| Emmy Hennings | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Flensburg, 1885ekourtarrilaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Sorengo, 1948koabuztuaren 10a (63 urte) |
| Hobiratze lekua | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Hugo Ball |
| Seme-alabak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria,idazlea,aktorea,cabaret performer(en) |
Parte-hartzailea | |
| Mugimendua | dadaismoa |
| Izengoitia(k) | Charlotte Leander |
Emmy Hennings (Emma Maria Cordsen jaioa;Flensburg, Alemania,1885ekourtarrilaren 17a- †Sorengo, Suitza,1948koabuztuaren 10a)alemaniar artista eta poeta izan zen.Cabaret Voltaire sortzaileetako bat izan zen.
Gazte ezkondu zen Wilhem Vio ibiltariarekin, eta alabatxoa ere izan zuten, Anne Marie. Viorekin ezagutu zituen lehenengokabaretak, taberna zuloak etakasinoak. Goseak jota,prostituta ere aritu zen.Bremen hirian ohartu zen, baina, sexua salduz antzerki enpresari, zuzendari eta kritikarien mesedeak lor zitzakeela. Lur jota zegoenean, elizetara jotzen zuen, beirateetako santuak marraztera, hondo beltz eta sakonetik azaleratzeko asmoz. 1910ean,Koloniara joan zen, etaJohn Hoexter poeta homosexual, judu eta suizida ezagutu zuen. Haren bitartez,morfina,opioa etaeterra ere probatu zituen, droga saltzailea baitzen. Hoexterrek, halaber, mugimendu espresionistan murgildu zuen. Hala, garai hartako izen handiekin erlazionatu zen; tartean,D'Annunzio,Marinetti etaCocteaurekin. Gero,Munichen etaBerlinen, garai txarrak bizi izan zituen, bainaragtime erritmoekin ere zoratu zen, eta panpinak eraikitzen zituen emakume batekin maitemindu zen. Azkenik, 1914an,Hugo Ball ezagutu zuen, Municheko "Simplicissimus kabaret" ezagunean. Laster, abenturadadaista hasiko zuten elkarrekin,Zurichen,Lehen Mundu Gerrarekin batera. Antzerki dadaistako aktore guztiak ezagutu zituen bertatik bertara,Janco,Richard Huelsenbeck,Hans Arp etaTristan Tzara, besteak beste —Tzararen eta Henningsen artean sekula askatu ez zen tentsio sexual nabarmena tenkatu zen—. Arte eta gizarte burgesaren kontrako mugimendu berritzailean ere gizonezkoak nagusitu ziren, eta haien arteko norgehiagokak ere piztu ziren; esaterako, Ball, Huelsenbeck eta Tzararen arteko liskarra dada izena nork asmatu zuen argitzeko. Bada, Henningsek asmatu zuen dada hitza. Ballekin erabiltzen zuen etxeko kode bat zen: kalera atera nahi zuenean, «dada» esaten zion senarrari haur baten ahoskera erabiliz, da-k han esan nahi baitu alemanez.[1]
63 urterekin hil zen, Luganon, alaba eta ilobak ondoan zituela. Ballen ondoan lurperatu zuten. Hiletara ez zen dadaista bakar bat ere agertu.[1]