| Elhuyar Hiztegia | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Antton Gurrutxaga Hernaiz,Xabier Kintana,Miren Azkarate,Xabier Mendiguren Bereziartu etaAlfontso Mujika Etxeberria |
| Argitaratze-data | 1996 |
| Izenburua | Elhuyar Hiztegia |
| Ekoizpen lekua | Usurbil |
| Argitaletxea | Elhuyar Fundazioa |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara etagaztelania |
| hiztegiak.elhuyar.eus | |

Elhuyar Hiztegia (Elhuyar,1996) euskara-gaztelaniahiztegi elebiduna da;Euskara-gaztelania/castellano-vasco Elhuyar Hiztegia da 1996ko lehen edizioaren izena.[1]2013an argitaratu zen 4. edizioa,2006an hirugarrena, eta2000n bigarrena.[2][3][4]Laugarren edizioaEuskaltzaindiakHiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketekin eguneratu eta osatu zen. Edizio horrek guztira 91.000 sarrera ditu, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 dira. Lexiko arrunta eta teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta,Onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.
Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.[5]
Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira:Android,ApplerenIOS edoKindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.

Lehen edizioaren (ISBN: 14-87114-06-7) zuzendariakMiren Azkarate,Xabier Kintana etaXabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren;Antton Gurrutxaga etaIñaki Azkune Mendia izan ziren zuzendari teknikoak; eta lantaldeko kideak,Elisabete Asumendi,Maider Etxaide,Elixabete Etxeberria,Marixabel Ezponda,Ane Goenaga,Aintzane Ibartzabal,Inaki Irazabalbeitia,Mariaje Jauregi,Ana Labaka,Jon Larrañaga,Gema Loizaz,Alfontso Mujika etaItziar Nogeras-[1]

Bigarren edizioa 2000an argitaratu zen (ISBN: 84-95338-08-4). Zuzendaritza eta lantaldea aurren edizioaren bera dira, baina edizioaren arduradun gidaSagrario Barandiaran eta Elixabete Etxeberria ageri dira.
Hirugarren edizioa 2006an argitaratu zen (ISBN: 849533870X). Edizio honek paperezko eta CD-ROMeko bertsioez gain Internet bidez kontsulta zitekeen[3].
Laugarren edizioaren (2013) zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren Antton Gurrutxaga eta Elixabete Etxeberria eta lantaldeko kideakNerea Arteta,Klara Zeberio, Elixabete Etxeberria, Antton Gurrutxaga, Alfontso Mujika,Ainara Ondarra etaSahats Ugartetxea.
Hiztegi bertsio laburragoak ere sortu dituzte:

Elhuyar hiztegien ataria(hiztegiak.elhuyar.org) webgunean hainbat erraztasun erabil daitezke hiztegia kontsultatzeko: Lehen paperezkoan sarreraren arabera bakarrik bila zitekeen. Orain, berriz, egin daiteke eduki lexiko-grafiko (itzulpenetan adibidez), edo adibideen arabera ere. Horrek erabiltzaile aurreratuari laguntzen dio, batez ere. Hiztegi bat Interneten doan kontsultatzea ohiko bihurtu da. 2012an bertan, adibidez, azken aldaketa garrantzitsuak egin baino lehenago, hogei milioi kontsulta jaso zituen atari honek hiztegietan.[2]
Digitalizazioaren garai honetan urtez urte gora egiten du Elhuyar Hiztegiaren bisita-kopuruak. 2022an webguneko bisitak % 50 igo ziren (6 milioi bisita baino gehiago izan zituen), eta erabiltzaileek 50 milioi kontsultatik gora egin zituzten.[8]
