XVIII. mendeko lanik handienetakotzat hartzen da, ez soilik lehen entziklopedia frantziarra izateagatik, baizik eta garai hartako ezagutzarik garrantzitsuenen sintesi bat izateagatik, ahalegin editorial handia izan baitzen.
Haren ezagutzagatik, ordezkatzen duen ahaleginagatik eta egileek eman zizkioten asmoengatik,Ilustrazioaren proiektuaren ikur, arma politiko, eta editoreen, erredaktoreen eta botere sekular eta eklesiastikoen ordezkarien arteko eztabaida ugariren arrazoia izan zen.
Entziklopedia bat frantsesez argitaratzeko ideiaIngalaterranEphraim ChambersenCyclopaediak (Zientzien eta Arteen Hiztegi Unibertsala,1728) izan zuen eragin eta arrakasta editorialagatik eta jesuitek idatzitakoTrevouxren argitaratzetik jaio zen. Azpimarratu behar da, halaber, irakurle ugarik mota horietako lanak eskatzen zituztela.
André Le Breton editore frantziarrak, liburuzain arrakastatsua eta lan ingelesen itzulpenean aditua zenak,1745ean Chambersen entziklopedia frantsesera itzultzeko baimena jaso zuen. Le Bretonek hasiera bateanJohn Mills, Frantzian bizi zen ingeles bat, etaJean Paul de Gua de Malves abadea proiekturako buru gisan aukeratu zituen, baina utzi egin zuten.1747an Le Bretonek Dideroti eta d'Alemberti eman zienEncyclopédie argitaratzeko lana.
Dideroten eta d'Alemberten parte hartzeak erabat eraldatu zuen proiektua, itzulpen soila izan gabe, lan askoz handiagoa izan zelako, garaiko ezagutzak arrunt bilakatzeko, argitaratu gabeko lanekin eta grabatu ugarirekin.
Hasi dugun (eta bukatu nahi dugun) lanak bi helburu ditu: Entziklopedia den aldetik, gizakiarenjakintzaren ordena eta lotura adierazi behar ditu, ahal den neurrian. Zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua den aldetik, zientzia eta arte liberal zein eskuzko arte bakoitzaren oinarriak osatzen dituzten printzipio orokor guztiak adierazi behar ditu, bai eta haietako bakoitzaren gorputza eta substantzia osatzen duten oinarrizko xehetasunak ere. (...).
Aurkikuntzen artean dauden loturei buruz pixka bat hausnartzea nahikoa da, zientziek eta arteek elkarri laguntza ematen dietela jakiteko, eta beraz, badela biak lotzen dituen kate bat.Zientzia eta arte bakoitza arau edo ideia orokor gutxi batzuen bidez adieraztea sarritan zaila izaten dela kontuan hartuta, giza zientziaren denetariko adarrak sistema bakar batean biltzea ere ez da batere erraza izango (...).
Ulermenak hiru modu hautematen duenaz arduratzeko, hiru ahalmen nagusiak erabiltzen ditu:Oroimena,Arrazoia etaIrudimena. (...) Eta hortik, gizakiaren jakintzaren banaketa orokorra lortzen da (...).Historian, Oroimenari dagokiona;Filosofian, Arrazoitik eratorria; etaPoesian, Irudimenetik sortua (...).
»
Jean le Rond d'Alembert, Entziklopediaren aintzinsolasa, 1751