Eliza kongregazional
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan

Eliza kongregazionalakalbinismoa jarraitzen duen edozeineliza kristauren izena da, gobernu "kongregazionalista" egiten badu, hau da, elizarena berarena. Sistema honetan kongregazio bakoitzak bere eliza kudeatzen du modu independentean eta autonomoan.
Eliza kongregazional askok euren jatorria "Jatorrizko eliza kongregazionalean" kokatzen dute,Robert Brownek 1592an argitaratutako lanean oinarritzen den eliza mota.Ingalaterran lehenengo kongregazioen lehen pausoekin "separatista" eta "independente" izena hartu zuten,presbiteriarretatik ezberdintzeko, biak direlakokalbinista. Herrialde horretan, oraindik orain, independente izena ematen zaie eliza kongregazional batzuei.