«Ekialde Hurbila» edo «Ekialde Ertaina» terminoek ez dituzte argi eta garbi bereizitako bi eremu geografiko izendatzen; hau da,ekialderantz abiatuta ezin da irudikatu lehenik Ekialde Hurbilera, gero Ekialde Ertainera eta, azkenik,Ekialde Urrunera iritsiko ginatekeenik. Termino horiek ―hori da, XIX. eta XX. mendeetatik aurrera Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako etaCommonwealtheko Bulegoaren «Ekialde Ertaina» eta Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioaren «Ekialde Hurbila»― espazio bera izendatzen dute. Britainiar jatorriko herrialdeetako medioetan, Ekialde Ertaina (Middle East) Turkia eta Egiptotik Iraneraino doan lurraldea izendatzeko erabili ohi da, eta Ekialde Hurbila (Near East) ez dute erabiltzen. Are gehiago, arabiar kulturako Ipar Afrikako estatuak ere sar ditzakete.[3]
Ekialde Ertaineko noziogeopolitikoa XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eratu zuten europarrek.[6] Termino eurozentrista bat da,[7] hau da, europarren ikuspegi baten arabera sortua,Asia menderatzeko proiektu bati lotuta baitzegoen. Proiektu horrek kontinente horretako hiru eskualde handitan banatzen du:[6]Ekialde Urruna (agertuko den lehen nozioa),Ekialde Ertaina eta Ekialde Hurbila. Horrela, Ekialde Ertainaren lehen aipamenakbritainiarren etaerrusiarren inperialismoen arteko lehian kokatzen dira.[6]
David Cumin nazioarteko harremanetako ikertzaileak adierazi izan du Mendebaldea modu paraleloan banatzea, hau da, Mendebalde Urrun, Mendebalde Ertain eta Mendebalde Hurbil batean, ekialdetarren ikuspegia islatuko lukeena, ez duela zentzurik.[8]
Estatu Batuak 1917an Europako giroan sartu zirenean,Near East terminoa ia guztiz baztertu zen:Washingtondik begiratuta,Istanbul edoBeirut ez daude batere «hurbil». Ondorioz, Ekialde Ertaina (Middle East) adierazpena asmatu zenOtomandar Inperioa desegin ondoren sortutako estatu berriak izendatzeko. Hala ere, Ekialde Hurbila (Near East) diziplina akademiko ugaritan erabiltzen da, hala nolaarkeologian eta antzinako historian, nahizMiddle East terminoak izendatzen duen espazio bera deskribatzen duen.Middle East agertu zenFrantziak etaErresuma BatuakNazioen Ligaren mandatua jaso zutenean,Lehen Mundu Gerraren ostean alemaniar eta otomandar lurrak administratzeko.
Dena dela, ingelesez gero eta hedatuago dagoMiddle East moldea, ziurrenik mundu mailako botere ardatz geoestrategiko eta militarraBritainia HanditikEstatu Batuetara mugitu zelarik hurbiltasunaren ikuspegia aldatu egin delako.[9]
Euskaraz, ikertzaile, hedabide eta idazle gehienek «Ekialde Hurbil» moldea hobesten dute, «Ekialde Ertain» moldearen aurretik.[10]
«Ekialde Ertain» adierazpenaren anbiguotasuna saihestu nahirik, geografo batzuekHego-mendebaldeko Asia zabaltzen saiatu izan dira, arrakasta handirik gabe. Beste izendapen batzuk ere erabili izan dira, hala nola «Mendebaldeko Asia» (West Asia),Indian termino zabalduena, bai gobernuaren aldetik,[11] baihedabideen aldetik.[12]
«Arabiar mundua» erabiltzen da zenbait testuingurutan, baina ez da Ekialde Hurbilaren baliokidea, ez baititu barne hartzen Ekialde Hurbileko populazio ez-arabiarrak:turkiar,persiar,kurdu,israeldar gehienak.
Politikaren edo kulturaren aldetik begiratuta, Ekialde Hurbilean ez dago bateratasunik; estatuz gaindiko egiturak, interes jakin batzuen inguruan (petrolioa,merkataritza,erlijioa eta abar) eragin mugatukoak dira eta, maiz, eskualdetik haratago hedatzen dira.[15]
Eskualdeko estatuek zenbait urtetan zehar egindako erroldatan bildutako datu sakabanatuen arabera,hazkunde demografikoa handia du Ekialde Hurbilak: batez beste, urteko % 2, batez beste; 3,4 seme-alaba emakume bakoitzeko ―mundu mailan 2,7 den bitartean― eta 69 urteko urteko bizi itxaropena.[16] Erlijio nagusiaIslama da,sunismoaren adarra zehazki, bainaxiismoak hedadura handia duIraken eta, batez ere,Iranen. Neurri apalagoan,kristauak daude (batez ereLibanon % 30 etaZipren),juduakIsraelen eta beste erlijio batzuk:bahaismoa,zoroastrismoa,iazidismoa eta abar.
Ekialde Hurbileko hiru hiritan 10 milioi biztanle baino gehiago daude:Istanbul,Kairo etaTeheran.[17]
Beste hiru hiritan 4-7 milioi biztanle arteko populazioa bizi da:Bagdad,Ankara etaAlexandria,[18] eta hamaika hiri txikiagok milioi bat biztanle baino gehiago dituzte. Hiri horietako gehienek % 2tik gorako hazkundea dute urtean.
Ekialde Hurbileko mugapeak kultura eremu bat definitzen du, muga aski zehatzik gabea. Oro har, bertan sartzen dira zibilizazioarabiarra,turkiarra,persiarra,kurdua eta eskualdeetako gutxiengoak, hala nolajuduak edozipretarrak.
XX. mendearen hasieran, petrolio ugari aurkitu zelarik eskualdean (mundukopetrolio erreserben erdia baino gehiago Ekialde Hurbileko zorupean daude), munduko petrolioaren geopolitikaren erdian kokatu zen eskualdea, etapetrolioaren emirerrien (Arabiar Emirerri Batuak,Qatar...) garapena ekarri zuen. Gainera, gune honetan lurraldearen gaineko gerrak (arabiarren eta israeldarren arteko gatazka,Iranen eta Iraken arteko gerra) eta tentsio ugari dago, eskualdean petrolioa eta lehengaiak erauztearekin zuzenean edo zeharka lotuta (Golkoko gerra).
1956ko azaroan, britainiar, frantziar eta israeldar armadek gerra piztu zutenEgiptoren aurka (Suezko krisialdia), harkSuezko kanala nazionalizatu ondoren.Erresuma Batuaren finantza arazoez baliatu zirenAmeriketako Estatu Batuak operazioa gaitzesteko eta britainiarren lekua hartzeko Ekialde Hurbilean, potentzia nagusi gisa, britainiarren aurkako beroaldi batek eskualde osoa irabazten zuen bitartean. Mugimendua 1958an amaitu zen, britainiarren laguntza jasotzen zuenIrakekomonarkia suntsituta. Estatu Batuek britainiar politikari jarraitu zioten erregimen aliatuekin (Saudi Arabia,Turkia,Jordania eta, batez ere,Israel). Izan ere, Israeli munduko beste edozein estaturi baino laguntza gehiago eman zioten eta herrialde batzuetan erregimen aldaketak sustatu zituzten, berezikiIranen, 1953ko estatu kolpearen bitartez.[21]
Nahiz eta petrolio ekoizpena eta esportazioa aberastasun iturri garrantzitsu bat den Ekialde Hurbilean, nabarmendu behar da beste aberastasun iturri batzuek herrialde batzuen garapena ahalbidetu dutela, urre beltzaren mendekotasunik sortu gabe.Israel,Libano edoZipre bezalako herrialdeek beste jarduera batzuetan oinarritu dute garabidea, hala nolamerkataritzan,nekazaritzan etalehengaietan. Bestalde, fenomeno berriago bat dago, arabiar funts pribatu eta publikoen bidez berrinbertitzen baitirapetrodolarrak nazioartekofinantzetan eta ekonomian.
Alabaina, eskualdeko herrialde gehienak ekonomia dibertsifikatzen saiatu dira. Adibidez,Abu Dhabi Investment Authority mundukoinbertsio funts subiranorik handiena da; begiz jotzen da 875.000 milioi dolar kudeatzen dituela ―funtsak ez du inoiz bere aktiboen berri eman―, etaAbu Dhabi emirerriaren petroliotik eratorritako diru sarrerak mundu osoan inbertitzen ditu.[25]
Beste herrialde arabiar batzuek ere erabaki izan dute petrolio irabaziak beren lurraldean bertan inbertitzea, bai eta proiektu arkitektonikoak ere, batzuetan erraldoiak, hala nola Palm Islands,Burj Khalifa edoDubai Marina, guztiakDubain. Estatuko eta nazioarteko inbertsio horien helburua da petrolioaren mendekoak ez diren jarduerak garatzea etaGolkoko herrialdeak petrolioaren ondorengo egoerara prestatzea.[26] Egindako inbertsioek errenta eta aukera ematen dute hirugarren sektoreko jarduerak garatzekoArabiar penintsulako herrialde garatu eta «atzerritarrei irekietan» (Bahrain,Arabiar Emirerri Batuak,Kuwait edoQatar).
Turkia,Egipto,Israel,Zipre etaLibanoEuropatik etaIpar Amerikatik iritsitako turismoaren aldeko faktoreez baliatzen dira, bai eta leku turistiko, kultural eta historikoez; jarduera turistikoak garatzeko egindako inbertsioen bitartez, mundu mailako turismoaren lehian sartu ahal izan dira.[27]
Nekazaritzak leku nagusi bat dauka Ekialde Hurbileko herrialde batzuetako biztanleria aktiboaren enpleguan;Ilgora Emankorrak (Irak,Siria,Libano),EgiptokoNilok, edoIsraelgokibbutz etamoshavek herrialde mediterraneoen garapen ekonomikorako beharrezkoa den elikadura segurtasuna bermatzea ahalbidetu dute, zerbitzuen sektorea garatu aurretik.[28]
Erlijioa oso elementu garrantzizkoa dela esan daiteke, Ekialde Hurbilean bizi diren populazio gehienentzat. Alabaina, hiru erlijiomonoteista handietatik etaabrahamdar tradiziotik eratorritako sinesteetatik haratago,Antzinarotik besteerlijio batzuk garatu izan dira eskualdean, eta horietako batzuk oraindik XXI. mendean bizirik dira. Ekialde Hurbilean sortu ziren munduko 3.000 milioi biztanle ingururen erlijioak. Horregatik da hain garrantzitsu historiaren eta kulturaren ikuspegitik, etaAsia,Afrika etaEuroparen artekozibilizazioen bidegurutze izateakfededun asko erakartzen ditu bertaraerromesaldian. Politikarekin oso nahasirik dagoenez, erlijioa faktore egituratzaile indartsuenetako bat da XXI. mendeko Ekialde Hurbileko geopolitikan.[30][31][32]
Ekialde Hurbila kokapen estrategiko batean dago,Europa,Asia etaAfrika elkartzen baitira eskualdean. Kokapen geografiko hori nahikoa da XXI. mendean munduko itsas eta airemerkataritzaren bidegurutze bihurtzeko. Gainera, XX. mendearen bigarren erditik aurrera, Ekialde Hurbilahidrokarburoen ekoizpenaren munduko eskualderik garrantzitsuena bihurtu zen. Hirugarrenik, hidrokarburoen prezioaren igoerak 1973az geroztik finantza baliabide handiak sortu ditu Ekialde Hurbileko zenbait estatutan, eta horien erabilera munduko palanka ekonomiko garrantzitsu bat bihurtu da.[41] Faktore horietatik ondorioztatzen da Ekialde Hurbilekogeopolitikak leku estrategiko bat hartu duela XXI. mendeko munduko geopolitikan. Horrela, alde batetik, eskualdeko estatuek eragin eta presentzia handia dute atzerrian; erta, bestetik, egonkortasuna eta segurtasuna kosta ahala kosta bilatzen dute. Beraz, eskualdea potentzia handien geopolitikaren erronka da, zehazki,Estatu BatuenaBigarren Mundu Gerratik, etaTxinarena XXI. mende hasieratik.[41]
Ekialde Hurbilean ez dago potentzia erregional nagusi bat, ezta duopolio bat ere. Lau estatuk izan dezakete eskualdea menderatzeko asmorik, bi arabiar (Saudi Arabia etaEgipto), eta beste biak diraIran etaTurkia. Bosgarren estatu bat eskualdeko geopolitikaren eragile nagusietako bat da,Israel, bere aliantzengatik eta botere militarragatik.[42]
Saudi Arabiaren etaIranen arteko harreman gatazkatsuen argitara, zalantza sor daiteke ea Ekialde Hurbileko bi potentzia handiak gerra ireki batean sartzeko gai ote diren. Behatzaile gehienek ezinezkotzat jotzen dute, jokoan dauden interes politiko eta ekonomikoak kontuan hartuta. Beraz,gerra hotzeko logika batean,Riadek etaTeheranekarma nuklearrak izateko eskubidea ekarri ohi dute gogora.[43]
Estatuen arteko harremanak hurbilagotu edo estutzeko saio gehienek porrot egin zuten XX. mendearen bigarren erdian,Arabiar Emirerri Batuen eraketak izan ezik; izan ere, 1971az geroztik zazpi emirerri bildu ziren estatu federal batean, besteak beste,Abu Dhabi etaDubai.[44] Aldiz, XX. mendean ezarritako eskualdeko erakunde politiko, ekonomiko eta militarrek jarraitzen duten izaten lankidetza instituzionalaren erreferentzia eskualdean. Hala ere, ez diramendebaldeanEuropar Batasuna edoIpar Atlantikoko Ituna diren bezain egituratu eta eraginkorrak.[45]
Arabiar Liga, ofizialki «Arabiar Estatuen Liga» (arabieraz:جامعة الدول العربية), behatzaile estatutua duen eskualde erakunde bat daNazio Batuen Erakundearen aurrean. 1945eko martxoaren 22an sortu zutenKairon zazpi herrialdek, eta 2024an hogeita hiru estatu kide zituen. Arabiar Ligaren antolaketa lau organo nagusitan oinarritzen da: estatuburuen gailurra, ministroen kontseilua, batzorde iraunkorrak eta idazkaritza nagusia.[46] Gainera, zenbait organo sortu dira 1945eko Ituna osatzen duten hitzarmenen arabera, eta zenbait erakunde espezializatuk lankidetza estuan dihardute harekin.
Lankidetza Islamiko Erakundea (arabieraz:منظمة التعاون الإسلامي;turkieraz: İslam İşbirliği Teşkilatı) gobernu arteko erakunde bat da, 1969ko irailaren 25ean sortua (hasieran, «Konferentzia Islamikoaren Erakundea» izenaz), 57 estatu kide biltzen dituena.Jiddan (Saudi Arabia) du egoitza, eta ordezkaritza iraunkorra duNazio Batuen Erakundean. Izaera erlijiosoa duen nazioz gaindiko edo nazioarteko erakunde bakarra da. Besteak beste, Ekialde Hurbileko herrialde guztiak hartzen ditu (Israel izan ezik), baitaIpar Afrikako etaErdialdeko Asiako estatu gehienak ere.
BPGren aldean gastu militarrik handiena duen eskualdea da Ekialde Hurbila mundu osoan. Estatistika erabilgarriak dituzten estatuen kasuan, BPGren % 6,2 izan zen gastu militarra 2000n, % 4,3 2010ean eta % 4,7 2017an.[49][50][51]Saudi Arabiak zortzigarren eta bederatzigarren tokia hartu zuen munduan, gastu militarrari dagokionez, XXI. mendearen lehen hamarkadan. Gero, nabarmen handitu zituen defentsa-gastuak, 2013tik 2017ra bitartean, hirugarren edo laugarren tokira helduta,Errusiaren aurrean edo doiki atzean, urteen arabera.[49]
Disuasio nuklearraren arloan ez dago batere gardentasunik, nahiz eta estatuek armategiei buruzko informazioa argitaratzeko saioak egin izan dituzten.[52] Bestalde,arma nuklearren ugaritzea ezkutuan gertatzen da batez ere. Beraz, arma nuklearren errealitatea ez da aise aztertzen ahal. Horri dagokionez, Ekialde Hurbila kasu berezitzat aurkezten da: lehenik, estatu bati egozten zaio arma nuklearrak edukitzea (Israel), nahiz berak berariaz ez duen halakorik aitortzen; bigarrenik, erabilera zibilarenen eta militarren arteko mugan egindako programak daude (Irak,Iran,Libia,Siria); hirugarrenik, aukera nuklearra gutxienez aintzat hartua izan zela adierazten duten jarduera militarrak (Egipto); eta, azkenik,Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen disuasio gailuen parte den base nuklear bat (Turkia).[53]
↑(Frantsesez)«Moyen-Orient Élargi»TERMIUM Plus® (web.archive.org) 2022-11-19 (kontsulta data: 2024-01-07) Aipua: «...l'ethnocentrisme des Européens a amené le découpage d'une partie de l'Afrique septentrionale et de l'Asie occidentale en deux régions : Le Proche-Orient et le Moyen-Orient, l'Extrême-Orient désignant des contrées éloignées comme la Chine, le Japon, etc».
↑EHUrenEreduzko Prosa Gaur erreferentzia corpusean, 1082 aldiz ageri da «Ekialde Hurbil» sintagma, eta 8 aldiz «Ekialde Ertain»(kontsulta: 2024-01-07).