Antzinako Erromako emakume askohiritarrak ziren, erromes edota Antzinako Erromako morroiek ez zuten pribilegio eta babes juridikoekin. Hala ere,erromatar gizartea patriarkala zen, eta emakumeek ez zuten bozkatzeko, herri-karguan edo armadan parte hartzeko eskubiderik.[1] Baina emakumeek jarduera politikoetan indar zuzena ez zuten arren, goi-mailako familiakoek negoziazio pribatuen bidez eragina izan zezaketen.[2][3]Errepublikan zehar zenbait emakume eredugarriak izan ziren, hala nola,Kornelia Afrikarra, Grako anaien (Gaio Grako etaTiberioi Grako) ama, etaFulvia, txanpon erromatarretan azaldu zen lehen emakumea.Inperio garaian, enperadorearen familiako emakumeek botere politiko handia lor zezaketen, eta sarritan artean eta txanpon ofizialetan irudikatzen zituzten.[4]
Gizonezkoekin gertatzen den bezala, goi mailako emakumeen bizitza etausadioen erregistroek behe mailakoenak estaltzen dituzte.Latinezko literaturan emakumeen eguneroko bizitzari buruzko egoerak azaltzen dira, beti ere, gizonekoen begietatik ikusita.[5]
Antzinako Erromanhaurtzaroa eta heziketa, egoera sozial, aberastasun eta generoaren arabera zehazten ziren. Erromatar haurrek jolas ugari jokatu zuten etajostailuak arkeologi eta literatur iturrien bidez ezagutzen dira. Animalien irudiak oso ohikoak ziren eta haurrekanimaliak etahegaztiakmaskota gisa izan zituzten.[6] Arte erromatarrean, neskak, mutilak bezalako jolas askotan jolasten irudikatzen dira, esate baterako,pilota jokoan, uztaian etatortolosetan.
Neskak berekastitatea, apaltasuna eta ospea babestera zuzentzen zituzten,ezkontzera begira.[7] Ezkontza arau arinek gutxieneko adina 12 urtetan ezartzen zuten eta familiek, batez ere aitek, aliantza ekonomiko eta politiko onuragarriak eratzea ahalbidetzen zuten. Neskenhezkuntza murriztua zen, batzuek, askok agian, lehen hezkuntzako ikasketak egiten zituzten, baina zenbait frogak, hezkuntza, maila honetara mugatzen zela iradokitzen dute.[7]
Bi generoetako haurrekafari eta bestelako gertakari ez hain elitisten bidez sozialki jokatzen ikasten zuten. Bi generoek jaierlijiosoetan parte hartzen zuten.[6] Eliteen umeek gaztetatikgreziera etalatina irakasten zuten.[8] Goi klaseen artean, emakumeak oso ondo hezitakoak izan ohi ziren, batzuk sozialki nabarmenak eta nahiko independente izatera iritsiz.[7] Behe mailako nesken heziketa ezkontzara eta etxeko lanetara zuzenduagoa zegoen.[9]
Neska eta mutilen bideak adinez nagusi izatera iristean banatzen dira.[10] Hemendik aurrera, emakumezkoen irudikapen artistikoek, batez ere, etxeko lan eta bizitzan irudikatzen dituzte.[6] Birjintasuna eta sexu-purutasuna kulturalki baloratuak izan ziren, etafamilia etaestatuaren egonkortasunerako ezinbestekotzat zituzten.[7]Augusto enperadorearen ezkontza-legeriak,Lex Papia Poppaea, ezkontza eta seme-alabak izatea saritu zituen. Legeak, halaber, zigorrak ezarri zituen ezkongabe etaadulterioa egin zuten gazteentzat. Horregatik, ezkontza eta seme-alabak izatealege bihurtu ziren 25 eta 60 urte bitarteko gizonezkoentzat, eta 20 eta 50 bitarteko emakumezkoentzat.[11]
Seme-alabakpatria potestasen menpe zeuden, aitak etxeko buru gisa erabiltzen zuen boterea (paterfamilias). Inperioaren aldi gorenean (I. etaII. mendeetan), semeek eta alabek egoera juridiko ia parekoa zuten.[12] Seme-alabekherentzia eskubide berberak zeuzkaten, aitatestamentu gabe hiltzen bazen ere, alabek familiaren jabetzarekiko eskubidea zuten.[13][14]
Errepublika hasieran, emazteasenarraren autoritate menpe (potestas) zegoen, nahiz eta seme-alabak baino neurri txikiagoa batean.[12]Inperioan, ordea, emakumearen egoera juridiko ez zen aldatzen ezkontzean eta aitaren ardurapean jarraitzen zuen. Horrek, beste kultura batzuekin alderatuta, erromatar emakumeak independenteago egiten zituen, aitak ez baitzuen bere egunerokotasuna zaintzen eta senarrak ez baitzuen bere gaineko botere legalik.[12]
Erromatar historiaren hasierako garaian emakumeeneskubideak eta estatusa, Errepublikaren eta Inperioaren amaieran baino askoz ere mugatuagoak izan ziren arren,K.a. V. mendean, emakume erromatarrak lurren jabe izan zitezkeen, bere borondateak idatzi etaepaitegian aurkeztu ahal ziren. Valerius Maximus historialariakEkintza gogoangarri eta hitzaldiak bere lanaren zati bat beren edo besteen izenean kasuak aurkeztu zituzten emakumeei eskaini zien.[15] Emakume horiekepailearen aurrean gaitasuna erakutsi zuten, nahiz etaoratoria erromatar gizonen asmo handitzat hartzen zen. Hauetariko bat, Maesia Sentinas, Sentinumeko herrian jatorria zuelako identifikatzen du, eta ez, ohikoa den moduan, gizonarekiko harremanagatik. Maesiak bere defentsan hitz egin zuen eta ia aho batez absolbitu zuten epaiketa labur baten ondoren, indar eta eraginkortasunez hitz egin baitzuen. Ezaugarri horiek gizonezkoak zirenez, historialariak bere itxura femeninoaren azpian, "gizon espiritua" zuela esan zuen eta hortik aurrera "Androgina" deitu zuen.[16][17]
Maesiak kasu bat "metodikoki eta indarki" aurkezteko zuen gaitasunak emakumeek epaiketa pribatuan eta familiakoepaitegian esperientzia izan zutela iradokitzen du.[15] Adierazteko da, emakumeak sarritan aurkaratuak izan baziren ere, beren ustezkozuzenbidearen ezjakintasunagatik eta buruko ahuleziarengatik, eta, beraz, gizonezko defendatzaileen babesa behar zutela, beren eragina eta eraginkortasuna murrizteko neurriak hartu zirela. Hain zuzen ere, murrizketa zehatz horren arren, emakume askok neurri informatuak hartu zituzten kasu legaletan, Errepublika garai eta Printzerri artean, beren defendatzaileentzako estrategia juridikoak zehaztea barne.[15]
Emantzipatutako emakumea legalkisui iuris bihurtzen zen, edo bere pertsona propioa, eta propietateak izan zitzaken eta haiekin nahi zuena egin.Pater familias bat hiltzean, legeak,ondarea bere seme-alaben artean berdintasunez banatzea ezartzen du, adina eta sexua kontuan hartu gabe.[18]
Adingabekoen kasuan bezala, emakume emantzipatu batektutore bat izaten zuen. Bere administrazio-ahalmenak mantentzen zituen, eta tutorearen funtzio nagusia, bakarra ez bazen, bere ekintzei baimen formala ematea zen.[19] Tutoreak ez zuen ezer esatekorik emakumearen bizitza pribatuari buruz, beraz, nahi zuen bezala ezkondu zitekeen.[20] Bazituen ere zenbait aukera legal tutore eragotzaile bat gainetik kentzeko.Augustoren agintepean,ius liberorum lortu zuen emakumea ere (hiruseme-alaba izan ondorenpribilegio jakin batzuetarako eskubide legalak) tutoretzaz libratzen zen[14] etaKlaudio enperadoreak tutoretza agnatiziarra debekatu zuen. Zaintza instituzio juridiko gisa ahuldu egin zen, eta K.o.II. mendean, Gaiusjuristak hau mantentzeko arrazoirik ikusten ez zuela esan zuen arte.[21] Inperioarenkristautzeak,Konstantino enperadorearen bihurtzearekin hasita K.o.IV. mendean, emakumearen egoera juridikoan ondorioak izan zituen.
Erromatar Errepublika hasieratik garrantzi handia eman zitzaion emakumeen birjintasunari. Birjinak zirenak iren bakarrik ahal ziren tenpluan sartu[15].
Emakumeeen bizitzasexuala senarraren kubikuluan edo gela pribatuetan hasten zen. Erromatarrenetxeetan ohikoa izaten zen gizonezkoek eta emakumezkoek bakoitzak bere kubikulua izatea, sexu-harremanak elkarrengandik bereiziak izateko aukera emanez. Emakumeek beren senarrarekin harreman sexualak izan behar zituztela espero zen bitartean, ohikoa zen gizonezkoek sexu-bikote asko izatea bere bizitzan zehar.[15]Ezkontza ondoren, emakumeak etxean aztertuak ziren,adulterioaren portaera saihesteko.
Emakumearen garbitasunarekin eta emazte fidel eta esaneko amaren irudiarekin obsesioaAugustoren erregealdian handitu zen.[22] Ezkontza eta seme alabak izatea legez saritzeaz gain, emakumeadulteroei zigorra etadibortzioa ezarri zien. Honek emakumearen gorputza eta erlazio pribatuak eztabaidatu zitekeen gai publikoan bihurtu zituen.[22]
Erromatar errespetagarrien familiakohilobietako inskripzioek, erromatarren ezkontza ideala bikote leiala zela iradokitzen dute, senar-emazteek interesak, jarduerak eta jabetza partekatzen zutena.[23]
Erromatar Errepublikako garai zaharrean, emaztegaia bereaitaren kontroletik bere senarraren "eskura" (manus) pasatzen zen. Ondoren, bere senarrarenpotestas subjetu bihurtzen zen, nahiz eta seme-alabak baino neurri txikiagoan izan.[12] Erromatar historiaren hasierako garaietan,Manus ezkontzak emakumea senarraren menpe geratzen zela esan nahi zuen, baina ohitura hori K.a.I. menderako desagertu zen, Ezkontza librearen alde,sine manu, zeinek ez zion senarrari emaztearekiko inongoeskubiderik ematen eta bigarrenaren estatusa ez zuen aldatzen.[24]
Erromatar zuzenbidearen garai klasikoan,ezkontzak ez zuen inolakozeremoniarik eskatzen, bien borondatea eta elkarrekin harmonian bizitzeko adostasuna besterik ez. Ezkontza-ekitaldiak, kontratuak eta bestelako betebeharrek bikotea benetan ezkondu zirela frogratzeko besterik ez zuten balio. Hasierako erromatar zuzenbidean, ezkontzak hiru motakoak ziren:confarreatio,ogiaren partekatzeaz adierazita (Panis Farreus);coemptio, emaztearen itxurazko erosketa bidez; etausus, elkarbizitzaren bidez.Patrizioak beticonfarreatioz ezkontzen ziren etaplebea beste bi modutara.Usus bidezkocum manu ezkontzan, emaztea urtean hiru gau segidetan etxetik kanpo pasatzen bazituen, senarrak bere gaineko kontrol juridikoa izatea sahiesten zuen.
Errepublikaren hasieran,cum manu motako ezkontza zen ohikoena baina, pixkanaka, maiztasuna galtzen joan zen.[12] Ezkontza mota honetan, emaztea senarraren eskutan geratzen zen, hau da, bere aitaren agintaritzapetik bere senarrarenera pasatzen zen. Bere dotea, senarrarengandik lortutako edozein oinordetza-eskubide eta ezkondu eta gero lortutako jabetzak gizonaren ondasun bihurtzen ziren. Senarraadulterioagatikdibortziatu zitekeen eta hauetako dibortzio batzuk emaztearen esterilitateagatik ere erregistratu dira.[12]Cum manu ezkontza harreman desparekoa zen. Emakumeak, senarra ia bizitzako alderdi guztietan obeditzea espero zen.
Ezkontza forma arkaiko hauJulio Zesaren garaian utzi zen, emakume bat bere aitaren agintaritzapean geratzen zenean, nahiz eta bere senarraren etxera joan. Erromatar emakumeen, antzinako garaitik modernoarainoko beste kultura askorekin konparatuz, independentziaren aldeko faktoreetako bat izan zen akordio hau[25].Sine manu edo ezkontza librea deiturikoak, ez zuen emaztearen edo senarraren egoera pertsonalean aldaketarik eragiten[13]. Ezkontza librea bihiritarren artekoa zen, edo hiritar bat eta Eskubide Latindarrak zituen norbaiten artekoa;Berant Erromatar Inperioan, baimen ofizialarekin, hiritartasuna zuten soldadu eta hau ez zuten herritarren artekoa izan zitekeen. Ezkontza librean, emazteak senarrari dotea ematen dio; ezkontza adulteriorik gabe amaitzen bazen, senarrak ia dote guztia itzultzen zuen.[12][13]
Dibortzioa legala zen eta nahiko informala, emaztea senarraren etxea utzi eta dotea berreskuratzen zuenekoa.Valerio Máximo historialariaren arabera, dibortzioakK.a. 604. urtean edo lehenago hasi ziren.K.a. V. mende erdikoHamabi Taulen Legea lege-kodean dibortzio aurreikusita zegoen. Dibortzioa sozialki onargarria zen gizarte arauen arabera egiten bazen (mos maiorum).Zizeron etaJulio Zesarren garaian, dibortzioa nahiko arrunta zen eta "lotsarik gabekoa", zurrumurru gaia, ezbehar soziala baino.[26]Erromatar zuzenbidearen garai klasikoan (Errepublikaren amaieran eta Printzerrian), gizon edo emakumeek[19] ezkontza bukatu zezaketen nahi zutelako, besterik gabe. Emazteak ezkontidea ezdeusa zela frogatu ezean, seme-alabak aitarekin geratzen ziren. Ezkontzan zehar jabetza bereizita mantentzen zenez, ezkontzalibrean dibortzio prozedura oso erraza zen.[12]
Eliteen artean ezkontza berrien maiztasuna altua izan zen. Ezkontidearenheriotza ondoren,aristokraziaren artean, ezkontza azkarrak ez ziren ezohizkoak.[27] Gizonezko alargunarentzat itxaronaldi formal bat ez zegoen arren, emakumezkoen kasuan, ezkondu aurretik, 10 hilabetekodolua egitea espero zen.[28] Epe hauhaurdunaldiarekin zegoen lotua: emakumea senarraren heriotza baino lehen haurdun geratu bazen, hamar hilabeteko epean aitatasunaren arazoa bermatzen zen, haurraren egoera soziala eta herentzian eragina izan zezakeelako.
Eliteen ezkontzak askotan politika edo jabetza arrazoiengatik gertatzen zirenez, eremu horietan aktiboak zituzten alargunek eta dibortziatuek oztopo gutxi zituzten berriz ezkontzeko. Legez emantzipatuak izatea errazago zuten emaztegai berriek baino, eta senarraren aukeraketan hitza zuten.
Ohaidea edo konkubina,erromatar zuzenbidearen arabera gizonezkoarekin harremanak mantentzen eta beraiekin bizi zen emakumea zen, bere emaztea izan gabe.Ez zen desohorea konkubina izatea edo batekin bizitzea, etaemazte bihurtu zitekeen.[12] Elkarrekin bizi ziren bikoteek opariak trukatu zitzaketen, ezkontzarekin alderatuz jabetza bereizia zuenak.
Bikoteek ohaidetzara jotzen zuten gizarte desparekotasunengatik ezkontzeko oztopoak zituztenean, adibidez,senatari bat etaprostituzio edo pobrezia aurrekariak zituen maila baxuagoko emakume bat.[12]Conubium bezala ezagutzen zen ezkontza legalerakoeskubiderik ez zutenek ohaidetzaren aukera zuten (egoera sozial baxuko gizon bat maite zuen emakume goi-mailakoak ere).[29] Ezkontzarekiko ezberdintasun nagusiena harremanean jaiotako seme-alaben egoeran datza:haurrek amaren maila soziala zuten eta ez aitarena ohikoa zen bezala.
Legedi erromatar klasikoak ez zituen emaztearekikotratu txarrak senarraren aldetik onartzen,[12] baina beste delitu batzuekin bezala, tratu txarren aurkako legeek prebentzioan kale egiten zuten.Plutarko biografoaren arabera,Katon Zaharrak esan zuen "bere emaztea edo semea jotzen zituen gizonak, esku bortitzak gauza sakratuetan sakratuenetan jartzen ditu". Bere ustetan "laudagarriago zen senar ona izatea sanatari ona izatea baino".[30] Erromatar Errepublikan estatus altuko gizon batek bere emaztea txukun tratatzea eta senar ona bezala definitzea espero zen. Emaztea jotzea arrazoi nahikoa zen dibortzio lortzeko edo senarraren aurkako neurri legalak hartzeko.[31]
Erromatar emazteek seme-alak izatea espero zen, baina emakumearistokratek, independentzi maila batera ohituak,amatasun tradizionalerako geroz eta joera gutxiago azaltzen zuten.I. mendean, eliteko amek haurrei bularra ematea sahiesten zuteninudeak kontratatuz.[10]
Umeen zaintzan emazteek senarrengandik jaso zezaketen laguntza denboran zehar aldatuz joan da eta zaila da neurtzen. Balio tradizionalak zituzten familiek, hala nola, Katon Zentsorea, badirudi interesa jartzen zutela: Katon gustura egoten zen bere emazteak umeak jantzi eta bainatzen zituenean.[30]
Famili handiak ez ziren ohikoak eliteen artean.[32] Aristokraziaren jaiotze-tasa hainbeste jaitsi zen, ezen lehen enperadore izan zenAugustok zenbait lege egin zituela igotzeko; gutxienez hiru seme-alaba (ius liberorum)[8] izan zituzten emakumeek ohore bereziak jasotzea barne. Alargunak, antzuak, dibortziatuak edo ezkongabeak debekatuta zuten ondasunen jaraunspena ez baziren testamenduan azaltzen.[33]
Erromako emakumeak ez ziren izaten zituzten haurren kopuruagatik bakarrik baloratuak, hiritar onak izan zitezen haurren hazkuntza eta hezkuntzan zuten parte hartzeagatik ere bai.Ama erromatar batek ere heziketa ona izan behar zuen seme-alabak bizitzan arrakasta izateko ondo hazteko.[8]
Aristokraziako emakumeeketxe handi eta konplexua zeramaten. Bikoteaberatsek, sarritan, hainbatetxebizitza etalandetxe zituzten, dozenaka edo ehunkaesklaborekin, horietako batzuk hezi eta oso kualifikatuak, eta erantzukizun hori enpresa txiki bat zuzentzearen baliokidea zen. Gonbidatuei,bezeroei eta atzerriko bisitariei arretak zuen garrantzi sozial eta politikoaz gain, senarrak bere goizeko negozioen bilerak egin zituen (salutatio) etxean[27]. Gainera, etxea (domus) familiaren nortasun sozialaren erdigunea zen, atarian (atrium)arbasoen erretratuak erakusten zituztelarik. Aristokraziako gizon asko probintzietako administrazio betebeharrarengatik edo militar kanpainengatik maiz etxetik urrun zeudenez, batzuetan zenbait urtez, familiako ondasunen eta negozioen erabakiak sarritan emazteei uzten zizkieten; esate baterako,Julio Zesar, 50. hamarkadan zehar,Erromatik joan zenean, bere emazte Kalpurniarena izan zen bere aktiboak zaintzeko ardura. Urritasuna, moderazio eta austeritatea matrona on baten ezaugarriak ziren.[8]
Etxe handi batez arduratzen ziren emakumeen lanetako batarropa ekoiztea izan zen. Erromatar garaiko garaian,artilea irutea etxeko zeregin nagusia izan zen eta familiaren laguntza beharrik ez izatea adierazten zuen, artilea bere lursailetan ekoizten baitzen. Hirigunetan ere, artilea emazteen betebeharren sinboloa zen, hileta-monumentuetangorua azaldu behar zen, matrona ona eta zintzoa izan zela frogatzeko.[8] Goi klaseetako emakumeak ere irun etaehuntzeko gai izatea espero zen, beren arbasoen bertutezko emulazioan -Liviak harrotasunez jarraitzen zuen jarduera-.
"Garai horretako ezaugarri bitxienetariko bat", azaldu zuen Gaston Boissierfrantziar erromanista adituak, "negozioetan diharduten emakumeak dira eta, gizonezkoak bezala, espekulazioan interesa dute.Dirua dute lehen kezka. Beraiek zuzentzen dituzte etxeak; beren funtsakinbertitzen dituzte; maileguak eskatu eta ematen dituzte.Zizeronen hartzekodunen artean (emakume) bat dugu, eta bi, zordunen artean".[34] Nahiz eta emakumeek ez zuten botere politikorik, negozioetan sartu ahal izan ziren.[12]
Ez zen onartzen emakume aberatsek erabatekoaisialdian bizitzea. Aristokraziaren artean, gizonezkoek nahiz emakumezkoek beren kideei dirua uzten zieten, maileguetara jo beharrik ez izateko.
Emakumeek jabetzarako eskubidea zutenez, negozioetako transakzio eta gestio praktikoetan parte har zezaketen, edozeinlur-jabek bezala. Gizonezkoen antzera, esklaboen kudeaketa kezka erlatibotik, axolagabekerira eta tratu txarretara alda zitekeen.
Lursailen jabetza ez bezala, industria ez zensenatarien estamentuko kideentzat ohorezko lanbidea.Zizeronek, merkatari batek errespetagarritasuna lortzeko lurrak erosi behar zituela iradoki zuen. Jarrerainperioan zehar aldatu zen.Klaudiok legeak sortu zituen goi klasekoek ondasunen garraioan aritzeko. Goi klaseetako emakumeakgarraio enpresen jabe eta kudeatzaile gisa dokumentatuta daude.
Merkataritza etamanufaktura ez daude nahiko irudikatuak erromatarliteraturan, eliteek egin baitzuen hau, bainahilobiko inskripzioetan hildakoarenlanbidea erregistratzen zen, emakumeak barne.Adreilu fabrikaren jabeak eta zuzendariak ziren emakumeak ezagutzen dira.[35] Enpresa baten jabe ziren emakume arrunten egoera oso ezohikoa zela dirudi.[36]
Emakume baten lanbide tipiko batzukinude,aktore,dantzari edoakrobata,prostituta etaemagina izango lirateke.[37]Ez zuten denek errespetagarritasun berdina. Prostitutak eta artistak, aktoreak bezala, estigmatizatuak ziren: babes juridiko gutxi zuten, nahiz eta libreak izan.[38] Inskripzioek adierazten dutenez inudeak (nutrix) bere lanbideaz harro ziren.[39] Emakumeak idazlari eta idazkariak izan zitezkeen, "idazketa ederrerako prestatutako emakumeak", hau da,kaligrafoak[6].Pliniok, adibidez, emakumeartista eta beren margoen zerrenda ematen du[40].
Erromatar gehienak hainbat solairutako eraikinetan (insulae) bizi ziren. Familiaplebeio pobre eta ez-hiritarrak zirenen etxe hauek ez zutensukalderik.Janari prestatua erosteko beharrak janari mota hau saltzea negozio ona zela adierazten du. Erromatar pobre gehienek, gizonezkoek edo emakumezkoek, gazteek edo zaharrek, bizitzeko lana egin zuten.
Gizonek irmoki argudiatu zuten emakumeak esparru publikoan barneratzea galarazteko. Antzinako Erromako sistemapolitikoak gizonezkoak soilik onartzen zituen, senatarietatik magistratuetara. Emakumeeibozkatzea ere uko egin zitzaien. Ezin zuten esparru politikoan parte hartu, gizonek bakarrik "dotorezia, apainketa, eta galaikeriarako" baliagarriak zirela uste baitzuten.[15] Hala eta guztiz ere, eliteko emakumeek beren senarrengan eragina izan zezaketen eta, haien bidez, mundu politikoaren kontrola lortu ahal zuten. Zenbait kasutan, emakumeak gizonengobernuarekiko mehatxu gisa ikusten ziren.Katon Zaharrak, adibidez, mutilei senatarien bileran parte hartzea debekatzea erabaki zuen, beren ama begiluzeei berri emango zietenaren beldur.[41]
Apianok emazte batzuen heroismoa azaldu zuen, senarrak Errepublikako gerrate zibiletan zehar salbatzeko garaian.Laudatio Turiae izenekoepitafio batek emaztearekiko bere senarraren laudorioa mantentzen du,Julio Zesar hil ondorengo gerretan, bere bizitza arriskuan jarri eta berebitxiak eman zituenakdeserriratua bizi zen bere senarrari laguntzera bidaltzeko.[42] Biek garai nahasi hartan bizirik iraun eta ezkontza luze batez gozatzeko aukera izan zuten. Porziak,Katon Gaztearen alaba etaBrutus hiltzailearen emazteak, zorigabeko amaiera baina (bere garaikideen begietan) heroikoa izan zuen:bere buruaz beste egin zuen Errepublika erori zenean, bere aitak bezala.
Augustoren tronu inperialerako igoeraK.a. I. mendeko azken hamarkadetan, kargu publiko etaoligarkia tradizionalaren boterea ahuldu zuela, baina, esan daiteke, emakume, esklabo etalibertoek ezkutuko eragina izan zezaten erraztu zuela.[43]
Emakumeek botere gehiegikeriak egin zituztenenperadoreak suntsitzeko saiakeran ere parte hartu zuten. Drusila hil eta denbora gutxira, bere alargunLepido etaAgripina eta Livila, bere ahizpak,Kaligula suntsitzeko azpijokoan aritu ziren. Konplota agerian geratu zen, Lepido exekutatu zuten eta Agripina eta Livila erbesteratuak izan ziren. Erbestetik, Kaligula 41. urtean hil ondoren, beren aita aldeko osabaKlaudiok boterea hartu zuenean, itzuli ziren.
Testu klasikoek ez dute gauza handirik esaten emakumeek erromatar armadarekin zuten harremanari buruz. Augusto enperadoreak (K.a. 27 -K.o. 14 erregealdian)soldadu arruntak ezkontzea debekatu zuen; ia bimende iraun zuen debekuak. Hala eta guztiz ere,1980. urteaz geroztik,zenturioien emazteak eta seme-alabak muga eta probintzietakogotorlekuetan haiekin bizi zirela iradoki da.[44]1990eko hamarkadaren hasieran, emakume eta haur zapatakVindolandan aurkitu ziren,[45]Hadrianoren harresian kokatutako gotorlekua, eta hauekin, erromatar soldadu probintzialei 25 urteko zerbitzuaren ondoren hiritartasuna eman zietenbrontzezko plakak, bertan emazte eta seme-alabak aipatzen direla. Halaber,Alemanian, praktika horren froga gehiago aurkitu ziren, brotxak eta zapatak.Trajanoren zutabean soldaduen artean sei emakume daude, erlijio-militar ekitaldian zehar eskainitakosakrifizioetan laguntzen.[46]
Emakumeak erromatar jaialdi eta gurtzarako erritu gehienetan presente izan ziren. Errito batzuek emakumezkoen presentzia zehazki eskatzen zuten, baina parte hartzea mugatua izan zitekeen. Oro har, emakumeek ez zuten animalia-sakrifiziorik egin, zeremonia publiko gehienen errito nagusia,[47] nahiz eta hori debekua izan baino, estatuaren erlijioaren buru zirenak gizonezkoak zirela baino.[48] Zenbait gurtza praktika emakumeentzat soilik erreserbatu ziren, adibidez, Jainkosa Onaren (Bona Dea) erritoak.[49]
Emakume apaizek Erromakoerlijio ofizialean protagonismo nabarmena eta erabakigarria izan zuten. Gizonezko apaizen estatuko elkargoak askoz ere ugariagoak izan arren,Bestalen elkargoko sei emakumeak Erroman "denbora osokoklero profesional" bakarra izan ziren.[50]Sacerdos hitza edozein sexuko apaizari zegokion. Emakumeensacerdos izen erlijiosoa, sarritan, jainko edo tenplu bateri lotua agertzen zan, adibidez,sacerdos Cereris edoCerealis, (Zeresen apaizak), gizonek inoiz bete ez zuten postua.[51]Magistra apaiz gorena zen, emakumezko aditua edo irakaslea erlijio gaietan;Ministra emakumezko laguntzailea, bereziki jainko baten zerbitzura.Magistra edoministra gurtzearen ohiko mantentzeaz arduratuko ziren.Epitafioak apaizgo hauen ebidentzia nagusiak ematen ditu eta emakumea askotan ez da bereegoera zibilaren arabera identifikatzen.[52]
Vestalek erlijio maila, estatus publikoa etapribilegio bereziak zituzten eta eragin politiko handia izan zezaketen. Era berean, posible da "funtsezko aberastasuna" lortzea.[53] Elkargoan sartzean, bere aitaren agintaritzapetik emanzipatzen ziren. Erromatar gizarte arkaikoan, emakumeapaiz hauek gizonezko legezko tutoreen menpe egon behar ez zuten emakume bakarrak izan ziren: honen ordez,Pontifex Maximusaren aurrean zuzenean eta bakarrik erantzun behar zuten.[54]Kastitate botoek ezkondu eta seme-alabak izateko betebehar tradizionaletik libratu zituzten, baina botoaren urratzeakheriotza zigorra zekarren: bere botoa hausten zuen vestal birjinarijaten eta edaten ematen zioten eta bizirik lurperatzen zuten. Horrenbestez, beren independentzia haiei zegozkien debekuei lotzen zitzaion. Zenbait erritu erlijioso zuzentzeaz gain, vestalek,sakrifizio ofizial guztietan parte hartzen zuten, gutxienez sinbolikoki, izan ere,mola salsa errituala prestatzeko beharrezko betebeharrez arduratzen ziren[53]. Vestalek bere erlijio eta sozial estatusaIV. menderarte mantendu zutela dirudi,kristau enperadoreek ordena desegin arte.
Emakumeen goi mailako funtzio publiko horiek kontraesanean jartzen dute Erromako antzinako emakumeek erlijio pribatu edo etxekoan bakarrik parte hartzen zutenaren irudia.
K.a. III mendearen erdialdetik aurrera, erlijio aniztasuna gero eta gehiago bilakatu zenErroma hiriko ezaugarri. Erromako hasierako estatuko gurtzetan parte hartu ez zuten erlijio askok, emakumeei zuzendaritza rolak eskaini zizkieten, horien artean,Isis etaMagna Mater kultuak. Epitafio batek,sacerdos maxima titulua adierazten du,San Petri basilikaren gaur egungo kokalekutik gertu dagoen Magna Mater tenpluaren apaiz nagusi izan zen emakume batena.[55]
Erlijio publikoa baino gutxiago dokumentatuak izan arren, praktika erlijioso pribatuek emakumezkoei esklusiboak zitzaizkien bizitzaren alderdiei heltzen zieten. Haurrenheriotza-tasa %40 ingurukoa zen garaian,[56]jainkoen laguntza eskatzen zenerditzearen eta haurtxoen zaintzaren arriskuei aurrre egiteko. OtoitzakJunon,Diana, Lucina,di nixi jainkosak, eta jaiotza eta haurrei dedikatutako jainko laguntzaile ugariri zuzentzen zitzaizkien.
Idazleek emakumeen erlijioa deskribatzen duten eran aldaerak dituzte. Zenbait erromatar emakumebertutea etadebozioaren eredu gisa irudikatzen dituzte, baina, aldi berean, gehiegikerizko izaera ere ikusten diote erlijio debozioari,magiaren lilura edosineskeriari.[49] "Pribatua" eta "sekretua" ez dira gauza berdina. Erromatarrek erlijio praktika sekretuei mesfidantza zieten;Zizeronek gaueko sakrifizioak emakumeek ez zitzaten egin aholkatu zuen,pro populo agintzen ziren erritoak izan ezik (hau da, jendearen izenean edo ongizate publikoagatik).[57][58]
Emakume aberatsak esklabuek garraiatutako literetan mugitzen zirenhirian zehar.[8] Egunero kalera ateratzen ziren lagunekin elkartzeko,tenpluetara joaten ziren erlijio errituetan parte hartzera eta bainuak bisitatzen zituzten. Familia aberatsenek bainu pribatuak zituzten etxean, nahiz eta herritar gehienaktermetara joaten ziren, ez bakarrik garbitzeko, baita sozializatzeko ere, aisialdi zerbitzuak eta jarduera ugari baitzeuden, hauen artean sexu informala. Emakumeak eta gizonak elkarrekin bainatzen ote ziren ala ez gai eztabaidatuenetako bat da.Errepublika berantiarreraino, hainbat frogek emakumea beste hegal edo instalazio batean bainatzen zirela edo gizonek eta emakumeek ordutegi desberdinak izan zituztela iradokitzen dute. Alabaina, badirudi baieztapen garbiak ere badirela Errepublika berantiarretikkristauen nagusitzearenpeko ondorengoInperiorarte bainuak mistoak zirela. Ikertzaile batzuen ustetan klase baxuko edomoral biguneko emakumezkoek, artistak etaprostitutak bezala, gizonezkoekin bainatzen ziren, bainaKlemente Alexandriakoak adierazi zuenez goi mailako emakumeak biluzik ikusten ziren termetan.Hadrianok debekatu egin zituen praktika horiek, baina ez zuen jarraipenik izan. Seguruenik, ohiturak askotarikoak izan ziren, ez bakarrik denbora eta tokiaren arabera, baizik eta instalazioengatik ere, beraz, emakumeek generoaren arabera bainatu edo ez erabaki zezaketen.[59]
Ikuskizunei dagokienez, erromatar emakumeek jolas publikoetan parte hartu ahal zuten (ludi),gurdi lasterketetan eta antzerki emanaldietan, baitaForoko eztabaidetan ere. Errepublika berantiarrean, maiz joaten zirenafaritara, nahiz eta lehenago familia bateko emakumeek elkarrekin eta pribatuan afaltzen zuten.[8]Katon Zaharra bezalakokontserbadoreek, desegokitzat jotzen zuten emakumeek bizitza publikoan aktiboki parte hartzea. Kexa hauek adierazten dute, hain zuzen ere, zenbait erromatar emakumeek iritziak esparru publikoan egiten zituztela.[60]
Nahiz eta praktika ez gomendagarria izan, batzuetan erromatar jeneralek beren emazteak haiekin batera kanpaina ilitarretara eramaten zituzten.Agripina Zaharrak,Kaligularen amak, askotanGermaniko bere senarraGermaniako iparraldeko bere kanpainetara lagundu zuen; arrazoi honegatik jaio zenKlaudio enperadoreaGalian. Emakume aberatsek hiritik alde egiten zuten herriko etxeetara uda beroegia zenean etaInperioan zehar bidaiatzen zuten, erlijio zeremonietan parte hartzeko edo beste leku batzuk bisitatzeko.[8]
Antzinako Erromako emakumeek arreta handiz hartu zuten itxura, baina nabarmenkeriak ez zituzten gogoko.Makillajea erabili zuten eta azalerako nahasketa desberdinak egiten zituzten.Ovidiok ere poema bat idatzi zuen makillajea zuzen emateari buruzkoa.Aurpegia zuritzeko,klera zuria edoartsenikoa erabiltzen zuten; masailetan kolorea gehitzeko,berunez edo karaminaz egindako koloretea, eta begiak nabarmentzeko beruna ere. Denbora luzea ematen zuten ilea atontzen eta maiz beltzez, gorriz edo hori tindatzen zuten. Gainera, askotanileordeak erabiltzen zituzten.[8]
Matronek normalean bitunika sinple erabiltzen zituzten barruko arropa gisa estola batez estaliak. Estola soineko zuri luzea zen, gerrian estutua eta oinetaraino iristen zena, sorbaldetan krisketaz loturik. Emakume aberatsek estola gehiago apaintzen zuten. Etxetik irtetean, emakumeekpalla bat janzten zuten gainetik, hau ere, krisketaz sorbaldara loturik. Emakume gazteek ezin zuten estola jantzi, eta, horren ordez, tunikak erabiltzen zituzten.[8] Prostitutek eta adulterioan harrapatutakoak gizonezko toga jarri behar zuten.[61] Aberatsenek bitxiz (esmeraldak,aquamarinak,opaloak,perlak) egindakobelarritako,lepoko etaeraztunak erabiltzen zituzten, batzuetan, arropa edo zapatetara josiak.[8]
Cannaeko erromatar porrotaren ondoren, krisialdi ekonomikoakLex Oppia (K.a. 215) igarokorraren onarpena ekarri zuen, luxu pertsonala eta publikoa murriztuz. Legeak emakumeei mugak jarri zizkien,urre etazilarraren (dirua edo apaingarri pertsonaletan) eta jantzi garestien jabetza eta erakusketan esate baterako eta gurdi eta litera oheak "beharrik gabe" erabiltzean.Kartagoko garaipenak aberastasunez gainezka jarri zuenErroma etaK.a. 195 urteanLex Oppia berrikusi zen. Jardunean zebilen kontsulak,Katon Zaharrak, legeari bere atxikipena argudiatu zuen: norberaren morala eta norberaren autokontrola, grina txar eta luxuaren kontrako kontrol eskasak zirela zioen. Azken honekinbidia eta lotsa eragin zuen gutxiago zutenen artean eta, ondorioz, zatiketa eragin zuen. Erromatar emakumeek, Katonen arabera, argi eta garbi erakutsi zuten behin eta berriro desioak okerbideratuz gero ez zutela mugarik eta mugatu egin behar zitzaiela. Erromatar matrona kopuru handi batek kontrako modura pentsatzen zuen eta protesta publiko bateratu bat egin zuten.K.a. 193 urtean legea bertan behera geratu zen; Katonen oposizioak ez zion kalterik egin bere karrera politikoari. Geroago,K.a. 42. urtean, Hortensiaren zuzendaritzapean, erromatar emakumeakzergapetzen zituzten legearen aurkako protesta arrakastatsua egin zuten.[62] Luxuzko murriztapenen erlaxazioen froga ere aurki daitezke: Pompeia Zelerinari zuzendutako gutunetan,Plinio Gazteak bere etxean mantentzen zituen luxuak goraipatu zituen.[63]
Arte erromatarra eta literatura oinarritzat hartuta,bular txikiak etaaldaka zabalak zituzten emakumeak ziren gizon erromatarrentzat idealak.[5]Augustoren garaiko arte erromatarrak emakumeak beteak eta mamitsuak erakusten ditu, sabel betea eta bular biribilduekin,[64] ez zintzilik.[65] Arte erotikoak irudikatzen zituzten prostitutak gorputz haragitsu eta aldaka zabalak zituzten; askotanstrophium batekin (tirante gabekobularretako mota bat) estaltzen zuten bularra, nahiz eta beste gorputz atalakbiluzik zituzten edo sexuan jardun.[64] Bular handiak iseka umoretsuen objetu edo adinaren seinale izan ziren.[66] Emakume gazteekstrophium bat jartzen zuten bularraren hazkuntza inhibituko zuelakoan[5] eta bularretanastaperrexilarekin masajeak (emakumeak oraindik birjinak zirela hasten ziren) ematen zituzten ahulezia ekiditeko.[67] Bularrek arreta gutxi jasotzen zuten arte erotikoan eta literaturan sexu erakargarritasun gisa;[65] bularra amagandikoedoskitzearekin etaamatasun paperarekin lotzen zen batez ere.[68] Muturrekoestres emozional handiko garaietan, esate baterako,dolua edo gatibutzan gerra garaietan, emakumeek bularrak keinuapotropaiko gisa erakusten zituzten.[69][70][71]
Errepublika berantiarrean zehar,sexu arrazoiengatik zigorrak ia ez ziren bete; erlazio erromantikoei buruzko ideial erotiko berri bat sortu zen. Gizonezkoen dominazio tradizionala suntsituz, Errepublika berantiar eta Inperioaren hasierako poeta erromantikoek "maitasunaren esklabotzari" (latinez,servitium amoris) entregatzeko deia egin zuten.
Ars amatorianOvidiok urrats bat gehiago eman zuenpoesia didaktikoa generoaren bidez, maitasuna nola lortu eta mantentzeko argibideak emanez.Juvenal bezalakosatiristek emakumeen jokabide libertinoa salatu zuten.[72]
Hippocratic Corpusaren emakumeen gorputzari buruzko praktikak eta ikuspegiak ez ziren egokiak emakumearen beharrak asetzekogarai helenistiko eta erromatarretan, emakumeek bizitza aktiboa izan zutenean eta, askotan, famili plangintzan aritzen zirenean. Garai honetan, emakumeenfisiologia gizonenarengandik hurbilago ikusten hasi zen.[73] Tradizio zaharrenean,sexu harremanak,haurdunaldia etaerditzea ez ziren soilik emakumezkoen osasunean funtsezkoak, baita fisiologia femeninoaren izateko arrazoia ere, gizonezkoei, ordea, neurrizko sexu-jokabidea aholkatu zitzaien, hipersexualitateakgaixotasuna eta nekea eragingo baitzizkien.[73]
Amenorrea hilgarria zenaren ikuspuntu hipokratikoa, erromatarren garaianantzutasunaren arazo espezifikoa bihurtu zen eta erromatar idazle gehienek emakumeek erregimen fisiko bizietan parte hartzean gertatzen zela aintzatetsi zuten.Elikadura,ariketa fisikoa eta sexu-jardueren arteko oreka aurkitzea emakumezkoek egin beharreko aukera gisa aztertu zen. Entrenamendu intentsiboak amenorrea eragin zezakeenaren behaketak, entrenamendu mota horietan emakumeek parte hartzen zutela esan nahi du.[3]
Erromatar garaian, idazki medikuek emakumeentzako zenbait ariketa ezarri zituzten haiekgaixo naiz osasuntsu egon.Osasuna sustatzeko, Soranokpilota jokoa,igeriketa, ibiltzea, ozenkiirakurtzea, ibilgailuetan ibili eta dibertsiozbidaiatzea gomendatzen zuen. Nahigabez seme-alabak ez izatearen zergatiak ikertzean, ondorengo idazki medikuek gizonezkoen antzutasuna aztertu zuten, akatsa emakumearengan bakarrik bilatu gabe.[3]
Bai emakumeek, bai gizonek ere, hipersexualitatea saihestu behar zuten.Klitori handitu batek, esate baterako,zakil handi batek bezala, sexualitate gehiegizkoaren sintomatzat jotzen zen. Mediku erromatarrek eta helenistek eta beste autore batzuek klitoridektomia (klitoriaren zati bat edo osorik kentzea) egipziar ohitura gisa aipatzen duten arren, Kristau Inperioan antzinakoginekologia eskuliburuek hipersexualitateakirurgia edo erditze errepikapenenkin sendatzen zela iradokitzen zuten.[3]
Libertoak askatasua lortu zuten esklabuak ziren. Liberto batek zerbitzu denboraldi bat zor zion, bereaskatasun baldintza gisa adostu zitekena, bere jabe ohiari, orain patroi bihurtua. Patroiak zenbait konpromiso hartzen zituen bueltan, esate baterako, zerbitzu horiek ordaintzea eta legezko gaiekin laguntzea. Patroiaren eta langilearen arteko harremana antzinako Erromako egitura sozialetako bat zen, eta betebeharrak haustea (edozein aldetik) gaitzespena eta zentsura ekartzen zituen.
Kasu gehienetan, libertoak jaiotzez libreak zirenak bezalako egoera juridikoa zuten. Hala ere, erromatar zuzenbidepeanesklabuak ez zuenezaitarik, esklabo askatuek ez zutenjarauspen eskubiderik,testamentuan aipatu ezean.
Hezkuntza on bat edo gaitasun berezirik gabeko esklaboek aukera gutxi izan zuten askatasuna lortzeko eta lortuz gero, ez zuten beren kabuz bizitzeko euskarririk.Liberto batek, familipobre bateko emakume libre bate baino aukera gehiago izan zitzakeen hezkuntza eta prestakuntza lortzeko.[6]
Emakume libertoaren egoera (emakume askorena bezala) era askotarikoa zen. Zenis libertoa izan zen etaVespasianoren idazkaria; bere konkubina ere izan zen. Enperadorea leiala izan zitzaion, baina ez zuenemazte gisa tratatzen.[29]
Emakumeekprostituziora jo zezaketen euren burua mantentzeko, baina prostituta guztiek ez zuten erabakitzeko askatasuna. Badira froga batzuk ere, esklabuak ziren prostitutak beren lanagatik onura lor zezaketela diotenak[74].Bortxaketa delitua izan zen arren, legeak esklabo baten bortxaketa "ondasun kaltetu" bihurtzen bazen bakarrik zigortzen zuen, esklaboak ez baitzuen legezko baliorik. Zigorra bere jabeari bere ondasunen "kaltea" ordaintzera zuzentzen zen. Emakume esklaboa erromatar legepean ondaretzat jotzen zenez, prostituta izatera behartzea ez zen delitua.Septimio Severoren aurretik, esklabu ziren bitartean ospe txarreko ekintzetan aritzen zirenak, libre izaterakoan ospe txar horrekin jarraitzen zuten[75]. Batzuetan esklabo saltzaileekne serva klausula gehitzen zuten prostituzioa saihesteko. Kalusula honen bidez, jabeak esklaboa prostituziorako erabiltzen bazuen, esklaboa libre geratzen zen. Aurrerago,ne serva akordioak legez derrigorrezkoak izan ziren[75].
Prostituzioa ez zen esklabu edo herritar pobreen artean bakarrik eman.Suetonioren arabera,Kaligulak bere jauregiaputetxe bihurtu zuen goi-klaseetako gazte eta matronak prostituta gisa erabiliz;Tazitok dionaren arabera,Neronen jaietan, Tigelino prefektuak goi mailako emakumez beteriko putetxeak zituen[76].
Prostituzioa zigorra izan zitekeen lan baten ordez.Augustoren lege batek, adulterio errudunak prostituta gisa lan egitera behartzera zigortu zitzakeen. Legea389. urtean geratu zen bertan behera.[75]