Elsa Triolet | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Элла Юрьевна Каган |
Jaiotza | Mosku, 1896koirailaren 12a(juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Saint-Arnoult-en-Yvelines, 1970ekoekainaren 16a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Moulin de Villeneuve(en)![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza:miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louis Aragon |
Haurrideak | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea,eleberrigilea,poeta,gidoilaria etaFrantziako Erresistentziako kidea |
Lan nabarmenak | ikusi |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Laurent Daniel eta Èlʹza Ûrʹevna Triole |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Elsa Triolet, benetako izenaElla Yourievna Kagan (errusieraz:Элла Юрьевна Каган) (Mosku,1896koirailaren 24agreg./irailaren 12ajul. -Saint-Arnoult-en-Yvelines,1970ekoekainaren 16) frantsesez idatzi zuen emakume idazle errusiarra izan zen; familia judua zuen.Goncourt saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Bere ahizpaLili Brik zen etaLouis Aragonen ezkontidea izan zen.Laurent Daniel izengoitia erabili zuen ere bai, hasieran klandestinitatean, gero literaturan.[1]
Elsa Kagán judu jatorriko familia burges aberats batean jaio zen. Bere gurasoek, jatorrizLetoniakoak, familia kosmopolita osatu zuten, non bi ahizpa gazteen haurtzaroan Europa osoko moda-lekuetatik bidaiatzea ohikoa izan zen. Aita abokatua zen eta ama, berriz,piano-jotzailea. Aitaren heriotzak, Elsak hamabost urte besterik ez zituenean, bizitza maila jaistera behartu zuen familia. HaurtzarotikRoman Jakobson hizkuntzalariaren laguna izan zen, eta gazte-gaztetan frantsesa ikasten hasi zen. 1913anVladimir Maiakovski poeta futuristarekin harremana izan zuen, geroraLilia Brik, bere ahizpa zaharrenaren lankide izango zena.Viktor Shklovski Elsarekin maiteminduta egon zen baina gazteak ez zion erantzun.
1918an Errusia utzi eta 1919an Parisen Andre Triolet frantziar militarrarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean denboraldi bat eman zuenTahitin, bere lehen eleberriaren inspirazio iturri izan zen bidaia. 1921ean senarra utzi eta Londresera eta Berlinera joan zen bizitzera. Errusieraz idatzitako eleberri batzuk plazaratu zituen:À Tahiti (1925),Fraise des bois,Camouflage (1928).1924anMontparnassera joan zen bizitzera etasurrealismoarem artistak ezagutu zituen, besteak beste,Fernand Léger etaMarcel Duchamp.
Parisen ere,1928an, "La Coupole" kafetegian,Louis Aragon ezagutu zuen. Kafetegi horretan artista ugari biltzen zen eta Elsa haienmusa bihurtu zen. XX. mendearen hogeita hamargarren hamarkadangoi joskintzarako koilareak diseinatu zuen eta egunkari errusiarrentzat idatzi zuen. Halaber, errusieratik frantsesera itzulpenak egingo zituen.1938an frantsesez eginiko lehen eleberria idazteari ekin zion:Bonsoir Thérèse.
1939ko otsailaren 28an Louis Aragonekin ezkondu zen.[2] Berarekin batera, Erresistentzia Frantsesean sartu zen, hegoaldean (berezikiLyon etaDrôme inguruan) etaLa Drôme en Armas etaLes Etoiles egunkari klandestinoak egiten eta zabaltzen lagundu zuen. Idazten jarraitu zuen:Le Cheval blanc eleberria eta Éditions de Minuit argitaletxean kontakizun batzuk argitaratu zituen,Le premier accroc coûte 200 francs. Izenburuaren esaldi horren ProventzanAliatuen lehorreratzea iragartzen zuen. Kontakizun hoiek 1944koGoncourt saria irabazi zuten.[3] 1946an, bestetik,Nurembergeko Prozesuan izan zen etaLes Lettres françaisesen gaiari buruzkoerreportaje bat idatzi zuen.
Idazleen Batzorde Nazionaleko (Comité national des écrivains) aginte-batzordeko kide izanik, 50eko hamarkadan irakurzaletasuna sustatzeko eta liburuak saltzeko konpromisoa hartu zuen. Gerra garaiakL'Inspecteur des ruines (1948) eleberria inspiratu zion, eta mehatxu atomikoak, Gerra Hotzaren garaiak,Le Cheval roux ou les Intentions humaines. Sarritan, Aragonekin batera, bloke sozialistako herrialdeetara joaten zen. 1957anEstalinismoa kritikatuko zuenLe Monument liburuarekin. Urte horretan bertan dimisioa eman zuen CNEko zuzendaritzaren batzordean eta, ondoren, "L’Âge de Nylon" zikloko hiru eleberriak idatzi zituen. 1963an aktiboki esku hartu zuen Aleksandr Solzhenitsyn disidentearenUne journée d'Ivan Denissovitch liburuaren itzulpenean eta Frantzian agertzea lortzeko. Mayakovskiren biografia Sobietar Batasunean, bestetik, oso faltsututa agertu omen zen eta, erantzun gisa,Le Grand Jamais (1965) etaÉcoutez-voir (1968) eleberriak idatzi zituen.[1]
La Mise en mots (1969) etaLe Rossignol se tait à l'aube (1970) argitaratu ondoren, Elsa Triolet bihotzeko gaitz baten ondorioz hil zen, 1970eko ekainaren 16an, Louis Aragonekin bateraMoulin de Villeneuven (Saint-Arnoult-en-Yvelines) zuen jabetzan. Errota zahar hori inguratzen duen sei hektareako parkean lurperatuta dago, Aragon ondoan.[4] Bere hilobiei buruz, Elsa Trioleten esaldi hau irakur daiteke: «Quand côte à côte nous serons enfin des gisants, l'alliance de nos livres nous unira pour le meilleur et pour le pire, dans cet avenir qui était notre rêve et notre souci majeur à toi et à moi. La mort aidant, on aurait peut-être essayé, et réussi à nous séparer plus sûrement que la guerre de notre vivant, les morts sont sans défense. Alors nos livres croisés viendront, noir sur blanc la main dans la main s'opposer à ce qu'on nous arrache l'un à l'autre. ELSA» (Bata bestearen ondoan, azkenean etzanak garenean, gure liburuen aliantzak gure ametsa eta gure kezka zen etorkizun horretan onerako eta txarrenerako bilduko gaitu, zu eta ni. ELSA).[5]
Itzulpen ugari egin zuen, frantsesetik errusiera eta errusieratik frantsesera.