| Emilio Mola | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1936kouztailaren 19a -1936koabuztuaren 17a ←Domingo Batet(en)
1930ekootsailaren 13a -1931koapirilaren 15a -Carlos Blanco Pérez(en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Placetas(en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Alcocero de Mola, 1937koekainaren 3a (49 urte) (49 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Eroritakoen monumentua (Iruñea) | ||||
| Heriotza modua | istripuzko heriotza:hegazkin-istripua | ||||
| Familia | |||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Toledo Infantry Academy(en) | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | militarra etaofizierra | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Izengoitia(k) | W. Hooper Koeltz | ||||
| Zerbitzu militarra | |||||
| Adar militarra | Arma de infantería del ejército español | ||||
| Gradua | brigadier general(en) | ||||
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra Kerteko kanpaina Melillako gerra | ||||
Emilio Mola Vidal (Placetas,Villa Clara,Kuba,1887kouztailaren 9a –Alcocero,Burgos,1937koekainaren 3a)espainiar militarra izan zen,Espainiako Gerra Zibila piztu zuen1936kouztailaren 17 eta18ko altxamenduaren burua.
Guardia Zibileko kapitain baten seme jaioa, diziplina gogorrean hezi zen. Militar gisa,Regulares Indígenas mertzenarioen kidegoan zebilela nabarmendu zen.[1]1904anToledoko Akademia Militarrean sartu eta1907an graduatu zenean,tenientea zen.
1909anRifeko gudan parte hartu[2], bertan zaildu, eta kapitain izendatu zuten.1919 eta1920an berriroMarokon borrokatu zuen.1927an, jeneral bihurtu zen. Marokoko bere esperientziaz idatzitako oroitzapenetako detaile lazgarriek agerian uzten dute erabat zakartu eta sorgortu zela aldi horretan.[1][oh 1]
1930eko otsailean,Primo de Riveraren diktadura erori eta berehala, Segurtasuneko zuzendari nagusi aukeratu zuten, eta polizia lanari heldu zion. Buru-belarri aritu zen langile eta ikasle borrokak zapatzen Marokon tribuak zapaldu zituen modu berean. Istiluen Kontrako Eskuadroia sortu zuen horretarako, entrenamendu fisiko handiko eta armaz ondo hornitutako taldea, baita espioitza sare konplexu bat eratu ere (Sección de Investigación Comunista). Horien zereginetako bat oposizioko taldeetan infiltratuak sartu eta probokatzaile aritzea zen; 1936an, artean, indarrean zen.[1]
Espainiako Bigarren Errepublikan preso hartu zuten1932koSanjurjo jeneralaren altxamenduarekin lotuta zelakoan. Hala ere,1933anamnistia lortu etaFronte Popularrak,Casares Quirogak,1936ko martxoan,Nafarroako Gobernadore Militar izendatu zuen, Madrildik urrunduta ahalegin kolpista zapuztuko zuelakoan etakarlistekin bat egingo ez zuelakoan. Aldiz, eutsi egin zien bere polizia sareko harremanei eta, Iruñera heldu berritan, Nafarroako funtzionarioek harremanetan jarri zuten Felix Maizekin, bertako negozio gizon fanatizatu bat, eta karlistekiko lokarria. Biak ere ados ziren "espainiartasunaren kontrako indarrak" bat egiten ari zirela, tartean zirelajuduen etamasoien ustezko erasoa.[3]
Ekainean, buruzagikarlistak Molarekin batzartu eta matxinatzeko proposamena eta parte hartzeko baldintzak eman zizkioten: besteak beste, bi koloreko espainiar bandera ezartzea.1936kouztailaren 17 eta18ko altxamenduaren zuzendaria izanik,uztailaren 19ra arte itxaron zuenIruñean gobernuaren kontra altxatzeko. AltxamenduaGerra Zibila bihurtu zen, eta Iparraldeko Frontearen ardura eraman zuen, Iruñetik abiatuz. Gipuzkoa okupatu ondoren, Bizkaiko erasoa prestatu zuen, izua zabalduz eta euskal lurralde horren suntsipenarekin mehatxatuz. Aldiz, bere ahaleginak porrot egin zuen, 7 hilabetezEibar etaIntxorten atarian geratuz. Horrek gainbehera ekarri zion kolpisten gerra zuzendaritzan, etaFranco bilakatu zen agintari nagusi,Generalísimo.

1937koekainaren 3anGasteizera zihoala hil zen, istripu baten ondorioz, erabiltzen ari zen hegazkinaAlcoceron erori zenean. Garai hartan "de Mola" hitzak gehitu zizkioten herri haren jatorrizko izenari, Mola gogoratu eta omentzeko asmoz: egun ere,Alcocero de Mola izena du herriak.[4]. Franco buruzagi bakarra bihurtu zenez, zurrumurruek zioten istripuaren atzean zegoela. Hala ere, ez da ezer frogatu[5].
2016ko irailean, Iruñeko Udalak Emilio Mola etaJose Sanjurjo jeneralakErorien Monumentutik ateratzeko erabakiarekin bat egin zuen.Geroa Baik,EH Bilduk,Ahal Duguk,Ezkerrak etaPSNk alde bozkatu zuten;UPNk etaPPk, berriz, puntu horren aurka bozkatu zuten[6].
Militarismoan hezi eta goiz lerratu zeneskuin-muturrera. Bere ideiak eta proposamenak memorietan idatzita utzi zituen, 1931n eta hurrengo urteetan. Errusiako eskuin muturreko zuriekin harreman zuzena izan zuen, Evgenii Karlovitx Miller jeneralarekin, eta haren txostenak irakurri. Bertan, komunisten kontrako teoriak ez ezik, nazioarteko konspiraziojudu etamasoiaren ideia babesten zen, eta Molak Espainia suntsitzeko ahaleginean zebiltzala defendatu zuen. Alde horretatik,Alderdi Komunistaren jardueraren indarra handietsi zuen, bere informazio agenteen txosten puztuak baliatuz.[7][oh 2]