Elgorria edotxarranpina (Gip.) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta larruazalean orban txiki gorri ugari (exantema) sortzen dituena. Bizitzan zehar behin bakarrik jasan daiteke, gaitza pasatutakoan betikoimmunitatea garatzen baita.
Elgorriaren eragileaparamixobirusen taldekobirus bat da. Birus hauekRNA dute material genetiko gisa, kapside helikoidal batez babestua. Elgorria sortzeaz gain, talde horretako birusekparotiditis edo hazizurriak etapneumonia mota bat ere eragiten dute.
Gizakia da elgorriaren birusaren gordailu bakarra.
Elgorriaren birusaarnas aparatuari eragiten dioten beste gaitzen antzera (hotzeria,gripea,barizela...) transmititzen da: gaixoak kanporatzen dituen tanta infekziosoen bidez, eztula edo doministiku egiterakoan, adibidez. Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak kanporatutako aerosol tantetan milioika biruspatogeno daude.
Gaitza oso kutsakorra da. Hala ere, birusa oso sentikorra denez pertsonen arteko kontaktu zuzenaren bidez besterik ez da transmititzen. Gorputzetik at bizi ezin denez, fomiteen bitarteko transmisioa ez da inoiz gertatzen.
Birusak arnas traktutik hasten duinfekzioa. Hortik, etalinfaren bidez,odolera iritsi eta gorputz osora hedatzen da. Elgorriaren birusaren aurreanimmunitate-sistema aktibatzen da, eta eragile arrotzari aurre egiten dio immunitate zelularraren bidez (immunitate mota horretanT linfozitoek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute).
Elgorriareninkubazio epea 8-12 egunekoa da.Sukar handia, eztula etakonjuntibitisa dira gaitzaren lehenengo sintomak. Fase honetan birusa oso kutsakorra da.
Bi egun geroago aho barruan lesio tipikoak agertzen dira, Koplick orbanak, orban zuri txikiak, gaitzaren diagnostikoan oso baliagarriak izaten direnak. Orbanak egun gutxitan desagertzen dira.
Ohiko larruazalaren erupzioa dator gero. Gorputz osoan, aurpegitik hasita, orban gorri txikiak agertzen dira (exantema), denboraren poderioz iluntzen direnak. Exantema hau 4-6 egunetan desagertzen da.
Konplikaziorik ez bada elgorria 8-10 egunetan berez sendatzen da.
Zenbait kasutan ondorengoak agertzen dira,pneumonia etaentzefalitisa, kasu. Ez dira oso ohikoak, baina kalte larriak eragin ditzakete.
1963. urteanelgorri-kontrako txertoa erabiltzen hasi zen. Txerto honi esker herrialde garatuetan elgorriaren intzidentzia nabarmen jaitsi da. Txertoakbirus motelduak (indargabetuak) ditu, eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie,parotiditis etaerrubeolaren txertoekin batera (txerto hirukoitz biriko delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.
Hainbat gaixotasun birikoekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzekoantipiretikoak erabiltzen dira. Atsedena eta elikadura egokia hartzea gomendatzen da beti.