pergus, Ennatik 8 kilometrotara. Hantxe dagoen kobazulo batetik, infernuaren jainkoa irteten omen zen. Zizeronek ez zuen urmaela aipatzen eztaDiodoro Sikulok ere, baina kobazuloa bai. Laku txiki baten aztarnak eta kobazuloa oraindik ere ikusgai dira. Legendak, leku honetan, Proserpina etaZeres gurtza sortarazi zuen. Zizeronen ustez, han bazegoen Zeres gurtzeko oso tenplu zahar eta beneratu bat,Verresek arpilatu zuena. Honek jainkosaren brontzezko estatua, irlaren beneratuena, lapurtu zuen. Ez daude antzinako hiriko aztarnarik, seguruena arabiarrek gaztelua eta beste eraikin batzuk suntsitu zituzten hiriko alderdi modernoa altxatzeko parterik altuenean.
Lombardiako gaztelua, seguruena Siziliako militar arkitekturatik adibiderik garrantzitsuena. Antzinean,sikanoek eraiki zuten eta SiziliakoFrederiko II.ak berreraiki zuen. Geroago, espainiarren garaian zaharberritu zen. Gazteluari izena badatorkio gotorlekua zaintzen zuen normandiar garaian lombardiar goarnizio batetik. Honek planta irregularra du. Behin, hogei dorre izan zituen. Irauten dutenetatikTorre Pisana da politena. Gaztelua hiru toki harresidunetan banatu zen: lehenengoa, patioa, gaur egun, antzerki lirikoa da, eta aire zabaleko emanaldiak egiten dira bertan. Bigarrenean parke handi bat dago eta hirugarrenean, berriz, antzinako errege apartamentuak , apezpiku-kapera, erdi aroko presondegiak etaPisako dorrea daude.
Ennako katedralaren alboa
Duomo (katedrala), Siziliako arkitektura erlijiosoaren adibide nabarmena da.Frederiko III.aren emazteak, Eleonorak, XIV. mendean eraiki zuen, baina 1446ko sutearen ondoren guztiz zaharberritu zen. Barroko garaiko fatxadaren gainean, (kolore horiko toba-harriz egina) apaindutakokanpandorre bat dago. Eskuma aldeko ataria XVI. mendekoa da, baina bestea XIV. mendekoa. Katedralarenoinplanoak hiru nabe ditu,korintoar zutabez bananduta daudenak. Eraikin honen buruan hiru abside daude.Estukoz egindako apainketa XVI. eta XVII. mendekoak da. Arte lanen artean badaude: XV. mendean Guglielmo Borremansen Gurutziltzatuaren margo bat, presbiterioko margoak Filippo Paladinirenak dira (1616) eta alboko atari barroko bat. Katedralaren altxorra Alessi Museoan gordeta dago. Beste apainduren artean, urrezko eta diamantezko Ama Birjinaren koroa; bizantziarikonoak, antzinako milako monetak eta beste bilduma batzuk ere.
Palazzo Varisanoan Ennako Museo Arkeologiko Erregionala dago. Museoren materialaKobre Arokotik K.o. VI. mende artekoa da. Enna probintziako zenbait tokitako bildutakoa.
Torre di Federico, antzinako dorre oktogonala, ageri denez,Frederiko II.a Hohenstaufengoaren udako bizilekua. Bi solairuekganga ederrak dituzte. Eraikinaren itxura soila da. Gune handiago baten atala zen, Gaztelu zaharra izenekoarena, arabiarrek suntsitu zutena. Gaur egun, muinoaren gainean antzinako harresien aztarnak eta udal-lorategiak daude.
San Giovanniren suntsitutako elizaren kanpandorrea, apuntatutakoarkuekin, ondo landutakoarkiboltekin eta hirumainelezko leihoekin, katalan estiloan apainduta.
Udaletxeko liburutegia, San Francesco eraikinean kokaturik. Eliza honek XV. mendeko kanpandorre eder bat dauka eta barrualdean, mende bereko margotutako gurutze bat.
San Tomasso eliza gailentzen da bere XV. mendeko kanpandorreaz, hiru ordenekin. Badauka arkiboltatutako leiho bat. Elizak, XV. mendekomarmolezko ikono bat du, antza denez, Giulano Mancinok egindakoa eta baita Borremansarenfresko ederrak ere.
Janniscuru atea da, lehengo zazpi atetik geratzen den bakarra, hiriko sarreran kokatutakoa. Haren arkua XVII. mendekoa da. Bere ondoan nekropolis bat dago, juxtu Fundrisi auzoaren azpian eta harrian egindako kobazuloz eraturik. Hilerri hau orain dela milaka urtez erabili zen.
Pergusa lakua, (latinez:Pergus lacus edoHennaeus lacus)Erei mendikatearen mendi batzuen artean jarrita dago, Ennatik bost kilometrotara. Hegazti emigratzaientzat ezinbesteko tokia da. Txoriez gain, Pergusako erreserba naturaleko protagonistak, narrastiak, anfibioak eta ornogabekoen espeziak dira. Lakuaren ondoan, badago hegoaldeko Italiaren lasterketa-pista garrantzitsuena,Autodromo di Pergusa, nazioarteko lehiaketa eta beste gertaerak antolatzen dituena; hala nola,Formula One,Formula 3000 etaFerrari jailadia. Pergusaren ondoan, toki arkeologiko bat dago,Cozzo Matricedeitutakoa. Hemen aurkitu dira orain dela 10.000 urte gotortutako herri baten aztarnak, zitadela sakratu bat eta 2.000 urte baino zaharrago den tenplu baten hondarrak,Demeter jainkoari eskainirik. Baso garrantzituak eta gune berdeakSelva Pergusina izenekoak, Laku Pergusa haranaren parte bat inguratzen du, ezin ederrago panorama bat erakutsiz. Pergusa lotuta dagoPertsefone greziar mitoarekin. Jainkosa hau,Demeterren alaba,Hadesek bahitu zuen.