El Cabrero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Domínguez Muñoz |
Jaiotza | Aznalcóllar, 1944kourriaren 19a (80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | anarkosindikalista etaabeslaria |
Izengoitia(k) | El Cabrero |
Genero artistikoa | flamenkoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
José Domínguez Muñoz (Aznalcóllar,1944),El Cabrero izengoitiz ezagunagoa dena, espainiar abeslaria da.
Txikitatik dabilahuntzain bezala, eta egun, oraindik, lanbide hau flamenkoarekin uztartzen du. Bere ibilbide artistikoa 1972an hasi zuen,La Cuadra taldean, Sevillan, bira bat egin zuen Espainian eta Europako hainbat herrialdetan. Izugarrizko arrakasta izan zuen birak eta 1973. urtean beste bira bati ekiten dio bakarlari moduan,GenevakoThéâtre de l’Atelierren debutatzen du.
1975. urtean grabatzen du bere lehenengo diskoa. Bost urte geroago, bi sari irabazi zituen Kordobako Flamenko Lehiaketa Nazionalean. 1990eko hamarkadanGilberto Gil edoChick Corearekin festibal batzutan topo egin zuen.CGT sindikatuakChiapasen alde argitaratutakoChiapas: los ritmos del espejo diskoan parte hartu zuen.Reincidentes taldearekin ere kolaborazioak egin izan ditu, eta Marea taldeak bertsionatu izan du “El Cabrero”. Arlo politikoan, libertario bezala definitzen da. Elkarlanean aritu izan daIzquierda UnidakoJuan Manuel Sánchez Gordillo, militante independentista etaandaluzistarekin, Andaluziako parlamentaria dena, eta 1970eko hamarkadatik aurrera etengabe aritu da lanean mugimendu anarkista etaLanaren Konfederazio Nazionala (CNT-AIT) sindikatuan, bertako kide ere izan zen.
2012. urtean, bira bat hasi zuen bere 40 urteko musika ibilbidea ospatzeko.