Elsa Pinilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elsa Pinilla Osuna |
Jaiotza | Madril, 1985ekourriaren 2a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria,kantugilea,aktorea,dog trainer(en)![]() |
Kidetza | Tess(en)![]() |
Genero artistikoa | pop musika teen pop(en) ![]() electropopa pop rock pop latinoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Elsa Pinilla Osuna (Madril,1985ekourriaren 2a) madrildaraktorea,abeslaria,aurkezlea,konpositorea eta txakur-hezitzailea da. Ezaguna egin zen batez ere,Al salir de clase telesailean.[1][2][3][4]
Artista mundua hurbiletik ezagutu duen familia batean jaio zen 1985ean, Madrilen. Pablo Pinilla musika ekoizlearen eta Maria Osunaren alaba. Gainera,Lara Pinilla abeslariaren ahizpa nagusia da.
Txiki-txikitatik telebistari lotuta egon zen,Repsol,El País eta beste hainbat publizitate kanpainari esker. Telebista, antzerkia (musikala), publizitatea eta musika egin ditu, baita txakur-hezitzaile ere.
2000. urteaz geroztik Tess musika taldean aritu zen Laura Pinto etaÚrsula Sebastiánekin batera. Azken horrek taldea utzi zuen lehen diskoaren ostean, eta Rosa López-Francos sartu zen. Elsa, taldeko kide izateaz gain, letra gehienak idazteaz arduratzen zen. Bere abesti guztiak Elsa Music argitaletxeak kudeatzen zituen.
Taldeak, diskoak pasatu ahala bere estiloa hobetzen eta hobetzen joan zen arren, ez zuen publikoaren babes handiegirik izan, eta, horregatik, hiru taldekideen artean Tess taldeari amaiera ematea erabaki zuten 2005ean, eta bideari bakarlari gisa ekitea. Hala, Elsak aktore izateko bokazioarekin jarraitzea erabaki zuen,TelecincorenAl salir de clase telesail ezagunean Tesseko bere bi kideekin batera parte hartua zen eta.[5]
Baina, hala ere, Tess taldea utzi zuenean, Elsa ez zen musikatik aldendu, eta beste artista batzuentzako abestiak konposatzen jarraitu zuen, baita beste hizkuntza batzuetako abestiak moldatzen ere. «Con Angelina Jolí se me va la olla»* abestia idatzi zuen Santa Justa Klan taldearen CDrako. Sergio Riveroren lehen diskoko «La llave de tu corazón» eta 2005eanChenoarenNada es igual kantuak ere idatzi zituen.
Argentinan, telesailen eta musikaren arteko harremanari esker,Alma pirata telenobelarako bi kantu grabatzeko aukera izan zuen eta beste biRomeo eta Julieta soinu bandarako.[6]
David DeMariaren bi bideoklipetan ere agertu zen, «Sin miedo a perder» eta «El perfume de la soledad».
Pantaila txikian egin zuen lehen lanaAl salir de clase telesail ezagunean izan zen, 2000. urtean, hamabost urte besterik ez zituela. Tess musika taldeko hasierako beste bi kideekin batera, Laura Pinto eta Ursula Sebastián, musikaren munduan leku bat egin nahi zuten hiru ahizpa interpretatu zituzten. Programa horrek asko lagundu zien bere lehen diskoaren promozioan.
Fuera de control telesailaren atal batean agertu ostean, 2006anAlma pirata ekoizpen argentinarrean bere lehen paper protagonista lortu zuen, Mariano Martinez, Nicolas Vazquez,Luisana Lopilato, Benjamín Rojas, Fabián Mazzei,Isabel Macedo,Julia Calvo eta Nacho Gadanorekin batera. Han, Marylinen papera egin zuen, Gino Rigantiren emaztegai eta etorkizuneko emaztearena. 2007anRomeo eta Julieta argentinar telesailean ere paper bat izan zuen hamazazpi urteko neska baten rola. Espainian agerraldi batzuk izan zituen, hala nola,Cuatro katekoCuestión de sexo telesailean Monica pertsonaia antzeztu zuen eta TelecincorenSin tetas no hay paraíso telenobela arrakastatsuan.[7]
Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[8][9]
Urtea | Seriea | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2000-2001 | Al salir de clase | Elsa Parodi | ![]() | 88 kapitulu |
2006 | Fuera de control | dantzaria | ![]() | kapitulu1 |
Alma pirata | María Lidia "Marilin" Castellano | ![]() | 138 kapitulu | |
2007 | Romeo y Julieta | Bárbara Verbena /Rosalina Capuleto | ![]() | 150 kapitulu |
Cuestión de sexo | Mónica | ![]() | 4 kapitulu | |
2008 | Sin tetas no hay paraíso | Alejandra Lago | ![]() | kapitulu 1 |
Barras | Barra Rosa | 10 kapitulu | ||
Impares | Elsa | ![]() ![]() | 2 kapitulu | |
2008-2009 | 18, la serie | Susana Vaquero | ![]() | 20 kapitulu |
2009 | Marisol, la película | Marisol nerabezaroan | ![]() | kapitulu 1 |
La que se avecina | Elsa | kapitulu 1 | ||
2010 | Sexo en Chueca | Bea | 12 kapitulu | |
2010-2012 | Arrayán | Laura | ![]() | |
2011 | Los Quién | Elsa | ![]() | kapitulu 1 |
Con pelos en la lengua | Carlota | kapitulu 1 | ||
2012 | Hospital Central | María Aguilar medikua | ![]() | 2 kapitulu |
Urtea | Pelikula | Rola |
---|---|---|
2008 | Susurros | Super Pivon |
2009 | 03:21 | - |
2011 | La red social | neska |
2014 | Be Happy | Alejandra |
2015 | Criaturas de la tierra | Claudia |
Urtea | Saioa | Oharrak |
---|---|---|
1998-1999 | Club Megatrix | Azafata |
2002 | El verano ya llegó | gonbidatua |
Noche de fiesta | gonbidatua | |
2002-2003 | Música sí | gonbidatua (3 aldiz) |
2004 | Música 1 | aurkezlea |
Urtea | Lana |
---|---|
2002-2003 | Peter Pan: El musical |