El Argar | |
---|---|
![]() | |
Aztarnategi arkeologikoa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Antas |
Koordenatuak | 37°15′N1°55′W / 37.25°N 1.92°W /37.25; -1.92 |
![]() | |
Multzoa | El Argar y La Gerundia(en)![]() |
Historia | |
Garaia | K. a. III. milurtekoa |
Uztea | K. a. II. milurtekoaren erdialdean |
Kultura | Erromatarrak |
Indusketa | |
Indusketa datak | XIX. mendearen amaiera |
Zuzendariak | Enrique eta Luis Siret |
elargar.com |
El ArgarEspainiakoAlmeríako probintziakoAntas udalerrian dagoenaztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat da. Mendebaldean malda malkartsuak dituen goi-ordoki baten gainean altxatzen da, 35 metro Antas ibaiaren gainetik, eta magal leunagoak gainontzean, hauen zati batera ere iritsiz.El Argar eta La Gerundia eremu arkeologikoaren zati da,argartar kulturari izena ematen dion iberiar hego-ekialdekoBrontze Aroko historiaurreko herri bat osatuz.
Hasieran Enrique etaLuis Siret anaiek induskatu zuten, euren emaitzakgaztelaniazLas primeras edades del metal en el sudeste de España izenburuarekin argitaratuz1890ean. Honetan eta antzeko beste aztarnategi batzuetan bildutako materialek kultura multzo hau ezberdintzeko oinarrizko korpusa oatu zuten, behin eta berriz B. Blance eta H. Schubart bezalako ikerlariek aztertuak izan zirelarik.
Kultura honen garapen ikusgarriak bere induskatzaileei aurreko faseekin inongo zerikusirik ez zuela pentsarazi zien, euren jatorria mediterranear eraginetan bilatuz. Baina gaur egun aurrekoLos Millares garaiarekin jarraipen argia dagoela ezagutzen da.
Herrixkan induskatutako egitura etahil hatuetan oinarrituz, B. Blancek bi garaitan, A eta B, banatutako sekuentzia bat ezarri zuen, ondoren, beste aztarnategi batzuei esker berrikusia eta zabaldua izan zena.
El Argar sortze berriko finkapentzat hartzen da,kalkoliton aurrekaririk ez duena. 16.000 metro karratuko azalera eta 500 pertsonako biztanleriarekin, hobekien ezagutzen den talde eponimoko herrixkarik handienetako bat da. Bertako etxebizitzen barnean mila luperketa baino gehiago aurkitu dira. Estrategikoki kokatua zegoen goi-ordokitutako mendi kasko baten gainean eta harresi batek ere babestua, honen barnean 8-10 m bider 2,5 metroko laukizuzen formako etxebizitzak eta oinplano ez erregular eta biribileko beste batzuk induskatu direlarik. Hormak egur eta buztinez egiten ziren, harrizko oinalde baten gainean altxatuak. Sabaia kanabera edo adar eta buztinezkoa zen. Terrazen sortze artifizialagatik bereizten den hirigintza konplexu bat du, aztarnategiaren tontorreanakropolis bat duelarik.
El Argarnekazaritzara etaabeltzaintzara dedikatzen zen herrixka bat zen,metalgintzak, eskuzko ehungintzak, arrantzak eta ehizak osatuak. Bereziki aberatsak diren hil hatuak dituzten luperketak daudenez,Verako ibarrekotoki zentral bat zela uste da,La Bastida de Totana etaEl Oficioren pare.
Nekazaritzak paper garrantzitsu bat zuen, aktibitate honekin lotutako bostehun tresna baino gehiago aurkitu baitira,igitai zatietatik hasi eta errotetaraino. Ereite nagusiagaragarra zen,gariak,lihoak,babak etabarazkiek oso urrutitik jarraitzen ziotelarik. Abeltzaintzari dagokionez, ez dago honen garrantzia zein zen adierazteko behar adina elementu,ahuntz gorotzak etazaldia bezalako espezie berriak dauden arren, azken hau, ziur asko, jateko hazten ez zena.Basurdea ehizatzen zen.
Metalgintza, itxuraz, eremu bakar batean garatu zen, non prozesurako behar diren elementu guztiak aurkitu ziren: balizko labe bat, arragoak eta moldeak aizkorak, aiztoak, puntzoiak eta besokoak egiteko. Ez dago zepa arrastorik, baina bai mazo, pikotx eta kolpekari ugari. Metalezko objektu gehienakkobrez eginak daude, baita gutxi batzukbrontzez ere. Hil hatuetan biezpata aurkitu dira. Ospe gehieneko hil hatuetanurre etazilarrezko geroz eta apaingarri gehiago dago, brontzezko lehen aleazioak argartar garaiaren amaierakoak direlarik.
Ehungailu pisuen ekoizpenak ere zentralizatua egon behar zuen, toki bakar batean egoste prozesuan zeuden 600 pisu aurkitu baitira. Hezurrez eginiko tresna ugari dago, espatula, puntzoi edo orratzak kasu.
1034 hilobi daude induskatuak, horietatik erdiek, euren hil hatuetan,zeramikez gain metalezko elementuak zituztelarik. Sexua eta bere hil hatuaren arteko harremanean oinarrituta, emakumeen lurperaketak puntzoiekin eta gizonezkoenak aizkora, alabarda edo ezpatekin lotu ziren. Hil hatu esanguratsuak dituzten mutikoen lurperaketak daude, herentziazko mailak zeudela iradokitzen duena.
Hil patroia banakako hilobietan oinarritzen da, non, batzuetan, bi edo hiru pertsona agertzen diren. Etxeen azpian daude, berezko nekropolirik ez dagoelarik. Erritualek eta hil hatuek ezberdintasun sozial bat adierazten dute, eta, ondorioz, argartar gizartea oso estratifikatua zegoela proposatu da, iritzi ezberdinak dauden arren.
Herrixkaren lehen okupazio faseak metalgintzan hasia zen eta nagusiki hilobietan, guztietan oso antzeko hil hatuekin lurperatua zen laguntzarik behar ez zuen gizarte nekazari bat islatzen du. Bigarren fase batean hazkuntza demografiko garrantzitsu bat gertatu zen, baita metalgintzari dagokionez ere, nagusiki zistetan lurperatuz, jada ezberdindutako hil hatuekin (metalezko zenbait belarritako eta eraztunetan agertzen dira). Hirugarren fasean ezberdintasun sozio-ekonomiko nabarmenak ikusten dira herrixkako biztanleen artean, eta zeramikazko kutxak ziren nagusi, hauetako hil haturik aberatsenetan diademak eta ezpatak daudelarik (eduki ideologiko handiko elementuak) lurperaketa askok ofrendarik ez duten bitartean.
Nagusi zen ideologia aristokratikoa eta gerrazalea zen. Hau herrixken gotortzeetan, armen garrantzi handian eta hil hatuetan hauek zuten presentzian islatzen da.
Argartar gizarteanBrontze Aro berantiarrean desagertu zen,K. a. 1500 etaK. a. 1300 artean. Informazioa erori egin zen penintsula guztian. Berriz informazio argia izatekoK. a. 1000raino itxoin behar da.