Gribskov basoa, Sealandeko (Danimarka) iparraldean
Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta bizidunek eta elkarren arteko harremanek osatzen duten sistema biologikoa da. Osagai fisikoeifaktore abiotiko (tenperatura, hezetasuna, lurzorua, ura, etab.) deritze eta eratzen duten inguruneari, berriz,biotopoa. Osagai biziduneifaktore biotiko (landareak eta animaliak) deritze eta eratzen duten inguruneari, berriz,biozenosia.
Aipatutako faktore abiotiko eta biotikoekkate trofikoen bidez lotutako sistema irekia osatzen dute, kanpoko ingurunearekin materia eta energia trukatzen dituena. Truke horretan duten zereginaren arabera, ekosistemaren parte diren izaki bizidunak bostmaila trofikotan sailkatzen dira:
Ekoizleak: organismoautotrofoak. Adibidez, landareak.
Bioma antzekoak diren azaleren sailkapen globala da, klima, landare eta animalia komunitateak kontuan hartuta, besteak beste. Horregatik, biomak hedadura handiko ekosistemak direla esan ohi da.
Biomen definizioa landareen (zuhaitz, zuhaixka eta belarrak) egituran eta haien arteko distantzian (basoa, oihana edosabana) oinarrituta egiten da. Hori horrela izanik, ondorengoa litzateke biomen sailkapenik sinpleena[1]:
Bioma mota hauek klima eta ekosistema antzekoak dituzte, nahiz eta geografikoki banatuta egon. Lur planetan existitzen diren bioma lurtarrak ondorengoak dira: oihanekoa, basokoa, belardietakoa, sabanakoa,taigakoa,estepakoa,basamortukoa etatundrakoa.
Lur planetako urez estalitako eremu guztiak barne hartzen dituzte; hau da, ozeanoak, itsasoak, ibaiak, lakuak, etab. Bi talde nagusitan bana daitezke: ur gazikoak eta ur gezekoak. Lehenengoen artean honakoak bereizten dira: ur-lasterretakoak (lotikoak), hau da, ibaietakoak; eta geldirik dauden uretakoak (lentikoak), hau da, lakuetakoak. Bigarrenak, berriz,litoralea dira. Horrez gain, bioma baten parte diren izaki bizidun guztiek ingurunearekiko eta elkarrekiko harremana dute. Ekosistema batean aztertzen dena, berriz, izaki bizidunek ingurune fisikoarekin duten harremana da.
Ekosistemek egitura fisiko bereizgarria dute, homogeneotasunetik aldentzen dituena.
Lurzoru horizonteak
Horrela, balditza desberdindun atalek osatzen dituzte, uniformetasun handiago edo txikiagokoak. Ekosistema baten egitura fisikoa bi norabide desberdinetan (bertikalean edo horizontalean) garatu daiteke eta bietan agertu ohi da estratifikazio fenomenoa.
Kasu honetan, altueraren araberako geruza desberdinak agertzen dira ekosistemetan. Horren adibide argia lakuak dira. Horietan geruza ezberdinak bereizten dira; hala nola,epilimnion, mesolimnion (edotermoklina) etahipolimnion, tenperatura, argiztapen eta hezetasunaren arabera, hurrenez hurren. Beste adibide batlurzoru profila litzateke,horizonteetan azpiegituratuta dagoena.
Kasu honetan, egitura horizontala da ekosistemetan definituta dagoena, askotan periodikoki agertzen dena. Urbazterreko ekosistemetan, adibidez, ibaiaren ibilguarekiko paraleloak diren zintak agertu ohi dira,maila freatikoaren araberakoak direnak. Beste ekosistema batzuetan, ordea, egitura horizontalak mosaikoan garatzen dira, ezaugarri berberak dituzten gune desberdinak tartekatuz.
Ekosistema urtarrek ozeanoetako eta kontinenteetako urak (gaziak eta gezak) barne hartzen dituzte. Horietako bakoitzak egitura eta propietate fisiko bereizgarriak ditu, argitasun, tenperatura, olatu, ur-laster, konposizio kimiko eta antolaketa ekologikoari dagokienez.
Ozeanografia da ekosistema mota hauen ikasketaz arduratzen den zientzia. Argitasunaren arabera, bi motatakoak izan daitezke:fotiko edoafotikoak. Lehenengoekfotosintesia aurrera eramateko argi nahikoa jasotzen dute, 200 m baino gutxiagoko sakontasuna izateagatik, kostaldeko ekosistemetan gertatzen den bezala. Bigarrenen kasuan, ordea, ez da fotosintesia gertatzeko argi nahikorik iristen, ekosistemaabisaletan gertatzen den bezala[2].
Limnologia da ibai eta lakuetako ekosistemetako ikasketaz arduratzen den zientzia. Talde honetan, aurretik aipatutako ingurune lotiko eta lentikoez gain, iturburuak edo ura metatzen den landareetako zuloak ere sartzen dira.
Ekosistema hauetan,flora etafauna lurzoru edo lurpean garatzen dira. Ekosistema lurtarren aberastasuna hezetasuna, tenperatura, altitude eta latitudearen araberakoa da. Horrela, biologikoki aberastasun handieneko ekosistemak hezetasun eta tenperatura handieneko etaaltitude etalatitude txikienekoak dira.
Landaredia motaren arabera sailka daitezke:biodibertsitaterik handiena basoetan dago eta maila hori txikitzen doa, sasi zein belardietan zehar, basamortuetako ekosistemetara heldu arte.
Sasietako ekosistemetan tamaina txikiagoko landareak dira nagusi; hala nola, zuhaixka eta sastrakak. Hiru motatakoak izan daitezke: zuhaixkadiak,xerofiloak edo mendietako sasiak.
Tundrakoa zuhaitzik gabeko ekosistema hezea da, izoztutako lurpea daukana. Eremu hauetan,goroldioak,likenak, belarrak eta zuhaixka txikiak dira nagusi eta taigaren eta elur iraunkorraren artean daude. Ekosistema mota honetako adibideak dira artikoko eta antartikako tundrak, esate baterako.
Ekosistema mota hauek bi taldetan bereizten dira: alde batetikbasamortua bera; eta bestetik,indlandsisa. Basamortuetako flora eta fauna oso eskasak dira eta klima subtropikala izaten da.Indlandsisa, ordea, izotz geruza edo basamortu polarra da eta kostaldean kokatu ohi da.
Ekosistema hauek ez dira naturalak, gizakiak eraldatu baititu. Horien artean, hiriko edo landako inguruneak agertzen dira, baita ekosistema artifizialak ere, gizakiak landatutako basoak edo eragindako basamortutzeak, adibidez.
Ekosistema hauek lurtar edo urtar gisa sailka daitezke, egoeraren arabera, edo haien arteko hibrido gisa, zehatzago esanda. Ur gazi edo gezez estalitako lurrak dira, une oro edo urteko zati handi batean. Ekosistema hibridoetan ageri den florari dagokionez, landare urtarrak, zuhaitzak, belarrak edoalgak izan daitezke, ingurunearen ezaugarrien arabera. Faunari dagokionez, ordea, habitat jakin horretara egokitutakoa izango da. Mota honetako ekosistemak dira, adibidez,urperatutako sabana,koniferoen zingira,mangladia, etab.
Mikrobiologian ere, elkarrenganako interdependentzia duten eta habitat bera partekatzen duten organismo mikroskopikoez osatutako sistemak definitzen dira. Horien artean,mikrobiotak edobiofilmak nabarmendu daitezke.